Udalberriak 237 Euskara

Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA

NORMALTASUN BERRIA


2

AZALEAN

“NORMALTASUN BERRIA� I Deseskalada-prozesuaren ostean, badirudi “normaltasun berria� indarrean egongo dela gutxienez lasaitasun handiagoz bizitzea ahalbidetuko digun txertoa aurkitu arte. Bitartean, maskara erabiltzen, metro eta erdiko distantzia sozialari eusten eta eskuak etengabe garbitzen jarraitu beharko dugu. Merkataritza eta ostalaritzan hainbat neurri hartu dituzte bezeroen osasuna bermatzeko, eta udal-zerbitzu asko murriztu egin behar izan dira; beste batzuk aldi baterako itxi dituzte. Edonola ere, hurrengo asteetarako kontsigna zuhurtasuna eta herritarron kontzientziazioa dira.

Arau berriak igerilekuetan Zailtasunak alde batera utziz, Udalak protokoloa eta segurtasun sanitarioko neurriak prestatu ditu Coronavirusaren aurkako Kontingentzia Planan oinarrituta eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzarekin, igerilekuetako zerbitzua uda honetan eman ahal izateko. Ondorioz eta trazabilitatea dela-eta, abonatuek bakarrik izango dute aukera igerilekuetan sartzeko, urtero, udako edo hileroko txartelekin. Hauek lortzeko edo edozein txartela bertan behera uzteko, bulego bat jarri da kiroldegian 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etik 19:00etara (astelehenetik igandera). Gainera, bi txanda sortu dira edukiera 300 pertsonetara mugatu ahal izateko. Zure intereseko txandan izena emateko (goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara) 946 038 543 telefono-zenbakira deitu dezakezu.

Udako jaiak bertan behera geratu dira

Oso zaila da jai ekitaldietan gaur egun beharrezkoak diren osasunerako prebentzio- eta segurtasun-neurriak betetzen direla bermatzea. Hori dela eta, Balmasedako Udalaren Jai Batzordeak erabaki du Karmengo Ama Birjinak bertan behera uztea, baita San Ignazio auzoko jaiak eta San Rokillokoak ere. Uda honetan kultura aisialdiko herri ekintzak antolatzeko bideragarritasuna aztertuko dugu, betiere osasunerako segurtasuna bermatzen dela kontuan hartuta. Jai Batzordearen bilera berri bat deituko da irailaren 1aren inguruan, San Severino jaien inguruan erabaki sendo bat hartzeko, 2020 arraro honen gertakarien garapenaren arabera. Kultura eta Jaietako zinegotzigoak bileretan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

Zergen ordainketaren atzerapena Egungo egoera dela eta, urriaren 1era arte atzeratu da, (irailaren 1era arte helbideratutako kobrantzaren kasuan), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga, Aparkaleku-erreserbaren tasa (Ibia), Bide publikoa okupatzeagatiko tasa eta Udal-jabari publikoa okupatzeagatiko tasa (lur komunalak soilik). Kobro-gutunak ez dira berriro bidaliko, beraz, apirilaren 1etik ekainaren 1era arteko ordainketa-datarekin jaso direnak baliozkoak izaten jarraitzen dute, ez bait dira iarungitzen data zuzenak izan ez arren. Terrazak, markesinak, loreontziak eta toldoak jartzeko tasei buruz, laster jakinaraziko dira ordaintzeko epeak. Lokala irekita egon den denboraren zati proportzionala soilik ordaindu beharko da.


IRITSI DA

3

COVID-19AREN ONDORIOAK ARINTZEKO NEURRI SOZIAL ETA EKONOMIKOAK COVID-19ak eragindako larrialdi-egoeraren aurrean, udalean ordezkaritza duten taldeak (CLI, EAJ, EH-BILDU eta PSE-EE) elkarlanean aritu dira honako neurri sozial eta ekonomiko hauek ezartzeko:

1- Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza zuzenen ezohiko plana (250.000 €) saltoki txikizkari, ostalaritza establezimendu, enpresaburu indibidual edo autonomoentzat, zerga-egoitza Balmasedan badute eta jarduera eten badute edo beren fakturazioa % 30 jaitsi bada.

2-“Balmasedako Bonodendak” Tokiko saltokietan erabiltzeko erosketa-txartelak, hurbileko saltokietan kontsumoa sustatu eta berpizteko.

3- Tokiko kontsumoa sustatzeko kanpaina (5.000 €). “Encendiendo las calles-Kaleak pizten” izena duen kanpaina tokiko kontsumoa sustatzeko publizitate kanpaina da.

4- Tasekin, zergekin eta prezio publikoekin lotutako laguntzak zerga egutegia luzatzea, bertan behera utzitako jarduera eta zerbitzuen ordainagiriak ez igortzea, Udalarekiko zorrak zatikatzeko denbora eta epeak handitzea, jabari publikoa okupatzeagatiko tasa ordaintzeko betebeharra bertan behera uztea, baita asteko azokako postuen tasak, eta markesina eta olanak, eta terrazak, mahaiak eta aulkiak jartzeari dagozkionak ere, besteak beste.

5- COVID-19aren eraginpean dauden herritarrei eta kolektiboei arreta emateko bulego bat martxan jartzea Elkarwork gunean (Pio Bermejillo 38), udal dirulaguntzak izapidetzeko bulego bakarra sortuko da, eta beste erakunde batzuen laguntzak izapidetzeko laguntza eta informazioa ere emango da. HAZa indartuko da herritarrei orokorrean zuzendutako beste laguntza mota batzuetarako arreta emateko.

6- Zaurgarritasun-egoeran dauden familientzako laguntza zuzenak (50.000 €). Txanpon-txartel bat da krisialdiak bereziki kaltetutako eta elikagai-bankuak artatutako kolektiboetako familientzat. Horrela, elikagaiak, higiene produktuak eta premiazko beharrak asetzeko beste produktu batzuk lortu ahal izango dituzte.

7- Gizarte-larrialdietarako laguntzen zenbatekoaren igoera (GLL) Eusko Jaurlaritzak 83.213 euroko ekarpen gehigarria egin du, eta Udalak beste 15.000 euro gehitu ditu.

8- Familia ekonomiei zuzendutako laguntzen zenbatekoaren eta moten igoera hasiera bateko 70.000 euroko zenbatekoari 15.000 euroko ekarpen gehigarria egin zaio. COVID-19arekin lotutako behar berriak hartuko dira kontuan, adibidez, tabletak eta ekipamendu informatikoak erostea.

9- Elikagai bankuaren partida handitzea hasiera bateko zenbatekoari 10.000 euro gehitzea.

10- 2020ko enplegu plana birformulatzea LANBIDEK zuzendutako enplegu deialdiak egingo dira, saltokietan kontratazio eta inbertsioetarako dirulaguntzak birformulatuko dira, udal azoka eta Gure Lurreko Merkatua sustatuko dira eskualdeko produktuekin, mendekotasuna duten pertsonen arretarako prestakuntza emango da, enplegu-azoka bat antolatuko da eta Enkarterri Open Lab Industrial ekimena sortuko da.

11- Beste ekintza batzuk Horrez gain, beste ekintza batzuk prestatu dira inongo egutegi eta aurrekontu zehatzik gabe: azken hilabeteotako hildakoak oroitu, agurtu eta aintzatesteko jardunaldi bat, 70 urte baino gehiago dituzten eta bakarrik bizi diren pertsonen errolda eguneratua, sareko kultura eta telelana indartzea, etab.


