Uma

Page 1

UMA Ezagutzen al duzue sentsazio hori, zure inguruko dena akabatzen ari zarela jakitean? Zuk bide bat aukeratzean (norbaitek behartuta), beste milaka desagerrarazi, apurtu, akabatzen dituzunean? Begiak ixtean ikusten duzun mundu beltz hori, begiak irekitzean ere ikustea? Nik bai, ondo gainera. Honelakoa bihurtzen ari zen nire bizitza. Nazkatuta nengoen, nazkatuta ni neu izateaz, gauzen errudun sentitzeaz, mundua nire gainean erortzen ikusteaz... nazkatuta. Nolatan bizi nintzen hain gaizki 16 urterekin? -

-

Ekaitz! Ingo diazu kaso? Ea, entzun, ez det berriz errepikatuko ta. Julen izango da; irtetzen danian, danok batera hartuko degu. 5 minutu dauzkagu. Azkar azkar izan bihar da, eta zuk, Ekaitz, eraman biharko dezu hara. Nik? Eta zeba ez Uraitzek? Berak egin izan du lehenago! Ixildu! Berriena zealako, eta asko dakazulako ikasteko gurekin egon nahi badezu, ados? - “NAHI!? NOLA NAHI IZANGO DUT ZUEKIN EGON; JENDEARI MINA EMAN BESTERIK EZ DUZUE EGITEN!”-.Tira, goazen.

Julen gizajoa ikasgelatik irtetean, komunera laguntzeko eskatu nion, gauza garrantzitsu bat esan behar niola, baina ez besteen aurrean. Heltzean, nire koadrila berriko Uraitz, Kepa eta Jon zain zeuden, hari burua uretan sartzeko prest. Blai blai eginda eta negar zotinka atera zen korridorera. Oraindik ere Jonen aurpegia buruan itsatsita daukat, bost aldiz uretan sartu ostean. Hirukote horrengandik ahalik eta gehien urruntzen saiatzen nintzen, baina beti harrapatzen ninduten beren “abenturetan parte hartzera gonbidatzeko” (hala esan genezake); eta ezin nion inori esan behartuta nengoela, maite dudan eta erabiltzen dudan guztiarekin akabatuko zutelako (egin dituzten gauzak ikusita, hori ere egiteko kapaz direla frogatu zidaten). “Ezingo dut aste bat gehiago jasan astakirten hauekin. Ezingo dut. Baina ezin dut ezer egin.” Everybody needs inspiration Everybody needs a song A beautiful melody When the nights are long 'cause there is no guarantee That this life is easy Yeah when my world is falling apart When there's no light To break up the dark That's when I, I I look at you ... Espaloitik begiak kendu eta gora begiratu nuen. Nor zen abeslari hori?


Nire parean zegoen etxeko lehenengo pisuan, leiho bat irekita zegoela ikusi nuen, eta neskatila bat abesten ari zen. Neska ikusi ezin nuenez bere ile luze eta beltzaren erruz, abestian erreparatu nuen. Everybody needs inspiration…​ (denok behar dugu inspirazioa),​ when the nights are long (gauak luzeak direnean). Bai, horren bila nenbilen ni. ‘​ Cause there’s no guarantee that this life is easy…​ (ez dago ezer bizitza hau erraza dela esaten duenik). Egia. Nire arazoak bizitzaren parte dira, eta hauekin bizi beharko naiz. Gora begiratu, eta entzuten jarraitu nuen. Neskatilak abestiz aldatu zuen. Ahaztu eizuz kontuek eizu ein biozune trena behin bakarrik pasetan da, behin bakarrik bizixen. Zeure buruen jabe eizu ein biozune trenak behin bakarrik ipingo zaittu behin bakarrik bidien. Arrazoia, bete betean. Behin bakarrik bizitzen gara, eta nik aukeratuko nuen zer egin nire bizitzarekin; ez nuen lagako ez hirukote horrek ez beste inork behartzea bizi nahi ez dudan bizitza bat izaten. “Ez nau ezerk txikituko, ez nau inork goibelduko, aurre egingo diot beldurrari, mintzen nauen sentimenduari.” Gora begiratu, “Milesker” esan eta korrika etxera abiatu nintzen. -

