UDALBERRIAK 229. ZENBAKIA

Page 1

EJEMPLAR GRATUITO TIRADA 4.200 UNIDADES - TU AYUNTAMIENTO TE INFORMA - Aร O 16 - ABRIL - NยบZK. 227 DOAKO ALEA - ALE -KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 16. URTEA - EKAINA 20192019 - 229.

CLIk UDAL-HAUTESKUNDEAK IRABAZI DITU Klima-aldaketara egokitzeko LIFE proiektuan har litezkeen irtenbideak azaldu ziren maiatzean eginiko tailer teknikoan. 4. orr.

Hilabete honetan hiribilduko kultura elkarteek sustatutako askotariko jarduera egingo dira. Ezin duzu bat ere galdu. 6-7 orr.

Emakumearen Etxeak hainbat tailer prestatu ditu 2019/2020 ikasturterako; ekain bukaeran egin ahalko duzu aurrematrikula. 9. orr.


2

Laburki Errudunak aurkitzeko herritarren laguntza Joan den maiatzean, Balmaseando. eus udal-blogean iragarri genuen ekainean Garbigune mugikor bat iritsiko zela, bost egunez zerbitzu hori Balmasedako erdigunera hurbiltzeko, herritarren artean birziklatzearen garrantzia hedatu eta laguntza eskaintzea helburu. Alabaina, birziklatzea ez da aukera soil bat, herritarron betebehar bat da. Bide publikoan zaborra botatzeak zigorrak ekar ditzake; izan ere, denon betebeharra da hondakin bakoitza dagokion edukiontzian botatzea. Badirudi ez dutela berdin pentsatzen duela aste batzuk Pandozales alderako bidean zaborra utzi zuten pertsonek. Udalak herritarren lankidetza eskatzen du, errudunak aurkitzeko. Pertsona horiek Garbigune bat dute Balmasedatik oso hurbil, eta bertara eraman behar zituzten hondakin horiek; izan ere, bertan kudeatzen dituzte eraikuntzatik eta eraispenetatik eratorritako hondakinak, besteak beste. Bestalde, gogorarazten dugu Udalak doako zerbitzu bat duela hondakin handiak jasotzeko; zerbitzu hori erabili nahi dutenek 665738196 telefono-zenbakira deitu eta hitzordu bat adostu besterik ez dute. Herritarrek hainbat aukera dituzte birziklatzea ohitura erraz bihurtzeko. Keinu txiki batek eragin handia izan dezake.

UdalBerriak

HAUTESKUNDEAK

CLIk UDAL-HAUTESKU

Maiatzaren 26an eginiko hauteskundeen azken deialdian, Balmasedak aldaketaren aldeko apustua egin du. Lehen aldiz eta gobernu jeltzalearen 40 urteko indarraldiaren ondoren, Tokiko Hautagaitza Independenteak (CLI) EAJk baino boto gehiago jaso ditu, eta, ondorioz, 6 zinegotzi eskuratu ditu Udalbatzako 13 zinegotzietatik. CLIren zerrendaburu Aitor Larrinaga GarcĂ­ak jendaurrean adierazi du bere taldearen asmoa akordioak eta adostasunak lortzea dela, edozein izanda gobernatzeko era: bai bakarrik bai koalizioan. EAJk 5 zinegotzi mantendu ditu; hau da, zinegotzi bat galdu du aurreko legealdiekin alderatuta. EH Bilduk, halaber, zinegotzi bat galdu du; Talde Sozialistak, berriz, aurretik zuen ordezkaritzari eutsi dio.

Botoen ehunekoen arabera, CLIk % 37,89 (1.683 boto) lortu du, EAJk % 36,24 (1.610), EH Bilduk % 12,38 (550) eta PSEk % 11,01 (489). Bestetik, PPk % 1,10 (49 boto, guztira) lortu du, eta VOXek % 0,59 (26 boto). % 74,64ko parte-hartzea izan da, 2,57 puntu handiagoa 2015eko hauteskundeekin alderatuta. Abstentzioa, bere aldetik, % 27,93tik % 25,36ra jaitsi da. 35 boto zuri (% 0,79) eta 58 baliogabe (% 1,29) egon dira; 2015ekoak baino zifra txikiagoak dira, orduan 51 eta 107 izan baitziren, hurrenez hurren.

Foru hauteskundeak Maiatzaren 26an, halaber, herritarrek Batzar Nagusiak eta Europako Parlamentua osatzeko bozkatu zuten.

Balmasedan, honela banatu da botoemaileen konfiantza: % 50,76 EAJ, % 17,80 PSE, % 16,53 EH Bildu, % 7,92 Elkarrrekin Podemos, % 3,47 PP, % 1,14 Ciudadanos eta % 1 VOX. 2015eko hauteskundeekin alderatuta, esan daiteke EAJ, PSE, EH Bildu eta VOX taldeek botoak irabazi dituztela, Elkarrekin Podemos, PP eta Ciudadanos taldeek galdu dituzten bitartean. Emaitza horiek probintziamailan eskuratutakoen antzekoak dira, baina kasu horretan, EH Bilduk ordezkaritza galdu du, eta Elkarrekin Podemosek aulki kopurua mantendu du. Balmasedako abstentzioaren ehunekoa % 25,76koa izan da; boto zuriena % 1,07koa eta baliogabeena % 1,76koa. Kasu honetan ere, partehartzea areagotu egin da 2015ekin


Ekaina 19

UNDEAK IRABAZI DITU

3

Laburki

Hauteskundesistemei buruzko udako ikastaroa Hauteskunde-sistemen nondik norakoak eta sistema horiek aldatu eta berriz diseinatzeko dauden aukerak ezagutu nahi badituzu, Eusko Legebiltzarrak eta UPV/EHUk jardunaldi batzuk antolatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian egingo diren udako ikastaroen harria. Jardunaldien izenburua “XXI. mendeko hauteskunde-sistemak” da, eta uztailaren 8an eta 9an izango dira. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, deitu 943219511 zenbakira edo bidali mezu elektroniko bat uik@uik. eus helbidera.

Hurrengo osoko bilkura alderatuta; hain zuzen, % 69,15etik % 72,96ra igo da. Horiek horrela, Bizkaian EAJko 25 batzarkide izango ditugu, Unai Rementería buru dutela; EH Bilduko 10, Bea Ilardia buru dela; PSEko 8 (Teresa Laespada); Elkarrekin Podemos taldeko 6 (Eneritz De Madariaga); eta PPko 2 (Amaya Fernández Angulo).

