Txanela03glo

Page 254

TXAeGLO3_7zuz

20/2/09

11:50

Pรกgina 18

EGIPTO: NILO IBAIAREN OPARIA!

Irakur ezazu arretaz testua eta gero, ulertu duzun jakiteko, egin ezazu lan-koadernoan dagoen egia-gezurra motako jarduera. Etiopiako mendietako elurra urtu egiten zen, urtero, uda partean eta, gainera, euriteak izaten ziren Egipton. Horren ondorioz, Nilo ibaiak, munduko ibai luzeenak, gainezka egiten zuen. Uholdeak izaten ziren. Ibaiak uholde-garaian bustitako lurrak LUPETZ izeneko lokatz beltz batek estalita geratzen ziren, eta, ongarri horri esker, nekazaritzarako oso aproposak ziren. Faraoia zen antzinako Egiptoko gizakirik garrantzitsuena eta ahaltsuena. Nekazari egiptoarrek lurrak lantzen zituzten uzta onak lortzeko, baina, hala eta guztiz ere, dibertitzeko denbora ere hartzen zuten, festak oso gustukoak baitzituzten. Aisialdian, beste joko batzuen artean, pilotan aritzen ziren, euskaldunok bezalaxe. Antzinako Egipton, familia aberatsetako semeek bakarrik izaten zuten ikasketak egiteko aukera. Idazten eta irakurtzen ikasten zuten, handitan eskribau izateko. Egiptoko idazkera zaharrena hieroglifikoa zen. Egiptoarrak ingeniari apartak ziren, eta beraiek egindako eraikuntzen artean bereziki aipatzekoak dira piramideak, tenpluak, esfingeak, obeliskoak eta abar.

Zure ustez, zergatik esaten da Egipto Nilo ibaiaren oparia dela? ......................................................................................... ......................................................................................... .........................................................................................

18


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.