Ekaitz! Hemen zaude. Entzun - hasi zen Uraitz -, Martini betaurrekoak apurtuko dizkiogu, zapaldu. Goazen - besotik heldu zidan, baina ni askatu egin nintzen. Zu joan zaitezke nahi baduzu, baina ni hemen gelditzen naiz. Kokoteraino nago zuen jokoekin. Ez dut berriz bat bera ere gehiago egingo.

Beldurtu egin zen, bere aurpegian ikusi nuen. Inork ez zion lehenago ezetz esan; niri irribarre bat atera zitzaidan aurpegian; sekulako akatsa. Uraitz joan egin zen, baina bueltan Kepa eta Jon ekarri zituen berarekin. Jada gertatua kontatu zien, eta beste biek ez zuten oso ongi hartu nire erantzuna. Nire bizitzan eman didaten astindu eta jipoirik handiena eman zidaten: ukabilkadak eta muturrekoak lurrera erori arte. Ondoren, burua altxa eta mahai ertzaren kontra bota zuten nire burua; lurrean nengoela, aurpegia odolez beteta, ostikoak ematen hasi ziren, existitzen zirenik ere ez nekien leku batzuetan. Amaitzeko, Jonek hanka apurtu zidan, bere eskuekin tolestuz eta gainean salto eginez. Ospitalera eraman ninduten. Gauean, behin kalean, neskatilaren abestiei kasu egitea ea ideia ona izan zen ala ez pentsatzen nengoen, ea Uraitzi barkamena eskatu ala ez, bapatean ahots bat kantari entzun nuenean. … And there's just no turning back When your heart's under attack


Gonna give everything I have It's my destiny I will never say never! (I will fight) I will fight till forever! (make it right) Whenever you knock me down I will not stay on the ground And never say never “Kasu egingo diot abestiari, arrazoi du. Ez dut inoiz etsiko, ez dut inoiz inoiz esango.” Entzuten jarraitu nuen. … It matters not how strait the gate, How charged with punishments the scroll. I am the master of my fate: I am the captain of my soul. “Bai. Atzo esandakoa gogoratu behar dut. Nik esango dut zer egin nire bizitzarekin, nik bakarrik gidatzen dut nire bihotza. Milesker. Bihar arte.” Eskolan, hirukoteak muletekin ikusi ninduten, eta barrezka hasi ziren. Ni beraiengana hurbildu nintzen: - Egin barre bahi baduzue, hori ezin dizuet ukatu. Baina berriro ere behartzen banauzue zerbait egitera, berriro ematen badiezue min norbaiti, ni izango naiz zuek maite duzuenarekin akabatuko duena. Arratsaldean, etxera itzultzen ari nintzela, ama negarrez aurkitu nuen. Nire anai nagusiak istripua izan omen zuen kotxe batek harrapatu zuelako. Orduan bai izutu nintzen. Ez nuen uste horrelako zerbait egiteko kapaz izango zenik hirukote hura, eta are gutxiago hain denbora laburrean. Laguntza behar nuen. Gauean, neskatilaren leihoaren azpian jarri eta itxaron egin nuen. Aholkua behar nuen. Atzeratzen ari zen, normalean baino ordu erdi gehiago, eta ez zen kantuan hasten; baina leihoan argia ikusten nezakeen. Ordu bat. Asko arduratu nintzen, bi ordu zihoan atzeratuta. Beraz, bere leihora igotzea erabaki nuen, aholkuaren beharrez. Banekien ikaratu egingo zela pixka bat, baina dena azalduko nion: abestiak entzuten neramala egun batzuk, beste abesti bat behar nuela,... Hanka bat hodian, eskua adreiluan, gora salto, eta beste eskuak leihoaren oinarriari eutsi. Eskuaz bultzatu, eta gora! Leihoaren irtengunean eseri nintzen. Logela barrura begiratzean, neska ikusi nuen, lasai lasai, niri begira. -

Zergatik ez duzu leihoa ireki gaur? Hotz egiten duelako kanpoan. - esan zidan neskatilak. Ez nuen inoiz ikusi nire herrian neska hura . - Gabon, Ekaitz.


