Udalberriak 240 Euskara

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA


2

AZALEAN

IGAROTAKO GABONAK

Olentzerok, Maridomingik eta Errege Magoek ezin izan dute aurten gure hiribilduko kaleetatik ibili, baina, badakigu, egoera latza izanda ere, etxe guztietan gogoan izan dituztela. Olentzerok kontatu zigun, 43 boluntarioren laguntzari esker, 345 gutuni erantzun eta horiek banatzea lortu zuela. Gainera, Maridomingirekin batera, haur guztientzako bideo bat grabatu nahi izan zuen beren baserritik, honako mezu hau emateko: “Gabon hauek apur bat desberdinak izango dira eta gu ere etxean gaude, baina, urtero bezala, zuen gutunak jaso ditugu. Magikoak gara eta zuen opariak banatuko ditugu, beti bezala. Badakigu oso zintzoak izaten ari zaretela eta egunero joaten zaretela eskolara maskara jantzita. Ikasi duzue eskuak primeran garbitzen eta asko zaintzen ari zarete zuen lagunak eta familiako kideak. Horrela jarraitu behar duzue, eta, datorren urtean, plazan elkartuko gara berriro”.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar ere ez ziren gure txikiez ahaztu, eta, urtarrilaren 5ean, bideodei bitartez, beraiekin hitz egin zuten. Haurrek ilusio handiz jaso zuten beren Errege Mago gogokoenaren deia. Aurtengo Gabonetan, horrez gain, haurrek tailerrez, zinemaz eta antzerkiaz ere gozatzeko aukera izan zuten. Hamaika Kolorek Gabonetako tailerrak antolatu zituen Horcasitas Jauregian, txartelak, elur pilotak, girlandak edo lekaleekin osatutako marrazkiak egiteko, beste ekintza batzuen artean. Leku berean, sormen tailerrak ere egin ziren Bapore Atelier eta Alboan Enkarterri elkarteen eskutik. 7 eta 12 urte arteko haurrek sormena eta planetaren zainketa konbinatu zituzten hainbat jardueraren bidez: aloe verazko xaboi naturalak eta goma zizelkatuzko eta pintura akrilikozko zigiluak egin zituzten, besteak beste. Nerabeentzat, League of Legends eta FIFA 21 jokoen online torneoak antolatu ziren. Zineman antzezlanak izan ziren, eta udal-pilo-


K

3

Zorionak Kubatik Pedro Carlos Bravo Pérez doktoreak zorionak eman nahi dizkio Balmasedako hiribilduari eta, batez ere, Esnal, Ulanga, Taranilla eta Barcenilla familiari. “Adeitasunez, gure hiribildu maite Balmasedako alkate txit gorenari: zabaldu ezazu opa dizuegun zoriona eta adiskidetasuna, eta denak ongi izatea espero dugu. Aldizkaria berriro ere jasotzeko irrikan gaude. Bihotz bihotzez, Kubatik, Pedro Carlos Bravo Pérez jauna”.

KZgunea urtarrilean

talekuan Olentzero eta oparien ordua filma proiektatu zen, familian ikusteko. Bestalde, ezin dugu ahaztu Estíbaliz Romañaren erakusketa. Ale honen 6. orrialdean dituzue horri buruzko xehetasun gehiago. Aurtengo urtea ez da aurrekoak bezalakoa izan, badakigu: edukiera murriztuak, ekintza gutxiago eta kontu handiagoa. Hala eta guztiz ere, espero dugu betiko ilusio berarekin gozatuko zenutela. Oraingoz, arduratsuak izaten jarraitu behar dugu. Lerro hauek baliatu nahi ditugu 2021. urte zoriontsua opatzeko eta eskerrak emateko, egoera zail honetan ere, Gabon hauek magiaz betetzeko lan egin duten boluntario guztiei. URTE BERRI ON!

Balmasedako KZgunean, datozen asteetan, honako ikastaro eta mintegi gauez gozatu ahal izango duzu: · Mekanografia, hutsetik abiatuta: urtarrilaren 11tik 15era, 11:00etatik 13:00etara. · Zibersegurtasuna, arriskuak, kalteberatasuna eta mehatxuak: urtarrilaren 11tik 27ra (online/euskaraz) · Smartphoneak eta tabletak, ikasi zure Android gailua erabiltzen: urtarrilaren 18tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara. · Wordpress, sortu zure webgunea: urtarrilaren 18tik otsailaren 3ra (online). · Bakoitzaren marka eta Linkedin: urtarrilaren 18tik otsailaren 3ra (online/euskaraz). · Ikasi zure ordenagailua, teklatua eta sagua erabiltzen hutsetik abiatuta: urtarrilaren 27tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara. Informazio gehiago edo hitzordua eskatzeko, deitu 944033317 telefono zenbakira.

Zergak ordaintzea 2021ean Dagoeneko argitaratu dira 2021erako zerga egutegiaren epeak. Horrela, apirilaren 6tik ekainaren 7ra egin ahal izango dira honako zerga eta tasa hauen borondatezko ordainketak: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ), aparkalekua erreserbatzearen gaineko tasa (ibia), bide publikoa okupatzearen gaineko tasa eta udal-jabari publikoa okupatzearen gaineko tasa (loreontziak, itzalkinak, markesinak, toldoak eta herri lursailak). Helbideratutako ordainketa maiatzaren 7an kobratuko da, eta helbideratzeko eskaerak otsailaren 26ra arte jasoko dira HAZn (egun hori barne).

COVID 19ari buruzko datuak 2020ko abenduaren 27an, pandemiaren hasieratik, COVID 19 birusaren 327 kasu positibo eta 21 hildako zenbatu dira Balmasedan (% 6,4ko hilgarritasuna). Gure alerta-mailak berde jarraitzen du, 100.000 herritarreko 13,17 kasu positibo ditugulako. Artzentalesen 26 positibo erregistratu dira, Galdamesen 32, Gordexolan 75, Gueñesen 280, Karrantzan 154, Lanestosan 6, Sopuertan 168, Turtziozen 25 eta Zallan 326.


