GIPUZKOA
.
Aitzondoko ur-jauzia .
Hurbileko herria: Irun (Ibarla auzoa). Ibaia: Ibarla. Ingurunea ez dago arriskuetatik kanpo.
Ingurumen-garrantzia. Aitzondour-jauzia Gipuzkoako garrantzitsuena da eta, halaber, Euskal Herriko handienetakoa. Inguru geologiko berezian dago: Euskal Herrian bakarra den Aiako Harria granito-egitura nabarmentzen den eremuan. Egitura geologiko hori ur-jauziaren sorrera eragiten duen erliebe
malkartsua da. Bertan amiltzen da Aiako Harriaren ipar magalean jaiotako zenbait errekastoren bateratzeak osatzen duen erreka. Bertatik bide egiten du errekaren ibilguak Egiluzemendian zehar, beste errekastoek elikatuta, Meazurieremura heldu arte. Handik aurrera, malda arindu egiten da eta errekak baso sarri bat zeharkatzen
du, antzina meatzetako trenak egin ohi zuen bezalaxe. Pagoak eta haritzak ugari dira ibiltariaren gozamenerako. Errekako uraren gardenak fauna aberatsa ahalbidetzen du, non aipagarria den ur-ipurtatsa (Mustela Lutreola).
Bizkaia Gipuzkoa
Araba
AITZONDOKO UR-JAUZIA