-

Mesedez, ez deitu horrela. Izen bat izaera bati lotzen zaio. Ez zaizu zure izaera gustatzen, beraz ez zaizu zure izena gustatzen. Orduan, nola deituko zaitut? - Oparituko al didazu izenen bat? - Mmm… Bai, Elion. Haizea bezain libre, ikusezin, apal, bortitz, lagungarri eta etsaia. Bai, zure izena da. Ondo erabili ezazu. Ni harrituta nengoen, bete betean asmatu zuen. - Nor zara? - Hemen zutaz hitz egiteko gaude, ez? Beldur zara gaur ere? - Noski baietz. Beldur naiz, beste hirukoteak egin dezakeenaz. Beldur naiz, aspaldiko lagunek nitaz pentsatzen dutenaz. Beldur naiz; maite dudana galtzearen beldur. - Zeure itzalaren beldur, zeure bihotzetik urrun, begiratu zure baitan, zarenak bizirauten du! Baina nor demontre zen neska hura? Ni baino urte batzuk gazteagoa ematen zuen, baina hori ezinezkoa zen. Hitz horiek ezin ziren 14 urteko neskatila baten ahotik irten... - Baina oso ezkutuan dago nire bihotza, bizitza honetan ezin baitut kanpora atera. - Ez da hain bizitza txarra, zeurea. Ez zara hain gaizki bizi. - Zuk ez dakizu zer den bakarrik sentitzea, zuk ez dakizu zer den mundua zure gainera erortzen ikustea, zuk ez dakizu. - Ez dakidala!? Ez nauzu ezagutzen - malko bat agertu zitzaion aurpegian -. Nik bizi izan ditudanak,... ez dituzu zuk biziko inoiz. Orduan, kamiseta altxatu zuen pixka bat, eta hiru orbain ikusi nizkion, demasekoak, gerritik bestaldeko saihetseraino. Nik eskua luzatu nuen begiko tanta hura aurpegitik kentzeko, baina ez zidan laga. “Zergatik?” galdetu nion begiekin. “Malko bakoitzak oroitzapen bat isurtzen duelako, istorio bat.” erantzun zuen ahoarekin. - Baina beno - bat-batean, aurpegiz aldatu zuen - ez zara hona etorri nire malkoez hitz egitera, ezta? - Ez. Aholkua behar dut. Zure beste abesti bat entzun behar dut. Mesedez. Bere ahoak irribarre bat eraiki zuen. - Ez. Geroa idatzi dut nire sentimendu eta ahoaren artean, kantu bat egin dizut bat-batean. Baina jadanik gastatu zait papera. Zure txanda da orain: jarri zure doinua bizitzari! Harrigarria zen neskato hura. Nolatan zekien hainbeste? Nolatan asmatzen zuen dena bete betean? Nolatan zekien nola bizi nintzen ni? Nola egin zituen orbain horiek? Nor zen? - Zer diote zure begiek? - galdetu zidan bat-batean. - Nolatan dakizu hainbeste? - Denborak eta esperientziak asko erakutsi didalako. Hala ere, “jakintza tantaz tanta jausten den euria da...”. Beraz, ez dakit hainbeste. - niri begira gelditu zen - Zer dio zure bihotzak? - Nor zara? Ez zuen ezer esan. Nik ere ez. Sakon hartu zuen arnasa. - Oparituko al didazu izen bat?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.