KONTA, KONTATU

4

PEDRO DE TERREROS, BALMASEDARRA, AMERIKA ZAPALDU ZUEN LEHENENGO EUROPARRA (II. KAPITULUA) Balmaseda en América. Emigración, Actividades y Valores de los Balmasedanos en el Nuevo Mundo de 1492 a 1900 liburua irakurri dutenek baieztapen ikaragarri bat aurkitu dute hasieran: balmasedar bat izan zen kontinente amerikarra zapaldu lehenengo europarra. Kolonen III. bidaia. Pedro de Terrerosek kontinente amerikarra zapaldu zuen Kolonen III. bidaian gaude; Sanlúcar de Barramedatik atera zen itsasontzia 1498ko maiatzaren 30ean, eta ez zen 1500. urtera arte bueltatu. Abuztuaren 5ean, espedizioak Trinidad uhartea inguratu eta Paria deitutako penintsulara iritsi zen: ez zen uharte bat, baizik eta egungo Venezuelako itsasertz kontinentala, Orinoco ibaiaren bokalean. Bertan, itsasora ateratzen zen ur geza ikusi ahal izan zuten. Aipatutako itsasertzean Kolonek aurkitutako lurra bere egin nahi izan zuen, eta, ho- Kolonen laugarren bidaiaren ibilbidea. Argazkia Keith Pickering - wikimedia commons. Jamaicako uhartea , Terreros hil zen lekua rretarako, lehorrera jaitsi behar zuten. Egun hartan, almiranteak begian molestiaren bat zuen (hala adierazi zuen bere egunerokoan), eta ez zegoen batere ondo. Hori zela Kristobal Kolonen IV. bidaia. baina gogor bat izan zuten, eta, horretan, bereta, erabaki zuen bere konfiantzazko gizona, takoetako batek Terrerosi aldakan lantza bat Pedro Terrerosen heriotza Terreros, jaitsiko zela bere ordez. Horrela, balsartu zion. Terrerosi ez zitzaion zauria sendamasedar horrek almirantearen eta Espainiako Kolonen IV. bidaian, aurreko guztietan beza- tu eta egun gutxi igaro ondoren hil zen. Pena erregearen izenean lurrak hartu zituen eta la, Pedro de Terreros egon zen. Hala ere, ora- handiz, Kolonek Jamaikako harean lurperatu kontinente amerikarra zapaldu zuen erregis- ingoan ez zen mahaizain gisa joan, baizik eta zuen bere zerbitzari leial eta laguna zenaren tratutako lehenengo europarra izan zen histo- Gallega karabelaren kapitain gisa. Karabelak gorpua. 1504ko maiatzaren 29a zen, ostirala. rian. Bertakoek adeitsu hartu zituzten Terreros 4 masta zituen eta 60 tonako edukiera. Kapieta berarekin zihoazenak, eta casabea (juka- tain izatea Kolonek Pedrori emandako saria Iturriak.- Diario de Cristóbal Colón; Pedro edo manioka-ogia), frutak eta irakindako eda- izan zen, eta horrez gain, baimena eman zion de Terreros. Mexiko, 1941. Nueva Lista doriak eman zizkieten. bere 16 urteko seme Francisco berarekin joan cumentada de los Tripulantes de Colón en zedin. 1492, Alice B. Gould. Madril, 1984. Espedizioa Cádizetik irten zen 1502ko Iturriak.- Begiratu CrónicasdeBalmaseda. maiatzaren 9an eta Kanaria Handiko Maspablogspot.com webgunean, nire blogean. lomas herritik igaro zen maiatzaren 25ean. Eta nire liburuan: Balmaseda en América, Ekainaren 15ean, Kariben zeudela, Martinika 2019. 2. kapitulua, 56-60 or. uhartea begiztatu zuten. San Juan egunean (ekainaren 24an) urakan bortitz bat piztu zen eta ontziak suntsitu zituen, Terrerosek bere Datorren hilabetean Urrutia anaiak itsasontzia salbatu ahal izan bazuen ere. agertuko dira, Amerikan merkatari Azkenik, ontziak Jamaika uhartera iritsi ziizandakoak. ren eta tripulatzaileak, nekaturik, oso argal Garai hartako karabela klasikoa eta zargalduta, bertakoekin borroka motz Julia Gómez Prieto


5

BALMASEDAKO II. KONDEA Blas de Villate y de la Hera Balmasedako II. Unión Liberal alderdiaren gobernuaren kondea izan zen, iraileko Udalberriak aldizka- kanpo-politiken xedea zen prestigioa lortzea rian “Balmasedako Konderria” artikuluan adie- Europako potentzien aurrean eta, horregatik, razi nuen bezala. Bertan Balmasedako konde kanpaina militar negargarria egin zuten Afrika ezagunena izan zenari buruz hitz egitea pro- Iparraldean. Bertara bidali zuten Blas de Villate posatu nuen. 1859an, Balmasedako II. konde izateko noble Blas de Villate Sestaon jaio zen titulua eman zitzaion urtean bertan. 1824an, eta 1837an bere militar ibilbideari Urtebete geroago, Wad-Raseko Ituna sinatu ekin zion, Segoviako Kolegio Militar Nagusian, eta Marokoko gerra amaitu zenean, berriz ere kadete gisa. Bertan, zalditeriako alferez gradua Kubara bidali zuten, Trinidad hiriko komandanlortu zuen eta Kubara teniente gisa bidali zu- te militar gisa; bertan, eliza bat eraikitzeko ten 1840an, La Habanako Lanceros del Reyko gastuak ordaindu zituen. 1864an Ekialdeko erregimentura. D e p a r t a m e n t u ko 1844an, Makomandante jeneral tanzasen, esklaizendatu zuten, eta boen matxinada 1865ean Espainiara bat zapuztu bueltatu zen, berriz zuen, eta Espaiere osasun araniara bueltatu zoengatik. Horiek zen osasun-arakonpondutakoan, zoengatik. berriro ere Kubara Pe n i n t s u l a itzuli zen 1866an ra iritsitakoan, eta, momentu har1848ko Madriltan, “Yarako garrago matxinada sia” deituriko alprogresistan txamendua gertatu parte hartu zen, independenzuen eta bertan tziaren aldeko Hazauritu egin zumar Urteko Gerrari ten; ondorioz, hasiera eman ziona. San FernandoAzkenean, hogeita ren Gurutzea hamar urte beraneman zioten. duago, kubatarrek 1854an, independentzia lorBiurteko Protu zuten. Gatazka gresistan, horretan, Blas de O’Donellekin Villate Ekialdeko batera VicalD e p a r t a m e n t u ko varadan parte Blas de Villate y de la Hera, Balmasedako II. Kondea eta Departamentu hartu zuen, eta Zentraleko operaEsparteroren gobernuak jeneral postuan jarri zioen buru zen, Francisco de Lersundi Hormaezuen, hogeita hamar urte zituela. Hurrengo ceharen agindupean. urtean emakume batekin ezkondu zen, baina Blas de Villatek taktika krudelak eta hura antzua zen. Hori horrela, seme ez-legitimo jarrera zapaltzailea izan zituen ezaugarri. Hobat izan zuen zerbitzari katalan gazte batekin. rien inguruan hurrengo artikuluan hitz egingo Haurra José Ramón Cabruja deitu zuten; ama- dut. Horrekin, bere bizitza aztoratuaren amaieren abizena jarri zioten. Semeak, aurrerago, rara iritsiko gara, zeina Netflixeko telesail bat aitarekin Kuban zegoela, uko egin zion karrera egiteko modukoa izan baitzen. militarra izateari, aitaren nahiaren aurka; musikari bihurtu zen eta Venezuelara joan zen. Miguel Ángel Álvarez

