Udalberriak 256 Euskara

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA

MERKATARITZA KALERA ATERA DA


AZALA

2

GURE MERKATARITZA BERRIRO Ekaineko lehenengo egunetik Balmasedako Alde Zaharreko kaleak modu berezian daude apainduta. Zer da oraingoan ospatzen duguna? Duela urtebete egin genuen bezala, ekain honetan tokiko merkataritzak berriro kaleak hartu dituela ospatzen dugu. Proiektu hori Balmadendak, Enkarturrek, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Udalaren Merkataritza, Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua arloak sustatzen dute. Iazko 43 dendei, edizio honetan beste 24 gehitu zaizkie, guztira mota guztietako 67 denda osatu dituzte (jatekoa, arropa, osagarriak…) Aurten, astelehenetik larunbatera 67 denda horien gehiengoak haien produktuak kalera atera dituzte orga ikusgarri batzuetan. Hala jarraituko dute hilabetea amaitu arte. Helburua da tokiko merkataritza dinamizatzea, azken erosleari are erakargarriago egiteko. Baina gehiago dago, Merkataritza Kalean ekitaldiaren bigarren edizio honetan asteburuetan zentratutako jarduera programa prestatu da; ezkerreko irudian ikus dezakezue. Bisita gidatuek, haurrentzako jolasek, musika giroak, euskal dantzen kalejirek… ingurua girotuko dute. Zalantzarik gabe, jardunaldi horien jarduera izarra balkoien Jaialdi Lirikoa izango da, Armando del Hoyoren zuzendaritza artistikoak opera ekarriko digu kalera. Jakin beharrekoa da erosketa txartelekin 18an eta 25ean (larunbatak) Horcasitas Jauregian antolatutako haurrentzako jolasetan parte hartu ahal izango dela. Eta hori gutxi balitz, egindako erosketekin 500 euroko bidaia bat zozketatuko da. Ez izan zalantzarik, goza ezazu kaleko merkataritzaren paregabeko giroaz, parte har ezazu jardueretan, eta bidaia eraman ezazu, soilik tokian erosita.


3

O IRTEN DA KALERA

NegoziOn, ez ezazu pertsiana jaitsi “Ez ezazu pertsiana jaitsi, eskualdatu zure negozioa” da NegoziOn programa berriaren goiburua; asmoa da enpresen eskualdaketan laguntzea, negozioek itxi ez dezaten. Erretiroa hartuko baduzu, edo zure negozioa eskualdatzeko beste arrazoiren bat baduzu, NegoziOni esker zure negozioa balioan jartzen, ikusgarritasuna ematen, balizko erosleekin harremanetan jartzen lagunduko dizu, prozesu osoan lagunduko dizu eta metodologia eta profesional espezializatuak eskainiko dizkizu une oro gida zaitzaten. NegoziOn Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta DEMA Enpresa Garapena, Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak % 100 diruz lagunduta dago, eta Bizkaiko Behargintzak sarea kolaboratzaile nagusia da. Ez zaitez kanpoan gelditu, dei ezazu orain 944189055 telefono zenbakira edo idatz ezazu info@negozion.eus helbidera. Informazio gehiago: www. negozion.eus

Gure Lurreko Merkatua Herrian erosi Beti diogu, baina zeintzuk dira tokian erostearen abantailak? Aurrez aurreko arreta daukazu, Balmasedan enplegua eta oparotasuna sortzen da (horrek denoi eragiten digu), tokiko produktuak kontsumitzen dituzu (beraz,

zure erosketa ingurunearekin jasangarriagoa eta errespetuzkoagoa da), ez duzu lar erosten saltoki handietan gerta daitekeen moduan eta komunitatea sortzen eta gure kaleak bizitzaz mantentzen laguntzen ari zara. Beste abantailaren bat bururatzen zaizu?

Zure erosketa saskia km0, tokiko eta nortasunezko produktuekin bete nahi duzu? Hurbil zaitez Gure Lurreko Merkatura ekainaren 18an, eta ekainaren 2an eta 16an Martin Mendia kalean, 10etatik 14etara. Irailera arte merkatu honetaz gozatzeko azken aukerak izango dira.


4

KONTA, KONTATU FIESTAS

GAZTELUKO MUINOAN 2022KO ESKU HARTZE ARKEOLOGIKOAK HASI DIRA 2022ko Gazteluko Muinoan egin beharreko esku hartze arkeologikoak ekainaren 13an hasi ziren eta gutxi gorabehera hilabete bat eta erdi iraungo dute. Lanak gehienbat ur hobiaren mendebaldeko luzetarako gunean eta goiko plataformaren hego ekialdeko ertzean zentratuko dira, azken hori oso hondatuta dago. Halaber, 2021eko kanpainan agerian geratu zen arlotan sailkatutako espazioa handiagotuko da egungo azaleraren antzeko azalerara heldu arte. Horrek 2022an esku-hartze arkeologikorako proposatutako eremuak esan nahi du 2022ko kanpaina amaitzen denean esparru militar bgunea ahalik eta ikusgarritasun gehien emahorrek egun duen azaleraren bikoitza agerian teko sortu da. Zabaltzeko tresna garrantzitsua geratzea espero dela. Horren helburua da toki da, txostenak (edo horien ondorio nagusiak), hain interesgarri horren ezagutzan aurrera dibulgazio edo ikerketa artikuluak partekatzeegitea eta ezagutza hori handiagotzea. Hala- ko, eta aldizkako jarraipena egiteko aukera esber, hondakinak (hasieran uste zena baino ga- kaintzeko, baina prozesuaren eta proiektuaren rrantzia handiagokoak) gordetzen eta horiek beraren egoera eta erritmoa denbora erreaetorkizunean finkatzen aurrera egiten jarraitu lean. Hortaz, webgune horretan egiten ari dinahi da, hiribilduko herritarrek erabil ditzaten ren guztia jarriko dugu eta irudiak, bideoak, eta horiez goza dezaten, eta bisitarientzako planak eta plangintza osoan zehar sortzen toki bitxia eta interes berezikoa izan dadin. diren proiektuak, artikuluak, erabakiak eta Ekainean ere lan arkeologikoen bisiten edukiak ere bai. jardunaldiak hasiko dira, ikastetxeei irekita Sozializatzeko eta dibulgatzeko estrategiaegongo dira. Aurrerago, “Obretan eta irekita” ren barruan webgune hori UNESCO Katedraprogramak oro har herritarrei bisita gidatuen hainbat jardunaldi eskainiko dizkie, Enkarterriko turismo zerbitzuaren (Enkartur) eta proiektuaren webgune berriaren bidez; dagoeneko badago eskuragarri (Balmaseda Ondare Bizia). Eskatzen da lanean ari diren langileen lana errespetatzeko, ondarea gordetzeko eta segurtasunerako, egun horietan ingurura bidea eta sarrera librea ekiditea. Lana ezagutu nahi duenak goian aipatutako programaren bidez “Obretan eta irekita” egin dezake.

ren (UPV/EHU) eskura dagoen baliabide nagusia izango da, gizarte dinamizaziorako eta herritarrekin eragiteko tresna gisa. Halaber, webgunea prozesuko balizko eta inplikatutako boluntarioen eta gizarte eragileen sarearen ekintza eta koordinazio gunea izango da. Hor, jarduteko jarraibideak eta lan egutegiak argitaratuko dira, boluntarioen zerrendak eta operazio datuen basea sortuko dira, eta deialdi orokorretarako eta informazio osagarrirako bozgorailua izango da. Labur esanda, Balmasedako Udalaren eta UNESCO Katedraren (UPV/EHU) kanal ofizial eta erreferentziazkoa izango da proiektuarekin lotutako berriak argitaratzeko eta edozein kontsulta egiteko.