ESPAZIO BERRIAK

4

Mari José Fernández Barcenilla, Álvaro Parro, Aitor Larrinaga eta Raquel Gómez HAZ bulego berriaren aurrean

HAZ BULEGOAK EGOITZA BERRIA DU KUBON Ekainaren 26an HAZaren (Herritarren Arretarako Zerbitzua) egoitza berria prest utzi genuen Kubo kaleko 3. zenbakian, ekainaren 29an irekitzeko. Udalarekin izapideak egiteko hiru mahai izateaz gain, instalazio berriek beste bi bulego dituzte; bata, KIUBaren (Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa) zerbitzura bideratuta egongo da, eta bestea, elkargo, alokairu edo hiri lurzoruaren kudeaketarako zerga bilketarako bulego eta zerbitzu juridikora bideratuta egongo da. Era berean, haurrentzako eremu bat egongo da: txikienek ipuin bat irakurtzeko aukera izango dute itxarongelaren ondoan; eta komunak eta bilerak egiteko areto bat ere badaude. Zerga-bilketarako bulegoa: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 9:00etatik 13:30era. KIUB:ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara. Zerbitzu juridikoa: ostiraletan, 9:30etik 12:00etara.

Itxarongela

HAZaren mahaiak eta bulegoak

Txikientzako lekua


KULTURA

BAPORE ATELIER: ARTE ESPAZIO BERRIA UZTAILEKO EKINTZAK

1

2

3

Irati eta Laura erakusketan Irati Santos Inoriza eta Laura Peña kultura proiektu bat egin duten bi balmasedar dira eta egitasmo horrek gure herrian eta eskualde osoan sormen iraultza bat sortuko du ziur. Ekimena Bapore Atelier deitzen da eta bitartekotza egin nahi du, Balmasedatik hasita, Enkarterri osoko herritarren eta egungo sormen komunitatearen artean. Elkarte horren bidez, egungo artistak eta sortzaileak Kadaguako igarobidera hurbildu nahi dira, Horkasitas Jauregian utzitako eremu batean. Horrela, artistek beren sormen proiektuak garatzeko eremu ikaragarria izango dute eta Enkarterriko herritarrek artelanen sormen garapena ikusi ahal izango dute. Horri esker, Horkasitasen lanean egongo diren artistak gure komunitatearekin lotuko ditugu, eta, horrez gain, hitzaldiak, tailerrak eta mintegiak antolatuko dira, herritarrak arte eta sormen garaikidera hurbiltzeko. Halaber, Bapore Atelierrek sormen garaikidea bultzatu, zaindu eta sustatzen ari diren beste euskal udalerrien pare jarri nahi du Balmaseda; berez, frogatuta dago sormenak gizartearen garapenerako duen garrantzi handia. Izan ere, ez al gara bizi beste batzuek imajinatutako mundu batean? Bapore Atelier Horkasitas Jauregian irekitzekoa zen pasa den martxoan, baina osasun alarmaren egoera dela eta atzeratu behar izan zen. Edonola ere, ekainaren 11n, azkenik, ekimenaren proposamenez gozatzen hasi ahal izan dugu. Gaur egungo egoera dela eta, ezin izan dugu inaugurazio ekitaldirik egin. Hala ere, aretoa irekita egongo dela ospatu dezakegu; izan ere, oraingoz, abuztuaren 30era arte egongo da zabalik, beharrezko segurtasun neurri guztiekin.

“Percepción luz y color” tailerra Uztailaren 23an (osteguna), 11:30ean. Imanol Zubiauz doktorea da irakaslea. 16 urtetik aurrera. “María Franciska Dapena. La llegada de los feminismos al arte antifranquista” konferentzia Uztailaren 30ean (osteguna), 19:00etan. Hizlaria: Ane Lekuona Argazkiak egurrean inprimatzeko tailerra Uztailaren 31n (ostirala), 11:30ean. 11 eta 13 urte bitarteko haurrentzat. Erakusketaren ordutegia Ostegun eta ostiralak, 17:00etatik 20:00etara. Larunbatak, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Igandeak, 11:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago Bapore Atelierri buruz gehiago jakiteko, jarraitu Facebooken edo Instagramen. Gainera, egingo diren jarduera berrien informazioa eskainiko da Horkasitas Jauregiaren ate nagusian jarriko diren karteletan.

Proposamen artistikoa Udaberri eta udara honetarako hautatutako gaia “Horma-pintura Bizkaian” da. Hori izango da arte garaikideko piezak sortzeko detonagailu gisa erabiliko dugun ardatza. Aipatutako gaiaren eta Leire Lacunza, Usoa Fullaondo eta Imanol Zubiauzek (egungo artearen hiru harribitxi gazte) osatutako sormen lanen arteko loturek hurbiltze-dinamika pedagogikoak katalizatuko dituzte sormen dimentsioaren eta gure eskualdearen komunitatearen artean. Era berean, Natxo Etxebarria Otañesen atzera begirako erakusketa bat izango dugu.

5

ABUZTUKO EKINTZAK

4

5

6

“Nada es real todo está permitido. Un recorrido para especular desde el trabajo de MawaTres” konferentzia Abuztuaren 6an (osteguna), 19:00etan.

Janariarekin eta loreekin egindako tintarekin margotzeko tailerra Abuztuaren 13an (osteguna), 11:30ean. 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.

Marmol efektuarekin oihalak tindatzeko tailerra, japoniar teknikak erabilita Abuztuaren 14an (ostirala), 11:30ean. 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat.

7

“Trabajar el collage” artisten tailerra Abuztuaren 20an (osteguna), 11:30ean. Leire Lacunza izango da irakaslea. 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat.

8

“Encuentros de Cine y Pintura II” zinema zikloa Abuztuaren 22an (larunbata), 21:30ean.

Artistaren munduaren zatitxo bat ikusi ahal izango dugu; Etxebarria oso sustraituta dago Balmaseda jaioterrian, baita gure eskualdeko historia eta ohituretan ere. Erakusketan, margolariak betikotu nahi izan dituen pertsona garrantzitsuak, liluratu zuten paisaiak edo txoko kutunak ikusiko ditugu. Etxebarriak 2. saria jaso zuen ”La mina. Su mundo y su paisaje” lehiaketa nazionalean 1991. urtean eta Balmasedako Kaleko Pintura Lehiaketan saritua izan da sei aldiz. Berak egindako margolanak Alemania edo Kanadako bilduma pribatuetara ere iritsi dira eta bere bihotzeko herria nazioartean ezagutarazi du.


KULTURA

6


7

BALMASEDAKO HARRESIARI BURUZKO LIBURUA Aitor González Gatok, “La muralla de la Villa de Balmaseda” liburuaren egileak, zeina Historia Museoan erosi daitekeen, bere lanaren zertzelada batzuk eskaini dizkigu: “Ezer gutxi idatzi da Balmasedako harresiaren inguruan. Hori dela eta, nire liburuan eskaintzen dira ia datu guztiak berriak dira, hainbat fitxategietako ikerketa sakonaren emaitza gisa. Horrela, irakurleak behingoz jakingo dut noizkoak diren Zubi Zaharreko pinturak, zeintzuk ziren harresiaren ateak (batzuk gaur arte ezezagunak) edo atalondoen gaineko kapila edo otoiztegiak, kapila horien izena eta morfologia, noiz eta zergatik eraitsi zituzten harresiak, nola okupatu zuten ingurabidea etxe eta baratzen bidez, edo horma-ataletan tartekatzen ziren dorreak... Horrekin batera, infografia digitalak, hiribilduaren irudikapena Erdi Aroan, XIX. mendeko plano militarrak, antzinako grabatuak eta babes dokumentala eskainiko dira. Beraz, udal-, foru- eta probintziamailako fitxategietan eta Valladolideko Errege Kantzelaritzan aurkitutako informazio guztia erabili dut. Liburu honek Balmasedako historiaren hutsune garrantzitsu bat beteko du, eta 100 liburuko edizio mugatua da. Espero dut harekin gozatzea” Aitor González Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak

Decoraciones Javi

Aldapa kalea, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801752 Balmaseda


ALARMA EGOERA

1

8

3

3

2

HIRU HILABETEKO KONFINAMENDU LUZEA Joan den martxoaren 10ean baieztatu zen lehen koronabirus-kasua Balmasedan. Geroztik, gauza ugari gertatu dira, eta esan dezakegu mundu berri eta ezberdin batean bizi garela. Maskarak, distantzia soziala, zerbitzu publiko eta pribatuak erabiltzeko arau berriak... gure

egunerokoaren parte izango dira COVID19aren aurkako txertoa aurkitu dutela iragarri arte. Hiru hilabeteko konfinamendua erronka pertsonal eta kolektiboa izan da, eta Balmasedak nota onarekin gainditu du; guk ere he-

2

1 Martxoaren 13an, Balmasedako Gurutze Bide Bizidunak iragarri zuen Aste Santuko ospakizun guztiak bertan behera utzi zituela. Erabaki zaila izan zen, baina beharrezkoa eta arduratsua gaixotasunaren hedapena ekiditeko. Beraz, 2020. urtea urte beltza izango da Balmasedaren eta Gurutze Bidearen historian.

4 Bestalde, LeĂłn Trucios egoitzan, adineko pertsonek bideo hunkigarri bat partekatu zuten guztiokin, animoak emateko eta ondo zeudela esateko.

Konfinamendua lelo ugari eduki ditugu, baina “ni etxean gelditzen naiz� izan zen, ziur asko, gehien erabili zena konfinatzearen eta beste pertsonekiko harremanak ekiditearen garrantzia azpimarratzeko; hori funtsezkoa izan zen birusaren hedapena mozteko.

5 Udaltzaingoak ere erantzukizun eta lan handia izan ditu hilabete hauetan. Nahiz eta beti dagoen legeak urratzen dituen pertsonaren bat, oro har, balmasedarrek konfinamendua bete dute, baita segurtasun-neurriak ere; beraz, eskerrak eman zizkieten herritarrei gutun ireki baten bidez.

mendik eskerrak eman nahi ditugu. Hilabete gogorrak izan dira, baina, hala ere, errepaso bat egin nahi dugu hamar momentu esanguratsuenak argitaratuz.

3 Egunetik egunera handiagoa zen maskarak erabiltzeko kontzientziazioa, bereziki birusarekin harremanetan egon zitezkeen langileen artean. Hori dela eta, pertsona askok dohaintzan eman zituzten laguntzeko. Hori izan zen Watio Taldeko Sergio Zaiteguiren kasua, zeinak 5.000 maskara kirurgiko eman zizkion Udalari. Denda, egoitza, anbulatorio eta arrisku handiko gainerako tokietan banatu ziren. Trameinsa enpresa balmasedarrak ere heldu berri ziren maskarak dohaintza eman zizkion Las Laceras egoitzari.

6 Halaber, azpimarragarria da konfinamenduan zehar egin zen garbiketa-lana. Kaleak eta hiriko altzariak inoiz baino gehiago garbitu ziren. Gaur egun oraindik halako neurriak hartzen ari dira parke, udal-eraikin eta beste edozein tokitan, infekzio-foku izan badaiteke.


9

HAUTESKUNDEAK

6

EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

10

Uztailaren 12an ezohiko hauteskundeeguna bizi genuen, Covid-19arekin kutsatzea saihesteko hartu ziren segurtasun- eta higiene-neurriak zirela eta. Hala ere, Balmasedako herritar asko gerturatu ziren Mendia eskolan eta udal-pilotalekuan jarritako hauteslekuetara, Eusko Legebiltzar berria nolakoa izango den erabakitzeko: Balmasedako emaitzak 2020 Alderdiak

botuen %a botuen zka.

EAJ-PNV EH BILDU PSE-PSOE E. PODEMOS PP+Cs VOX EQUO BERDEAK

49,45% 21,97% 13,99% 7,27% 3,77% 1,33% 1,06%

1.625 722 460 239 124 44 35

49,45

7

Balmasedako giza kapitalak hainbatetan erakutsi du berezia eta oso aktiboa dela. Paperezko tximeletak balkoietan, elkarteek antolatutako lehiaketak, mota guztietako bideoak… Maiatza iritsi zen eta deseskalada hasi berria zegoen; beraz, Erdi Aroko azoka ere bertan behera utzi zen. Jai horrek, ordea, bere online bertsioa izan zuen eta Javi, Luis, Txintxo eta Txipuren emanaldia antolatu zen. Oso abesti berezia oparitu ziguten, erdibana Erdi Aroa eta koronabirusak sortutako egoera nahasita letran.

8 Bizi izan dugun egoeran, boluntariotza ezinbestekoa da. Hemendik eskertu nahi diegu erakundeen bitartez une bakoitzean gehien behar zuten pertsonei laguntza eman dieten guztiei. Aipamen berezia merezi du Enkarterriko taldeak. Dohaintzan alarma-egoera guztian biserak eman zizkieten Enkarterriko saltoki txikiei; hain zuzen ere, eurek egiten zituzten pantaila babesleak ziren. Bizi izan ditugun keinu solidario eta altruista guztien adibide bat besterik ez dira.

10 9 Balmasedan alderdi politiko guztiak elkartu ziren COVID-19ak utzi dizkigun ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Ildo horri eutsiz, 10 gizarte- eta ekonomianeurri hitzartu dira familien, saltokien, enpresen eta langabetuen egoera arintzen saiatzeko. Era berean, batu ziren Balmasedari gogorarazteko lortuko dugula. Xede horrez, bideo bat egin zuten “lortuko dugu” lelopean.

botuen %a

Deseskalada hasi eta alkateak, Aitor Larrinagak, bideo bat argitaratu zuen, batetik, herritarrak animatzeko eta, bestetik, segurtasun-neurriak mantentzen jarraitzeak zuen garrantzia gogorarazteko. “Guztia pasako da eta lehengoak edo hobeak izango gara” zioen. Oroitu zuen Balmaseda garai hartan kutsadurei zegokienez Bizkaiko udalerrien artean 21. tokian egon arren, lan handia egina zegoela, nahiz eta positibo asko izan. Horren harira, erantzukizunerako eta norberaren nahiz kalteberenen zaintzarako deia egin zuen.

21,97 13,99 7,27 3,77 EAJPNV

EHPSE- PODEBILDU PSOE MOS

PP+ C´s

1,33

1,06

VOX

EQUO BRDK

Balmasedako emaitzak 2016 Alderdiak EAJ-PNV EH BILDU PSE-PSOE E. PODEMOS PP+Cs* VOX

botuen %a 50,27% 14,87% 12,75% 13,67% 6,48% 0%

desberd. 2020 -412 +119 -57 -315 -139 +44

*2016an, PP eta Ciudadanos taldeek bakoitzak bere aldetik hartu zuten parte. 2020an batera aurkeztu dira, PP+ C´s markarekin. Parte-hartzea 2020 Abstentzioa Parte-hartzea Zuriz Baliogabeak

%43,19 %56,81 %1,00 %2,15

2.580 3.393 34 73

Parte-hartzea 2016 (2020an baino 12.11 punto gehiago) Abstentzioa Parte-hartzea Zuriz Baliogabeak