Europako hauteskundeak Europako Parlamenturako 2019ko hauteskundeei dagokienez, CEUSek (EAJ, Compromiso por Galicia, Geroa Bai, Proposta per les Illes, Demòcrates Valencians eta Coalición Canaria taldeen arteko koalizioa) botoen % 46,75 lortu du, Talde Sozialistak % 20,10, Ahora Repúblicas-ek (Esque-

rra Republicana, EH Bildu, Bloque Nacionalista Galego, Ahora Canarias, Andecha Astur eta Puyalón de Cuchas taldeek osatutako hauteskunde-aliantza) % 14,54, Podemos-IU elkarteak % 9,10, Ciudadanosek % 2,08 eta VOXek % 1,07. PPk ez ezik, gainerako talde politikoek gora egin dute; hala ere, ez dago CEUS koalizioaren daturik, lehen aldiz aurkeztu baita aurten. Abstentzioa % 26,22koa izan da, 2014ko hauteskundeen erdia, gutxi gorabehera. Boto zuriak % 0,89ra igo dira, eta baliogabeak % 1,53 izan dira. Berriro ere ikusten dugu maiatzaren 26ko parte-hartzea oso altua izan zela, % 73,78ra iritsita. Emaitza horiek EAE mailan lortutakoen oso antzekoak dira. CEUSek botoen % 33,89 lortu du, Ahora Re-

públicas taldeak % 22,02, PSOEk % 18,91, Podemos-IU elkarteak % 11,05, PPk % 6,44, Ciudadanosek % 2,71 eta VOXek % 1,22. Estatu-mailan, PSOEk 20 aulki lortu ditu (aurreko hauteskundeetan baino 6 gehiago), PP 16tik 12ra jaitsi da, eta Ciudadanosek bi gehiago lortu eta hirugarren indar gisa kokatu da, 7 aulkirekin. Podemos-IU elkarteak ere gora egin du, 2014an lortutako bost eserlekuei beste bat gehituta. VOXek hiru eserleku lortu ditu. Ahora Repúblicas aliantzak beste bat lortu du, 3 eskuratuta; Junts-ek bi, eta CEUSek bat. Horrenbestez, herritarren inplikazio handia da nabarmendu beharrekoa: hauteskunde hauetan, jendeak bere ahotsa entzunarazi nahi izan du.

Ekainaren 15ean udal hauteskundeen ondoko antolakuntzarako osoko bilkura egingo da, hurrengo lau urteetarako udal-gobernua eratzeko. Bilkura-aretoan izango da, 10:00etan.


4

Laburki Gazteluko Muinoari buruzko herritarren foro berria Datorren ekainaren 18an Gazteluko Muinoari buruzko herritarren beste foro batean parte hartzeko aukera izango dugu. Aurreko foroko gaiarekin jarraituz, “bizkarrezur” izenez ezaguna den eskailera, Gazteluko Muinoa eta Alde Zaharra lotzen dituena, berreskuratzeko proiektuan urratsak emango dira. 19:00etan izango da, Gaztetxokoan. Horrez gain, jakinarazten dugu irailean berriro ere martxan jarriko dela toki enblematiko hori zaharberritzeko auzolana. Izan zaitez gure hiribilduko kulturaondarearen ikusgarritasuna hobetzearen alde lan egiten duen herritarretako bat. Jarraitu adi Udalberriak; izan ere, uztailean bigarren edizio horretan izena emateko egunaren eta tokiaren berri emango dugu.

15.000 euroko dirulaguntza wifia jartzeko Balmasedak 15.000 euroko dirulaguntza eskuratu du aurten, WiFi4EU deialdian. Horri esker, wifiguneak jarriko dira hainbat toki publikotan. Laguntza hauen bigarren deialdiak 51 milioi euroko aurrekontua izan du, eta parte hartu duten 30 herrialdeetako (EBko herrialdeak, Norvegia eta Islandia) 3.400 udalerriren artean banatuko da. Lehen edizioan, eskaeren hurrenkeraren arabera banatu zituzten laguntzak, herrialdeko 15 kupoi bermatuta; alabaina, ekimenak piztutako interes handia ikusirik, aurtengo deialdian 510 kupoi esleitu dituzte herrialdeko, gehienez ere. Espainiak, Italiak eta Alemaniak herrialde batek jaso dezakeen gehieneko kupoi kopurua eskuratu dute. Interesa hain izan da handia non dirulaguntza ireki eta lehen 60 segundoetan eskuragarri zeuden kupoien % 98 eskatu baitituzte ia.

UdalBerriak

INGURUMENA

LIFE16 GOOD LOCAL ADAPT TOPAKETA Klima-aldaketari egokitzeko LIFE Europako proiektuak aurrera jarraitzen du. Joan den maiatzean, helburuak lortzeko behar duen beste mugarri bat jarri zen: teknikarientzako eta udalentzako tailer bat. Bertan, Balmasedan, Amurrion eta Legazpin, Europako dirulaguntza lortzeko aukera duten herrietan, hartuko diren konponbideak azaldu ziren, eta, horrez gain, proiektua bera ezagutarazi zuten, eta hainbat udalerritan klima-aldaketari egokitzeko garatutako neurriak eta tresnak ere erakutsi zituzten. Maiatzaren 8an eta 10ean, topaketa Bilbon egin zen, eta 9an, Balmasedara mugitu zen. Jarduera handia izan zen gure hiribilduan. Gaikerreko ordezkari Leire Barruetabeñak neurriak aztertzeko BZA metodologia aurkeztu zuen eta Factorreko Itxaso Gómezek, aldiz, KOA metodologia. Balmasedako prototipoa aurkeztu zen: eraikin bat birgaitzea klima aldaketarekiko sentikortasunarekin eta haren eraginekin bat etorriz. Jardunaldia esku hartuko den gunera bisita gidatu bat egiteko baliatu zen, zehazki, Correría 42ko eraikinera eta atxi-

kitako lorategira, Gorka López Zabalbeitia Ingurumeneko udal-teknikariarekin batera. Bazkariaren ondoren, egokitzeko neurrien analisia egin zen, eta lehentasunak ezarri ziren; ideia interesgarriak sortu ziren bertan. Gure irakurleek gogoratuko duten moduan, Good Local Adapt proiektuak konponbide zehatzak bilatu nahi ditu hiri-diseinuan eta eraikinak birgaitzean, baita klimaaldaketari egokitzeko araudi berria ere, udalerri txiki eta handietan. Ekimena LIFE+en laguntza finantzarioari esker egiten da, Europako Batzordearen ingurumenerako finantzaketatresna bat.