Herritarren donazioak Hainbat herritarrek Gazteluko Muinoaren gunean aurkitutako objektuak Historiaren Museoari eman dizkiote. Txanponak (maraikoak), baionetak, kanoi bat, identifikazioren bat, aitzur bat, aizkora bat… Joseba Aguirre eta Donato Rodríguezen familiek haien lurretan aurkitzen zituzten objektu horiek gorde dituzte eta orain adituek katalogatuko dituzte eta gure historiaren are datu gehiago emango dizkigute. Ondoren, erabakiko da horietatik zeintzuk jarriko diren jendaurrean betiko. Donazio horiek eskertu nahi ditugu, oso garrantzitsuak izan baitaitezke aurkikuntza berriak lortzeko eta gure historia pertsona gehiagori helarazteko.

Webgunea atera dugu Joan den ekainaren 13an www.ondarebizia. balmaseda.eus webgune berriak, Gazteluko Muinoaren prozesuari buruzkoak, argia ikusi zuen. Herritarrei proiektuaren berri emateaz gain (labur azalduta, helburuak, lerro orokorrak, hasierako egutegiak, jarraitu beharreko agindu eta urrats nagusiak komentatuz), we-

Historia Museoari objektuak ematea. Argazkia: Elixane Castresana


5

EL MANTEL BLANCO

Eskola bisitak Liburutegian Joan den maiatzean Mendia HLHI eta Zubi Zaharra Ikastolako lehen hezkuntzako ikasleek Liburutegia eta Udal Artxiboa bisitatu zituzten. Ekintza hori udal zerbitzuak ezagutzeko eta liburuak eta irakurketa haurrei hurbiltzeko planaren barruan dago. Haur bakoitzak liburu bat eraman zuen mailegatuta etxera, ikasturteko azken txanpa horretan goza zezan.

Disney Balmasedan Mundu-mailan ezaguna den Walt Disney konpainia uztailan egongo da La Encartada Fabrika-Museoan Balenciaga euskal jostunaren telesailaren parte bat grabatzen. Balmasedar batzuek aukera izan dute eszena hauetarako figurante gisa aritzeko antolatutako castingean parte hartzeko. Bizitzan behineko aukera paregabea. Parte hartu ahal izateko www.modfie. com. webgunean eman behar da izena. 18 eta 75 urte bitarteko profilak bilatzen dira, baina telesaila garaikoa denez, berezko ile-kolorea izan behar dute, metxarik, ebaki modernorik eta ageriko tatuaje edo piercingik gabe.

Roberto Rodet Villaren “El mantel blanco” . 1949. Oihal gaineko olio-pintura

La Encartada Fabrika Museoko “Ikasteko leku bat-Un lugar para aprender” erakusketan Roberto Rodet Balmasedako margolariaren koadroa dago. Erakusketa hori joan den apirilaren 5ean inauguratu zen eta Balmasedan irakasteko dauden espazioei buruzkoa da. Datorren irailaren 4ra arte egongo da irekita, eta hori dela medio hilabete honetako artikulua lan horri buruzkoa izango da. Neurri handiko (199,5 x 140 zentimetro) oihal gaineko olio pintura da, 1949an egin zen eta Bilboko Arte Ederren Museoarena da; erakusketa horretarako aldi baterako laga du. Koadroa 1951ko abuztuan aurkeztu zen Bizkaiko Artisten Erakusketan eta gorazarreko kritikak jaso zituen. Hala, abuztu horretako 10ean Javier de Bengoecheak El Correon honako hau idatzi zuen: “Rodetek “El Mantel Blanco” aurkeztu du, neurri handiko koadroa da eta bertan bere jakintza guztia eman du. Neurtua, justua, konposaketan oso orekatua da, ez bakarrik lerroetan, baizik eta koloreetan ere”. Urte horretan bertan Madrilen egin zen Artearen Bienal Hispanoamerikarraren Lehenengo Erakusketa. Jorge Oteizak “Gure Pinturaren Joerak” ar-

tikuluan Rodet joera postinpresionisten artean kokatzen du, Cézanneren konstruktibismoan, kubismoaren aurrekarian. Piramide osaerako lan horretan xake itxurako lurzoruak bertikaltasuna sustatzen du eta Balmasedako Colegio Hijas de la Cruz eskolako ikasle talde bat erakusten du; irakasteko zentro horretan joskintza lanak egiten ari dira. Ikasle horietako biren ileko zintek kolore ukitua ematen diote. Haien izenak honakoak dira: María Olaortua, koadroaren goiko aldean agertzen da; erdian agertzen diren lauak ezkerretik eskumara honako hauek dira: Adelia Menéndez, Laura Gallastegui, Ana María Menéndez eta Raquel Cuevas; beheko aldean lehen planoan Miren de las Rivas eta María Dolores Gómez de Mariaca daude. Egun bizirik dauden bakarrak Miren de las Rivas eta Adelia eta Ana María Menéndez ahizpak dira. Ana Luisa eta Cristina Rodeten aldetik izandako laguntza eskertzen dut, baita Mari Carmen Gutiérrez-Cabello Osanterena eta María José Torrecilla Gorbearena (Encartadako erakusketaren komisarioa) ere. Miguel Ángel Álvarez

Euskal Jaia girorik onenean ospatu zen Ekainaren 11n gure hiribilduko Alde Zaharreko kaleak dantzaz, musikaz eta euskaraz bete ziren Euskal Jaia ospatzeko. Txistulariak, erraldoiak, Herri Kirolak, dantzak eta mintzodromo-gosaria festa giroan ospatu ziren, baina arratsaldean, euriaren etorrerarekin, kaleetan zehar antolatutako dantza-kantu-poteoa laburtu egin behar izan zen. 100 pertsona baino gehiago animatu ziren bazkari herrikoiaz gozatzera eta hiru izan ziren bingo musikaleko irabazleak. Etxeko txikienentzat tailerrak ere antolatu ziren eta jaiari bukaera emateko Luhartz Taldearen erromeriaren doinuekin dantzatu ahal izan genuen. Beste edizio bat, Euskal Jaia pandemiaren ondoren itzuli da, argi utziz data klasikoa bihurtu dela gure jaiegutegian, betiere uda iristetik gertu. Lehendanik giroa berotzeko, gainera, aurten euskal jantzien erakusketa antolatu zen Horcasitas jauregian, eta uste baino gehiago luzatu zen, interes handia piztu baitu. Ederto asmatu dute erakusketarekin!


6

KULTURA ETA EUSKARA

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren 100 urteko jardueraren erakusketa San Severino plazan, uztailaren 1etik 10era arte. Inaugurazioa uztailaren 1ean izango da Klaret Antzokian, 11:00etan, eta BOSeko María Díaz Canejak, Pablo Valek, Asier Arabolazak eta Diego Valek Rachmninoven 1. hari laukotea interpretatuko dute. Gonbidapenak Kultur Etxean edukiera bete arte.

Uda honetan York Bowen Nazioarteko Musika Topaketaren bigarren edizioa iritsiko da. Asmoa da musika klasikoan guztiz murgiltzea astebetez (uztailaren 24tik 31ra arte) ganbera musika, bibolin, biola eta biolontxelo kontzertuen eta masterclassen bidez. 21 pertsonek izena eman dute eta Balentzia, Badajoz, Granada, Bartzelona, Danimarkatik… datoz. Batetik, gonbidatutako irakasleekin bi kontzertu egingo dira. Lehenengoa, ekainaren 24an izango da, 19:30ean, Horcasitas Jauregian eta Paganini, Bartok, Gabrielli, Ravel eta Haydn konposagile ospetsuen ganbera musikako lanak interpretatuko dira. Bigarren kontzertua, uztailaren 29an (ostirala) izango da Klaret Antzokian eta Dvoraken 2. kontzertua interpretatuko da pianoarekin. Halaber, ikasleek ikasitakoa erakusteko aukera izango dute; izan ere, Nazioarteko Musika Topaketa egiten den astean kontzertua emango dute Klaret Antzokian. Irakasleek aukeratuko dituzte parte hartuko duten ikasleak eta Qi Shen piano jotzaile errepertorista egongo da.

