Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa (5,4 km)

Page 1

ARABA

.

Lapuebla de Labarcako Ebro ibaiaren ibarbasoa

.

Hurbileko herria: Lapuebla de Labarca. Ibaia: Ebro. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo. Konbinaketa: burdin bidea, ibai bidexka eta zurrun asfaltatua.

Ingurumen-garrantzia. Hain dago ongi kontserbaturik, Ebro ibaiaren erdialdeko Ibarbaso hau toki aparta da, batez ere, zuhaixkak eta zuhaitz sendoak ederresteko. Bestalde, terrazetan eta haitzarteetan, non ibarbasoa nekez finkatzen den, habitat egokia aurkitzen dute hainbat hegazti harraparik, hala nola erletxoriek (Merops apiaster) eta uhalde- enarek. Ebro ibaian zehar ibarbasoa oso sakabanaturik eta higaturik egon arren, eta ondorioz, naturaren korridorearen funtzioa galduz joanda ere, ibai tarte hau balore ekologiko handikoa da.

Baso honek hainbat funtzio betetzen ditu higaduraren aurka: uholdeen ondorioak ekiditea eta iragazki gisa jokatuz, uraren arazteari laguntzea. Paisaia-interesaz gain, balio ekologiko eta ekosozial handia du. Ibarbasoaren landareetatik hauek nabarmendu ditzakegu: Makalak (Populus nigra), zurzuriak (Populus alba), sahatsak (Salix alba, Salix purpurea, Salix triandra, Salix fragilis) eta haltzak (Alnus glutinosa). Hain dira ugari, non fauna aberatsa bereganatze duen, bai hegaztiak nola

ugaztunak: bisoi europarra (Mustela lutreola), eta igaraba (Lutra lutra). Eremu berezi honetan bestelako apopiloak ere baditugu: Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus) eta Eskailera-sugea (Rhinechis scalaris). Arrainetan ere aberatsa da ibaia. Bertan, antzemandako zazpi espezieen artean, Euskal Herrian desagertzeko zorian dauden bi aipa ditzakegu: blenioa (Salaria fluviatilis) eta erreka-lanproia (Cobitis calderoni).

Bizkaia Gipuzkoa

Araba

LAPUEBLA DE LABARCAKO EBRO IBAIAREN IBARBASOA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.