Álvaro Parrok maiatzak 9ko jardunaldia aurkeztu zuen

Hiribilduan bisita egiteko denbora izan zuten

Klima-aldaketari buruzko Agenda 21 forua

Ikasleek klima-aldaketaren aurkako pankartak egin zituzten Maiatza amaieran, Udaleko osoko bilkuren aretoan Tokiko Agenda 21 foruaren bilera izan genuen. Bertako protagonistak Balmaseda BHIko

ikasleak izan ziren (ikastetxe horrek Eskolako Agenda 21 ekimenean parte hartu du); aurten (baita joan den urtean ere) klima-aldaketaren gaia

landu dute. Foru hau erabili ahal izan dute haien ondorioak ezagutarazi eta familiek nahiz Udalak hartu beharreko ekintzen berri emateko. Ikastetxeko ordezkariez eta proiektuan parte hartu duten teknikariez gain, Álvaro Parro ere bertan izan zen. Alkateak eskerrak eman zizkien gazteei, egindako ahaleginagatik, eta ildo berean lan egiten jarraitzera animatu zituen; izan ere, ikasleek proposatutako ekintzak lan-tresna baliagarria dira Tokiko Agenda 21 prozesuaren barruan. Bestalde, parte hartu zuten 15 gazteek haiek egindako bertso bat abestu nahi izan zuten. Ekitaldia amaitzeko, klima-aldaketa eragin duten ekintzen aurka txistu egin zuten.


Ekaina 19

Training Caravan: Ikertzaileak gelan

Balmaseda BHIko Batxilergoko ikasleek Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsua programaren barneko arlo tematikoa den Zientzia Hezkuntzan txertatua dagoen Training Caravan (Ikertzaileak gelan) ekimenean parte hartu dute. Proiektu horren helburua da ikasleei Klima Aldaketaren gaineko oinarrizko galderei buruzko erantzunak ematea, zientzian oinarrituta. Horretarako, egungo ezagutza zientifikorik onenak jartzen dira ikasleen esku; aldi berean, ikerketaren arloko ibilbideak haiengan interesa sortzeko ahalegina egiten da.

Iker Pascual De Zulueta Barandiaránek, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak, gai honi buruz egindako hausnarketaren ondorioak erantsi dira. Hausnarketa osoa irakurri nahi baduzu, joan gure blogera, www.balmaseando.eus helbidean. " Idazlan honetan zehar aldaketei buruz aritu izan naiz; eta hori da, bidenabar, hemendik atera nahi dudan ondorio bakarra: aldatzeko daukagun beharra. Aldatu behar ditugu gure eguneroko ohiturak, ingurumenean daukaten eraginari otuta; eta baita gure herrialdeak zuzentzen dituzten gobernuak ere. Aldatu behar dugu

zientzia arbuiatzeko dagoen joera hori, eta populista gezurtiek duten leku mediatikoa zientzialariei eskaini. Aldatu beharko dugu gure hezkuntza sistema, eta umeei txikitatik aldaketa klimatikoaren larritasunaz hitz egiteaz gain, hura borrokatzeko egin dezaketena eta egin behar dutena irakatsi. Aldatzen hasita gauza gehiegi aldatu beharko genituzke… Ironikoa, egia esan, aldaketa hori eskatzeko zuhaitz bat moztu behar izatea, gero idazlan iraultzaile hau gure klasean ez dagoen birziklatzeko paperontzira jaurtitzeko."

GAZTERIA

Amaitu da Googaz erronkaren lehen fasea

Balmasedako gazteek argi utzi dute beren etorkizunen gidari izan nahi dutela, Googaz erronkak arrakasta handia izan baitu. Guztira, 19 taldek eta 69 pertsonak parte hartu zuten Gaztetxokoan antolatutako scape room jardueran, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) inguruko probak zituena. Bost taldek lortu zuten denbora bukatu baino lehen irtetea! Lehen hiru sailkatuak Texmex (18 mi-

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

nutu), Andele (21 minutu) eta Angara (23 minutu) taldeak izan ziren. Talde horietako kideek Bizkaia Kopan parte hartuko dute ekainaren 8an, Bilbon. Egun horretan, ehun gazte elkartuko dira toki ekintzak konpontzera bideratutako proiektu berritzaileak sortzeko, betiere GJHekin lotuta. Zenbait adituren laguntza izango dute eta talde bakoitzak emaitza bat aurkeztuko du. Ondoren, epaimahaiak

Mexikorako bidaiaren irabazlea nor den erabakiko du. Mexikon bi asteko egonaldia egingo dute Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarraren bootcamp ekimenean parte hartzeko (IATA - Innovation Across the Americas). Esperientzia gazteen etorkizunera begira aldaketa handi bat eragiteko sortu da. Zorte on Balmasedako ordezkariei!

5

Laburki

Gazte-trukean izena ematea Uztailaren 22tik 28ra bitartean Balmasedan egingo dugun trukean parte hartzera animatzen zaitu BalmaZk; Frantziako gazteak etorriko dira gurera, Akitania Berrikoak, hain zuzen ere. 2003 eta 2005 artean jaiotako gure hiribilduko gazteek parte hartu ahalko dute. Bi herrialdeetako nerabeek hainbat kirol- eta kultur—ekintza, joko eta bisitaldi egingo dituzte, bai Balmasedan, bai Enkarterrin, bai Bizkaiko beste txoko batzuetan, gure gonbidatuek hemengo gazteak nola bizi diren eta gure herrietako errealitate zein den ikusteko aukera izan dezaten. Trukean parte hartu nahi baduzu, egin bi minutuko bideo bat, galdera hauei erantzunez: - Izena, adina, zaletasunak... - Zergatik parte hartu nahi duzu truke honetan? - Zer egiteko prest zeundeke parte hartzeko? Erakutsiko diguzu? - Zer eskain diezaiekezu beste herrialde bateko gazteei? - Nola konbentzituko zenituzke Balmasedako beste gazte batzuk jarduera honetan parte hartzeko? Bidali bideoa whatsapp bidez, 688806312 zenbakira, ekainaren 14a baino lehen. Jarduera doan izango da Balmasedako gazteentzat. Informazio gehiago: 946800240 eta 688806312 whatsapp-zenbakian, edo BalmaZn.


