Korrika 18

Page 1

18.Korrikaren sareko kanpainaren ikerketa

Itziar Gorriti, Josune Bernedo eta Aitziber Galletebeitia


Aurkibidea 1. Sarrera……………………………………………………………………………….3 2. Gaia…………………………………………………………………………………..4 3. Helburua…………………………………………………………………………..…4 4. Metodologia………………………………………………………………….……4-5 4.1 Sareko azterketa…………………………………………………………..5 4.2 Inkesta………………………………………………………………..…..5-8 4.3 Eztabaida taldea……………………………………………………….….8 5. Emaitzak 5.1 Sareko azterketa………………………………………………………8-18 5.2 Inkesta…………………………………………………………………18-23 5.3 Eztabaida taldea……………………………………………………..24-26 6. Ondorio nagusiak……………………………………………………………...26-27 7. Balorazio orokorra……………………………………………………………..27-28 8. Informazio iturriak……………………………………………………………..28-29 9. Bestelakoak…………………………………………………………………….30-33

-2-


Korrika 1980. urtetik euskararen alde Euskal Herrian zehar lasterka egiten den martxa da, arineketan egiten den manifestazio baten modukoa. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Bi urtez behin egin ohi da eta bi aste inguru behar izaten du lurralde guztia zeharkatzeko. Aurten egin den Korrikaren

martxa

18.

izan

da,

“Eman

Euskara

Elkarri�

lelopean.

Martxoaren 14an hasi zen lasterketa Andoainen eta 24ean Bainoan amaitu zen.

-3-


2.Gaia Korrikak jada 18. lasterketa egin du Euskal Herritik zehar. Horrela, makina bat kanpaina aurrera eraman ditu urte guzti hauetan. Euskal gizarteak Korrikaren berri euskarri edo bide ezberdinetatik jasotzen du, hala nola, telebista, eskola, ahoz aho, sare sozialak‌ Informazio hori jasotzerako orduan ere modu desberdinetan jaso daiteke. Izan ere, ez da berdina edozertan ari zarela Korrikaren berri batekin topo egitea edo zeu informazio zehatz horren bila joatea, hau da, zure aldeko jarrera aktibo bat erakustea. Urteak igaro direnez kanpainak egiterako orduan ere aldaketa ugari egon dira. Aurtengo Korrikak sareko edukiei izugarrizko garrantzia eman die: Euskal Herriko hainbat sareko hedabidek jarraipen berezia egin dute, Korrikaren edukiak zabalduz zein eduki berriak sortuz eta argitaratuz. Bestalde, Korrikak bere aldetik webgune ofizialean eduki ezberdinak plazaratu ditu, sare sozialetan kontu ezberdinak dauzka eta mugikorrerako aplikazio berria sortu du.

3.Helburua 18. Korrika honetan sarean egin duten apustua aztertzea da helburua, eginiko lan guzti horren atzean emaitzarik dagoen jakitea izango litzateke. Jakina da irudi, albiste, ikus-entzunezko bideo, erreportaje eta beste hainbat eduki eskegi direla sarean, ordea, 18.Korrikaren arrakastan eragin zuzena izan duen jakitea da xede. Izan ere, ez da berdina zerbait egin eta sarean eskegitzea, edota eskegitako hori modu batean hala bestean jendearengana iristea. Sareko edukiek trafikoa sortu behar dute jendeari eduki horiengana bideratzeko. 2.mailako helburuei dagokionez euskal herritarrak informazio bila hasten direnean ea sare sozialetara edo zehazki web ofizialera jotzen duten jakin nahi da, hau da, behin sarean korrikaren inguruko informazioa zenbat eta zertarako erabili duten erabiltzaileak jakitea. Horrez gain, herritarrek Korrikako sare sozialen ezagutza eta honekin jendeak duen harremana neurtzea da xede.

4.Metodologia Korrikaren inguruko ikerketa hau nolabait hiru oinarri nagusitan banatzen da, sareko edukien azterketa,

inkesta

eta

eztabaida

taldea.

Lehenengo urratsa, sarean Korrikak izan duen -4-


presentzia aztertzea izan da. Bigarrenik, inkestak diseinatuta daudela jendeak galdetegia betetzea, eta ondoren inkestak izan dituen emaitzak aztertzea. Inkestaren ondorio nagusiak atera ondoren, eztabaida taldean gidoia guztiz definitu da. Izan ere, aurrez eztabaidak izan duen nondik norakoa definiturik egon arren, bertan plazaratu diren ideia garrantzitsu batzuk inkestan izandako emaitza aipagarriak izan dira.

Hirugarrenik, elkarrizketa sakona egin da.

Azkenik, sarean aztertutako datuak, eztabaida taldea eta galdetegiaren emaitza eta ondorioak egin ondoren, balorazio orokorra egin behar da.

4.1 Sareko azterketa Ikerketa honen helburua 18. edizioaren internet-eko kanpaina eraginkorra izan den jakitea da, beraz lehenengo urratsa Korrikaren sareko edukiak aztertzea izan da. Hau da, nolabait beraiek diseinaturiko plan estrategikoaren gorabeheren berri izatea. Jakina da 18.Korrikak sarean informazio zabal eta anitza zabaldu duela. Hala nola, Korrikaren webgune ofizialean, sareko hedabideetan, mugikorrerako aplikazio berrian zein sare sozialetan: Twitter, Facebook, Bambuser, Google +, Flicker eta Youtube. Hori horrela, sarean Korrikarekin lotutako edukien formatuak eta maiztasuna aztertu da gehienbat.

