BIZKAIA
.
Castaños ibaiaren ur-jauzia .
Udalerria: Gueñes. Hurbileko herria: Zaramillo - Saratxo. Ibaia: Castaños / Galindo. Arrisku faktore bat baino gehiago dago. Pistatik ur-jauzirako jaitsiera seinalerik gabea, laburra baina oso pikea.
Ingurumen-garrantzia. Castaños ibaiko ur-jauzia uretan gora dago. Natura-balio handiko tartea da uraren kalitatearen arabera, nahiz eta ibar landareak eremu urria duten koniferen presioa dela-eta. Horiek ibarren bi aldetan dute indar handia laiotzari esker.
Bizkaia
Halaber, txilarrak eta iratzeak ugari dira. Hala ere, nonahi daude sahatsak (Salix spp.), lizarrak (Fraxinus excelsior), hurritzak (Corylus avellana) eta haltzak (Alnus glutinosa). Faunan ugari dira amuarrainak (Salmo trutta) eta intsektuak, tximeleta keta sorgin-orratzak.
Ur-jauziak sortzen duen osinaren inguruan, anfibioak aurki ditzakegu, hala nola igela (Pelophylax perezi).
Gipuzkoa
CASTAÑOS IBAIAREN UR-JAUZIA Araba