6

Laburki Ana Suárez Musika Eskolako entzunaldiak Ana Suárez Musika Eskolak bertako ikasleen ikasturte bukaerako entzunaldietara gonbidatzen gaitu. Egun hauetan izango dira: -Ekainak 18, asteartea: Gradu Profesionaleko 3., 4. eta 6. mailako ikasleak. -Ekainak 19, asteazkena: Hastapenak, prestakuntza eta Oinarrizko Graduko 1. maila. -Ekainak 20, osteguna: Gradu Profesionaleko 1. eta 2. mailak. -Ekainak 21, ostirala: Oinarrizko Graduko 2. eta 3. mailak eta Gradu Profesionaleko 4. maila. Entzunaldi guztiak 19:00etan izango dira, Klaret Antzokian. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Udako jarduerak La Encartadan Ekainari modaren inguruko hiru jardunaldirekin hasiera eman ondoren, La Encartada Txapel Museoak bisita gidatu gehiago antolatu ditu Jacquard ehungailua ezagutzeko hileko azken asteburuetan. Zurez eginiko asmakuntza handi hori ezagutu nahi baduzu, aintzat hartu plazak mugatuak direla; hortaz, erreserba egin behar da, 946800778 telefono-zenbakira deituta. Bisitak larunbat eta igandeetan egiten dira, 12:00etan eta 13:00etan. Horrez gain, Museoak udako jardueren programa zabala prestatu du. Astegunetan, taldean egiteko 7 jarduera motaren artean aukeratu ahalko da. Eta igandeetan, tailerrak familiarekin gozatzera bideratuta egongo dira. Ekain, uztail eta abuztuan, ardia eta artilea gaia landuko da, besteak beste, orrimarkatzaileak egiteko tailerrak, ardi adimendunei buruz hitz egingo digute, ginkanak eta txiki-ehungailuak egongo dira, lorategiko zuhaitzak hobeto ezagutzeko aukera, birziklatu eta landatuko da, baita lantegian bertan lan egin ere. Abentura handia izango da, txikienek aspertzeko une bat ere izan ez dezaten. Eskatu informazio gehiago museoan bertan, eta etor zaitez.

UdalBerriak

JAIAK

KOLITZARAKO IGOERA 2019 Gogorarazten dizuegu larunbat honetan, ekainaren 8an, Kolitzarako igoera dugula. Urtero legez, gure erromesaldirik maiteenean eguerdiko meza egingo da mendiko baselizan, baita txakoli-dastatzea eta herri bazkaria ere. Arratsaldean, sardina-jana egongo da Pandozalesen, eta fanfarreak koadrilen jaitsiera girotuko du. Jaiari amaiera ona emateko, gaueko lehen orduak alaituko ditu DJ batek San Juan plazan.

X. Euskal Jaiaren aldaketak 2010ean Euskal Ezkontza berreskuratzeari ekin genion Balmaseda elkarte eta herritar ezberdinok. Jai horri urteetan eduki zuen garrantzia eta aniztasuna emateko asmoz, herriko elkarte zein pertsona guztiak gonbidatu genituen, baita enkarterrietan euskal kulturarekin zerikusia daukaten elkarteak ere; horretarako, bai antolakuntzan bai egunean bertan parte hartzeko gonbit egin genien. Aurten, 2019, 10.urteurrena beteko delarik berriro ere ekimen hori antolatzeari ekingo diogu ekaina-

ren 22an. Ikuspuntu berri bat emango diogu, eta aldaketa hurrengo ideian datza: Eguna Euskal kultura eta euskaran oinarritzea, ezkontzaren antzerkia ordezkatuz beste ekimen batzuengatik. Aurten euskarari bultzada bat eman nahi diogu eta egitarauan ekimen berri espezifikoago bat antolatzea erabaki dugu, Mintzodromoa, alegia. Oinarrizko eskema oso antzekoa izango da aurreko urteekin alderatuta, eguerdiko egitarauan aldaketak

egongo direlarik: ·11:00ean: Gosari-Mintzodromoa · 11:30ean: Hamaiketakoa · 12:00ean: Kalejira · 12:30ean: Haurren dantzak eta ikuskizuna Seberin Deunaren plazan · 13:00ean: Kantu-Bertso-poteoa herriko kaleetatik · 15:00ean Herri bazkaria* Ostean jokuak… · 18:30ean Euskal Erromeria San Juan Plazan *Herri bazkarirako bonoak ohiko tabernetan izango dira salgai.

Musika Fest jaialdiaren hirugarren edizioa

Hostebal elkarteak, Alboan eta Balmasedako Udalarekin lankidetzan, gertuko taldeen musikaren aldeko apustuarekin jarraituko du Musika Fest jaialdiaren hirugarren edizioan. Ekainaren 15ean (larunbata), hiru eszenatokian joko duten bederatzi musika-taldez gozatu ahal izango dugu. Eskaintza erabat anitza da: Fetitxe edo Detroit taldeen intentsitate-

tik Mud Candies taldearen countrymusikara, Evaristoren ironia eta ikasbideak Tokan2 la Polla taldearekin, Bilbobillies taldearen rock klasikoa, The Vartools edo Los Blues Morning Singers taldeen erritmoak, Mocker’s taldearen rock indartsua eta Blanco y en Botella taldearen gaztelaniazko rocka. Azken orduko aldaketak kontuan hartu gabe, honako hau izango da kontzertuen ordutegia: Foru plaza: 13:00: Bilbobillies 16:45: Mud Candies 20:30: The Vartools Leon Felipe poetaren plaza: 14:15: Los Blues Morning Singers

18:00: Mocker´s 21:45: Fetitxe Hedegile kalea: 15:30: Tokan2 la Polla 19:15: Blanco y en Botella 23:00: Detroit Aldi berean, tabernetan janaria eros dezakegu, musikaren batera mugituz, gure udalerriko ostalaritza-establezimenduen eskaintzari esker. Dirukopuru txiki baten truke Hostebal elkartearen kide diren tabernek lehen edo bigarren platera eskainiko dute, eta, prezio txikiagoagatik, baita postrea ere. 14:00Etan hasiko dira janaria ematen, eta izakinak amaitu arte banatuko dituzte.


Ekaina 19

Balmadendak uda ospatuko du Balmadendak tokiko merkataritzari loturiko ekimen bat antolatu nahi du ingurune bikain batean, eta udalerriko zer toki da hobea duela gutxi zaharberritutako Horkasitas jauregia baino? Merkatarien elkarteak udari ongietorria egin nahi dio urtaro berria hasten den egun berean, ekainaren 21ean (ostirala), izango den jai honekin. Egun osoan zehar erakustokiak eta saltokiak izango ditugu, 11:00etatik 20:00etara. Horrez gain, 200 euroko bost txartel zozkatuko dira, bi orduro bana (gutxi gorabehera), eta haurren jolastokia, tailerrak, gaztelu puzgarriak, animazioa eta abar izango ditugu. Ez ezazu galdu. Betiko merkataritzak, hemengoak, hurbilekoak, sasoi eguzkitsuaz gozatzera gonbidatzen zaitu, profesionaltasun eta kontu handiz.