Nos Unimos elkarteak emakumeei egindako omenaldia Nos Unimos elkarteak erakusketa bat prestatu zuen martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako, ongizatearen eta giza eskubideen alde lan egiten duten hainbat emakume eta elkarte ezagutzera emateko. Nicole Ndongala, Ana Zamorano, Fátima Dejará, Marcelle Morrón, Karranza Abesti abesbatza eta Mujeres del Mundo Babel, besteak beste, imitatu eta zoriondu beharreko emakume eta elkarteak dira. Beren ausardia eta lana eskertzeko, Balmasedako elkarteak Balmasedako Nos Unimos Saria/Elkartasuna Sariak inauguratu nahi zituen. Pandemiagatik, erakusketa zein omenaldia atzeratu behar izan genituen, eta, azkenean, iragan den abenduaren 23an aipatutako pertsonen lana lehenengo pertsonan ezagutu ahal izan genuen. Eskerrak eman nahi dizkiogu elkarteari, egunero egiten duen lanagatik, baita beste kultura eta elkarteengandik ikasteko aukera eskaintzeagatik ere.

El Correo egunkariaren X. Argazki Lehiaketaren saria Balmasedan geratu da Jennifer Ariño balmasedarrak irabazi du El Correo egunkariak antolatutako Bizkaiko Ikuskizunak X. Argazki Lehiaketaren lehenengo saria, hemen argitaratutako argazkiarekin. Hori Horcasitas Jauregian ateratakoa da, Balmasedako Eguzki Dantza Taldearen emanaldi batean. Argazki benetan liluragarria. Zorionak! Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda


6

KULTURA

BAPORE ATELIERREN 2020. URTEA

Lortu dugu! Hori da pentsatzen dugun lehen gauza 2020. urte aztoratu honen amaieran Bapore Atelier burura etortzen zaigunean. Bapore Atelier aurrera ateratzeko lanean aritu dira 2018tik Laura Peña eta Irati Santos, Eneko Corralen laguntzarekin. Ez da erraza izan; irekiera 2020ko martxoaren 12an izatekoa zen, eta 11n bertan behera utzi behar izan genuen ekitaldia, pandemiak sortutako egoeran hartu behar izan ziren neurriak zirela eta. Horcasitas Jauregian erakusketa prest zegoen eta programatutako ekitaldi guztiak martxan. Edonola ere, egoerari eutsi diogu eta egokitu egin gara, egoera ulertuta eta balmasedarren laguntzarekin. Azkenean, aspalditik pentsatuta genuen ia guztia egin ahal izan dugu. Gure herriak eta Enkarterriko inguruneak behar duen guztian egiten dugu lan, gure mundua osatzen duten joerei jarraituz. Bapore Atelier Balmasedako elkarte txiki bat da, sormena, ikerketa artistiko eta zientifikoa gure komunitatera hurbildu nahi duena. Izan ere, izaera artistiko, esperimental eta pedagogikoagoa duten erakusketen bidez, ezagutzera ematen ditugu Euskadin lan egiten duten eta Enkarterrikoak diren sortzaileak. Halaber, gure ekimen guztiek izaera hezigarria dute, eta erakusketaren testuingurua eta erakusketako proposamenen jatorria erakusten digute. Balmasedako Udalaren laguntzarekin eta Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dizkigun beste dirulaguntza batzuekin, aurrekontu doitu bat lortu dugu gure proiektua ahal den heinean errealitate bilakatzeko. Iraila eta abendua bitartean, Artea eta Natura erakusketa izan dugu Horcasitasen. Leire Muñoz, Oier Iruretagoiena eta Santiago F. Mosteyrin artistek osatu dute erakusketa, Balmasedako Foto Skylight argazkilaritza taldearen laguntza eta babesarekin, baita Jokin Salaberri tokiko olerkariarekin ere. Horien bidez, beren sentsibilitate artistikoaren ikuspuntutik

natura gisa ulertzen duten horretara hurbildu gara. Horrez gain, lana testuinguruan jartzeko eta naturaren kontzeptuaren inguruan ikertzen duten beste profesional batzuekin lotzeko, María Ptqk-en hitzaldia antolatu genuen. Azken horrek egun teknologia berrien eta ekosistemaren eraldaketagatik une honetan bizi dugun egoerari buruz hitz egin zuen. Gainera, Juan Diego Calzadak performance ukituko hitzaldi bat egin zuen, baita sormenlantegi bat ere; bertan, naturaren soinu eta zaraten erregistroekin musika nola sortzen duen erakutsi zigun. Azkenik, Arturo Elosegi izan genuen gurekin, Euskal Herriko Unibertsitateko ekologismoko katedraduna. Hark bizi dugun klima-aldaketaren errealitateen gai interesgarria landu zuen. Horrez gain, zinema-ziklo berri bat egin genuen eta bertan bi film proiektatu genituen; bat Karrantzan filmatutakoa, “Mutur Beltz” ardiak protagonista dituena, eta, beste bat, Maddi Barber zinemagile nafarrarena. Bapore Atelier jaio zen Balmasedak eta Enkarterrik sorkuntza garaikidearekin lotura izan zezaten. Aurretiaz antzeko beste esperientzia batzuk ere izan ditugu, baina oraingoan inplikatu egin behar dugu kultura sustatzeko, egungo ikerketa babesten duten beste eskualde eta hiri batzuekin batera. Sorkuntzarako eta pentsamendu kritikorako espazio libre bat sortzeak, ikuspuntu sozial batetik, gure hiribildua gizarte berritzailean integratzea ahalbidetuko du. Hausnartu egin behar dugu, eta gure egoera sozialaren eta lan-egoeraren kontziente izan; pentsatzen duten garunak, amestu egiten duten garunak, mundua sortuko duten garun libreak behar ditugu, bihotz sentikorrekin. Horretan lagundu nahi dugu Bapore Atelierren. Norbaitek noizbait amestu zituen hiri eta herrietan bizi gara. Bapore Atelier, Irati Santos Inoriza eta Laura Peña Canive. 2020ko abendua.