BBK ARTEAREN IBILBIDEA San Juan plazak ekainaren 28tik uztailaren 5era bitartean Bilboko Arte Ederren Museoaren erakusketa ibiltaria “BBK Artearen Ibilbidea/ BBK La Ruta del Arte” hartuko du. Bere bildumako maisulan batzuen kalitate altuko berrogei erreprodukzio dira. Edizio horretan erakusketaren haria emakumeen presentzia izango da: batetik, emakume artisten lana, eta, bestetik, emakumeak artean historikoki nola irudikatu diren. Erakusketan margolari ezagunen pieza adierazgarriak daude. Horrez gain, XX. mendean zehar eszenatoki artistikora batu zen emakume talde baten lana agerian jartzen duten margolanak, kartelak eta argazkiak ere aurki ditzakegu. Irudiak azalpen testuz eta iruzkinez lagunduta daude. Aire zabalean arteaz gozatzeko modu bat.


7

ARTOTEKA: ARTELANEN ALOKAIRUA

Hilabete batzuetan zehar artelan bat eduki nahi duzu zure etxean edo zure lantokian? Orain artelan garaikideak aloka ditzakezu Artotekari esker, horiek mailegatzeko eta artisten eta herritarren artean jarduerak egiteko lehenengo plataforma da; tokiko arte garaikidea eta arte bitartekotza zabaldu nahi ditu. Hala, hainbat tokitan zenbait artelan jarri dira, herritarrek ezagutzeko eta gehien gustatzen zaiena aukeratzeko: · Horcasitas Jauregia: Oihane Sánchez, Mawatres, Raquel Asensi, Juana García-Pozuelo, Victoria Ascaso eta Verónica Domínguez Alonsoren artelanak.

XXXVIII. Bizkaiko Abesbatzen Eguna Balmasedan ospatuko da Ekain hasieran jakin dugu Balmaseda izango dela 2023ko Bizkaiko Abesbatzen Egunaren anfitrioia. Kolitza abesbatzak Ander Rivero Kultura zinegotziarekin batera hilabete honetako lehenengo asteburuan Sopelan egindako XXXVII. Bizkaiko Abesbatzen Egunean lekukoa jaso zuten. 600 pertsona eta 38 abesbatzek baino gehiagok bisitatuko gaituzte datorren urtean Balmasedan urteko topaketa garrantzitsu hori ospatzeko.

Euskara Kontseilua Joan den maiatzaren 12an, Balmasedako Udaleko Euskara Kontseilua hasi zen. Abian jartzeko deialdi orokorra egin zen kultura eta kirol elkarteentzat, ikastetxeentzat, alderdi politikoentzat, IGE-entzat… Balmaseda BHI eta Zubi Zaharra Ikastolako, AEK-ko eta Mendia Eskola Publikoko gurasoen elkarteko ordezkariak bertaratu ziren, baita EH Bilduko zinegotzia eta Marta de Miguel Euskara arloko zinegotzi eta teknikaria ere. Helburua izan zen, batetik, euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko lan taldea ezartzea; bestetik, Mankomunitatea mailan lantzen ari diren hizkuntza irizpideak aztertzea, testuinguruan jartzea eta garatzea; izan ere, horri atxikitako arloa da.

·HAZ: Saioa Olmoren artelana. ·Udal liburutegia: Jenni Alvaradoren artelana. ·Kultur Etxea: Maite Pintoren artelana. ·Kiroldegia: Belén Cerezoren artelana. ·Emakumearen etxea: Raisa Alavaren artelana. Artelan horiek eskuragarri egongo dira uztailaren 3ra arte, eta, gutxienez, 3 hilabetez mailegatuko dira. Garraioa eta muntatzea Artotekaren taldeak gainbegiratuko du. Obra guztiek asegurua daukate eta hiruhileko prezioa 50 €-koa da. Espazio publikoan mailegu bakoitza aktibatzeko bitartekotza jarduerak diseinatzen dira erabiltzaileen eta artistaren espazioaren eta beharrizan eta interesen arabera. Gainera, mailegua dinamizatzeko Artotekak zozketa bat abian jarri du. Aipatutako tokietan bisita itzazu artelanak eta atera iezaiozu argazki bat gehien gustatzen zaizunari, Instagramera igo eta Artoteka (@artotekta_) etiketa ezazu eta adieraz ezazu zergatik aukeratu duzun artelan hori eta zer den gustatzen zaizuna. Parte hartzen duten guztien artean artelan hori etxera hiru hilabetez eramatea zozketatuko da, dohainik. Uztailaren 3ra arte daukazu parte hartzeko. Artotekaren edizio hori Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Bizkaiko Aldundiak diruz laguntzen dute.

Udalekuak 2022 Plazak eskuragarri zeudenez, ez da beharrezkoa izan zozketa egitea Udalekuetan parte hartzeko. Hortaz, haur bakoitzak bere izen emateko fitxan adierazitako txandetan parte har dezake. Dagoeneko HAZen ordainketa gutunak jaso ditzakezu ordainketa egiteko. Ekainaren 24ra arte daukazu: Laboral Kutxa, Caixabank, Banco Santander eta Kutxabank kutxazainetan. Internet bidez, Eusko Jaurlaritzaren Nireordainketa plataforman: https://www.euskadi.eus/y22-pay/eu/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet?p12iId ioma=eu

Bortedoko jaunari eta bere hiri gutunari buruzko hitzaldia eta mahai ingurua ProBalma elkarteak datorren uztailaren 1ean (ostirala), 19:00etan, Bortedoko jaunari eta Balmasedaren hiri gutunari buruzko hitzaldia eta mahai ingurua antolatu ditu. Valentín Ibarra Balmasedako idazlea honako gai hauei buruz arituko da: Bortedoko jaurerria, Lope Sánchez nor izan zen eta Balmasedari forua emateko zein eskubide baliatu zuen, hiri gutunaren jatorria eta horren inkoherentziak eta gure hiribilduarentzat hainbesteko garrantzia izan duen gertakari historiko horren beste hainbat bitxikeria. Kultur etxean izango da. Ez ezazu galdu!

Bapore Atelierrek 2 urte bete ditu Bapore Atelierrek ekainaren 18an Balmasedan bi urteko jarduera daramala ospatuko du. 2019an Irati Santos Inoriza eta Laura Peña sustatutako kultura elkartearen jarduera Balmasedako Enrique Bedia liburutegian hasi zen; bertan arteari eta performancei buruzko tailerrak antolatzen zituzten. Bapore Atelierrek erakunde askoren hainbat dirulaguntza jaso ditu, sormen garaikidearen sustapenerako egindako proposamenengatik. Horri esker, kultura jarduera zabala garatu da eta pentsamendu kritikoari eta Enkarterriko artisten arteko harremanari onura egin dio. Horcasitas jauregia haien jardueren gune nagusia izan da, baina kultura erreferentzia ondare historikoaz harago doa. Bi balmasedarrak Hiribilduko kultura orainaldian laguntzen jarraitzen dute; Balmaseda euskal artearentzako topagune garrantzitsua izatea lortzeko. Egindako lanagatik hainbat sari jaso dituzte. Etorkizunerako konpromiso horrekin jarraitzen dute, herritarren garapenerako inbertsio gisa. Datorren ekainaren 18an (larunbata) Bapore Atelierren jardueraren bi urte ospatuko ditugu. Halaber, Daily Lazy (Paris, Londres edo Pekineko erakusketekin batera) nazioarteko arte garaikideko blogean haien lana aukeratu dutela ospatuko dugu. Aurreikusitako zinema zikloaren saioaren ostean izango da; bertan Irati Gorostidi zinema zuzendaria ikusiko dugu eta berarekin hitz egin ahal izango dugu. Aukera ona da kultura maite dugun pertsonen artean partekatzeko eta ospatzeko.