4.2 Inkesta Korrikak bere aldetik gune ezberdinetan edukiak plazaratu ondoren, berri hauek jendearengana noiz, nola, zenbat aldiz eta non egin duen jendeak topo hauekin jakin behar da. Horretarako 37 galderaz osaturiko inkestak zabaldu dira. Berau gehienbat galdera kuantitatiboez osaturik dago, hala ere, galdera kualitatiboak ere aurki daitezke bertan. Galdetegia hiru atal nagusitan banatzen da: Datu pertsonalak, Korrika ekimenaren ezagutza eta Korrika sarean. ď ś Gizarteak internetekin duen kontaktua (EGM 2013): Hego Euskal Herriko internet-eko audientziari dagokionez, Nafarroan 43,7ko kobertura dauka eta Euskadin 44,9koa. Hori horrela, Hego Euskal Herrian

-5-


biztanleriaren erdiak baino pixka bat gutxiago ibiltzen da sarean gune ezberdinetan. Bestalde, Espainiak 46,7ko kobertura dauka. Audientzia adinaren arabera Espainian (EGM 2013) Urteak Biztanleriaren portzentajea Erabiltzaileak azken hilabetean 14-19 20-24 25-34 35-44 45-54 55-64 65+

6,6 6,3 17,5 19,6 16,9 13 20,2

Indizea

9,5 9 24,1 25 16,6 9 6,8

143,9 142,9 137,7 127,6 98,2 69,2 33,7

Internet-eko audientzia adinaren arabera aztertuz gero 44 urtetik berako adin taldeek indize positiboa daukate. 35-44 urte bitarteko espainiarrak dira audientzia handiena dutenak internet-en. Ordea, kontuan izan behar da adin tarte honek beste indize positiboa duten adin taldeekin alderatuz gizartean ere askoz pertsona gehiago direla. Beraz, 35-44 urte bitartekoak dute audientzia handiena baina profilari dagokionez 14-19 urteko gaztetxoak dira afinitate handien dutenak. Korrikaren sareko apustuaren ikerketan 20-30 urte bitarteko lagina izan du ardatz. Horrenbestez, kontuan izan behar dira bi adin tarte: 20-24 eta 25-34. Gazte horiek afinitate ona daukate interneten. Aldiz, koberturan alde handia dago bi taldeen artean, 20-24urtekoek 9ko kobertura daukate eta 25-34 24,1ko kobertura. Espainian azken hilabeteko erabiltzaileak interneten (EGM 2013) Pertsona % Posta elektronikoa 20.770.000 87,17 Sare sozialak 14.049.000 58,96 Eguneko berrien irakurketa 13.598.000 57,07 Berehalako posta 12.002.000 50,37 Musika entzuteko internet bidez 8.116.000 34,06 Telebista, film edo serieak ikusteko 6.136.000 25,75 Banku-eragiketak 5.293.000 22,21 Artxibo trukaketa P2P 4.032.000 16,92 Internet bidezko deiak 2.886.000 12,11 Jolasteko 2.586.000 10,85 Blogak eta foroak 2.456.000 10,31 Produktu eta zerbitzuen erosketa 2.421.000 10,16 Deskargak podcasts 1.212.000 5,09 Azken hilabeteko erabiltzaileak 23.828.000 -6-


Espainiako interneteko erabiltzaileak gehienak posta elektronikoa erabiltzen dute, %87,17. Ondoren erabiltzaile erdiak baino gehiagok sare sozialak, eguneroko berrien irakurketako eta berehalako postari eskaintzen diote beraien denbora. Korrikaren kanpainari jarraiki 18.edizioak sarean gehienbat bere webgune ofizialean, hedabidetan eta sare sozialetan iragarri da, besteak beste. Beraz, kontuan hartu beharreko datuak hauek dira: sare sozialak %58,96 erabiltzen dutela, eguneko berrien irakurketarako erabiltzaileen %57,07 eta Blogak eta foroak %10,31.

ď ś Inkesten prozedura 60 inkestak egin dira, guztiak Hego Euskal Herrikoak: 35 gipuzkoar, 13 bizkaitar, 8 arabar eta 4 nafar. 40 20 0 BIZKAIA

GIPUZKOA

ARABA NAFARROA

Adinari dagokionez, 19-27 urte bitarteko gazteak dira. Adina Inkestatu kopurua

19 4

20 25

21 12

22 6

23 6

25 3

27 4

Inkestak bi modutara egin dira, gehienak aurrez aurre eta besteak posta elektroniko bidez. Aurrez aurre egiterako orduan inkestatzaileak galderak egin eta hauen erantzuna idazten zuen orrian, horrela inkesta egin behar zuenak soilik ahoz erantzuten zuen. Bestalde, posta elektronikoari dagokionez,

-7-


galdetegia helarazten zen e-posta jakin batera eta inkestak betetzen zirenean berriz ere honek inkestagileari bidaltzen zion mezua erantzunekin. Inkesta egin duten partaideak ez dira sistema jakin batekin hautatu. Laginerako gutxi gorabehera 20-30 adin tarteko jendea bilatu da eta hauengana aurrez aurre inkesta egiten ahalegindu da. Aurrez aurre galdetegia egiteko aukerarik egon ez denean e-posta bidez egin zaio.