%31,08 %68,92 %0,53 %1,40

1.866 4.138 26 58


10

UDALBATZAK

MARTXOAREN 5EKO OHIKO OSOKO BILKURA

2020ko otsailaren 6ko bilkurako akta aho batez onetsi ondoren, iraunkortasun ekonomikoari buruzko txostenaren berri eman zuen Aitor Larrinaga alkateak. Aurrekontuaren egonkortasunari buruzko txostenak ondorioztatzen du 2019an egindako lau aurrekontu-aldaketek ez dutela Udalaren finantza-egonkortasuna arriskuan jartzen; izan ere, diru-sarrera arrunten gaineko zorraren bolumena % 7,31 da, Bizkaiko Foru Aldundiak helburu gisa ezarritako % 60 hori baino askoz txikiagoa, bai eta zorra aldez aurretik itzultzeko irizpideak ezartzen dituen foru-dekretuan ezarritako % 35 baino txikiagoa ere. Hornitzaileei ordaintzeko epeak eta diruzaintza plana betetzen dira. Kreditu-aldaketa horien finantza-gastuak ez du etorkizuneko finantzaegonkortasuna arriskuan jartzen. Eguneko hirugarren puntuan, 125. zenbakiko erabilera publikoko mendian jabari publikoko emakida berritzeko eskaerari ezezkoa ematea bozkatu zen, ustiapen-baldintzak ez betetzeagatik; izan ere, oso gutxi erabiltzen dira. Jarraian, aho batez onetsi zen Balmasedako Udalaren jabetzako zenbait ondasun Udal Inbentarioan sartzea, jada Jabetza Erregistroan inskribatuta zeudenak. Gai hau erregularizatzeko udal-langileek egindako lan zehatza ere eskertu nahi izan zen. Ondoren, udal-kiroldegia kudeatzeko kontratuaren lehenengo luzapena onetsi zuten. Guedan enpresa emakidadunarekin egindako kontratuak aukera ematen zuen

urtebeteko bi luzapen egiteko. Oraingoz, Guedanek lanean jarraituko du 2021eko apirilaren 30era arte (379.520 €-ko zenbatekoan). Aurreko puntuan bezala, udal-eraikinak garbitzeko kontratuaren bigarren luzapena onetsi zen. Kontratu hori Urbegi Servicios Auxiliaresek eta Urbegi Servicios de Medio Ambientek osatutako ABEEarekin ematen da, eta urteko 242.000 euroko kostua du. Ondoren, El Carmen eguna (ekainaren 8a) izendatu zen 2021. urterako tokiko jai, San Severino larunbata izango zelako. Premiazko prozedura bidez, zortzigarren puntua gehitu zitzaion gai-zerrendari: 2020ko Udal Aurrekontua behin betiko onestea. Aurkeztutako alegazioak ezetsi ondoren (kasu honetan ELA sindikatuak aurkeztu zituen), aurrekontua desgaitzeko indarrik eta oinarririk ez zutela iritzita, besterik gabe onetsi zen. Udalbatzako organoen kontrolari eta fiskalizazioari buruzko bigarren zatian, talde guztiek erakunde-adierazpen bat onetsi zuten. Adierazpen horretan, martxoaren 8a dela-eta, konpromisoa hartzen da berdintasuna lortzera bideratutako udal-jarduera estrategiko guztietan genero-ikuspegia txertatzen jarraitzeko, eta borroka horretan jarraituko dela berresten da. Horrez gain, herritarrei berdintasunaren aldeko konpromisoak hartzeko gonbidapena egiten zaie. Adierazpena osorik irakur dezakezu udal-blogean (balmaseando.eus). Azkenik, EAJk 6 eskaera eta 13 galdera aurkeztu zituen.

AZTERGAIEN ZERRENDA 2020ko otsailaren 6an eginiko saioko akta onestea 125. zk-ko Onura Publikoko Mendian emakida berritzeko eskaria ez onestea

ALDE CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

Udalak dauzkan ondasun batzuk Udal Inbentarioan sartzea onestea.

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

Kirol Instalazioak ustiatzeko kontratuaren lehenengo luzapena onartzea. Udal eraikinak garbitzeko kontratuaren 2. luzapena onartzea. 2021erako herri jaia finkatzea 2020ko Udal Aurrekontuak onestea Martxoaren 8ko erakunde adierazpena onestea

KONTRA

CLI, EAJ, EH BILDU

ABSTENTZIOA

TALDE SOZIALISTA

CLI, EH BILDU

EAJ, TALDE SOZIALISTA

CLI, EH BILDU

EAJ, TALDE SOZIALISTA

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EH BILDU CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

EAJ

MAIATZAREN 28KO

Bilkura ezohikoa izan da bai eduki aldetik, bai forma aldetik; izan ere, zinegotziek eta alkate-udalburuak bere maskara zeramaten eta segurtasun-tarteak errespetatu dituzte. Eguneko lehen puntuaz baliatuta, 2020ko martxoaren 5eko eta 9ko bilkuretako akten onespenei dagokiona, Talde Sozialistako zinegotzi Isatxu Fernández Bergesek COVID-19aren biktimei elkartasuna adierazi nahi izan die, bai eta, oro har, agurrik gabe hil diren pertsona guztiei ere. Ondoren, Aitor Larrinaga alkate-udalburuak 2020ko lehen hiruhilekoko ordaintzeko batez besteko epearen txostenaren kontu eman du, 12,38 egunekoa. Horrek legeak ezarritakoa betetzen du, denboraldi honetan zifra altuagoa erregistratu ohi dugun arren, aurreko urtean ordaintzeke geratu ziren fakturak ere hartzen baititugu barne. Erreferentzia gisa, 2019ko lehen hiruhilekoan ordaintzeko batez besteko epea 10,93 egunekoa izan zen, eta 2018an, berriz, 14,8 egunekoa. Ondoren, EAJk, Álvaro Parro bozeramailearen bidez, borrokaren lehen lerroan erne eta tinko izan diren pertsona guztiei eskerrak eman dizkie, bereziki alkateari, bere ardura eta dedikazioagatik. Halaber, koronabirusaren biktimak eta horien ahaideak gogorarazi ditu. Jarraian, alkateak 56/2020 epaiaren berri eman du, zeina herritar batek Udalaren kontra jarri duen bere txakurrak kanpoko patioan edukitzeko debekuaren harira. Ebazpena martxoaren 10ean jarri zen jendaurrean, eta, hartan, epaileak errekurtsoa aintzat hartu zuen, eta Udalaren agindua baliogabetu. Ez zaio errekurtsoa aurkeztuko, uste baita aurrera egiteko aukera gutxi dituela. Ezohiko bilkuraren 4. puntuan, alkateudalburuak Toki Araubidearen Oinarrien Legearen babesean hartutako dekretuen kontu eman du. Honako hauek dira: · Martxoaren 24ko 173/20 Dekretua: eskolen itxiera agindu zenean, Udalak udalerriko batzar-zentro guztiak itxi zituen. · Martxoaren 24ko 197/20 Dekretua: alarma-egoera ezarri ondoren, udal langileentzako segurtasun- eta higiene-neurriak dekretatu ziren, zerbitzu estrategikoak ezartzeko eta herritarrentzako gutxieneko zerbitzuak bermatzeko. · Martxoaren 31ko 209/20 Dekretua: martxoaren 29an, Lege Dekretu bidez arautu zen ezinbestekotzat jotzen ez diren langileentzako ordaindutako baimen berreskuragarria. Horrenbestez, dekretu horrekin funtsezko zerbitzuak egokitu eta beharrezko zerbitzuak

TALDE SOZIALISTA AZTERGAIEN ZERRENDA 2020KO martxoaren 5ean eta 9an eginiko saioko aktak onestea

