Lezoko Euskararen Historia Soziala 1998 [I Esnaola]

Page 146

146

LEZOKO EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA

ko gazte taldeak, eta hauek lan garrantzitsua egin zuten herriko kultur bizitzan. Herrian ez baldin bazegoen ere Antonio Pildain, Kanarietako gotzain eta herriko semeak ere izan zuen eraginik, batez ere oso integrista izan arren euskaltzalea zelako; eta hori herritarrek bazekiten. Mateo Alberdik bere sinadura eman zuen ikastolaren sorrera elizaren babesean egin zedin eta Inazio Esnalen hitzetan, “oso zintzo jokatu zuen ikastolarekin hori eginaz”. Geroago, Jose Mari Muñoa eta Jose Luis Aperribai izan ziren apaiz Lezon. Azken bi hauek, orduko joera jarraituz, euskaltzaletasuna eta abertzaletasunaren alde egin zuten eta hori nabaria zen herritarren artean. Beraz, denborarekin eta apaiz belaunaldi berriaren ekarpenaz Garmendiatarren “eskola” gainditzea lortu zen Lezoko apaizen artean. Euskara liturgian Frankismoaren garaipenak aldaketa nabarmenak ekarri zituen. Elizako sermoiak, ordura arte euskara hutsean emanak, erdaraz egiten hasi zen Don Eusebio. Boñi Urkizuk gogoratzen duenez, garai hartan Gipuzkoa osoan kasu bakarra izango zen seguruenik. Errenterian, esaterako, sermoiak euskaraz egiten ziren. Etorkinen multzoa geroz eta handiagoa izateak izan zuen eraginik Lezoko bizitza liturgikoan, ordura bitartean mezak latinez izan ziren eta sermoiak euskaraz. Hurrengo pausoa sermoiak erdaraz egiten hastea izan zen eta azkenekoa, berriz, meza batzuk euskaraz eta besteak erdaraz ematea. Erabaki honetan etorkinek eragin zuten, eta Batikanoak hartutako erabakia euren mesederako izan zedin eskatu zuten. 1962an Batikanoko II. Kontzilioak mezetan latina baztertu eta tokian-tokiko hizkuntzak erabiltzen hastea erabaki zuenetik, erabaki honen oinarri izango zen “Pacem in Terris” “entziklika” zabaldu zuen, herri bakoitzak bere hizkuntza eta kulturarako duen eskubidea onartuz. Honela bada, mezen ordutegia bikoiztu egin zen. Azpimarratzekoa da zein ordutegi jarri zen meza bakoitzarentzat. Euskarazko lehen mezak goizeko 6,00etan, 7,30etan, 10,00etan


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.