Romaña bere obraren ondoan

Estíbaliz Romañaren erakusketa Estíbaliz Romañak bere arima erakutsi zigun eta horrekin batera Horcasitas Jauregiko erakusketa sortu zuen; bertan daude ikusgai bere margolanak, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra bitartean. Edonola ere, erakusketa honetan ez zeuden margolanak soilik, emozioak zeuden, bizitzeko emozioak, sentitzekoak. Horregatik zegoen erakusketa osatuta esaldi inspiragarriak zituzten margolanez, burua lasaitzeko musikaz eta zentzumenak pizteko aromaz. Horrez gain, larunbat eta igande eguerdietan bisita gidatuak egiten ari dira urtarrilaren 17ra arte hazkunde pertsonala, sormena, inspirazioa, talentuak eta pasioak hizpide izanda. Izena emateko, deitu telefono honetara: 647459133. Halaber, nabarmendu nahi dugu Romaña lankidetzan dabilela Bilboko Borja Vilasecaren akademiarekin; hezkuntza emozionala irakatsiko zaie dohainik 18 eta 23 urte arteko gazteei. Proiektu hau posiblea da Espainia osoko 30 hiritako ia 1.000 boluntarioen partaidetza altruistari esker. 2021ean, artista horrek helduentzako autoezagutza tailerrak emango ditu. Bere bloga bisitatzera gonbidatzen gaitu, bere mundua apur bat hobeto ezagut dezagun. Informazio guztia honako webgune honetan: www.estibalizromana.com

Ia 3.000 € liburutegiko teknologia berrietarako Balmasedako Enrique Bedia Liburutegiak 2.879 euroko dirulaguntza jaso du teknologia berriak ezarri eta/edo garatzeko. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartutako liburutegi publikoei ematen zaien dirulaguntza da.


7

Gerraosteko Balmasedari buruzko liburua Duela ia bi urte, Juan Tomás Sáenz Pikizuk, Harresi kultura-elkartearen sortzaileak, eta Javier Barriok, Enkarterriko Museoaren zuzendariak, Balmasedako Memoria Historikoaren lehenengo liburukia aurkeztu zuten, 1925 eta 1940 urteen artekoa. 2020. urtearen amaieran, ezin izan dugu aurkezpen berririk egin, ezta garaiko antzezpenik ere. Hala ere, gure liburudendetan dago hasitako lanari jarraitzen dion bigarren liburukia. Ale berri horrek 70 eta 100 urte bitarteko 39 pertsonaren testigantzak biltzen ditu, eta haiei esker gure hiribilduan Gerra Zibila amaitu eta hurrengo urteetako historia berreskuratu dugu. Protagonisten hitzak biltzeaz gain, datuak iturri historiko askorekin alderatu dira. Orain dela ez horrenbeste izan ginenaren kontakizun hau, lehenengo pertsonan idatzia, 10 euroan eskuratu daiteke, eta udalerriko liburutegietan dago salgai; Balmasedako Udalak eta Gogorak finantzatu eta editatu dute.

2021EKO ASTE SANTUA BERTAN BEHERA GERATU DA Balmasedako Gurutze Bidearen Elkarteak, Balmasedako Udalarekin batera, erabaki du bertan behera uztea Astea Santuaren ospakizuna. Aintzat hartuta 2020. urte osoan zehar bizitzen ari garen eta, zoritxarrez, hurrengo urtean ere jarraituko duten gertaerak, erantzukizunez jokatzeko, bertan behera utzi behar dira Balmasedako Gurutze Bide Biziduna eta Balmasedako Aste Santua osatzen duten gainerako jarduerak. Erabaki zaila izan zen aurtengo Aste Santua bertan behera uztea, eta are zailagoa da hurrengo urtekoa ere bertan behera geratuko dela iragarri behar izatea, baina beharrezkoa da gaixotasuna gehiago zabaltzea nahi ez badugu. Argi dago Gurutze Bide Bizidunak berebiziko garrantzia duela Balmasedarentzat, eta aurten hori ez ospatzea kolpe itzela da; izan ere, ekitaldi horrek tradizio handia du hiribilduko herritarren artean. Erabaki hori hartzean, lehentasuna eman diegu erantzukizunari eta osasuna zaintzeko interesari, ez soilik Balmasedara etorriko diren bisitari guztien osasuna, baita Pasio Bizidunean parte hartzen duten pertsona guztien eta HERRITAR GUZTIEN osasuna ere. Hori da garrantzitsuena guretzat. Hurrengo urtean berriro ere helduko diogu, Balmaseda hiribilduak bereizgarri dituen gogo,

ilusio eta konpromisoz beterik. Honako hau gure historiako gertakari bat besterik ez da, baina zailtasun hau ere gaindituko dugu, lehen ospakizunak egitea ekarri zuen izurritea gainditu genuen bezalaxe. Zailtasun honek indarra eta motibazioa emango digu Bizkaiko ospakizun garrantzitsuenean lanean jarraitzeko, inoiz baino gogo gehiagorekin. Balmasedako Pasio Biziduna inoiz baino biziagoa da.

AHALEGINA EGINGO DUGU MODU BATERA EDO BESTERA BALMASEDAKO PROZESIOEK BEREN LEKUA IZAN DEZATEN 2021. URTEAN ERE. Balmasedako Gurutze Bidearen Elkarteak besarkada bero bana helarazi nahi die herritarrei, baita babesa eman ere, une hauek oso zailak baitira haietako batzuentzat. Balmaseda, 2020ko abenduaren 18a.