7

Laburki Balmadenda kanpainetan parte hartu nahi duzu? Saltzailea zaren heinean, baliteke Balmadendak urtean zehar antolatzen duen kanpainaren batean edo gehiagotan parte hartu nahi izatea, nahiz eta elkarteko kidea ez izan. Orain, baduzu horretarako aukera. Deitu 946800738 zenbakira eta esan Juan Antoniorekin (Sastrería Andrade) hitz egin nahi duzula. Eskura dituzun aukerei buruzko informazio gehiago emango dizu.

Zinemadenboraldiaren amaiera

Ekhi gaua

Maiatzaren 26an amaitu zen zinema-denboraldia Klaret Antzokian, “Aladdin” filmarekin. Dagokion unean emango dugu 2019/2020 ikasturteko denboraldi berriari buruzko informazioa, aldizkari honetan edo udal-blogean (balmaseando.eus).

Liburutegiaren udako ordutegia

Eguzkia betidanik eta betiko izango da gizakiok osatzen dugun naturaorekaren elementu garrantzitsuenetako bat, eta antzinako kultura guztiek eman diote garrantzi berezia. Horregatik, antzina-antzinatik ospatu dira eguzkia protagonista du-

ten bi urteko egun: udako eta neguko solstizioak. Balmasedak bat egiten du ospakizun horrekin ekainaren 23ko Ekhi gauarekin. Urteko gaurik laburrena sorgin eta elezaharretako beste izaki batzuen eszenatoki izango den su on

batekin ospatuko dugu. Ez dira musika, dantza eta antzerkia faltako, eta txokolate-jan on batekin emango diogu bukaera ospakizunari. Denak zaudete gonbidatuta udal-frontoiaren ingurura gerturatzera San Juan gau magikoan, 22:00etan.

Gure Lurreko Merkatua

Enkarterri Fest

Enkarterriko nekazaritzako elikagaien merkatua Enkaterrialde landa-garapeneko elkartea “Gure Lurreko Merkatua” ekimenaren lehen edizioa antolatzen ari da, Balmasedako Udalak lagunduta eta BBKren Gizarte Ekintzak babestuta. Tokiko produktuak izango dituen nekazaritzako elikagaien merkatua izango da. Bertan, gure baserritarrek beren produktu preziatuenak erakutsi eta salduko dituzte. Horrez gain, elikadurarekin lotutako jarduera gehiago ere egongo dira,

hala nola show cooking bat, non erakustaldia eta dastaketa egingo baitira. Postuak eta jarduerak Martin Mendia kalean egongo dira (León Felipe poetaren plazan eta Eguzki Erlojuaren inguruan), uztailaren 14ko goizean. Irailetik aurrera nekazaritzako elikagaien merkatu hori astero egitea aurreikusten da, eta gure lurreko produktu onenez gozatzeko topagune bihurtzea hala bezeroentzat nola ekoizleentzat.

Udal-liburutegiak ez ditu udan ateak itxiko, baina ordutegia aldatuko du. Uztailean eta abuztuan goizez bakarrik egongo da irekita, 10:00etatik 13:00etara. Arren, barkatu eragozpenak.

Bisaurin

Mendizale klubak Pirinioetara eramango zaitu

Zallak Enkarterri Fest gastronomiaazokaren VI. ediziora gonbidatzen gaitu; ekainaren 8an eta 9an izango da. Nekazaritzako elikagaien salmenta, haurrentzako gastronomiatailerrak, dastaketa komentatuak eta zuzeneko showcooking-a izango ditugu.

Balmasedako Mendizale klubak Pirinioetara joateko bidaia bat antolatu du uztailaren 6 eta 7rako. Bisaurin (2.668 m) eta San Juan de la Peña 81.545 m) mendiak aukeratu dituzte, Huescako Lizara bailaran kokatuak. Betiko moduan, harremanetan jar zaitezke Mendiko Etxearekin izena emateko edo mendizale-asteburu horrekin lotutako informazioa eskuratzeko.


8

Laburki 2019ko udalekuei buruzko informazio-bilera Aurtengo udaleku irekiei buruzko informazio-bilera ekainaren 20an, ostegunean, izango da. Kultur Etxean izango da, 17:00etan.

Euskarazko ikastaro trinkoak udan Enkarterriko Udal Euskaltegiak matrikula-epea ireki du, uztaila eta iraila aprobetxa ditzazun ikastaro trinkoren batean parte hartzeko; erabakigarria izan daiteke zure euskara ikasteko prozesuan. Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira, 9:00etatik 14:00etara (80 ordu, guztira), eta maila guztietako taldeak egongo dira. Prezioa 120 eurokoa izango da. Ez egin zalantzarik eta eskuratu xehetasun gehiago 946670902 zenbakian, enkarterriko@outlook. es helbidean edo euskaltegira etorrita; Zallako Lusa auzoko 3 zenbakian daude. Euskaltegiak HABEren dirulaguntza du.

UdalBerriak

JAIAK

ERDI AROKO MERKATUA, HOGEITA BAT URTEZ Aurten, Balmasedako Erdi Aroko merkatuak erakutsi du sasoiko jarraitzen duela, 21 urteren ondoren Estatuko onenetako bat baita. Erakusgarri, botoi bat: edizio honetan, obra-edukiontzi kopurua handitzea erabaki zen, zirkuituaren barruan zaborra biltzeko, eta ez zen nahikoa izan. “Urte onenetan bezala”, izan zen gehien entzun zen esaldietako bat. Udaletik, alkateak berak, Álvaro Parrok, herritarrei eskertu nahi die Balmasedarako hain garrantzitsua den ekitaldi hau antolatzen lagundu izana. Gauza jakina da hitzordu honen arrakasta, neurri handi batean, gure hirigune historikoko kaleak magiaz betetzen lagundu duten herritarren esku dagoela. Eskerrik asko denoi!

Argazkia: José Miguel San Vicente Crespo

EUSKARA

Bertso Topaketaren beste edizio bat

Euskara udaran ere Euskara praktikatu eta bizi nahi duzu udaran ere? Berbalagun proiektuak horretarako aukera emango dizu. Horretarako, Mintzataldeetan izena ematera animatzen zaitu, euskaraz hitz egiteko gelditzen diren pertsona-taldeak, 5 edo 6 lagunekoak. Taldeak sortzeko, Berbalagunek kideen eskuragarritasuna, adina eta zaletasun partikularrak hartzen ditu kontuan. Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan haiekin enkarterri@aek.eus helbidearen bidez. Bestela, bidali whatsappmezu bat 671070044 zenbakira. Zerbitzua doakoa da guztiz. Izena emateko azken eguna ekainaren 14a izango da.