KONTRA


11

EZOHIKO BILKURA UZTAILAREN 2KO OHIKO BILKURA murriztu ziren. Horretarako, telelana edo ordaindutako baimen berreskuragarriak ezarri ziren. Bertan behera utzi izan ez ziren aurrez aurreko zerbitzuak Udaltzaingoa eta herritarrentzako arreta zerbitzua (HAZ) izan ziren, bi pertsonarekin eta obretako laguntza-talde batekin. · Apirilaren 2ko 212/20 Dekretua: alarmaegoerak ezarritako murrizketen eta udal zerbitzuak ixtearen ondorioz, enpresekin ditugun kontratuak ezin izan ziren exekutatu, eta, dekretu honen ondorioz, kiroldegiaren kudeaketa bertan behera geratu egin zen. · Apirilaren 3ko 213/20 Dekretua: udal eraikinen garbiketa kontratua eten egin zen. · Apirilaren 6ko 215/20 Dekretua: haur eta gazteentzako dinamizazio eta programazio jarduerak eten egin ziren. · Apirilaren 6ko 214/20 Dekretua: 2020ko amaierara arte luzatu ziren ondasun higiezinen, erantzukizun zibilaren eta Udalbatzako kideen istripu-aseguruen kontratuak. · Apirilaren 8ko 216/20 Dekretua: 2020ko amaierara arte esleitu zen udal ibilgailuen aseguru kontratu txikia. · Maiatzaren 7ko 226/20 Dekretua: zerga egutegia eta udal-tasa eta -zergak borondatez ordaintzeko epeak aldatu ziren eta ematen ez diren zerbitzu eta tasen ordainketak eten egin ziren. · Maiatzaren 7ko 227/20 Dekretua: COVID19aren ondorioz, fakturazioa eten edo gutxiagotu zuten merkataritza, ostalaritza eta negozioei premiazko eta ezohiko laguntzak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ziren. · Maiatzaren 7ko 231/20 Dekretua: udalerriko saltokietan erabiltzeko “Bonodendak” izeneko erosketa-txartelak banatzeko oinarriak onartu ziren. · Maiatzaren 11ko 229/20 Dekretua: kreditu osagarriaren aldaketa espedientea onartu zen, zeinaren ondorioz 2019ko Diruzaintzako geldikina erabiltzen den; 300.000 eurokoa da eta COVID 19ren aurka egiteko ezarri diren neurriak finantzatzeko erabiliko da. · Maiatzaren 18ko Dekretua: uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoetarako bi gune gaitu ziren. 1. hautesbarrutirako, udal pilotalekua, eta 2. hautesbarrutirako, aldiz, Mendia ikastetxea. Ondoren, EAJk saio hau itxi du 4 eskaerekin eskaeren eta galderen atalaren azken puntuan.

ALDE CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

ABSTENTZIOA

2020ko maiatzaren 28ko eta ekainaren 16ko aktak aho batez onetsi ondoren, aztergaien zerrendako bigarren puntuan 125. erabilera publikoko mendiko jabari-esleipena berritzeko eskaera onestea jorratu zen. Gai horri buruzko espedientea martxoaren 5ean onetsi zen, eta, egiaztatu ondoren interesdunak ez zuela alegaziorik aurkeztu, esleipena ukatzea erabaki zen. Beraz, bi partzelak Udalaren eskuetara itzuliko dira, eta horietako bateko eraikuntza toki-erakundearen esku jarri beharko da, kargarik gabe, erabaki hau jakinarazi eta hilabete bateko epean. Ondoren, Biscaytik proiektuaren zerbitzu zehatzak adosteko esparru-hitzarmena onestea jorratu zen. Biscaytik Fundazioak udal lankide guztiei (Balmaseda barne) bidali dien hitzarmen horren bitartez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen ordenamendura egokitzen da.

Ohikoa izan den moduan, urte bakoitzeko aurrekontua amaitu ondoren, itxi ondorengo fakturak heltzen dira, eta kredituak judizioz kanpo aitortu behar dira osoko bilkuran. Lehen zatiaren azken puntuan mota horretako 19 fakturaren ordainketa onetsi zen, 5 hornitzaileri zegozkienak eta 1.803 euroko zenbatekoarekin guztira. Osoko bilkuraren bigarren zatian, Udalbatzaren organoen kontrol eta fiskalizazioari buruzkoan, 296/2020 eta 298/2020 Dekretuen kontu eman zen. Horietako batek Gobernu Batzordea osatzen du Marta de Miguele Bárcenarekin (CLI), Aitor Llano Lanarekin (EHBildu), Jesús Osegui Llanorekin (CLI) eta Ander Rivero Vélezekin (CLI). Besteak alkateordeak izendatzen ditu, eta goian adierazitako hurrenkeran gelditzen dira. Amaitzeko, EAJk 2 eskaera eta 6 galdera egin zituen.

AZTERGAIEN ZERRENDA ALDE 2020ko maiatzaren 28ko CLI, EAJ, EH BILDU, eta ekainaren 16ko aktak TALDE SOZIALISTA 125. erabilera publikoko mendiko jabari-esleipena berritzeko eskaera onestea Biscaytik esparru-hitzarmena onestea Kredituak judizioz kanpo aitortzea onestea

KONTRA

ABSTENTZIOA

CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, TALDE SOZIALISTA CLI, EAJ, EH BILDU, TALDE SOZIALISTA

EH-BILDU

Balmasedan arau-hauste penalak jaitsi dira

Hurrengo ohiko osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura datorren hilabete bakoitiaren lehenengo ostegunean egingo da; hau da, irailaren 3an. 18:30ean izango da, udaletxeko lehen solairuko osoko bilkuren aretoan.

Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, 2019. urtean ia arau-hauste penal guztiak murriztu ziren, aurreko urteko datuekin erkatuz gero. Salbuespen handiena ebasketa da. 45 kasutik 55era pasa dira. Halaber, bi kasu daude tortura eta segurtasunaren aurkakoak, 2018. urtean halakorik ez egon arren. 7 kasutan motor-ibilgailuak lapurtu dira, 2018ko 4ren aldean. Nabarmenki jaitsi dira lesioak (38tik 25 kasura), ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkakoak (189tik 158ra) eta segurtasun kolektiboaren kontrakoak (16tik 7ra). Ez dago erailketarik, ezta sexu-askatasunaren aurkako kasurik ere. Ez da gauza bera gertatzen eskualdean eta probintzian. Horietan, delitu penal guztiak igo dira (probintzian tortura eta duintasunaren aurkakoa izan ezik). Dena den, eskualdean ez da erailketarik izan. Enkarterrin azpimarratu behar da 60 lesio-kasu berri eta ondarearen nahiz ordena sozioekonomikoaren aurkako arau-hausteen 54 kasu berri egon direla, 2018. urteko datuen aldean.


LANA ETA MERKATARITZA

SERAFÍN PALAZÓN ARGAZKI-ESTUDIOA, SAREAN Serafín Palazón argazki-estudioak negozio-eredua aldatu du. Azken sei urteetan zehar gure artean egon da fisikoki, eta orain sarean jarraituko du argazkilaritza-zerbitzuak ematen. Zuen familia-ekitaldietako, ezkontzetako, jaunartzeetako, bataioetako eta enpresa-erreportajeetako argazki naturalak edukitzeko, jarri harremanetan estudioarekin: - 616 216 336 telefono-zenbakian - posta elektroniko bidez: serafinpalazon@gmail.com - Whatsapp bidez - Facebook eta Instagram bidez - www.serafinpalazon.es webgunean Azken urteetan eskainitako profesionaltasuna, konfiantza eta gertutasuna mantendu egingo dira estudioak sareko arreta emango duen etapa berri honetan.