8

LANA ETA MERKATARITZA

BALMASEDA ZUREKIN ENPLEGURAKO ETA BERRIRO LANA AURKITZEKO PROGRAMA, BALMASEDAKO LANGABEEI ZUZENDUTAKOA

Zerbitzu guztiak webgune bakar batean Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Merkataritzako Zinegotzigoa plataforma digital bat sortzen ari da udalerriko jarduera ekonomiko guztiak online formatuan jartzeko: saltokiak, ostalaritza, jatetxeak, ETEak zein autonomoak. Plataforma horren bitartez, honako jarduera hauek egin ahal izango dira: - Leku bakar batean ikusaraztea Balmasedako negozio guztiak. - Hiribilduaren barruko kontsumoari laguntzea eta kontsumo hori beste udalerri batzuetara zabaltzeko erraztasunak ematea. - Saltokien digitalizazioa babestea, sustatzea eta bultzatzea. - Bizilagun eta turistei erraztasunak ematea gure udalerriko zerbitzuak Interneten bilatzeko eta non dauden ikusteko, modu erraz eta arinean. Proiektuaren funtsezko faktore nagusi gisa, lehentasuna emango zaio saltokiei prestakuntza eta laguntza emateari. Hori dela eta, aurrez aurreko prestakuntza eskainiko da digitalizatu nahi duten negozioentzat, web ingurunearekin lotutako gaitasunak eskura ditzaten; horren xede nagusia izango da negozio horiek eskura duten teknologia beren kabuz erabili ahal izatea. Proiektu honi hasiera emateko, parte hartu nahi baduzu, eskatzen dizugu egiaztatzeko zure datuak (izen komertziala, telefono zenbakia, webgunea, helbidea, etab.) ondo daudela demoan (https://ft ecomm o1 c3 mbc.azurewebsites.net). Zuri buruzko informaziorik agertzen ez bada, akatsik aurkitzen baduzu edo iradokizunik bidali nahi baduzu, posta elektronikoaren bidez jakinarazi diezagukezu, honako helbide elektroniko honetan: odc@balmaseda.eus. Datozen asteetan, Udala zerbitzu guztiekin harremanetan jartzen hasiko da, proiektua xehetasun gehiagorekin azaltzeko, negozio bakoitzak online nola agertu nahi duen zehazteko eta prestakuntza tailerretarako deialdia egiteko.

Balmasedako Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoak herriko langabeek berriro lana aurkitzeko ba-

nakako laguntza-programa jarraia jarri du abian. Zerbitzuaren oinarria da ezkerraldeko, Enkarterriko eta Bilboko enpresak eta neurrira sortutako lan-eskaintzak hurbiltzea programan parte hartzen duten pertsonengana. Balmaseda Zurekin programaren xedea Balmasedako enplegagarritasuna handitzea da eta langabezian dauden kolektibo zaurgarrienengan jartzen du arreta, lan-merkatura berriz ere sartzeko laguntza aktibo eta profesionala behar dutenengan.

PROGRAMA FASEAK ETA PROFESIONALAK -Urtarrila. Programaren informazioa eta aurkezpen-jardunaldia izena eman duten pertsonentzat. -Otsaila. Parte-hartzaileak hautatzea eta enpresekin harremanetan jartzea. -Martxotik eta ekainera bitartean. Partehartzaileak enplegua bilatzen aktiboki laguntzeko eta enpresekin eta lan-eskaintzekin bitartekotza gauzatzeko prozesua. PROFESIONALAK: Giza Baliabideetako aholkulariak eta enpleguaren arloko profesionalak, lanpostu berri bat lortzeko prozesuan laguntzeko.

PROGRAMAREN ZERBITZUAK ETA PARTE-HARTZAILEAK - Enpresak hurbiltzea. - Lan-eskaintzak aurkitzea. - Curriculumak eskaintza eta enpresetara bidaltzen laguntzea. - Bidalitako curriculumen jarraipena egitea. - Lan-bilaketa aktiboa eta neurrirakoa egiteko banakako saioak egitea. HARTZAILEAK: Emakumeak, luzaroko langabeak eta 45 urtetik gorako langabeak.

IZENA EMATEA ETA INFORMAZIOA Izena emateko udaletxeko HAZera jo (Kubo kalea 5) Eskaeraren inprimakia, NANaren fotokopia eta eguneratutako CVa eraman Izena emateko azken eguna: 2020ko urtarrilaren 15a 16 PLAZA Nadia Maestro: 944069626 nmaestro@aldalan.com


9

Tokiko merkataritzak zozkatutako saskiaren irabazlea

LANGABEZIA MURRIZTU ETA EKONOMIA JARDUERA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Telma Di Nora Avilések tokiko produktuen saski bat irabazi du. Hori pasa den azaroan Balmaseda Comercio wifi-sarean alta eman zuten erabiltzaileen artean zozkatu zen. Aipatutako ekimenari esker, Udalak eta Cecobi-k gure kaleetako bezeroen jarioa aztertu dute, merkataritza-eskaintzari buruzko informazioa eman ahal izateko. Zorionak, Telma, eta eskerrik asko tokiko saltokietan erosteagatik!

Balmasedako Udalak 142.500 euroko partida bat onetsi zuen herriko garapen sozioekonomikoa bultzatzeko eta langabezia-tasa

Ostalaritza- eta jatetxe-arloari zuzendutako premiazko ezohiko laguntzak Balmasedako Udalak herriko ostalaritzaeta jatetxe-arloari zuzendutako 14.400 euroko dirulaguntzak eman ditu, Eusko Jaurlaritzaren 38/2020 Dekretuak eragindako inpaktu ekonomikoari aurre egiteko. 25 eskaera jaso genituen eta horietatik 22 onartu genituen, oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen zituztelako. Gainerako 3 eskaerak ukatu egin ziren. Onartutako 22 eskaeren artean, 14 establezimenduk 800 € jaso dituzte (erabat itxi duten establezimenduak) eta beste 8 establezimenduk 400 € jaso dituzte (erabat itxi ez duten establezimenduak, baina azaroko fakturazioa aurreko urteko epe berean fakturatutako zenbatekoarekin alderatuta % 30 jaitsi zaienak gutxienez).

murrizteko. Honako hau da ildoka onetsitako laguntzen laburpena:

1. ildoa.- Balmasedako langabeak kontratatzeko laguntzak 15 eskaera; emandako dirulaguntza 862,50 € eta 7.700,00 € bitartekoa izan da, egindako kontratuaren arabera. Emandako laguntza, guztira: 39.003,72 € 2. ildoa.- Enpresa sortu berriak egonkortzeko laguntzak 15 eskaera enpresa berriak sortzeko; emandako dirulaguntza 1.500 € eta 5.000 € bitartekoa izan da, sortutako proiektuaren arabera. Emandako dirulaguntza, guztira: 40.996,28 € 3. ildoa.- Enpresetarako aktibo finkoen inbertsio eta modernizaziorako laguntzak 3 eskaera: 2.321,68 € eta 4.000 € bitarteko dirulaguntzak. Emandako dirulaguntza, guztira: 10.321,68 € 4. ildoa.- Komunikazio-, marketin- eta publizitate-politikak sustatzeko laguntzak 3 eskaera: Kasu honetan laguntzak 2.500 eurokoak izan dira. Emandako dirulaguntza, guztira: 5.000 € 5. ildoa.- Enpresa sortu berrientzako alokairurako laguntzak 6 eskaera: 725 € eta 2.000 € bitarteko dirulaguntzak, alokairuaren arabera. Emandako dirulaguntza, guztira: 7.600 € 6. ildoa.- Merkataritza-, ostalaritza-eta zerbitzu-espazioak ireki eta modernizatzeko laguntzak 8 eskaera: Kasu honetan, justifikatutako inbertsioaren arabera, dirulaguntzak 269,97 € eta 5.000 € bitartekoak izan dira. Emandako dirulaguntza, guztira: 13.325,26 € Deialdi honetan onetsitako dirulaguntzak, guztira, 116.246,94 eurokoak izan dira. Aurreikusi da 2021ean aurten egindako dirulaguntzen deialdiaren antzeko bat deitzea. Horrenbestez, Balmasedako pertsonaren bat kontratatu nahi baduzu, enpresa bat sortu nahi baduzu (horren zentzu zabalenean), aktibo

finkoak modernizatu nahi badituzu, komunikazio-, marketin- eta publizitate-politika berriak gauzatu nahi badituzu (manufaktura-enpresak) edo merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzuespazioak ireki eta modernizatu nahi badituzu, jar zaitez harremanetan BALMALAN zerbitzuarekin: balmalan@balmaseda.eus – 946801002.

LOREZAINTZA/BASOGINTZAKO IKASTAROAREN HILABETEEN BALANTZEA

“Lorezaintza/basogintzako ikastaroaren parte-hartzaileek Cadagua ibaiko ur-bazterrak eta errekak egokitu dituzte” Konfinamendua igaro ondoren, Udalaren prestakuntza- eta enplegu-programa berriari esker, lan-munduan sartzeko aukera izan dugu. Lorezaintza/Basogintzako ikastaroaren plangintza hasi zenetik, ahalik eta gehien saiatu

gara taldeka lan egiten, osasun-egoerak eskatutako babes- eta prebentzio-neurriak mantentzea lehenetsita. Programaren lehenengo hiru hilabeteen balantzea egitean, erlezaintza eta vespidaeen mundua ezagutu ahal izan dugu eta liztor asiarren (Vespa velutina) eta europarren (Vespa crabro) habiak arazorik gabe bereizten ikasi dugu.

Era berean, baso-lorategien kontzeptua ikasi dugu, baita naturarekiko errespetuari buruzko joera berriak geureganatu ere; gainera, “belar txarrak” kendu eta kontrolatzen ikasi dugu, baina eskuz eta gure ingurumenerako horren kaltegarriak diren herbizida kimikoak erabili gabe. Horrez gain, gure udalerriko hainbat parke eta eremu berde ezagutu eta baloratzeko aukera izango dugu, eta, horietatik, Panpa-lezka (Cortaderia selloana) deitutako landare exotiko kolonizatzaile bat ezabatu dugu. Tresna eta makineriari buruz jasotako prestakuntzari esker, horiek erabiltzen ikasi dugu kanpoaldean egindako praktiketan; gehienbat baso-jarduerak gauzatu ditugu, batez ere lorezaintza-arloari dagozkion egitekoak enpresa espezializatu bati esleitu zaizkiolako. Azkenik, baina ez horregatik garrantzia txikiagoarekin, taldean lan egindako denboran lankideen arteko interakzioari esker, esperientzia pertsonala eta ikaskuntza baloratu behar ditugu. Jessica Pérez Marcos


10

IRITZIA

Iaz, 2020rako aurrekontuak landu genituenean, ezin izan genuen irudikatu ere egin kudeaketa mailan izango genuen ezohiko urtea. Udalok, nahiz eta COVID 19aren inguruko erabaki garrantzitsuetan parte hartu ez, berehala ulertu genuen gure egitekoa lana erraztea zela, hots, pandemia egoeran katebegi garrantzitsua ginela: gobernuen eta herritarren artean informazioa eta araudiak helaraztea, eskatu zaigun lana ahalbidetzea poliziarekin eta osasun zein hezkuntza zentroekin, etab. Gizarte gisa, kontraesan ugari topatu ditugu, zeintzuetan osasuna zen lehentasun baina ekonomia eta buruko osasuna alde batera utzi barik; kutsaduren aurkako babes eta neurri gehiago behar ziren, ETE-ek eta saltokiek ere laguntzen beharra zuten edo udal zerbitzuak ireki behar ziren. Oreka horretan lan egin dugu ahal izan dugun hobekien, oposizioaren laguntzarekin eta asmo onenarekin. Langile batzuez gogoratu eta hitz hauek horiei eskaini nahi dizkiegu, zehazki, osasun arloko langileei, zientzialariei, garbiketako langileei, supermerkatuetako langileei, gehien kaltetutako sektoreei (esaterako, ostalaritzakoari edo kulturakoari), eta, orokorrean, lan ezegonkorrak dituzten pertsonei, egunero estu eta larri irten baitira kalera, guztiak martxan jarrai zezan. Eta, nola ez, Balmasedako COVID 19aren 21 biktimei. Urtea agurtzen dugu eta berriari ekiten diogu itxaropenez beteta, txertoaren eta zerumugan antzeman dezakegun argiaren itxaropenez. Aurrera jarraituko dugu.