Inun gitarra jotzen izan genuen

Apirilaren 1ean eskolarteko Bertso Topaketa egin zen, eta hiribilduko hiru ikastetxeetako ikasleak bildu ziren bertan. Jardunaldi hauen helburua ikasturtean zehar egindako lana partekatzea da, eta denek batera bertsolaritzaz gozatzea. Ikasleek taldean sortutako bertsoak Klaret Antzokiko eszenatokiaren gainean abesteko aukera izan zuten. Leire Portugues eta Ander Ucelay bertsolari gazteen saioaz ere gozatu ahal izan zuten,

Inunen gitarraz lagunduta. Ekitaldiaren amaieran bertso-paperen lehiaketako irabazleen izenabizenak ezagutu genituen: 1.- Irene Gil (Mendia ikastetxea) 2.- Irati Fernández (Zubi Zaharra Ikastola) 3.- Nora González (Balmaseda BHI) Zorionak parte hartu zenuten guztioi eta eskerrik asko, bereziki, irakasleei, ekitaldi eder hau posible izan zedin egindako lan guztiagatik.

MERKATARITZA

Saltokiak modernizatzeko laguntza-programa Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak argitaratu berri ditu hurbileko saltokien modernizazioa errazteko MEC 2019 laguntzak. Enpresa hartzaileak merkataritzako ETEak dira, zehazki ahaleginen bat egin dutenak saltokiak hobetzeko, irudia berritzeko, denda gisa erakargarriagoak izateko edo kudeaketa-tresnak hobetzeko. Egindako hobekuntzen araberakoa

den gutxieneko zenbateko batez gain, dirulaguntza hau jaso nahi duten ETEek gutxienez 3 urte eraman behar dituzte merkataritza-jarduera hori gauzatzen. 2018ko uztailaren 3tik eskaerak aurkezteko epea amaitu arte (aurtengo ekainak 30) egindako fakturak onartuko dira. Dirulaguntzak inbertsioaren % 16 eta % 30 artekoak izan ahalko dira, baina ezingo dira inola ere 9.000 eu-

ro baino gehiagokoak izan, saltoki eta urte bakoitzeko. Izapidetzea guztiz telematikoa izango da, www.euskadi.eus webgunean. Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago nahi izatekotan, Merkataritzako Bulego Teknikora jo ahalko duzu, 946801002 zenbakian, astelehenetik ostegunera, edo 647633497 zenbakian, ostiraletan (galdetu Mirenlagatik).


Ekaina 19

BERDINTASUNA

Aurrematrikulazioa Emakumearen Etxeko ikastaroetan Uztaileko eta abuztuko oporrak hartu baino lehen, Emakumearen Etxeak urritik aurrera eskainiko dituen ikastaroen berri eman digu. Interesa baldin baduzu ikastaro horietakoren bat egiteko, ez izan zalantzarik eta egin ezazu behin-behineko izenematea ekainaren 17tik 28ra. Matrikula irailean formalizatuko da, baina izen-emate ordenari jarraituko zaio; beraz, izenematea ahalik eta arinen egitera animatzen zaitugu. 2019/2020 honetan

gai hauek izango dituzu aukeratzeko: -Artearen historia -Pilatesa -Yoga

-Emakumeentzako autodefentsa -Psikologia eta garapen pertsonala -“Reinas malditas” tailerra -Barreterapia tailerra -Ordenagailua eta telefono mugikorra erabiltzeko hastapenak -Ingeles praktikoa Informazio gehiago jasotzeko eta behin-behineko izenemateak egiteko, jo ezazu zuzenean Emakumearen Etxera. Anima zaitez eta zabal itzazu zure aukerak ezagutza berriekin.

Homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna

Joan den maiatzaren 17an, Udalak ortzadar-banderaz apaindu zuen udaletxeko balkoi nagusia, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna omentzeko. Egun horretan bertan, 14 urtetik gorako gazteei zuzenduriko tailer bat antolatu zen, gizarteko

hainbat esanahiren inguruan hausnartzeko. Ez dira jarduera mugatuak; izan ere, Udala urte osoan zehar lanean ari da guztioi gogorarazteko bazterkeria guztiak direla arbuiagarriak, arrazoia sexu-joerak, arraza, kultura, erlijioa nahiz generoa izan. Gizakia as-

kotarikoa, anitza eta desberdina da pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko moduei dagokienez; hori dela eta, erakundeen betebeharretako bat da gogoraraztea errespetuak izan behar duela gizarte gero eta askotariko, anitzago eta, beraz, aberatsago bat eraikitzeko oinarria.

LANA Kontratazioak Balmasedako Udalean lan egiteko Joan den maiatzaren 13an, 13 langabe hasi ziren lanean, hainbat zereginetan, Balmasedako Udalean. Lanbideren 2019ko enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren lehen faseko kontratazioak dira. Bigarren fasea ere abian da: erdi mailako bi teknikari lanpostu eskaintzen dira, ekipamendu informatikoak instalatu, mantentze-lanak egin eta

konpontzeko. Ekainaren 3an bukatu zen izen-emate epea, eta laster hasi ahalko dira lanean eskatutako baldintzak betetzen dituztenak. 2019an are lanpostu gehiago eskainiko dira Balmasedako Udalean. Xehetasunak ezagutu nahi badituzu, harremanetan jar zaitezke Enplegu Sailarekin Elkarwork Gunean (Pío Bermejillo kalea 38 – tel. zk.: 946801002 – balmalan@balmaseda.eus).

9

Laburki Aholkularitza juridikoa Hona hemen Berdintasun Arloak eskaintzen duen doako aholkularitza juridikoko zerbitzuaren opor aurreko azken eguna: -Ekainaren 10ean, 16:30etik 19:30era. Hurrengo hitzordua irailaren 23an izango da. Ezinbestekoa da hitzordua eskatzea Emakumearen Etxean.

Mendekotasunegoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi-mailako zikloa Datorren ikasturtean, Bagabiltzak mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi mailako zikloa eskainiko du. Eskolak Emakumearen Etxean izango dira, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era. Lan-aukera interesgarriak eskaintzen dituen arlo horretako prestakuntza jaso nahi baduzu, eman izena ekainaren 3tik 14ra. Matrikula uztailaren 11tik 17ra formalizatuko da. Xehetasun guztiak eskuratzeko, deitu 944731444 zenbakira edo idatzi info@bagabiltza.com helbidera.

Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa Emakumearen Etxeak berriz ere eskainiko du elikagaiak manipulatzeko ikastaroa. Oraingoan, ekainaren 25ean izango da, 16:00etatik 19:00etara. 3 orduko iraupena izango du, eta 25 euro balioko du. Ikastaroa antolatzea izena ematen duten pertsonen kopuruaren araberakoa izango da. Informazioa eskuratu eta izena emateko, jo Emakumearen Etxera.

Oporrak Emakumearen Etxean Urtero bezala, Emakumearen Etxeak oporrak hartuko ditu. Instalazioak itxita egongo dira uztailean eta abuztuan. Arren, barkatu eragozpenak.


10

Laburki

Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren berri ematea Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) prestakuntza- eta sentsibilizazio-zerbitzu bat du. Zerbitzu horrek hainbat hitzaldi eta prestakuntzatailer antolatzen ditu urtero. Horrez gain, hainbat gairi buruzko informazio-buletinak ere argitaratzen ditu. Lan horren helburua da herritarrek kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak eta betebeharrak ezagutzea. 2018ko martxotik 2019ko martxora bitartean antolatutako tailerretan, 256 pertsonak parte hartu dute; besteak beste, emakumeen elkarteek, adineko pertsonen elkarteek eta Enkarterriko ikastetxeetako ikasleek. Buletinei dagokienez, batek Interneteko erosketei buruzko informazioa eskaini digu; besteak, berriz, merkealdiei buruzko informazioa eman digu, eta kontsumoaren arloan sor daitezkeen arazoei aurre hartzeko moduak azpimarratu ditu. Horrez gain, martxoaren 15ean Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna izan zen; abagune polita kontsumo arduratsua gauzatzeko ditugun eskubide eta betebeharrak gogorarazteko.

Hitzordua nola eskatu Gizarte Zerbitzuetan Maiatzean, Enkarterriko Mankomunitateak hartu du Gizarte Ekintza Zerbitzuaren ardura, baita Balmasedan ere. Gizarte-laguntzailearekin hitzordu bat nahi izanez gero, 946671850 zenbakira deitu beharko duzu; izan ere, HAZk ez ditu era horretako hitzorduak ematen. Enkarterri etorbidean bizi diren herritarrek astelehenetarako hitzordua eska dezakete; Balmasedako gainerako herritarrek astearte, asteazken eta ostegunetarako hitzordua eskatu ahalko dute. Gure udalak ez du zerbitzu hori eskainiko ostiraletan.

UdalBerriak

MANKOMUNITATEAREN ZERBITZUAK

MANKOMUNITATEAK SAD ENCARTACIONES 2 ABEEARI ESLEITU DIO ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA Enkarterriko Mankomunitateak, Batzar Nagusiaren ezohiko bilkuran, EAJ eta PSEren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, onetsi zuen SAD Encartaciones 2 izeneko Aldi Baterako Enpresen Elkarteari (ABEE) esleitzea Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ). ABEE hori Lagunduz 1 eta Fundación Salud y Comunidad enpresek osatzen dute.

Etxeko Laguntza Zerbitzuak laguntza- eta prebentzio-izaera du, eta bere xedea da mendekotasunegoeran dauden erabiltzaileei etxean jarraitzen laguntzea. Horretarako, etxeko laguntza eta laguntza pertsonala eskaintzen zaizkie; horrek ahalbidetzen du erabiltzailea etxean bertan moldatzea eta komunitate-inguruan integratzea, isolamendu-

egoerak saihesteko. Zerbitzu honen hartzaileek Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerritako batean erroldatuta egon beharko dute, eta mendekotasun-egoeran (dagokion balorazioarekin) edo utzikeriak, babesgabekeriak edota tratu txarrek eragindako muturreko premia larrian egon beharko dute.

KIROLA

Joanaik emaitza bikainak lortzen jarraitu du

Teknika eta Borrokaren Jardunaldia netan, eta emaitzak ezin hobeak izan ziBizkaiko Borroka Txapelketa ren Balmasedarentzat: urrea Balmasedako Joanai Taekwondo (Iñigo Romero), zilarra (David Dobre, klubak arrakastaren bidean jaMarkel Saratxaga, Paul Cearra, rraitzen du. Joan den maiatzaren Enaitz León eta Ian Peña), eta 5ean, Teknika eta Borrokaren Jardubrontzea (Oier Gromaz, Alain Marcos naldian hartu zuen parte Zorrotzako eta Izaro Salazar) lortu zituzten bokiroldegian. Bizkaiko Federazioak rroketan, eta brontzea (Aitana Urkijo eta Ratxei klubak (Zorrotza) antolatu eta Larraitz Olazabal) teknikan. zuten. 150 haur baino gehiagok Halaber, klubak parte hartu zuen eman zuten izena kategoria ezberdimaiatzaren 25eko Bizkaiko Borroka

Udarako igerilekuak Udarako igerilekuak ekainaren 15ean, larunbata, zabalduko dituzte. Udarako ohiko ordutegiari eutsiko zaio: 11:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera (jaiegunak barne). Zelaian egun berean irekiko da.

Txapelketan, benjamin- eta kimu-kategorietan. Miribillako frontoian ospatu zen, eta Bizkaiko Taekwondo Federazioak antolatu zuen. Ehun haur baino gehiagok hartu zuten parte. Joanai taldeak emaitza bikainak lortu zituen: hiru urre (Enaitz León, Danel De Lera eta Ian Alonso), hiru zilar (David Dobre, Alain Marcos eta Oier Gromaz) eta hiru brontze (Markel Saratxaga). Zorionak parte hartu zenuten guztiei egindako lanagatik.


Ekaina 19

Alokairua

11

Salmenta

-Balmasedan edo Berronen trastelekua alokairuan bilatzen ari naiz. 670482637. -Garajeko partzela bat alokatzen da, Ateneo eraikinean (Magdalena pasealekua). 630713591. -40 bat urteko emakumea, Balmaseda edo inguruetan pisu bila. 669244675.

Lana -Barneko neska eskaintzen da adineko pertsonak zaintzeko. Esperientzia zabala. 622286166. -Agureak zaintzeko neska eskaintzen da. Titulazioarekin eta esperientziarekin egoitzetan. 650312244.