8

LANA ETA MERKATARITZA 2021-2022 Balmaseda Acompaña programaren 2. edizioan emaitza paregabeak Hilabete honetan Balmaseda Acompaña programa amaitu da; langabezian dauden herriko pertsonak berriro laneratzeko laguntza indibiduala, integrala eta jarraitua eskaintzen duen programa. Balmasedako Udalaren Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritzako Zinegotzigoaren ekimena da eta Aldalan aholkularitzaren bidez martxan jarri da. Baterako lan sutsuaren ia 6 hilabeteko lana izan da eta lanaren bilaketa aktiboan tokiko 18 pertsona gidatu, orientatu eta lagundu dira. Parte hartzaileak hainbat adin eta lanetakoak izan dira, bakoitza bere motibazio eta interesekin, eta lan merkatura berriro sartzeko premia maila ezberdinekin. Guztiek izendatzaile komun berbera zuten: langabezia. Guztira aurrez aurreko 9 topaketa izan dira, eta arrera jarri dute helmuga profesionalean, curriculumean, enpresentzako aurkezpenean, kontaktuak aktibatzean, lan eskaintzak modu antolatuan bilatzean eta lan elkarrizketa gainditzeko baliabideetan. Zeharka eta modu bateratuan motibazioa, autoestimua… berreraiki dituzte, hala lanpostua lortzeko arrakasta aukerak areagotu dituzte. Hilabete horietan Aldalanek (enpleguan espezializatutako aholkularitza) tutore lana egiteaz gain, neurrirako lan eskaintzen azterketa, enpresekin kontaktu zuzena eta lan bitartekotza egin ditu, hala parte hartzaileen hautagaitzak sustatu ditu. Emaitzak paregabeak izan dira. 150 enpresa baino gehiagorekin harremanetan jarri gara, 12 enpresa zuzenean elkarlanean aritu dira programarekin, 11 pertsonak haien profilarekin bat datorren enplegua lortu dute, enplegu horietatik 7 Balmasedan izan dira eta gainerakoak Enkarterriko inguruko herrietan. Gainerako parte hartzaileek haien emaitzak ahalik eta azkarren jasotzeko baliabideak eta bidea eginda dituzte. Berri onak eta emaitza onak laneratze programan; ezagutzaren eta motibazioaren bidez tokian enplegagarritasun eta okupagarritasun helburuak lortzeko egindakoa.

LAGUNTZAK ENPLEGURAKO ETA SUSTAPEN EKONOMIKORAKO

Udalberriak aldizkariaren azkenengo alean argitaratu genuen moduan, Balmasedako Udalak apirilaren 5ean gure hiribilduan langabezia murrizteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako oinarriak onetsi zituen. Laguntza horien helburua da Balmasedako gizarte eta ekonomia garapenari laguntzea eta pairatzen dugun hain langabezia handia murrizten saiatzea. Hortaz, bost laguntza lerro ezarri dira, honako ale honetan gogoratuko ditugu: 1. Lerroa- Balmasedan erroldatutako pertsonak kontratatzeko laguntzak: Balmasedan erroldatutako eta Lanbiden izena emandako langabeentzat. Kontratuak 2021eko azaroaren 1aren eta 2022ko urriaren 31ren artean hasi behar dute. 2. Lerroa- Enpresa sortu berriak egonkortzeko laguntzak: 2021eko azaroaren 1aren eta 2022ko urriaren 31ren artean sortutako enpresak, egoitza soziala eta fiskala Balmasedan izan behar dute. Ezinbesteko baldintza da aurreko 18 hilabeteetan jarduera berbera ez egin izana.

3. Lerroa- Enpresen aktibo finkoen inbertsiorako eta modernizaziorako laguntzak: egoitza soziala Balmasedan duten enpresentzat eta gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuna dutenentzat. EJSNko C- (manufaktura industria) eta G Ep. 452 (ibilgailu motordunen mantentzea eta konponketa) kodeetan sartu behar dute. 4. Lerroa- Alokairurako laguntzak: Balmasedan egoitza soziala duten establezimendu berrientzako (merkataritza edo ostalaritza, pabiloi industrial berria); irekiera 2021eko azaroaren 1aren eta 2022ko urriaren 31ren artean. Merkataritza eta ostalaritza lokalen kasuan mikroenpresentzat eta kaleko lokaltzat jo behar dira. 5. Lerroa- Merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako espazioak ireki eta modernizatzeko laguntzak: Balmasedan kalean kokatutako establezimendu finkoak. Laguntzaren batean interesa baduzu, balmalan@balmaseda.eus helbidean edo 946801002 telefono zenbakira deituta (Irenegatik galdetu) informatu zaitezke.


9

BERDINTASUNA

BERDINTASUN SAILEKO IKASTAROAK 2022-2021 IKASTURTE AKADEMIKORAKO Berdintasun Sailak datorren 2022-2023 ikasturte akademikorako berriro eskainiko ditu ikastaroak eta tailerrak. Ikastaroren batean interesa baduzu, aurretiko izen ematea egin dezakezu ekainaren 30era arte Emakumearen Etxean (Hedegile 62 – telefono zenbakia: 946103099). Aurrekoetan bezala, matrikula irailean formalizatuko da, baina aurretiko izen ematearen ordenari jarraituko zaio. Ikastaroak aurrera eramateko beharrezkoa izango da gutxieneko kopuru batek izena ematea. Ikasturte hasieran gehiago gehitzearen zain bagaude ere, momentuz honako hauek dira baieztatuta ditugunak:

·Pilates (asteazken eta ostiralak, 9etatik 10etara/ asteazken eta ostiralak 10:30etik 11:30era) ·Yoga (astearte eta ostegunak 18:00etatik 19:00etara) ·Zeramika tailerrak (ostiral arratsaldeetan) ·Buru aktiboko tailerra (ostiral goizetan) ·Areto dantzak (astelehen arratsaldeetan) ·Psikologia eta Norbere Garapena ·Barreterapia ·Ahalduntze tailerra

EMAKUME MIGRATZAILEEN INTEGRAZIO TALDEAREN IKASTURTE BUKAERA Joan den maiatzaren 17an Emakume Migratzaileen Integrazio Taldearen ikasturte bukaera ospatu zen; Bagabiltzak Emakumearen Etxean eman du azarotik apirilera arte. Taldea osatu duten emakumeak hainbat tokitakoak dira (Maroko, Sahara eta Aljeria) eta azken hilabete horietan esperientziak partekatu ahal izan dituzte. Ikasturteko azken egunean bisita gidatua egin zuten egun Horcasitasen dagoen erakusketaz gozatzeko, horren ondoren, parte hartzaileen herrietako ohiko gozoekin aperitiboa egin zuten. Amaitzeko tearen zeremonia egin zuten. Oso amaiera gozoa eta ahizpatasunez partekatutakoa izan zen. Datorren urtean errepikatu ahal izatea espero dugu.

Berdintasun Kontseilua eratzea Berdintasun Saila lanean aritu da emakumeen eta gizonen arteko aukeren Berdintasun Kontseilua sortzeko. Erakunde berri horren oinarriak emakumeen Elkarteetan eta emakumeek paper garrantzitsua duten beste batzuetan aurkeztu dira. Hala, lehenengo zirriborroa hobetzeko ekarpenak egin dituzte. Datozen edizioetan adostutako oinarriak argitaratuko ditugu.

BBB tailerra Datorren ekainaren 28an, 17:00etatik 19:00etara, Balmasedako anbulatorioko lehen arretako taldeak BBB (bihotz birikietako bizkortze) tailer interesgarria eskainiko du. Kultur Etxean izango da eta plazak mugatuak dira; beraz, aurretiaz izena eman behar da. Aurrez aurre egin dezakezu Kultur Etxeko bulegoetan edo mezu elektronikoa bidalita (kultura@balmaseda.eus). Ez ezazu galdu, bizitza bat salba dezakezu eta.

Doako lege aholkularitza Doako Lege Aholkularitzak irailaren 19tik aurrera berriro eskainiko du zerbitzua. Uztailean eta abuztuan Emakumearen Etxea itxita egongo da oporrengatik. Barkatu eragozpenak.