4.3 Eztabaida taldea Hego Euskal Herriko bost pertsonek osatzen dute Korrikaren inguruko gaiak jorratu diren eztabaida taldea. Baina, lagun talde honek beste kide bat izan du, moderatzailea. Eztabaidan parte hartu dutenak lurralde ezberdinetakoak dira. Gainera, eztabaida euskaraz egin denez euskaraz dakiten pertsonak osatzen dute taldea. Baina, kide hauek bere egunerokotasunean euskara desberdin erabiltzen dutenak dira, hala nola, euskaraz etxean, eskolan eta lagun artean erabiltzen dutenak edo euskara eskolan bakarrik erabiltzen dutenak. Bost lagun horietatik bi mutilak dira, 20 urtekoak, eta beste hirurak neskak, bi 20 urteko eta bat 21 urtekoa. 5 pertsona hauetatik 3 pertsonek Korrikaren inguruko berrien jarraipena egin dute nolabait, beste biek aldiz ez.

5. Emaitzak 5.1 Sareko azterketa Web gune ofizialaren analisia  Antolamendua, konposaketa Web orriaren antolamendua, itxura eta konposaketari erreparatuz, edukia bi zutabe bertikaletan antolaturik dagoela atzematen da. Ezkerretik eskuinerako norabidean,

azken

berriak

izango

dira

aurrena.

Aldiz,

“Hamaika

TB

Korrikarekin”, “Zuzenekoak”, “Korrika Apps”, “Korrikarekin Bat” eta “Korrika 18 Facebook-en” deituriko guneak ezkerreko zutabean daude.

-8-


Ezker-eskuin antolamendua alde batera utzi eta goitik beherakoa aztertuz gero, hierarkian ez eta iraupenean oinarriturik daude antolatuta artikuluak. Labetik atera berrienak goian ezarriko dira, aurretik zeudenak beherantz bidaliz.

 Goitik – behera, guztia aztergai Web orrian zehar gune eta zati ezberdinak aurki ditzakegu, gaien eta hauen garrantziaren arabera. Goitik beherako “korronteari” jarraiki, lehenengo gunetxoan, gain-gainean ageri denean, zein hizkuntza aukera daitezken ageri da. Honen azpian, 18.Korrikaren logoa eta bere leloa dago “Eman euskara elkarri”, 2013ko martxoaren 14tik 24ra Andoaindik Baionara. Ondoren, pixka bat beheraxeago, sei atal nagusitan banaturiko barra dago. Hedabide digital eta informazio gune guztietan bezalaxe, edukiak gaika sailkaturik daude, eta leiho horietako batean klik eginez gero, informazio zabalagoa dago eskuragarri. Kasu honetan, halere, lehenengo gaiaren barnean beste bi azpi-gai ageri dira. Hona hemen barra printzipaleko sei sekzioen izenak: Korrika (Zer da Korrika? Eta Aurreko Korrikak), Mezua, Omendua, Nola parte hartu?, Izan laguntzaile! eta Korrika dendak.

-9-


Oinarrizko gaien barra alde batera utzi eta azpian ikus-entzunezko bideoen bi leihotxo eta mapa bat ageri dira. Mapa horretan Korrikaren ibilbidea eta momentu oro Euskal Herriko zein txokotan dagoen ikusi daiteke. Dagoeneko 18.Korrika igaro denez, Baionan kokatzen da gezitxoa. ď ś Elkarreraginerako prest Gaur egun elkarreragina da ziberespazioan arrakasta

izateko

muina,

funtsa.

Twitter,

Facebook eta beste hainbat sare sozialetatik igarotzen dira irakurle potentzial kantitate handi bat, eta horiengana iritsi behar da. Webgune honen kudeatzaileek badakite, eta argi eta garbi

gonbidatzen

zaituzte

euren

lagun

bilakatzera edota jarraitzera.

Aldameneko irudian ageri den lez, korrika.org-ek Rss, Facebook eta Twitter bidez orria jarraitzeko aukera ematen du.

Horrez

gain

aipatu

beharra

dago

beraiek

sorturiko

App-a,

Android

mugikorrentzako zein i-phone mugikorrentzako. Horregatik, webgune honetan aplikazioa hori jaisteko hiperestekak azaltzen direla.

- 10 -


ď ś Kronograma Korrikaren eduki azpimarragarriak zabaltzeko Webgunea ongi aztertuz gero, ikus daiteke 18.Korrikan bi prentsaurreko eman zituela; lehenengoa 18.Korrikaren aurkezpen egiteko eta azkena, behin Korrika bukatu ostean, honek izan duen balorazioa azaltzeko. Esteka honetan ikus daiteke, nola 2012ko azaroaren bostean 18.Korrikaren aurkezpenaren

inguruko

artikulua

argitaratu

zutela,

bideo

eta

guzti:

http://www.korrika.org/?p=3247 Azaroaren

9rako,

Korrikaren

irudia

zabaltzen

hasi

ziren:

http://www.korrika.org/?p=3299 Egun horretatik hogei egunetara, azaroaren 29an, webgunean ikusgai zegoen edizio honetako kanta/bideoklipa eta materiala: http://www.korrika.org/?p=3534 Martxoaren 25ean artikulu bat argitaratu zuten webgunean, prentsaurreko deialdia eginaz. Hona hemen linka: http://www.korrika.org/?p=6252 Hurrengo

egunerako,

martxoaren

26,

balorazioa

egina

zegoen:

http://www.korrika.org/?p=6269

Sare sozialen analisia ď ś Instagram Instagram mugikorrentzako doako aplikazio da, zeinean argazkiak konpartitu daitezkeen lagunekin, hauei filtroak jarriz, markoak, kolore ezberdinak eta hainbat gauza gehiago. Argazki hauek, Facebook, Twitter Tumblr zein Flickrean konpartitu daitezke. Korrika18 zein AEKak ez dauka Instagram konturik. Hemen Korrikaren hastag-a soilik aurki daiteke: -

#korrika18

hostag-arekin

129

argazki

aurki

daitezke

instagram

aplikazioan. Azaltzen diren argazkietan jendetza mordoa ikus daiteke korrika, edozein herritakoa, gauez zein goizez, jendearen argazkiak petoarekin, karpantak, furgoneta...