-Magefesa markako altzairu herdoilezinezko presio-eltzea eta sukalde arrunterako kafetera salgai (ez du balio indukziozko sukalderako). Dena 25 €-ren truke. 946800707. -Jaunartzeko soineko osoa salgai, El Corte Inglésen erosia. Prezioa adosteko. 946800707. - Artikulatutako ohea salgai, egurrezko 5 planoz osatua (90x180). Elektrikoa da eta mandoa dauka; gainera, ez da ia-ia erabili. 200 € eta koltxoia opari. Zelako pagotxa! 676030502. - Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta egongela. Altzariak dauzka. 650312244. -Artikulatutako oheak stocken. Ekonomikoak. 669811831 -Etxe adosatua saltzen da Villanueva de Mena herrian. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

HERRITARRAK Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina Nos Unimos elkartearen 4. urteurrena Ekainaren 28ean (ostirala), Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina jarriko du abian. 17:00etatik 20:00etara izango da plazan, Eroski supermerkatuaren aurrean. Gaixotasuna prebenitzeko informazio interesgarria emateaz gain, eguzki-filtroak oparitu eta azal motaren analisiak egingo dira pertsona bakoitzak behar duen babes mota ezagutzeko.

Literatura-solasaldia Balmaseda BHIn

Nos Unimos-Unissons Nous elkarteak ekainaren 25etik 30era kurtso bukaera eta bere laugarren urteurrena ospatuko du. Besteak beste, bere tailerretan egindako obren erakusketa izango dugu. Ekainaren 28an elkarte honen lana aurkeztuko da 16:30ean, Emakumearen Etxean eta 17:00etatik 20:00etara Fashion Balmaseda Top egitasmoaren hirugarren edizioa ospatuko dute. Honetan moda-desfilea izango dugu San Juan plazan. Musika eta dantza ere izango ditugu.

Balmaseda BHIk hiribilduko irakurle guztiak gonbidatu nahi ditu ekainaren 19an, 15:00etan, ikastetxeko liburutegian egingo den literatura-solasaldira. Isaac Rosa idazlearen “Feliz final” eleberriari buruz hitz egingo dugu. Zain izango gaituzue!

Ikasturte-amaiera Balmaberrian Balmaberria Teatro taldeak 2019 ikasturte-amaierako emanaldia eskainiko digu. Ekainaren 14an izango da, 19:00etan, Klaret Antzokian. Sarrerak leihatilan egongo dira salgai, 2 euroan. Hurbildu eta gozatu ikuskizunaz; txundituko gaituztela hitzeman digute. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Ikastolako ikasleek Maltara bidaiatu dute Zubi Zaharra ikastolako azken mailako ikasleek Maltara bidaiatu dute aurten. Bidaia aukera zoragarria izan da ikastolatik kanpoko tokiak ezagutzeko, lagunekin batera bizitzeko eta ingelesa erabiltzeko. Apirilaren 8tik 14ra bitartean, ingeles-eskolak jasotzeaz gain, lurraldea ezagutzeko aukera izan zuten. Halaber, Maltako familien etxeetan bizi ziren, eta haien kultura eta tradizioak ezagutu ahal izan zituzten. Ikastolak balorazio positiboa eman die jarduera horiei, eleaniztasuna sustatzeaz gain, esperientzia ahaztezina izango delako azken mailako ikasleentzat.


12

UdalBerriak

Ekaina 19

Agenda

Fotograf ía / Argazkia: José Miguel San Vicente Crespo

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Ekainaren 4an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltza eta betaurrekoak.

Datozen asteak KZgunean Balmasedako KZgunea goizez egongo da irekita ekainean (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara). Ikastaroak: -LibreOffice Writer. Sortu zure testudokumentuak: ekainaren 11tik 14ra,

9:00etatik 11:00etara. -Ikasi argazki-ukituen lehen urratsak GIMP programarekin: ekainaren 17tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara. -Musika-aplikazioak zure smartphonean: ekainaren 27an, 9:00etatik 11:00etara. -Eusko Jaurlaritza zure smartphonean: ekainaren 27an eta 28an, 11:00etatik 13:00etara. -Sor itzazu bideoak zure irudi gustukoenekin: uztailaren 4an eta 5ean, 18:00etatik 20:00etara. -Moldatu argazkiak zure smartphonearekin: uztailaren 8an eta 9an,

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

18:00etatik 20:00etara. -Planifikatu zure bidaia: uztailaren 1etik 3ra, 18:00etatik 20:00etara. -Musika-aplikazioak zure smartphonean: uztailaren 12an, 18:00etatik 20:00etara. -Google Drive. Biltegiratu eta partekatu zure artxiboak: uztailaren 10ean eta 11an, 18:00etatik 20:00etara.

-Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa: ekainaren 25ean, 16:00etatik 19:00etara, Emakumearen Etxea -Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina: ekainaren 28an, 17:00etatik 20:00etara, Eroski ondoko plaza -Jacquard ehundegira bisita gidatua: ekainaren 29an eta 30ean, 12:00etatik 13:00etara, La Encartada -Pirinioetara bidaia: uztailaren 6an eta 7an, Mendi Kluba -Gure Lurreko Merkatua: uztailaren 14an, goizez, Martín Mendia kalea

-Gazte-trukean izena ematea: ekainaren 14a baino lehen, BalmaZ -Udako Berbalagun ekimenean izena ematea: ekainaren 14ra arte, Berbalagun -Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi mailako zikloan izena ematea: ekainaren 14ra arte, info@bagabiltza.com -Kolitzarako igoera: ekainak 8 -Doako aholkularitza juridikoa: ekainaren 10ean, 16:30etik 19:30era, Emakumearen Etxea -Balmaberria erakusketa: ekainaren 14ean, 18:00etan, Klaret Antzokia -Udalbatza eratzeko osoko bilkura: ekainaren 15ean, 10:00etan, osoko bilkuren aretoan -Udako igerilekuak irekitzea: ekainaren 15ean, 11:00etan -III Musika Fest: ekainaren 15ean, 13:00etan, Foru plaza, Hedegile kalea eta León Felipe poetaren plaza -Berdintasun-ikastaroetan matrikulatzea: ekainaren17tik 28ra, Emakumearen Etxea -Gazteluko Muinoari buruzko herritarren forua: ekainaren 18an, 19:00etan, Gaztetxoko -Ana Suárez Musika Eskolako entzunaldiak: ekainaren18tik 21era, 19:00etan, Klaret Antzokia -Literatura-hizketaldia: ekainaren 19an, 15:00etan, Balmaseda BHIko liburutegia -2019ko udalekuei buruzko informazio-bilera: ekainaren 20an, 17:00etan, Kultur Etxea -Udako jaia: ekainaren 21ean, 11:0etatik 20:00etara, Horkasitas jauregian. -X. Euskal Jaia: ekainaren 22an, 11:00etan, hiribilduko kaleak -Ekhi gaua: ekainaren 23an, 20:00etan, pilotalekuan


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.