YO REPARO Yo Reparo duela gutxi Balmasedan irekitako zerbitzua da. Orokorrean, audio eta elektronikako ekipoak konpondu eta mantentzeko tailerra da, eta La Calzada etorbideko 3. zenbakian aurki daiteke. Asteko egun guztietan ematen du arreta 10:00etatik 20:00etara bitartean, baina bakarrik aurretik hitzordua eskatuta. Jar zaitez harremanetan Yo Reparo tailerrarekin honako telefono-zenbaki honetan: 670 910 205; bestela, erabili hurrengo helbide elektroniko hau: info@yoreparo.eu. Halaber, Whatsappaz balia daiteke arretarako. Gainera, bere web-orrian (www.yoreparo.eu) gehiago ezagutu ahal izango dituzu zerbitzuak. Badakizu, zure audio-ekipoek egoera onean gehiago irautea nahi baduzu, hitz egin Yo Reparo tailerrarekin.

12

CRISTINA NUTRIZIO-ZENTROA Ekainaren 15ean, Cristina nutrizio-zentroak ateak ireki zituen Pío Bermejillo 44 helbidean. Proiektu berri honen ekintzaile Cristina Sebastiánek nutrizio-zerbitzuak eskaini nahi izan ditu gure hiribilduan, arlo horretako profesional gaituen eskutik. Cristinak Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua egin zuen Lleidako Unibertsitatean, eta Dietetikako goi-mailako teknikariaren titulua lortu zuen Bilbon dagoen Bizkaiko Gurutze Gorriaren Institutuan. Egunero-egunero prestakuntza jasotzen jarraitzen du, nutrizioa etengabe aldatzen den zientzia baita. Elikadura txarra izatea benetako arazoa da gure osasunarentzat. Gaur egun, elikadurari lotutako ohitura txarrak oso errotuta daude zenbait etxebizitzatan. Horren arrazoiak izan daitezke denborarik ez dugula, edo ez ditugula ezagutzen elikaduraren industriak erosten ditugun produktuetan jartzen dituen “tranpak”. Zentro horren zeregina da pertsonen osasuna hobetzea eta nutrizio osasungarria bizi-estilo gisa ikusaraztea, ez egunen batean amaituko den dieta gisa. Horretarako, material erraz eta praktikoak eta norberaren kasura egokitutako plan nutrizionalak ematen dituzte. Plan horiei jarraituz, bezeroek benetako janaria jango dute, eta ez dute goserik pasatuko. Horrez gain, nutrizioaren arloari buruzko tailerrak eta hitzaldiak ere egiten dituzte, hala haurrentzat nola helduentzat. Tailer horien helburua da jendea kontzientziatzea eta ikusaraztea plater goxo, erraz eta zaporetsuak egin ditzakegula benetako janariarekin, eta ultraprozesatuak albo batera utzi. Ondo jan nahi duzu? Pisua eta gantza galdu nahi dituzu? Zure ohiturak aldatu nahi dituzu? Digestioarekin lotutako patologiak hobetu edo zure gorputz-osaera aldatu nahi duzu? Nutrizioarekin lotutako behar espezifikoak dituzu (kirolerako nutrizioa, haurdunaldia, edoskitzaroa…)? Intolerantziaren bat duzu? Dieta beganoa edo begetarianoa egin nahi duzu segurtasunez? Orduan, jo ezazu Cristina nutrizio-zentrora. Astelehenetik ostiralera emango dizute arreta, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Online kontsulta ere egiten dute, Instagram (@cristinadietista) eta Facebook (Cristina Sebastian Nutrición) bidez. Eskatu hitzordua telefono-zenbaki honetara deituta: 646 096 849.

JARRI ZURE DENDA EDO TABERNAREN IRAGARKIA “KALEAK PIZTEN” PLATAFORMAN Aurrekaririk gabeko egoera da; izan ere, Balmasedako kaleak itzalita egon dira, merkataritza-girorik gabe. Erantzukizun sozial eta kolektiboko ariketa bat izan da, ezinbestean ondorio ekonomikoak ekarri dituena. Horregatik, “Encendiendo las calles-Kaleak pizten” kanpainaren bidez, Udalak gogorarazi nahi digu bertan erostea onuragarria dela gure hiribilduko ekonomiarentzat. “Encendiendo las calles-Kaleak pizten” kanpainako ekintza zehatzetako bat izan da web plataforma bat sortzea, eta bertan Balmasedan irekita dauden denden eta tabernen zerrenda bat jartzea. Oraindik ez

dugu guztiz osatu; hortaz, zure negozioaren iragarkia jarri nahi baduzu, doan, informazioa bidal diezagukezu helbide honetara: kaleakpizten@ balmaseando.eus. Gainera, baliteke etorkizunean datu-base hori beste xede batzuetarako ere erabiltzea, hala nola turismoa sustatzeko. Erosi tokian-tokian eta kaleak pizten lagunduko duzu. Ezagutu gure merkataritza- eta ostalaritza-sarea hemen: https://kaleakpizten.balmaseando.eus/


INGURUMENA

162.380 EURO MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ENPRESAREN SEKTOREETARAKO Balmasedako Udalak ohiz kanpoko premiazko laguntzak onetsi zituen hiribilduko merkataritza, ostalaritza eta enpresaren sektoreetarako. Helburua, COVID-19aren ondorioz bai jarduera eteteagatik, bai fakturazioa murrizteagatik, jasandako ekonomia-eraginari aurre egitea zen. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 28an amaitu zen eta guztira 203 eskaera jaso ziren: 202 onetsi ziren. Onartutako zenbatekoak 300 eurotik (nahiz eta ohiz kanpoko prestazioa onetsi gabe izan, beren fakturazioan gutxienez % 30 murrizketa izan duten pertsonak, lokal finkorik gabe eta beren ardurapean langilerik gabe) 2.000 eurora (jarduera etetea onetsia duten pertsonak, lokal finkoarekin eta lanaldi osoan beren ardurapean 5 langilerekin) artekoak izan dira. Ildo horri jarraiki, laguntzekin guztira 162.380,00 euro gastatu dira.

EKONOMIA SUSTATZEKO LAGUNTZAK 2020ko ekainaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Balmasedan langabezia murrizteko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko dirulaguntzei buruzko deialdiaren prozedurarako oinarri arautzaileak argitaratu dira. Oinarri hauek onartzearekin Balmasedako Udalaren asmoa da hiribilduaren garapen sozioekonomikoaren alde elkarlanean jardutea eta, aldi berean, udalerriko langabezia-tasa altua jaisten saiatzea. Aurten aurreko ekitaldietako Ekonomia Sustapenaren Saileko oinarri guztiak bateratu dira: kontrataziorako, autoenplegurako eta saltokiak ireki nahiz modernizatzeko laguntzak. Nolanahi ere, oinarri bakarrak egin dira eta sei jarduera-lerro dituzte. Bi laguntzalerro berri onetsi dira: Balmasedako enpresek aktibo finkoak modernizatu eta inbertitzeko laguntzak, gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuna badute, eta komunikazio-, marketin- eta publizitate-politikak pizteko laguntzak. Laguntza horien aurrekontua 142.500 eurokoa

da eta Udalak ahalegin handia egin du horretarako. Dena den, beharrezkoa zen bizitzen ari garen garai zail honetan: Balmasedan langabezia-tasa oso altua da, eta COVID-19aren pandemia ikaragarriarekin areagotu da. 6 lerroak honako hauek dira: 1. Balmasedako langabetuak kontratatzeko laguntzak. Aurrekontua: 60.000 euro. 2. Sortu berriak diren enpresak egonkortzeko laguntzak. Aurrekontua: 20.000 euro. 3. Balmasedako enpresen aktibo finkoak modernizatu eta inbertitzeko laguntzak. Aurrekontua: 15.000 euro. 4. Komunikazio-, marketin- eta publizitate-politikak pizteko laguntzak. Aurrekontua: 10.000 euro. 5. Alokairurako laguntzak. Aurrekontua: 12.500 euro. 6. Merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzuguneak ireki eta modernizatzeko laguntzak. Aurrekontua: 25.000 euro.

