Skip to main content

Ikasten 2012ko Abendua 91.alea

Page 42

ikasten

Ospakizunak

XABIERKO FRANTZISKO EGUNA EUSKARAREN EGUNA OSPATZEN UROLA IKASTOLA

Eguraldi ederrak lagundurik DBHko lehenengo ziklokoek ibilaldi neurtuan parte hartu zuten (aurten Urrestilatik buelta egin zuten). Bigarren ziklokoek, berriz, ogitartekoak saltzeaz gain joku desberdinak antolatu zituzten: futbola, esku pilota, mus txapelketa, Mihiluze, e.a.

KARMELO ETXEGARAI Guk euskaraz eta zuk? Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen Karmelo Etxegarai Ikastolan. Gure kultura eta ohiturekin lotutako ekintzak egin ziren ziklo eta maila ezberdinetan banatuta: pertsonai mitologikoak aztertu, deskribatu eta marraztu, ingurua apaindu, ipuin kontalari eta idazlearen azalpenak entzun, irratsaioa aireratu, antzinako eraikin adierazgarrienak bisitatu, musika entzun, pasakailean ibili, abestu, dantzatu, jolastu eta askaria egin. Aurtengo honetan ez dakigu zenbat urte bete dituzun, Euskara, baina zorionak eta urte askotarako!

40


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Ikasten 2012ko Abendua 91.alea by web urola - Issuu