- 11 -


-

#korrika2013 hastag-arekin 14 argazki aurki daitezke. Guztietan azaltzen da jendea korrika.

-

Aldiz, #korrika hastag-arekin 722 argazki daude, baina asko eta asko ez daude Korrika18-rekin erlazionaturik.

 Flickr

Plataforma ezberdinetan, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko webgunea da Flickr. Aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin partekatzeko. Web 2.0ko beste programa askok bezala, Flickr-ek ere etiketak erabiltzen ditu argazkiak izendatzeko.

Kasu honetan AEKak bere perfil propioa dauka Flickr-en, Euskalakari AEK izenarekin. Joan den urteko martxoan egin zen sare sozial honen kide eta dagoeneko 18 kontaktu dauzka. 71 album dauzka, bakoitza bere izenarekin, hala nola: Korrika18 kantaren aurkezpena (19 argazki), Bilboko korrika moda desfilea (45 argazki), Arabar Errioxako Korrika (25 argazki)… Album guzti horietatik 33 dira Korrika18ri buruzkoak. Kasu batzuetan herri batzuetako Korrika ikus daiteke eta beste batzuk, aldiz, AEKak eginiko aurkezpenak edo ekintzak dira. AEKaren profila alde batera utzita, bilatzailean Korrika18 jartzen badugu 2.351 argazki azaltzen dira. Hau da, jende ezberdinek webgune honetara argazkiak igotzen dituzte eta gero, etiketa gisa “Korrika18” jartzen dute. Horrela izen hori bilatzeko jartzen badugu, etiketa hori duten argazkiak azalduko dira. Azpimarragarria da Flickr kontuak egin duen jarraipena, izan ere, lekukoa eraman duten pertsona gehienen argazkiak bertan aurkitzen dira. Sare sozial hau gehienbat Korrika martxan zela eta Korrika amaitu zenean erabili da. Euskal Herriko edozein txokotatik Korrika igaro eta ordu gutxira edo hurrengo egunean herritarrek bertako irudiak eskuragarri zituzten sarean.

- 12 -


 Youtube Internet bidez bideoak digitalak konpartitzeko aukera ematen duen webgunea da. Flickr-en bezala hemen ere AEKak bere profila dauka Euskalakari AEK izenarekin. Pasa den urteko urtarrilean batu zen eta jada 140 harpidetu dauzka. Guztira 104.668 bideo dauzka igota, adibidez: Korrika Sestoan, Korrika Elorrion, Zaraitzuko euskalakaritxoak…Ia guztiek daukate 200 erreprodukzio baino gehiago.  Bambuser Youtube bezala, Bambuser ere bideoak igotzeko eta konpartitzeko aukera ematen duen webgunea da. Bere berezitasuna streaming zerbitzua izango litzateke. Hemen ere, AEKak bere kontu pertsonala dauka. Bilatzailean “Korrika” jartzen badugu segituan aurkitzen du AEK euskalakari kontua. Urte honetako urtarrilean egin zen hemengo kide eta hiru jarraitzaile dauzka, berak aldiz, ez du jarraitzen inor. Guztira 103 bideo dauzka igota, esaterako: Bagoaz Gasteiz, Tuteran, Elorrio Korrika, Beasainen, Durango Korrika… izenburuekin.  Google + Badauka AEK-ak bere kontu propioa Google +-en. Korrikaren inguruan norberak nahi duena argitaratu, ezagutarazi, erakutsi galdetu erantzun edo Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo nahi duen guztia konpartitzeko, horrela komunitate bat sortzeko aukera izanaz. 28 kide ditu eta bi moderatzaile. Erabiltzaileek eskegitako edukiari erreparatzen badiogu, 2013ko martxoaren amaieratik inork ere ez duela inolako informaziorik konpartitu ikusi daiteke Korrikaren inguruan. Honetaz gain, Google+-ek norbanako bakoitzaren intereseko pertsonekin zirkuluak osatzeko aukera ematen du, modu honetan, eskaintzen duen txat-ean hitz egin daitekeelarik.

 Facebook Gaur egun oso zabalduta dagoen sare soziala da Facebook. Sare sozial honen bidez, Facebookean perfila duten lagunak - 13 -


aurkitu eta norberaren lagunen zerrendan sar daitezke, eta berau haien zerrendan agertu. Talde eta orrialdeekin antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta dela esan daiteke. Erabiltzaile bakoitzak horma bat du eta bere lagun zerrendan daudenek horma hori ikusi dezake, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikusteko aukera du. Bestalde, erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzea dauzka, modu honetan, lagunek “gustuko dut� klikatu eta argazkia komentatzeko aukera daukate.