Horcasitaseko “Loreen Oihartzuna” erakusketari bisita

NOS UNIMOS-UNISSONS NOUS-EK AFRIKAKO EGUNA ETA IKASTURTE AMAIERA OSPATUKO DU Pobreziaren aurkako eta berdintasunaren aldeko Nos Unimos-Unissons Nous elkarteak Afrikako Eguna ospatu zuen maiatzaren 25ean. Horregatik, Afrikako hainbat produkturen erakusketa egin zuten, hala nola oihal eta sorkuntza artistikoenak, eta hainbat jolas antolatu zituzten haurrentzat. Horren helburua da kontinentearen ikusgarritasuna areagotzea eta horren inguruan izan ohi ditugun pobreziari, gerrari eta goseari lotutako klixeak usatzea. Txikiek oso ongi pasa zuten eta ikasi zuten Afrika pentsatutakoa baino askoz aberatsagoa eta anitzagoa dela. Ekainaren 10ean, Nos Unimos-Unissons Nous-ek 2021-2022 ikasturteko ikastaroen amaiera ospatu zuen: nekazaritza, ekologia, margoa, kakorratz-lana eta josketa. Ikasitakoaz eta bizipenez gain, ikastaro horietan parte hartu duten 100 ikasle inguruk senide-arteko

giroaz gozatu zuten zuzeneko musikari eta askariari esker, eta, noski, ziurtagiriak jaso zituzten. Horrez gain, erakundeak maskulinitateari buruzko hitzaldi interesgarri bat eman zuen publiko orokorrari irekita zegoen jaialdi batean. Nos Unimos-Unissons Nous-en lanari laguntza eman nahi badiozu, donazio puntual baten bidez (Laboral Kutxako ES5530350090620900028119 kontuan dirua sartuz), bazkide eginez (bidali mezu bat asoc1. nosunimos@gmail.com helbidera zure datuekin) edo antolatzen dituzten edozein jardueratan parte hartuz egin dezakezu.

Gaztedi Enkarterri 2022 Bekak 18 eta 29 urte bitartean dituzu eta lan egin nahi duzu? Dagoeneko ireki da epea Gaztedi Enkarterri 2022 Beketan parte hartzeko. Azken zazpi urteetan beka horiei esker % 40ko laneratzea lortu da; hortaz, anima zaitez hau zure aukera izan daiteke eta. Urte honetarako ordaindutako 11 beka eskaintzen dira Enkarterriko enpresetan, 8 hilabeteko iraupena dute eta hilean 700 euroko soldata. Interesa duten pertsonek Lanbideren bidez Gazteen Bermerako Sisteman eman behar dute izena. Informatu zaitez denaz Elkarworkgunea Enplegu Zentroan, Pío Bermejillo kaleko 38 zenbakian edo dei ezazu 946801002 telefono zenbakira (Irenegatik galdetu).


10

HEZKUNTZA ETA KIROLA IES Balmaseda BHIko DBHko 1. Mailako ikasleek lehen saria irabazi duten Egin eta Ekin lehiaketan 37 ikastetxetako 1325 ikaslek hartu dute parte ikasturte honetan Egin eta Ekin programaren edizio berri batean. Egin eta Ekin, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen programa bat da, pertsona ekintzaileak sortzea helburu duena. Programa batxilergoko eta DBHko ikasleei zuzenduta dago eta Balmasedako IESaren kasuan DBH 1. Mailako ikasleek hartu dute parte. Asmakizun tailerra izeneko hautazko aroko 11 ikasle izan dira 3 taldetan banatuta, eta talde batek Bizkaiko asmakizun onenaren 1go saria lortu du KONFI ARMAIRUA proiektuarekin. Sariak maiatzaren 20an banatu ziren BECen egindako ospakizun ekitaldi batean.

R. Mª Azkue Literatura Sariak Maiatzan duela hilabete batzuk hasi genuen ekimenak ezin amaiera hobea izan du Zubi Zaharra ikastolan. Azaro aldera, hain garrantzitsua den Hizkuntza eta Literaturakomunikaziorako konpetentzia ez ohikoa den modu batez lantzeari ekin genion, Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatzen dituzten R. Mª Azkue Literatura Sarietan parte hartzen, alegia. Ikasleek lan handia egin dute eta lanak ekoizteko urterik urtera landutako trebetasun eta estrategiak mobilizatu eta integratu behar izan dituzte: testu-generoak, haien egitura, gaiak, gramatika-ezagutzak…. Honetaz gain, gazteak literaturara erakartzeko eta euren sorkuntza bultzatzeko aukera paregabea izan denik ezin uka daiteke. Duela hilabete bat, DBH2ko ikaslea den Larraitz Olazabalek Euskaltzaindiaren jakinarazpena jaso zuen; 3.saria irabazi du A mailako Narrazio sailean, “Arrantzalea eta sirena” obrarekin. Larraitzek bere lanean pertsonaien sentimenduak eta barne-mundua hitzekin ederto azaldu ditu eta argi dago epaimahaikideak eragin dituela, bakoitzak nahi duena eta nahi duen denbora maite izango duelako maitatu gura duena. Hona hemen bere lanaren sarrera: “Kostaldeko herri batean Martin deituriko arrantzale agure bat bizi zen. Bertako kaian, sirena baten estatua zegoen. Arrantzaleak han ematen zituen orduak eta orduak estatuaren alboan eserita. Hau dela-eta, batzuek pentsatzen zuten erotuta zegoela…” Jarrai dezagun horrelakoak egiten etorkizunean literatura-sortzaile gazteak euskal idazleak izan daitezen! Zorionak Larraitz!

445.000 € KIROL INSTALAZIOAK HOBETZEKO

Balmasedako Udalak 445.000 € jasoko ditu “Herriak Egiten” ezohiko programaren funtsetatik. Bizkaiko Foru Aldundiaren programa horrek Bizkaiko udalerri guztien artean 58 milioi euro banatuko ditu guztira; kopurua herri bakoitzaren biztanleriaren araberakoa izango da. Transferitutako baliabide horiek, ahal dela, BFAk lurralderako definitutako lau energia trantsizio handiak sustatzen dituzten proiektuetara bideratu behar dira eta kasu batzuetan dagoeneko badaude abian. Honako hauek dira lau ildoak: epe luzeko zaintza,

digitalizazioa, mugikortasun jasangarria eta ingurumena. Balmasedako Udalak diru hori ingurumenerako erabiltzea erabaki du. Hala, igerilekuan eta udal kiroldegian inbertituko dira; asmoa da kirol instalazioen energia efizientzia eta jasangarritasuna hobetzea. Horrez gain, ur beroaren eta airearen sistemak modernizatzea, igerilekuko ontzien sakonera murriztea eta energia gastua eta aztarna ekologikoa murrizteko beste ekintza batzuk proposatuko dira. Proiektua aurten idatziko da eta obrak 2023an zehar egikarituko dira.