13

ESKOLA AGENDA 21EN AMAIERA BEREZIA Urtero, Balmaseda BHIko zenbait ikasle udaletxean biltzen dira, Udal Foroa egiteko, Eskola Agenda 21en barruan. Bertan, Udaleko ordezkariek harrera egiten diete, eta ikasleek ikasturtean zehar egin duten lanaren eta ateratako ondorioen berri ematen diete. Aurtengo krisialdia dela eta, foroa ezin izan zen aurrez aurre egin, baina programari amaiera berezia eman zitzaion. Balmaseda BHIko ikasleek ikasturtean zehar egindako lanaren laburpen bat bidali zuten udaletxera; aurten, klima-aldaketa eta plastikoen erabilera jorratu dituzte. Gainera, ikasle batzuek, modu telematikoan, klima-aldaketa geldiarazten saiatzeko hartu dituzten konpromisoak azaldu zituzten, eta Udalari helburu hori betetzeko proposamenak egin zizkioten. Informazioa aztertu ondoren, Aitor Larrinaga alkateak bideo bat bidali zuen ikastetxera, eta bertan eskerrak eman zizkien egindako ahaleginarengatik. Ingurumen teknikariak –horrek ere bideo baten bidez– aurreko ikasturtean egin ziren proposamenak berrikusi zituen, eta praktikan zer egin den eta zer ez azaldu zuen.

VISTA ALEGREK IRABAZI DU ENKARTERRI OPEN LAB 2020 SARIA Uztailaren 23an jakinarazi zenez, Karrantzako Vista Alegre enpresak irabazi du Enkarterri Open Lab sariaren lehen edizioa. Horrez gain, hauek izan dira bi finalistak: Magora Bakery eta Maiken Brewery. Sari horren bidez, balioa eman nahi zaie gure eskualdeko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresa berritzaileei. Hala, beren proiektuei ikusgaitasuna ematen zaie, baita 2.000 euroko diru-sari bat ere. Sari hori Enkarterri Open Lab-en barruan antolatu da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak finantzatu du. Sustatzailea Enkarterrialde izan da, Balmasedako Udalaren laguntzarekin.


14

ADMINISTRAZIOA

OINEZKOENTZAKO EREMUAK INDARREAN JARRAITZEN DU UDAN Uda iritsi zaigun honetan, hirigune historikoan errespetatu behar diren ordutegiak eta gehieneko denbora-mugak gogorarazi nahi ditugu. Dakizuen bezala, oinezkoentzako bi kale daude (Hedegile kalea eta Martin Mendia kalea), eta beste bi kale oinezkoentzat

eta ibilgailuentzat dira (Pío Bermejillo kalea eta Aldapa kalea). Horietan guztietan, ibilgailuentzako gehieneko abiadura-muga orduko 20 kilometrokoa da. Kamerak daude instalatuta kale horietan, ibilgailu batek hirigune historikoan zenbat denbora igarotzen

duen kontrolatzeko. Abiadura-muga horiek indarrean jarraitzen dute udan eta, beharrezkoa izanez gero, sarbidea eska daiteke HAZn (Kubo kalea 3).

OINEZKOENTZAKO KALEAK: HEDEGILE KALEA / MARTÍN MENDIA KALEA Kolektiboa

Ordutegia Astelehenetik ostiralera

GARAJE-PLAZAK 0-24 EGOILIARRAK Astelehenetik asteazkenera 0-24 Gehieneko denbora: 15 minutu Ostegun eta ostiraletan 0-20 ZAMALANAK Gaur egungo zamalan-ordutegia (Ohiko banatzaileak) MERKATARIAK 8-20 Gehieneko denbora: 30 minutu ZERBITZU PUBLIKOEN IBILGAILUAK 0-24 eta antzekoak LARRIALDIETAKO IBILGAILUAK 0-24 GAINERAKO IBILGAILUAK Ez

Larunbatetan

Igandeetan/Jaiegunetan

0-24 6-12 eta 16-20

0-24 6-12 eta 16-24

Gaur egungo zamalan-ordutegia

Gaur egungo zamalan-ordutegial

8-14

8-12

0-24

0-24

0-24 Ez

0-24 Ez

BIZIKIDETZA KALEAK: PÍO BERMEJILLO KALEA / ALDAPA KALEA Kolektiboa

Ordutegia Astelehenetik ostiralera

GARAJE-PLAZAK 0-24 EGOILIARRAK Astelehenetik ostegunera 0-24 Gehieneko denbora: 15 minutu Ostirala 0-20 ZAMALANAK Gaur egungo zamalan-ordutegia (Ohiko banatzaileak) MERKATARIAK 8-20 Gehieneko denbora: 30 minutu ZERBITZU PUBLIKOEN IBILGAILUAK 0-24 eta antzekoak LARRIALDIETAKO IBILGAILUAK 0-24 GAINERAKO IBILGAILUAK 6-20

Larunbatetan

Igandeetan/Jaiegunetan

0-24 6-12 eta 16-20

0-24 6-12 eta 16-24

Gaur egungo zamalan-ordutegia

Gaur egungo zamalan-ordutegia

8-14

8-12

0-24

0-24

0-24 Ez

0-24 Ez

GARBIKETA- ETA LOREZAINTZA-LANEI BURUZKO KEXAK ETA IRADOKIZUNAK Hau da Balmasedan eskaintzen diren zerbitzuen zerrenda, burutzen dituzten enpresekin eta horietako bakoitzak kudeatzen dituen administrazioaren izenarekin (Udala, Mankomunitatea, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza...) Zerbitzu guzti hauek ondo aritzeko egiaztatzea eta kontrola klabe direla badakigu. Eta honetan zuk asko lagundu dezakezu: HAZ bulegoa erabili zure kexa edo iradokizuna kudeatzeko. Horrela behar den erakundera bidali ahal izango ditugu, baita Udaletxeari berari ere. Zure kexa edo iradokizuna modu azkarrenean, seguruenean eta eraginkorrenean heltzeko, kanal ofizialak erabili eta ez ofizialak, sare sozialak esaterako, baztertu. Gogoratu: 010 telefonora deitu edo ayto@balmaseda.eus helbidera idatzi.

ZERBITZUA

Bide-garbiketa Eraikin publikoen garbiketa HHSen bilketa/ papera kartoia/ organikoa Mendi-garbiketa Ibaiak eta errekak Ontzien bilketa Beiraren bilketa Lorezaintza Bideetako sastrakak kentzea Tamaina handiko hondakinak Berrerabiltzea (ehungintza, liburuak...) * ECOVIDRIO: erabilera bakarreko beirazko ontzien hondakinak bildu eta bir- Olio-bilketa ziklatzeko kudeaketa-sistema integratuaren administrazioaz arduratzen den Insektu eta arratoiak hiltzea eta Espainiako erakundea. desinfekzoa

ENPRESA

ADMINISTRAZIO KUDEATZAILEA

Ascan Urbegi UTE (Enviser/Urbegi) BFA URA*** Garbiker** Ecovidreo* Elai Servicios Enkarterri Servicios Enkarterri Rezikleta

Balmaseda Udal. Balmaseda Udal. Enkarterriko Mankomunitatea BFA Ura/EJ Garbiker/BFA Ecovidrio Balmaseda Udal. Balmaseda Udal. Balmaseda Udal. BFA

Eko3R HCP

Balmaseda Udal. Enkarterriko Mankomunitatea

** GARBIKER: Garbiker enpresa publikoa da, eta haren jabetzaren % 100 Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio. Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren parte da. *** URA: Uraren Euskal Agentzia Urari buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen bidez sortu zen, eta zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde publikoko izaera juridikoa du, nortasun juridiko propioarekin. Ingurumenari buruzko Eusko Jaurlaritzaren sailaren parte da.