Datuei

dagokionez,

AEK

2012ko

urtarrilaren 25ean batu zen Facebookera, euskalariak elkartu eta euskara eta euskal kulturari buruz interesgarria izan daitekeen informazioa zabaltzeko asmoz. Egun, 600 argazki inguru ditu AEK-ak sare sozial honetan. Ez dauka inolako bideorik. 5.245 erabiltzailek atsegin dute orria eta 143 honi buruz hizketan ari direla ikus daiteke bere orrialde nagusian. Bertan eskegitzen duten edukiari erreparatzen badiogu, sarri eguneratzen dutela ikusi daiteke, eta jendeak parte hartzen duela. Facebook

sare

soziala

jarraipen

luzeenetarikoa egin duena izan da. Korrika hasi aurretik, martxan zela eta

amaitu

dituzte

ondoren

edukiak.

eguneratu

Maiatzean

ere,

Korrikaren inguruko edukiren bat ikus dezakegu,

esaterako

bideoklip

ofiziala

Korrikaren berriz

ere

gogoraraziz. Azkenik, esan behar da Korrikaren Facebook-eko kontu ofizialaz gain beste kontu batzuk ere Korrikaren edukiak zabaldu eta elkarbanatu dituztela.

- 14 -


ď ś Twitter Gizarte-sare eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena. Gehienez 140 karaktereko luzeradun testuak idazteko tartea eskaintzen du. Eguneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera hautatu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera daukate, edo erabiltzaile guztien esku jartzekoa. Korrikak badu kontu propioa Twitterren: @korrika. 808 txio ditu eginak eta 4.128 jarraitzaile dauzka. Azken txioa otsailaren 28an egin zuen, esanez hortik aurrera jarraitzeko AEKaren @EuskalakariAEK kontua jarraitzeko, bertan jarriko dutela bideo, argazki eta berri guztiak. AEKaren kontu honetan ikusi ahal da jarraipena luzeago dela, izan ere 3.709 txio baitauzka eta azkena maiatzaren 9koa da. Kasu honetan 1.948 jarraitzaile dauzka, Korrikaren kontuak baino gutxiago, eta beraiek 118 pertsona jarraitzen dituzte.

Sareko hedabideen analisia Korrika ez da soilik hamar egunetan mugatzen den ekimena. Ez da soilik txandala jantzi, zapatilak ongi estutu eta korrikara abiatzea. Korrikak bere 18 edizioen historia luzea dauka, baita etorkizun luzea ere abian. Zer litzateke korrika korrikalaririk gabe eta zer izango euskara euskalakaririk gabe. Baina zer izango litzateke korrika komunikabiderik gabe? Komunikabide desberdinak aztertu dira. Horretarako, lan hau egiterako orduan zenbait euskal komunikabideren jarraipenak aztertu dira. Euskal Herri mailako ikuspegia ematen duten komunikabide nagusien artean Zuzeu, Hamaika telebista, Argia, Berria, Naiz (Gara) eta Eitb aztertu ditugu, besteak beste. Izan ere, hedabide hauek jarraipen berezia egin diote 18. Korrikari. Dena den, tokian tokikoek ere jarraipen bereziak egin dute, baina hauek eginiko jarraipena Korrika beraien inguruko herrietatik igarotzen bakarrik eman da. ď ś Berria Berria egunkaria izan da jarraipen handienetakoa egin duen hedabideetako bat. Multimedia jarraipena egunerokoa izan da, kazetari zehatz batek Korrikaren barru-barrutik eman du bertako egoeraren berri.

- 15 -


Korrikaren kantatik, korrika kulturaletik eta korrikaren azken egunerarte eman dio ahotsa 18. edizioari. Hala nola, eduki ezberdinak aurkitzeko aukera zegoen beraien webgunean. Gainera, Korrika Euskal Herriko zein txokotan zegoen jakiteko mapa zegoen kokaturik beraien webgunearen atariko orrian.

 Zuzeu Zuzeu orainkari digitala da, internet zale euskaldunek munduari begiratzeko leiho moduko bat. Horrela bertatik ere jarraipen berezia

egin

diote

Korrikari.

Irabazi

asmorik gabeko ekimena denez ez da honen atzean kazetari jakin bat egon informazioa helarazten, ordea, pertsonai ezberdinen eskutik Korrikaren inguruko gora-beheren berri jakiteko aukera eskaini zuen Zuzeu orainkariak.

 EITB EITBk 30 urtean lehenengo aldiz egin du jarraipen berezia, izan ere, beste urte batzuetan Korrikaren inguruko berriak helarazi dituen arren presentzia hutsalagoa izan da. Horrela, Euskal Herriko Hedabide Publikoa izanik datu nahiko esanguratsua da. Korrikaren presentzia EITB webgunean Gaztearen baitan aurkitzen da. Bertan beste atal hauekin batera kokaturik dago:      

Korrika Maketa Lehiaketa Bideoklip Lehiaketa Bilbao BBK Live Azkena Rock Parody

Korrikak eginiko edukiak partekatzeaz gain beraiek ere hainbat eduki sortu dituzte. Honez gain, EITBko webgunean zenbait atal esanguratsu aurki daitezke: 11 egun 11 istorio, unerik ederrena, munduan zehar, kliperoak, ETB3ko jarraipena, argazki galeria… - 16 -


Azken hauetatik 11 egun 11 istoriori aipamen berezia egin behar zaio. Izan ere, ekimen honi esker 11 pertsona ezagutzeko aukera izan du jendeak, non, bakoitzak bere istorioa duen. Bertan euskara ikasteko bere motibazioa eta bere ikasketa prozesu propioa azaltzen dute. Baina guztiek kontatu dute euskarak eman diena asko izan dela.