KOLITZA BALMATRAIL 2022 Eutsi Balmatrail kirol klubak lau ekitaldi izango dituzten kirol jardunaldiak antolatu ditu: · Kolitza errekorra: irailaren 24an (larunbata), 12 km-ko distantzia eta 720 m ko desnibel positiboa. ·Mendi lasterketa: irailaren 25ean (igandea), 24 km-ko distantzia eta 1300 m ko desnibel positiboa. ·Mendi martxa: irailaren 25ean (igandea), 21 km-ko distantzia eta 1100 m ko desnibel positiboa. ·Familia martxa: irailaren 25ean (igandea), 3,5 km-ko distantzia eta 180 m ko desnibel positiboa Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea hasi da, beraz, mugi zaitez eta ez ezazu azken egunerako utzi (irailaren 16a). Proba bakoitzaren prezioa eta izena emateko moduari buruzko informazio guztia http://kolitzabalmatrail.com. helbidean daukazu. Adinez nagusi guztiek parte har dezakete eta adinez txikikoek aurretiaz legezko tutorearen baimena izan behar dute. Izen ematearekin parte hartzaile bakoitzak lasterkari poltsa bat, oroitzapenezko kamiseta, denbora neurtzeko dortsala, mendietan eta helmugan anoa, indaba putxeraren dastaketa, dutxa zerbitzua eta udal kiroldegian kontsigna

eta natura gunean lasterketa jendetsu eta dibertigarrian parte hartu ahal izana izango du. Horrez gain, sariak eta garaikurrak egongo dira. Informazio guztia: http://kolitzabalmatrail. com


11

BALMASEDA BHIKO 17 IKASLE ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMAKO UDAL FOROAN BATU DIRA

Udal ordezkariak, irakasleak eta ikasleak Eskolako Agenda 2030 Udal Foroan

Ekainaren 3an, Balmasedako institutuko 17 ikasle bildu ziren Eskolako 2030 Agendaren Udal Foroan parte hartzeko. Foro horretan egon ziren Txus Osegui, Ingurumen eta Trantsizio Ekologikoko zinegotzia eta

Gorka López, Ingurumeneko udal teknikaria. Aitor Larrinaga alkateak foroan parte hartuko zuela baieztatu zuen, baina azken unean ezin izan zuen parte hartu. Parte-hartzaileei ongietorria eman ondoren, aurreko ikasturtean ikasleek

egindako hobekuntza proposamenen egoera aztertu zuten udal arduradunek. Ondoren, ikasleek ikastetxean programarekin lotuta egin dituzten jarduerak aurkezteko aukera izan zuten. Ikasturte honetan, udal mailan, 7. GJH-Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea aztertu dute, baina ikastetxe mailan beste asko aztertu dituzte. Horregatik, haiek hartutako konpromisoak eta Balmaseda udalerri jasangarria izateko udal arduradunei egin dizkieten proposamenak gai horrekin lotuta daude. Ekitaldia amaitu aurretik, bi ikasle energiari buruzko bertso bat abestera animatu ziren. Amaitzeko, zinegotziak eskerrak eman zituen urtero programa honetan egiten duten ahaleginagatik, eta datorren urteko udal foroari dei egin zion.

UZTAILEAN MOTA GUZTIETAKO PRESTAKUNTZA KZGUNEAN -BakQ ziurtagiria: uztailak 1, 18:00etatik 20:00etara. Aurrez aurre. - Osakidetzarekin izapideak online: uztailak 1 eta 4, 11:00etatik 13:00etara eta uztailak 5 eta 6, 18:00etatik 20:00etara. Bideokonferentzia. -Enplegua bilatzeko aplikazioak: uztailak 4 eta 5, 09:00etatik 11:00etara. Bideokonferentzia. -Aurrez aurrekoa ez den komunikaziorako tresnak: uztailaren 4tik 13ra. Urrutitik. -Ikasi HTMLn programatzen: uztailaren 4tik 20ra. Urrutitik. -Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak: uztailaren 4tik 20ra. Urrutitik. -Ikasi bideoei ukituak ematen ShotCutekin: uztailaren 4tik 31ra. Urrutitik eta euskaraz. -Bulegotika aurreratua. LibreOffice: uztailaren 4tik 31ra. Urrutitik. -Maneiatu Google aplikazioak profesionalen moduan: uztailaren 4tik 31ra. Urrutitik. -Google Calendar. Kudeatu hobeto zure denbora: uztailak 5 eta 6, 9:30etik 11:30era. Bideokonferentzia. -Youtube. Bideoak ikustea baino gehiago: uztailak 5 eta 6, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonferentzia. -Google Drive. Gorde eta partekatu zure artxiboak: uztailak 5 eta 6, 18:00etatik 20:00etara eta uztailak 20 eta 21, 16:00etatik 18:00etara (euskara). Bideokonferentzia. -Ikasi zure burua kudeatzen Google aplikazioekin: uztailaren 6tik 15era, 18:00etatik 20:00etara. Aurrez aurre. -Editatu bideoak zure smartphonearekin: uztailak 7 eta 8, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonferentzia.

-LibreOffice Writer. Sortu zure testu dokumentuak: uztailak 7 eta 8, 16:00etatik 18:00etara. Bideokonferentzia. -LibreOffice Impress. Sortu zure aurkezpenak: uztailak 11 eta 12, 18:00etatik 20:00etara. Bideokonferentzia. -Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian: uztailaren 11tik 20ra. Urrutitik. -Salerosketa seguruak Interneten: uztailaren 11tik 27ra. Urrutitik eta euskaraz. -Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago: uztailak 14 eta 15, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonferentzia. -Instagram. Argitaratu zure argazki eta bideo onenak: uztailak 14 eta 15, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonferentzia. - Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean: uztailak 14 eta 15, 16:00etatik 18:00etara. Bideokonferentzia euskaraz. -Instagram, harrapatu eta partekatu zure momentu onenak: uztailaren 18tik 27ra. Urrutitik. -Pinterest. Zure inspirazio iturria: uztailaren 18tik 27ra. Urrutitik. -Genially. Sortu eduki interaktiboa: uztailaren 18tik 20ra, 18:00etatik 20:00etara. Aurrez aurre. -Google Fotos. Antolatu argazki guztiak hodeian: uztailak 21 eta 22, 11:00etik 13:00etara. Bideokonferentzia. -Google Maps. Ikusi eta planifikatu zure ibilbiderik onena: uztailak 21 eta 22, 18:00etatik 20:00etara. Bideokonferentzia. -Musika aplikazioak zure smartphonean: uztailak 21 eta 22, 18:00etatik 20:00etara. Bideokonferentzia. -Mekanografia. Zerotik ikasi: uztailak 26-27, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonf. euskaraz.

-Facebook zure smartphonean: uztailak 26 eta 27, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonferentzia. -Erosketa eta ordainketa seguruak Interneten: uztailak 26 eta 27, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonferentzia. -WhatsApp. Berehalako mezularitza zure smartphonean: uztailak 26 eta 27, 18:00etatik 20:00etara. Aurrez aurre. -Informatika hodeian. Ezagutu hodeia: uztailak 27 eta 28, 11:00etatik 13:00etara. Bideokonferentzia. -Antolatu zure bidaia: uztailak 28 eta 29 goizez (09:00etatik 11:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 18:00etara) Bideokonferentzia. -LIbreOffice Calc. Sortu zure kalkulu orriak: uztailak 28 eta 29, 16:00etatik 18:00etara. Bideokonferentzia. -LIbreOffice Impress. Sortu zure aurkezpenak: uztailak 28 eta 29, 18:00etatik 20:00etara. Aurrez aurre. Formakuntzetan izena eman nahi duten pertsonek hainbat aukera dituzte: ·Zentrora joatea, aurrez aurre, (Martín Mendia 15, 1. solairua); aurretiko hitzorduarekin 944033317 zenbakira deituta. ·Lehen aipatutako zenbakira deitzea eta telefonoz izena ematea. Modu horretan izena emateko beharrezkoa da KZguneako erabiltzailea izatea. · www.kzgunea.eus. webgunetik. Beharrezkoa da erabiltzailea izatea. Gogora ezazu zure datuak egunera ditzakezula eta zure gune pertsonaletik (www.kzgunea.eus/es/area-personal) itxarote zerrendan izena eman dezakezula.