Oinezkoak eta ibilgailuak Udalberriak aldizkarian izan genuen lehenengo zutabean adierazi genuen moduan, oso kezkatuta gaude zenbait ibilgailuk oso gaizki erabiltzen dituztelako oinezkoentzako kaleak. Kezka hori are larriagoa da aurten, mugikortasun-murrizketak eta konfinamendu orokor bat pairatu ditugulako, eta, ondorioz, askoz oinezko gehiago daudelako kaleetan barna. Urtean zehar horri buruzko hainbat ekimen aurkeztu ditugu martxotik egin diren osoko bilkura guztietan. Zehazki, 5 eskaera eta galdera 1 egin ditugu, hainbat ibilgailuk oinezkoentzako kaleak oso gaizki erabiltzen dutelako eta hori kontrolatu beharko litzatekeelako. Guztiok inbidiaz joan gara beste udalerri batzuetan egin dituzten ekimenetara, zeinetan hainbat momentutan ohikoak baino itxiera are zorrotzagoak egin baitituzte. Ez gara hori eskatzen ari; erabilera okerra hobeto kontrolatzea nahi dugu, besterik ez. Baliabideak baditugu, baina iruditzen zaigu gobernu-taldeak ez duela borondate politikorik hori egiteko, ez baita batere ongi hartzen horrelako jokamoldeak zigortzea. Baliabideei buruz ari garenean, matrikulak identifikatzeari (ez lirateke beharrezkoak izango oztopo-harriak) eta trafikoko ordenantzari (aurreko legegintzaldian aho batez onetsitakoa) buruz ari gara. Eta ontzat ematen bada oztopo fisikoak jarri behar direla, has gaitezen hesi batzuk jartzen baimendu gabeko ordutegietan, zerbaitetarako balioko dute eta!

Udalean dugun ardura dela eta, pandemian zehar, honako neurri hauek hartu genituen: • Konfinamenduaren ostean, ia 165.000 euro dirulaguntzetarako, zeinak 200 pertsona baino gehiagoren artean banatu ziren. • Markesinen, aulkien eta mahaien tasak bertan behera uztea 2020an zehar, eta, 2021ean, % 50 murriztea. • Balmadendarekin elkarlanean, 150 higiene kit banatzea. • Kaleak pizten plataforma, ezinbesteko zerbitzuen publizitatea egiteko. Plataforma digitalak ekimen horri jarraituko dio tokiko ekonomia jarduera guztirako. • Saltokiak berriro ireki zirenetik, 3.000 erosketa poltsa banatzea, eta saski bat zozkatzea merkataritza fluxua aztertzeko webgunera atxikitzeagatik. • Bonodenda kanpaina; 40 establezimenduk eman zuten izena, eta, guztira, 20.000 eurokoa izan zen. • Gure Lurreko merkatuaren maiztasuna, eskaintza eta postuak areagotzea. • Azaroan, 14.400 euroko laguntza pakete berria, ostalaritzako eta sukaldaritzako ia 25 establezimendurentzat. • Ezohiko araudia sortzea neguan zehar terrazak erabiltzeko, eta indarrean zegoen ordenantza aldatzea. Konpromiso horiekin lagundu diegu 2020 zail honetan zehar pandemiaren eraginak gehien jasan behar izan dituzten sektore ekonomikoei. Halere, 2021ean, pandemia garaituko dugu txertoari eta osasun gomendioak betetzeko gure banakako ardurari esker. Zaindu zaitezte. ZORIONAK.


11

BESTELAKOAK TELEFONO INTERESGARRIAK

Galdutako aukerak Egia da gobernatzea ez dela inoiz erraza izan, baina egia da, halaber, aldeko botoak biltzeko gaitasuna beti hartu behar dugula kontuan. Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz ari naiz; izan ere, horiek orain dela gutxi onetsi dira behin betiko eta alderdi eta koalizio askoren babesa izan dute, besteak beste, elkarren artean oso ezberdinak diren PSOE, ERC, EH Bildu, EAJ, En Comú Podem, Más Madrd, Compromís, Teruel Existe, Partido Aragonista (PAR), Partido Regionalista de Cantabria (PRC), Agrupación Socialista La Gomera eta Geroa Bai alderdiena, baita Ciudadanoseko Xavier Alegre senatariarena ere. Nire ustez, horrek aurrekontuak aberastu ditu, ziur. Halaber, hauteskundeetan beti esan ohi dugun moduan, gehiengoak ez dira onak inorentzat. Edonola ere, esan beharko dut nire taldearentzat ere ez direla onak. Gure nahia hori den arren. Tokiko egoera politikoarekin alderatuko bagenu, esan behar dugu gure Gobernu Taldea ez dela batere eskuzabala izan Gobernua partekatzerako orduan. Ondorioz, EH Bilduri eskatu dio beharrezko laguntza guztia, hori baita Gobernuaren bazkide bakarra eta horren araberakoa delako Gobernuak egiten duen guztia. Talde gehiagoren parte-hartzea kontuan hartu zezakeen, baina soilik talde baten partehartzea onetsi zuen, eta, beraz, horren menpe dago. Horrenbestez, Balmaseda Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik edo Estatutik urrunago dago, baita Europako erakundeetatik ere, horrek dakartzan ondorio guztiekin. Dena den, hori ez da gertatu udaleko EAJ zein PSE taldeak laguntzeko prest eta harremanetan jartzeko prest ez geundelako. Halere, iragan den azken urte honetan Europako dirulaguntza bat galdu dugu, Hedegile kaleko 42. zenbakiko eraikina gaitzeko, ia milioi bat eurokoa. Era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorretako beste dirulaguntza bat galdu dugu, pasarela bat egin eta igerilekuen ondoko trenbide-pasagunea libratzeko, hori ez baitzaio inori gustatzen. Edonola ere, horretara bideratutako 600.000 euroko dirulaguntza galdu dugu. Aitzitik, diru hori udalerriko beste eremu batzuetan inbertitu dadin saiatzen ari gara. Nahiz eta zaila dirudien. Pena handia, baina, azken finean, aukerak galtzea da.

Geroratutako kredituko txartelak Egun zailak datoz eta kontsumitzaile askok epeka ordaintzea baimentzen duen txartel bat eskuratu ohi dute. Hala ere, askotan kontsumitzaileek ez dakite txartel horiekin interes oso handiak ordaindu beharko dituztela. Zer dira revolving txartelak edo geroratutako kreditukoak? Kreditu-txartel mota bat dira eta, horien bitartez, iraupen mugagabeko kreditu berriztagarri bat ezar dezakezu, hileko kuota finko bat zehaztu eta erosketak automatikoki geroratu ditzakezu. Alabaina, zorra areagotu egiten da eta interesa neurriz kanpokoa izan ohi da, UTBa % 24tik gorakoa ere izanik. Arriskuak: interesak zorrari gehitzen zaizkio eta, beraz, zorra handiagotu egiten da; ondorioz, interesengatik ordaintzen dena neurrigabea izan daiteke. Mota horretako txartelek ordaindu gabeko interesak birkapitalizatu eta epea mugarik gabe luzatzeko aukera ematen dute. Gero eta leku gehiagotan kontratatu daitezkeen produktu horiek gardenagoak izan daitezken, araudi berri bat onetsi da, kontratazioaren gardentasuna handitzen duena. Kontuan hartzekoak: · Igorleak produktuaren ezaugarriei buruzko behar bezalako informazioa eman behar die kontsumitzaileei kontratazioaren fase guztietan. · Erakundeek zehazki revolving terminoa adierazi beharko dute eta bi kuota aukera izango dituen kredituaren eredu adierazgarri bat eman beharko dute. · Kontratatu ondoren, erakundeak gutxienez hiruhilekoan behin informazioa bidali beharko dio kontsumitzaileari; adibidez, zenbateko osoa banakatuta edota mailegua ordaintzen amaitzeko aurreikusitako data. Gainera, maileguari buruzko informazioa noiznahi eskatu ahal izango da, baita amortizazio-taula edo ordaindutako zenbatekoa eta ordaintzeke dagoena ere. Halaber, arauaren arabera, erakundeek kaudimena ebaluatu behar dute produktua kontratatu duen pertsonak ordaintzeko ahalmena baduela ziurtatzeko eta, hartara, ez gainzorpetzeko.