 Argia Argiak multimedia bideoak eta eguneko irudiak zabaldu ditu. Korrikaren jarraipen berezia Argiari dagokionez Twitter sare sozialaren bidez ikusteko aukera egon da. Zehazki Lander Arbelaitz Argiako kazetariaren twitter kontuaren bidez.

 Naiz (Gara) Webgunean jarraipen berezia egin dioten beste hedabideekin alderatuz naiz-ek eginiko jarraipena ezberdina izan da. Izan ere, beste hedabideek Korrikak eginiko eduki gehientsuenak partekatu dituzte, aldiz, naiz webgunean beraiek sorturiko erreportajeak, kronikak edo albisteak leku gehiago eduki dute.

 11amaika 11amaika telebistak eginiko jarraipena txalogarria mugimenduaren

izan

da.

ondoan

eginiko

Herri lan

garrantzitsua izan da, nolabait erreferentzialtasuna lortu dute. “Herriz herrikoak” Euskal Herritik lekua nondik zebilen jakiteko aukera eman du. Uneoroko jarraipena egin dute herriz herri, komunikatiboki Korrikaren babesle nagusia izan da. Beraiek ikus-entzuneko bideo iturri bilakatu dira mundu guztiarentzat. Korrikari lotutako edukiak 11amaika webgune ofizialaz gain Youtuben bi kanaletan ikus daitezke bideoak nagusiki, 11TB.  Jarraipen berezia egin ez duten Euskal Herriko hedabideak Hedabide talde batek jarraipen berezia egin dien arren badira beste hainbat euskal hedabide Korrikaren gorabeheren berri eman dutenak. Hauen jarraipena - 17 -


eskasagoa izan da. Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Deia, Correon eta beste hainbat hedabideetan Korrikaren informazioarekin topo egiteko aukera egon da. Bertan gehienbat Korrika Andoaindik-Baionara iraun zuen tarte horretan argitaratu zituzten berriak. Bertako edukien formatuei dagokionez, argazki batez lagunduriko albiste edo erreportajeak ziren gehienbat.

Aplikazioa Azken

edizio

honetan

Korrikak

mugikorrerako aplikazio berria sortu du. Aplikazioaren orrialde nagusian herri

ezberdinetan

ekitaldien Eguneratuta

berri

egon

diren

ematen

zuen.

egoten

zen

uneoro,

horrela ondorengo egunetan zeuden ekitaldiak non eta noiz izango ziren jakiteko helburuz.

Honez gain, sei ataletan banatuta dago aplikazioa: agenda, mapa, loturak, jokoak, egoera eta honi buruz. Bertan Korrika zein lekutan zegoen jakiteko aukera, zenbat kilometro egin eta falta zitzaizkion edo zu zeuden gunetik zenbat denbora falta zen korrika pasatzeko azaltzen zuen.

5.2 Inkesta ď ś Inkestatuaren datu pertsonalak - Hego Euskal Herriko 60 pertsonek bete dute inkesta. Bertako 35 gipuzkoarrak dira, 13 bizkaitar, 8 arabar eta 4 nafar. Adinari dagokionez, 19-27 urte bitarteko gazteak dira.

- Galdetegia egin duten erdiak baino gehiago unibertsitateko ikasleak dira, hain justu 51 inkestatu. Bestalde, 51 horietatik unibertsitateaz gain lana egiten

- 18 -


dutenak 17 dira eta 6 lan bila daude. Azkenik, inkestatuetako 7 lanean daude eta 2 langabezian.

- Gehien kontsumitzen dituzten medioak internet eta telebista dira. Internet gehien kontsumitzen dutenak 33 pertsona dira, telebista aldiz 8 inkestatuk. Internet eta telebista gehien kontsumitzen dutenak, berriz 15 dira. Prentsan medio kontsumo handiena egiten dutenak 4 dira. Aipagarria da irratia eta aldizkariak gehien kontsumitzen duten pertsona bakar bat ere ez dagoela.

Medio bakoitzari eskaintzen dioten ordu kopurua:

1 ordu 2 ordu 3 ordu 4 ordu 5 ordu

INTERNET 7 11 4 1 7

TB 15 6 8 0 3

IRRATIA 6 1 0 0 0

EGUNKARIA 5 0 0 0 0

- Galdetegia egin duten pertsona guztiek daukate mugikorra. Horietako 49k mugikorrean interneta daukate eta 11 pertsonek bakarrik ez daukate interneta mugikorrean, wifi bidez ibiltzen baitira sarean.

Mugikorrean interneta 18%

BAI

EZ

82%

- Interneteko erabilerari dagokionez, galdetegia egin duten guztiak egunero ibiltzen dira sarean. Gehienek aisialdirako, ikasteko edo lanerako eta informatzeko erabiltzen dute, 40 pertsonak hain zuzen ere. Aisialdirako eta informatzeko erabiltzen dutenak 8 inkestatu soilik dira. Lanerako eta informatzeko edo ikasteko eta aisialdirako erabiltzen dutenak aldiz gutxiago, - 19 -


3na dira bakoitzean. Sarea aisialdirako erabiltzen dutenak ere gutxi dira, 6 pertsona zehazki. -Inkestatu guztiek sare sozialak erabiltzen dituztela erantzun dute. Gehien erabiltzen duten sare soziala facebooka da, 60 pertsonetatik 50ek erabiltzen baitute.