12

IRITZIA

Gobernuaren kudeaketan zuzen edo oker ibil zaitezke, esperientzia garrantzitsua dela kontura zaitezke. Haizea zure alde izanda nabiga dezakezu oskarbi dagoen egun batean. Baina gerta liteke ere elementuak kontra izatea eta etengabeko sagailo batean bizi behar izatea. Berdin du, bagenekien zertan sartzen ari ginen, 30 urte daramatzagu jada udalean; arazo konplexu batzuei ez zitzaien aurre egin hamarkadetan zehar, baina zenbait gertaera berezi kenduta, ez dago harritu gaituen ezer. Ezer ez. Ardura gurea da eta ez dugu azalpenik eman behar. Uste dugu politikako ezaugarri nagusia zintzotasuna dela, bidezko gauzak egitea, objektiboki, eta, batez ere, guztion interesaren alde egin behar dela lan. Batzuek beren interes pertsonalak defendatzen dituzten egoera batean gaude. Jarrera hori uler daiteke, baina CLIn guztion intereserako egiten dugun lan, edozein hauteskunde-kalkulu, lagun edo bestelako arazoren gainetik. Agian arrazoi dute txorotzat jotzen gaituzten horiek. Zailagoa da emozionalki kudeatzea oposizioko alderdia izatea gobernatzen egon ostean, alderantziz baino. Zintzotasunaren ondorioz, kritikak irainen bidez egiten dira askotan. Gure Bilduko adiskideak ez-dakit-zer deitzen gaituela entzun ondoren, gogorarazi nahi dugu beste 1.683 adiskidek botoa eman zigutela azken hauteskundeetan, eta Balmasedan ohikoa zenaren kontra, guk botoak ematen zizkiguten horien alde lan egiteaz ez ezik, gainerako herritarren alde egiten dugu ere. Zaila da hauteskundeak behin irabaztea EAJren aurka, baina are zailagoa da bitan irabaztea. Baina benetan ez gaudela txoraturik; badakigu zer nahi dugun.

Lehenik eta behin, zutabe honetan irmoki salatu nahi dugu Kolitzako pistan Gurutze Bidea gogorarazteko mugarrietan egin den bandalismoa. Jarduera batzuen alde edo kontra egon zaitezke, baina kontrakotasuna adierazteko modua ez da hori. Bestalde, kontrakotasun arduratsua egiteko modua ez da isilik geratzea. Dirudienez, CLIk ez du gure jarduteko modua gustuko. Momentuan dugun helburua da gobernuko taldearen lana ikuskatzea, eta hori egiten ari gara inolako marra gorririk igaro gabe, inoren zintzotasuna eta ohorea zalantzan jarri gabe. Hala ere, lidergoa eta kudeaketa-gaitasun falta azpimarratu nahi dugu garrantzitsuak iruditzen zaizkigun zenbait kontutan. Lidergo-falta Udaleko langileen lan-gatazka konpontzeko. Kudeaketa gaitasunari dagokionez, aipatu dugu jada dirulaguntzen galera, garbiketa-enpresak langileen eskura jartzen duen baliabide-falta aurreko kontratua baino % 50 garestiagoa den kontratua betetzeko, edo oinezkotzearen kudeaketa politikoa. Izan ere, azken horri lotuta, oztopo-harri asko ez dabiltza gaur egun, eta, ondorioz, Alde Zaharreko zolak hondatzen jarraitzen du. Horrez gain, atentzioa jarri nahi dugu beste kontu garrantzitsu batean: baliabideen kudeaketan. Azken batzordean jakin dugu 2021 ekitaldiko soberakina 2 milioi euro baino gehiagokoa izan dela. Kudeaketa ona dirudien arren, kontrakoa da hain zuzen ere: ez dira eskuragai dauden baliabide guztiak erabili Balmasedako herritarren onerako. 2021 ekitaldian baliabideen murrizketaren kontra bozkatu genuen, hala nola lanari, euskarari, immigrazioari edo inbertsioari lotutako kontuetan, horiek Enkarterriko hiru udalerri garrantzitsuenen azkeneko postuan kokatzen gaituztelako. Antza denez, soberakin honek arrazoia eman digu. Bitartean, CLI saiatzen da eztabaida desbideratzen, “aurkaritzaren aurkaritza” egiten du, eta zalantzan jartzen du EAJ-PNVk martxan jartzen duen edozein ekintza. Konpara dezagun futbolarekin: futbol-zelaia lokatzez beteta dago (pandemia), eta, ohartarazi genien arren, ez dituzte plastikozko takodun botak aldatu aluminiozko takodunengatik, eta, horrela, noski, irristatu besterik ez dira egiten. Eta partidua amaitzen ari da. Hori guztia gure alderdiaren ezaugarri den NEURRIAREKIN diogu.

Balmaseda bizirik Ekainean zehar, Balmasedako Merkatarien Elkarteak, Balmadendak, Udaleko laneko, sustapen ekonomikoko, salmentako eta kulturako arloekin batera, tokiko salmenta dinamizatzeko jarduerak antolatuko ditu berriz ere (salmenta gunea dekoratzea, azalpen-orgak, bisita gidatuak, haurrentzako jolasak, musika, dantza, balkoietako jaialdi lirikoa…) Horren helburua da gertuko kontsumoa sustatzea, bai eta hiribilduko kaleak piztea eta Balmaseda leku dinamiko, parte-hartzailea eta erakargarria bihurtzea ere, hori baita biziberritze ekonomikoko edozein proiektu sortzeko beharrezko oinarria. Lan-lerro horren barruan, ekimen honek, Balmasedako ostalaritzako elkartearekin, Hostebalekin, bat egin du, eta ekainaren 25ean Musikafesteko edizio berria antolatuko du (beste pertsona batzuekin batera). Aurten, hiru eszenatoki egongo dira Balmasedako leku desberdinetan, artista-kopuru handia eta ostalariek prestatutako gastronomia egongo da, herritarrek egun osoko jaialdi honetan indarrez eutsi dezaten. Hori gutxi balitz, ekaineko hilabete honetan zehar hainbat herri-ekimen antolatuko dira, hala nola Euskal Jaia. Aurten programazio betea izango du (ekainaren 11n) eta ohiko akelarrearekin ongi etorria emango diogu udari (ekainaren 23an). Ikus dezakezuenez, kultura eskaintza honekin ezin zara etxean geratu, eta, gainera, formatu txikiko beste hamaika jarduera egongo dira. Dena den, mota guztietako jarduera hauek egon arren, etxean geratzea erabakitzen baduzu, edo beste edozein arrazoirengatik ezin bazara Balmasedara hurbildu, gogoratu balmasedaonline.eus webgunean bilatzen duzun guztia aurki dezakezula. Gainera, klik sakatzen duzun bakoitzen, auzokide bati lagunduko diozu, eta ez handiki aberats bati. Egin klik tokiko merkataritzaren alde, herri bizi baten alde eta bizi eta lan egin daitekeen Balmasedaren alde.


13

KIUB Aseguruen kontratazioari buruzko oinarriak

Azterketa egin Egunak aurrera doaz eta CLI Bildu Gobernu taldearen udal kudeaketan ez da hobekuntzarik ikusten; guztiz kontrakoa baizik. Ekonomiari dagokionez, ezagutzen ez zuten eta aurkitu berri duten diruzaintzako gerakin batekin harrituta utzi gaituzte, 2.100.000 €-koa. Normalean zinegotzi bakoitzak zenbat gastatzen duen eta zenbat geratzen zaion daki, batez ere, alkateak. Ba badirudi hemen ez dela inor enteratzen, ez bada datorren hauteskundeei begira megaproiektu izarra egiteko gorde dutelako. Beti kritikatu izan duten zerbait. Gainera, 1.200.000 € baino gehiagoko bi dirulaguntza galdu dira. Lanari dagokionez, langile guztien kontrako gerra hasi dute (HILABETEAN soldatan 1.000 € gehiago kobratuko dutenak izan ezik) eta galdu duten orain arte egindako 6 epaiketak eskotean ordaindu dituzte. Hiribilduaren garbiketan, 150.000 € gehiago gastatu ditugu eta inoiz baino zikinago dago. Kontratuan aurreikusita zegoen moduan kaleak ez dira baldeen bidez garbitzen. Ekarri duten enpresa Kantabriakoa da eta aurrekoa (Urbegi) Balmasedakoa… Momentuz, jasotako tratuarekin… Hainbat lorategi ditugu moztu gabe eta belarrak 50 zentimetro baino gehiago ditu. Inoiz ikusi bakoa. Loreak eta apaingarriak jartzeari buruz hobeto ez badugu hitzik egiten. Udal igerilekuetan matxurak pilatzen doaz eta orain, antza, behar bezalako mantentzerik egin ez delako da. Berriro ere errua aurrekoena izango da??? Oinezkoen kaleak, dagoeneko ez dira, oztopo zutoinen enpresa adjudikatzailea ez delako gai horiek abian jartzeko. Kaleen galtzada harriak askatzen dira eta hainbeste denbora behar dutenez konpontzeko, egunez egun kaleak gero eta txarrago daude. Kolitzara doan oinezkoen bidea ez da konpontzen; aldiz, dirutza dugu abiadura handian kotxez edo quad bidez igotzeko. Kadagua ibaia Balmasedatik igarotzen den zatia ez da garbitzen eta itxura negargarria da. Legealdi honetan ez dago enplegu eta industria politikaren izpirik. Eta dena ezin denez txarra izan, onartu behar da Gazteluko Muinoko hondakinak balioan jartzeko lana. X. mendea baino lehenagoko gaztelu gisa aurkeztu zaigu, baina egiatan daukaguna X. mendea baino lehenagoko gazteluaren hondakinak dira. Gaztelua edukitzea gustatuko litzaiguke; nahiz eta batzuek airean egin. OSASUNA