Udaletxea · Tel.: 946800000 /· Faxa: 946102053 / · ayto@balmaseda.eus Salinillas futbol zelaia · balmasedafc@ hotmail. com Pasioaren Interpretazio Zentroa · Tel.: 946801438/ · c.pasion@balmaseda.eus ElkarworkGune: Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Saila/ Behargintza ordezkaritza · Tel.: 946801002/ · ODC@balmaseda.eus · Balmalan@balmaseda.eus Emakumearen Etxea · Tel.: 946103099/ · mujer@balmaseda.eus ENKARTUR - Turismo bulegoa · Tel.: 946802976/ · info@enkartur.net Gaztetxoko · Tel.: 946800240 Haurreskola · Tel.: 946800762 Kultur Etxea · Tel.: 946802974 ·Kultura saila - 1go ext./ · cultura@balmaseda.eus · Klaretantzokia@balmaseda.eus ·Liburutegia - 2. ext. ·Gaztezer - 3. ext/ · balmazer@balmaz.org ·Txiki-Park - 4. ext KZgunea · Tel.: 944033317/ · tutor.balmaseda@kzgunea.net Mendiko Etxea · Tel.: 946800646 “LA ENCARTADA” txapel museoa · Tel.: 946800778 Historia Museoa · Tel.: 657795806 Udal igerilekuak · Telk.: 946038543/ 946800549/ · igerilekuak@gmail.com Errotarena kiroldegia · Tel.: 946038543 SAC / HAZ · Tel.: 010/ · Ayto@balmaseda.eus Gizarte ekintza · Tel.: 946671849 / 946671850/ · gizarte3.encartaciones@ bizkaia.org ALKOHOLIKO ANONIMOAK 944 150 751 AMBULANTZIA 94 4970387/ 94 4970100 AMBULATORIOA 94 6102325 SUHILTZAILEAK 94 6000183 GURUTZE GORRIA 94 6670584 DYA 94 6399222 ERTZAINTZA 94 6802701 UDALTZAINGOA 657 795800 BABES ZIBILA 629535240 S.O.S. DEIAK 112 AIREPORTUA 94 3211000 ALSA 902 422242 AECC 94 6103099/ 94 4241300 BIZKAIBUS 902 222265 BUTANOA 94 6800196 NEKAZARITZA GANBARA 94 6800690 UR PATZUERGOA 94 4873187 KORREOAK 94 6800983 EMERGENTZIAK 94 4100000 FEVE 94 6801964 GARBIGUNE 652 774521 GAS NATURALA 902 123456 HAZIENDA 901 502000 IBERDROLA 901 202020 EPAITEGIA 94 6039952 NOTARIOTZA Carlos A. Muley 94 6800037 NOTARIOTZA Igone Aretxaga 94 6102198 PARROKIA 94 6800074 TRESNEN BILKETA 665738196 JABETZEN IZEN EMATEA 94 6800310 GIZARTE SEGURTASUNA 94 6801000 BEILATOKIA 94 6103096 TAXI-GELTOKIA 94 6801694 ETXEKO TRATU TXAR EMAKUME BIKTIMA 900 840 111

Udaltzaingoak aurkitutakoak Honako hauek galdu badituzu, zatoz Udaltzaingoaren bulegoetara eskatzeko: betaurrekoak eta giltzak.


12

BESTELAKOAK

MENDE BAT BIZIRIK 2020AN

Blanca Gamarra eta Rosario Fríasek 100 urte bete zituzten 2020ko martxoan. Biak León Trucíos egoitzan bizi dira eta, ikus dezakezuenez, edereder daude. Ohikoa denez, ospakizun bat antolatu zen, baina konfinamenduaren neurri murriztaileengatik, urtearen amaierara arte atzeratu behar izan da. Bertan gure aldizkarirako argazkia atera zuten, eta guk ere zoriondu nahi ditugu urtebetetze berezi honetan. Zorionak, bikote!

IRAGARKI LABURRAK LANA

-Ume txiki bat eskolara eramateko neska bat behar da. Funtsezkoa da pertsona arduratsua eta antolatua izatea, eta hainbat ordutegitan lan egiteko prest egotea. Horrez gain, ezinbestekoa da ume txikiekin esperientzia izatea (erreferentziak). 695034766. -Neska umeak edo adinekoak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko prest. 642143658.

-Lehen Hezkuntzako eskola-laguntza. Zure etxean edo nirean. 10 urtetik gorako esperientzia hezkuntzan. EGA tituluduna. 660514940. - Erizaintzako ikasketak egin dituen neska serio eta arduratsua adineko pertsonak zaintzeko edo orduka garbitzeko. 645708213.

ALOKAIRUA - Garaje partzela bat alokatzen da Erreka auzoan. 637745371. SALMENTA -Pisua salgai Larrugin kaleko 13. zenbakian (2. esk.). 603865779

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3.F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa: 626 09 28 92 Faxa: 94 680 16 37

- Fagor labe pirolitikoa (125€) eta LG mikrouhina (50€). 2 gailuak egoera ezin hobean daude eta erabiltzeko jarraibideak dituzte. 675701474. -Hozkailua salgai. 648984228. - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai, 27 m2koa, Lehendakari Agirre 3 helbidean, Me-

dicinas Naturales dendaren ondoan. Deitu sakeleko telefono honetara: 616018644 (Isabel). -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.