Ondoren twitter eta youtube dira gehien erabiltzen dituzten sare

sozialak.

Kontsumitzen dituzten sare sozialak twitter

50

facebook

40

tuenti

30

instagram

20

youtube

10

Google+

0

ď ś Korrikaren ezagutza, erabilera eta kontaktua

- Korrikaren ezagutza neurtzeko orduan, galdetzen zaienean ea zenbatgarren edizioa den, galdera ia gehienek ongi erantzun dute, 44ek zehazki. Gaizki erantzun duen pertsona bakarra egon da eta ez dakitela erantzun dutenak 8 izan dira. Bestalde 6 pertsonek ez dute erantzun galdera, zuriz utziz.

-Korrikaren bideoklipa oso jende gutxik ikusi du, erantzun duten %29ak.

- Korrikaren ekimen batekin %87ak parte hartu du noizbait, bestalde % 13ak ez.

45

Korrikaren ekimen ezberdinetako parte hartzea 19 8

7

Korrika eginez Produktuak erozis Bazkari edo afaria Ekitaldiren bat

- 20 -

3 beste bat


- Orokorrean korrikaren inguruan duten iritzia positiboa da, guztiek 1tik-10eko graduazioan 8 baino gehiago jarri diete. 28 pertsonak jarri diote 10 puntu; 9 puntu 6 pertsonek; 8 puntu 20 pertsonek; eta 7 puntu 6 pertsonek.

- Gehienek zekiten azaro eta abendurako Korrika 18 bazetorrela. Ia guztiek egin zuten internet bidez korrikaren albiste batekin lehenengoz topo, 28 pertsonek hain zuzen ere. Ondoren telebistaz eta prentsa bidez jakin zuten Korrika bazetorrela.

Korrika 18rekin eginiko lehen topaketa gunea

9%

internet

7%

telebista

36%

unibertsitatea

19%

prentsa 8%

kalean

21%

irratia

- 22 inkestatuk Korrikaren albiste batekin topo egin eta edukia irakurri dute. Bestalde, 8 pertsonek ez diete jaramonik egin. Aldiz, begirada batez Korrikaren dokumentu ezberdinak ikusten dituztenak 23 inkestatu dira. Azkenik, batzuetan irakurri dutenak eta besteetan jaramonik egin ez dietenak 7 izan dira.

- Oro har, inkestatuek korrikaren albisteekin topo egin dute. Batzuk askotan, beste

batzuk

ez

hainbestetan

eta

besteek

gutxitan

kontaktatu

dute

18.Korrikarekin. Ordea, ez dago erantzun bakar bat ere Korrikaren edukiren batekin topo inoiz egin ez duenik. Korrikaren dokumenturen batekin zenbat aldiz kontaktatu duten

- Topo egiteaz gain jarrera aktiboa izan dutenak erdiak baino zerbait

EZ DAKIT GUTXI

gutxiago izan dira, 26 pertsona

EZ‌

kasu honetan. Jarrera aktiboa izan duten horiek, webgunera jo dute

5

9 10

ASKOTAN

36 - 21 -


informazio bila, zehazki 24 pertsonek.

Beste 14 pertsonek internetera

orokorrean jo dute. Bestalde , sareaz gain beste leku batzuetara jo dutenik ere badago, lagun artera zein egunkarietara jo dutenak. Hala ere azken hauek portzentajea txikiagoa dute, 3na pertsona bakoitzak. Topo egiteaz gain, pertsona gutxi batzuk saretik biral moduan Korrikaren berriak zabaldu dituzte, 14 pertsonak hain justu.

- Gehienek informazioa internet bidez jaso dute, %82ak, hau da 60 pertsonatik 49k. Horietatik gehienek sare sozialen bidez jaso dute Korrikako gora-beheren berri.

Korrikaren informazioa jasotzeko tokia sarean 10%

Sare sozialak Webgunea

25% 55% 10%

Prentsa digitala Edonondik

-Korrikako edukiak izan duten formatuari dagokionez, jende gehienak albisteekin eta argazkiekin egin du topo. FORMATUA Irudia PERTSONA KOPURA 32

Bideoa 21

Albistea 38

Erreportajea Beste bat 7 2

- Inkestatu guztiek korrikaren inguruko informazio zabalagoa jasotzeko sarera joko lukete, gainera guztiek uste dute informazio aski dagoela Korrika 18ren inguruko gora-beheren berri izateko. Gehienek zuzenean bere webgune ofizialera bideratuko lukete beraien bilaketa, 39 pertsonek. Web gunearen ondoren galdetegian gehien erantzun duten erantzuna prentsa digitala izan da, 12 pertsonek hain justu. Sei inkestatuk leku ezberdinetara joko luketela erantzun dute eta 3 pertsonek ez dakitela.

- Galdetegia egin duten %72ak ezagutzen du Korrikaren web gunea, %28ak aldiz ez. Korrikaren webgune ofiziala baloratzeko orduan orokorrean puntuazio positiboa eman diote. Hiru puntuaziotan banatu dituzte inkestatuak beraien - 22 -


iritziak: zortzi puntu 21 pertsonek eman diote, zazpi puntu 8 pertsonek eta sei puntu 14 pertsonak.