KONFINAMENDUA BAINO LEHEN GERTATU ZEN

15

ITZULIA, ONDOEN ANTOLATUTAKO KIROL-EKITALDIA DEIA egunkariak, DEIA Kirol Sarien XLII. edizioan, Itzulia omendu nahi izan du, kirol-ekitaldi baten antolaketarik onena goresteko. José Miguel Aranzabalek, ekitaldi hori sortu zuen Balmasedako Txirrindularitza Elkarteko kideak, probaren hasiera apalei buruz hitz egin zuen sari-banaketan, gero bere kategoriako Europako garrantzitsuenetakoa izatera iritsi arren. Ospakizuna Euskalduna Jauregian egin zen, eta Pello Bilbao eta Ainhoa Hernández kirolariak ere gailendu ziren bertan. Biek euskal kirolari onenaren saria jaso zuten gizon eta emakumeen kategorian, hurrenez hurren.

IES BALMASEDA BHIKO BOST IKASLE HIRUGARREN POSTUA LORTU DUTE STARTINNOVAN

Argazkia: DEIA.

IÑIGO ROMERO, BIZKAIKO TAEKWONDOKO TXAPELDUNORDEA Iñigo Romerok, Balmasedako Joanai Taekwondo Klubekoak, Bizkaiko txapeldunordearen titulua lortu zuen otsailaren 22an Bilboko Mirivilla pilotalekuan kimu/ haurrentzat egindako txapelketan. Txapeldunetik 5 hamarrenera gelditu zen, eta Aitana Urquijo eta Larraitz Olazabal kideekin batera hartu zuen parte. Zorionak!

SARIAK BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOENTZAT

IES Balmaseda BHIko enpresa-ekonomiako bost ikaslek (Ainhoa, Irati, Ane, Ikerne eta Goizane), Janire Akarregi irakaslearen laguntzarekin, hirugarren postua lortu dute STARTinnova lehiaketan, saski jasotzailearen proiektuarekin. Enpresa edo gizarte ekintzailetzako proiektu bihurtzeraino garatu duten ideia da, behar duenari erosketaren orgatik produktuak errazago ateratzen lagunduko diona. STARTinnovak (besteak beste, El Diario Vasco eta El Correo egunkariek bultzen dute) espiritu ekintzailea sustatu nahi du Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasketak egiten ari diren 16 eta 17 urteko gazteen artean.

Iñigo Aguinacok eta Estela de la Herak 25 eta 10 urtez boluntario izateagatik sariak jaso zituzten otsailean Donostian. Eusko Jaurlaritzak emandako sari hori elkarteak dagoeneko lortutako beste sari askori gehitu diote Balmasedako Babes Zibileko kideek. Zorionak!


16

BESTELAKOAK

IRAGARKI LABURRAK LANA

Aitor LLanok eta Aitor Larrinagak akordioa sinatu dute

LEGEALDI-AKORDIOA CLI eta EH Bildu alderdiek balio politiko eta sozialekin lotutako zeharkako ardatzetan oinarritutako legealdi-akordio bat sinatu dute Balmaseda emankor, justu eta solidarioagoa lortzeko. Akordioak sail guztiei eragiten die, eta honako hauek jorratzen ditu: herritarren parte-hartzea, justizia soziala eta elkartasuna, balmasedar guztien arteko berdintasuna −feminismoa tresna gisa erabilita−, ekologismoa larrialdi klimatikoaren aurrean eta euskalduntzea. Adibidez, ezinezkoa da hirigintzaz hauek kontuan hartu gabe mintzatzea: ikuspuntu ekologista (berdeguneak, produktu ez kutsagarriak...), feminismoa (puntu beltzak hautematea), justizia soziala (auzoen arteko oreka), euskara (izendapenak, publizitatea) eta herritarren parte-hartzea (auzo-kontseiluak, batzar

irekiak). Hori konstante bat izango da, sail guztietan errepikatuko dena. Balmaseda balmasedar guztiena da; ezinbestekotzat jotzen dute gobernatzeko moduaren funtsa aldatzea. Alde horretatik, demokrazia parte-hartzailea herritarrak gobernagarritasunean inplikatzeko tresna gisa ikusten dute, lau urtean behin bozkatzetik harago. Akordioa sinatu dutenek konpromisoa hartu dute parte-hartze politikoko hainbat ereduri bide legala zabaltzeko, uste baitute indar eta inteligentzia kolektiboak Balmaseda lotuagoa, kontzienteagoa eta arduratsuagoa sortuko duela, batez ere gertuko inguruneari dagokionez. Gainera, udal-politika gardena lortu nahi dute, interes partikularren eraginik gabe.

IN MEMORIAM

Gogoan zaituztegu eta gure esker ona duzue Jontxu Abasolo Uriarte eta Julián de la Hera Alava, Balmasedako Udaleko zinegotzi ohiak; martxoaren 22an eta apirilaren 23an hil ziren, hurrenez hurren. Jontxu Abasolo Herri Batasunaren bozeramaile izan zen lehenengo legegintzaldian (1979-1983) eta Julián de la Hera EAJ-PNVko edila izan zen 1991 eta 1995 bitartean. Gure herrian egin zuten lan desinteresatu eta altruista eskertu eta aitortu nahi diegu, baita jarri zuten ilusio, esfortzu, indar eta ahalegina ere. Haien senideenganako doluminak; gure oroitzapenean gordeko ditugu.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru Plaza, 4-3F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa: 626 09 28 92 Faxa: 94 680 16 37

-Montes Designek langileak behar ditu bulegorako, delineatzaileak edo antzekoak. Beharrezkoa da AutoCadeko ezagutzak izatea. Adina: 19 urtetik 27 urtera. Interesdunek 947.140.496 telefonora deitu ahal dute, edo contabilidad@mobilairiomontes. com helbidera mezu elektroniko bat bidali. -Montes Design enpresak mantentze-lanetako langileak behar ditu. Eskakizunak: elektrizitateko edo mekanikako goi-mailako gradua. Interesdunek 947.140.496 telefonora deitu ahal dute, edo contabilidad@mobilairiomontes.com helbidera mezu elektroniko bat bidali. - Erizaintzako ikasketak egin dituen neska serio eta arduratsua adineko pertsonak zaintzeko edo orduka garbitzeko. 645708213.

ALOKAIRUA - Garaje partzela bat alokatzen da Erreka auzoan. 637745371. SALMENTA - Fagor labe pirolitikoa (125 €) eta LG mikrouhina (50 €) salgai. Bi gailuak egoera ezin hobean daude eta erabiltzeko jarraibideak dituzte. 675 701 47. -Hozkailua salgai. 648984228. - Profesionalentzako eskailera berria salgai. 225 €. 666458152. -Lorean. Ile-apainketarako gauzetan espezializatutako dendaren irekiera berria. Aholkularitza pertsonalizatua, Luis Sese kalea 2, Zalla. 688892156. -Lonja bat dago salgai Lehendakari Agirre 3 helbidean, Medicias Naturales dendaren ondoan. -Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta saloia. Altzariz hornitua. 650312244. -Etxe adosatua salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea , 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 €. villakolitza@gmail.com.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.