Lezoko Euskararen Historia Soziala 1998 [I Esnaola]

Page 119

AZTERKETA HISTORIKOA

119

gaiei lotua zen batez ere. Dotrinan zebiltzan gazteak ziren bertan parte hartzen zutenak eta erdarazko lanak antzeztu ohi zituzten; euskaraz egin zuten bakarretakoa Lore bat Loitan izenekoa izan zen. Horrezaz gain, eta erdaraz, Santa Teresaren poesiak, santuen bizitzak, Los diez mandamientos delakoa... Txikikeria bada ere aipagarria da antzezlan hauetan ez zirela neskak eta mutilak elkarrekin aritzen, antzezlan batzuetan neskek hartzen zuten parte eta beste batzuetan mutilek, nahasi gabe, ordea. Enkarnaxion Zapirainek gogoratzen duenez Mariaren Kongregazioko kide zen neskaren batek mutilekin nahasian antzezlanen batean parte hartzen bazuen (Batzokian) kongregaziotik botatzen zuten. Elizak antzerkiaren ohiturari gerra ondoan ere eutsi zion, gerra aurrean, ordea, antzezlan guziak euskaraz ziren eta gerra ondoan batzuk euskaraz eta beste batzuk espainolez. Batzokiko giroa oso bestelakoa zen. Bertan antzezlan ugari eskaintzen zen, eta ez ziren, inola ere, erlijio lanak, edo euskaraz sortuak bakarrik eskaintzen. Denetarik antzezten zen eta besteak beste, Julio Verneren Miguel Strogoff ere antzeztu zuten. Lezoko antzezlanak Donibane kaleko 6.ean, batzokia dagoen etxeko sotoan, egiten ziren. Jende ugari biltzen zuten, herriak oso gustokoak zituen bertan eskaintzen zirenak. Garai hartan herrietako antzerki taldeek indar handia izan zuten eta herriz herri ibiltzen ziren antzezlanak eskainiz, beste herrietakoak, berriz, ordainetan Lezora etortzen ziren euren lanak eskaintzera; oiartzuarrak, esaterako Martin eta Manuel Lekuonaren Eun dukat lanarekin. Horrek adierazten digu zer nolakoa zen garai hartan euskarazko antzerkiaren garrantzia eta indarra. Herritik kanpora antzezteko Lezoko Euzko Batzokia izena erabiltzen zuten eta besteak beste, 1935ean Donostian Villarren Alma Vasca obraren itzulpena zen Euzko gogoa antzeztu zuten. Antzerki taldeak herriko jende xeheak osatzen zituen eta Lezon behintzat, gerra ondoren antzerki taldea berriro osatu zenean, hauetariko zenbaitek gazteagoekin batera parte hartu zuten. Ez da txantxetakoa, bada, antzerkiaren eragina Lezoko kultur bizitzan. Honek,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.