Asegurua kontratu bat da. Bertan prima bat ordaintzen da eta, horren truke, aseguru-erakundeak konpromisoa hartzen du, kontratuak bere gain hartutako ezbehar bat gertatzen bada, sortutako kalteak ordaintzea edo kapital bat, errenta edo bestelako prestazio bat ematea, hitzartutakoaren arabera. Hauek dira asegururik ohikoenak: Etxeko arrisku anitza, ibilgailuak, bizitza, heriotzak. Derrigorrezko asegurua •Ibilgailuetarakoa, kalte material eta hirugarren bati egin dakizkiokeen kalteetan erantzukizun zibila ordaintzeko. •Hipoteka bat baduzu, suteak eragin ditzakeen kalteak ordaintzeko. Baldintza partikularrak asegurua indibidualizatzen dutenak dira, haren berezitasunak zehaztuz. Baldintza orokorrak, aseguruaren xedea eta estaltzen dituen arriskuen definizioa hartzen ditu kontuan, bai eta bazter uzten dituena. Komeni da ondasunaren benetako balioaren arabera ziurtatzea, balio baxuagoan aseguratuz gero, kalte-ordaina baxuagoa izango da eta balio altuagoan, ondasunaren benetako balioaren arabera. Aseguru-kontratua eta haren aldaketak idatziz formalizatu beharko dira. Normalean, aseguru baten iraupena hilabete batekoa da eta automatikoki berritzen da, epemugaren eguna baino lehen jakinarazi ezean. Kontratua alderdi biek baliogabetu dezakete beste alderdiari idatziz horren berri emanez: asegurudunak epemugaren eguna baino hilabete bat lehenago eta aseguru-etxeak bi hilabete lehenago ditu. Ezbeharrik badago, aseguru etxeari gehienez 7 eguneko epean jakinarazi behar zaio. Seguruaren ordain-saria aseguruaren truke ordaintzen den zenbatekoa da. Aldez aurretik ordaintzen da eta ordaindutakoa aseguruaren aldi osorako da, normalean urte beterako. Zatikatua egiteko aukera dago. Hala ere, ordainketa zatikatua izanda ere, ezin zaio ordainsariaren parte bat ordaintzeari utzi. Kontratuaren estaldura aldia amaitu baino lehen baliogabetu edo aseguruaren xedea desagertzekotan, ez da kontsumitu gabeko ordain-saria jasotzeko eskubiderik izango, kontrakoa zehaztu ezean. Kontratuan aurreikusten bada goranzko berrikuspena, ez da beharrezkoa berriz onartzea. Kontsumitzaileak berrikuspena onartu behar du. Aseguru-etxeak ordainsariaren igoera baino bi hil lehenago eman beharko dio horren berri aseguratuari, bestela aurreko ordain-saria kobratu beharko dio. Lehenengo ordain-saria bada eta ezbeharra gertatzen bada, aseguruak ez du ordainduko

TELEFONO INTERESGARRIAK

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus Erretiratuen kluba · Tel.: 946800349 ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 946671849 / 946671850 ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111

eta aseguru-etxeak kontratua baliogabetzeko eskubidea izango du. Hurrengo ordain-sarietako bat bada, aseguruak ezbeharra gertatu eta hilabeteko epean estaltzen du.


14

BESTELAKOAK

ÁNGELA GARCÍAK 100 URTE BETE DITU IRAGARKI LABURRAK LANA

-Balmasedako neska, serioa eta arduratsua, haurrak eta adinekoak zaintzeko edo etxeko lanak (garbitzea, lisatzea, kozinatzea…) egiteko prest. Esperientziaduna eta berehala lanean hasteko prest. 677391618

ALOKAIRUA -Euskarako, ingeleseko edo alemaneko irakasle bila gabiltza coworkingerako. Interesa baduzu, dei ezazu 617689452 telefono zenbakira. -Garaje partzela handia alokairuan Felix de la Torre 4 zenbakian. 607971797. -Biltegi handia behar da. 632805619.

SALMENTA

Ángela Garcíak 2021eko abenduaren 30ean 100 urte betetzeagatik hainbat opari jaso ditu duela gutxi. Pandemiaren eraginez ospakizun hori atzeratu behar izan zen.

NOLA GUTXITU BEROAREN ERAGINA GURE OSASUNEAN? AHOLKU BATZUK Beroa iristen ari da, eta, horregatik, merezi du beroak gure osasunean duen eragina ekiditeko aholku batzuk ematea: · Edan ura egun osoan zehar. · Entsalada, barazki eta fruta gehiago jan. · Aprobetxatu bero gutxiagoko uneak etxea aireztatzeko eta freskatzeko. · Bero handia somatzen baduzu, freskatu gorputza, batez ere aurpegia eta eskuak.

· Ez egon eguzkitan egunaren erdiko orduetan. · Babestu eguzkitik kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitako krema erabiliz. · Ahalegin fisiko handiak egitea saihestu. · Bakarrik bizi diren edo mendekotasuna duten pertsonek zailtasunak izan ditzakete babesneurriak hartzeko eta, beraz, komenigarria da egunean behin gutxienez bisitatzea.

ZAITEGUIK ITXI EGINGO DU BALMASEDAN Hurrengo lerroetan eskerrak eman nahi dizkiogu Zaitegui familiari azken 50 urteetan Balmasedan egin duen lanarengatik. Hiribilduko merkataritzarentzako eredu bat izan da. Hemendik aurrera bere produktuez disfrutatzen jarraituko dugu beren webgunean (https://zaitegui.es/es/) edo Zallan duten dendan.

Udako ordutegiak Liburutegian, HAZen eta Emakumearen Etxean Uda pare parean daukagu eta udal zerbitzuen jendaurreko arretarako ordutegietan aldaketa batzuk ditugu: ·HAZ: ekainaren 21etik irailaren 9ra, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era. -Liburutegia: ekainaren 21etik irailaren 9ra, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara ·Emakumearen etxea: uztaila eta abuztua oporrengatik itxita.

Udaltzaingoak aurkitutakoak Zureak badira, zatoz Udaltzaingoaren bulegora aurkitu dituzten gauzak eskatzera: giltzasorta batzuk, kartera beltza, giltzurrun-poltsa eta motxila txikia. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

-80-90 kiloko pertsona batentzako gurpil aulkia saltzen da, laguntzaileak erabiltzeko motorra dauka. Motorrik gabeko gurpil aulkia ere saltzen dut: 946801898/ 633291654 -Fruta arbolak, ekipamendua, txokoa eta zurkaitza dituen finka saltzen dut. Zaldientzako eta astoentzako aproposa: 946102258. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolioberogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail. com.R

Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.