- Inkestatu gehienek ez dituzte Korrikaren sare sozialak ezagutzen oro har. Twitterreko kontua bakarrik ezagutzen dute inkestatuen erdiak baino gehiagok, beste

sare

sozialak

erdiak

baino

gutxiagok

ezagutzen

dute.

Datu

azpimarragarrietako bat Korrikaren kontuko Bambuser pertsona bakar batek ezagutzen duela da. Bestalde sare sozialeko kontua ezagutzen dutenen erdiak jarraitzen dute Korrika sarean, hau da, jende askok ezagutzen ditu Korrikaren sare sozialak, baina erdiek soilik jarraitzen dute. Sare soziala Facebook Twitter Youtube Google+ Instagram Bambuser Bat ere ez

Pertsona kopurua 25 31 21 8 4 1 18

Portzentajea 42 52 35 13 7 2 30

Kontua jarraitzen dute 12 16 4 2 0 0 26

- Galdetu zaienean Korrikaren inguruko informazioa kontsumitzen zenbat denbora pasa duten, erantzunetan emaitza kaxkarrak egon dira oro har. Korrika kontsumitzen pasa duten denbora 5% 33%

13%

EZER ERE EZ GUTXI 49%

NAHIKOA ASKO

- Inkestatuen ia erdiak dakite Korrikak mugikorrerako aplikazio bat sortu duela, zehazki 29 pertsonek. Horietatik zortzi pertsonak bakarrik deskargatu dute aplikazioa.

- 23 -


5.3 Eztabaida taldea Eztabaida taldeko bost kideak gazteak direnez guztiak ibiltzen dira sare sozialetan murgilduta egunero eta ia une oro. Eztabaidan zehar euskarari buruz hitz egitean, guztiek esan dute euskara egunerokotasunean erabiltzen dutela neska batek izan ezik. Honek bere Bilboko pisuan erdaraz hitz egiten baitu eta baita bere herrian ere, Donostian. Euskararen egoerari dagokionez, batek uste du hobetzen ari dela honen egoera, jende gehiagok dakiela euskaraz. Baina besteek diote, jende gehiagok euskaraz jakiteak ez duela esan nahi honen egoera hobetzen ari denik, hau hobetzeko euskara erabili egin behar dela. Esan dute nabaria dela herri handi eta txikietako ezberdintasuna, zehazkiago, herri txikietan jendeak gehiago hitz egiten duela euskaraz, hirietan edo herri handietan baino. Hirietako jendeak jakingo duela euskaraz hitz egiten, baina ez dutela erabiliko. Aipatzeko da ere, Bilbo eta Donostiaren artean ikusten duten ezberdintasuna: Gipuzkoan gehiago hitz egiten dela euskaraz Bizkaian baino. Behin Korrikaren gaian zentratuta, guztiek diote oro har gizartean eragin positiboa daukala ekimen honek, baina ez dakitela norainoko eragina izango duen.

Uste

dute

baietz,

laguntzen

duela

euskara

bultzatzen,

baina

zenbaterainoko eraginkortasuna daukan ez dakitela. Jende asko motibatu eta kontzientziatzen dela egun horietan, baina gerora baretu egiten dela motibazio hori. Euskararen presentzia nabaritzeko Korrika oso metodo ona dela diote, agian ez duela balioko bat-batean jende gehiagok euskaraz hitz egiteko, baina bai erakusteko Korrika hor dagoela eta bizirik dirauela. Gainera, batek azpimarratzen du eta puntu positibotzat jotzen du, euskara gutxi erabiltzen den herrietatik ere pasatzen dela Korrika, denean baitago Euskararen beharra. Euskal gizarteak honi buruz duen iritzia dela eta, guztiak datoz bat esanaz, euskalduna den oro arro sentitu beharko litzatekeela honelako ekimenekin. Inkesten emaitzekin: Batzuk diote Korrikaren presentzia txikia izan dela ziber-hedabideetan, beraiei ez zaiela informaziorik heldu. Horrez gain, esan dute ez dutela ezer berririk eskaini, bideoak, argazkiak eta abar. Hitz egiten egon ondoren, denak heldu - 24 -


dira ondorio berera: ezagutza handia dutenez Korrikari buruz, ez dutela sentitzen behar hori Korrika sare sozialetan jarraitzeko, ez duelako ezer ezberdinik eskaintzen. Aipatzekoa da ere, esan dutela hedabideek ez diotela garrantzia handirik eman, baina kasua da ez dutela hedabideekin kontaktu handirik, izan ere esaterako Eitbk atal berezia zeukan Korrikarentzako, bere inguruko argazkiak igoz, bideoak, artikuluak‌ eta esan dute Eitbk jarraipen handiagoa egin behar liokeela. Ikusten dute, Korrika beti berdina dela, herri baten hasi eta beste batetan amaitzen den lasterketa dela, ez duela ezer berezirik eskaintzen, eta arrazoi horregatik, ez dute sentitzen behar hori Korrikaren sare sozialak jarraitzeko. Jarraikortasun gabeko gaia dela diote eta ez dutela edukirik ematen: bideoak, argazkiak, eta abar. Azpimarragarria da ere, taldekide batek dioena: jende jakin batek Korrikaren inguruko informazioa zabaltzen badu, jende askok informazioa partekatzen hasten da beste guztiei, orduan honek egiten duela jendea ez joatea Korrikaren sare sozialetara, badakitelako inora joan gabe informazioa nonbaitetik helduko zaiela. Galdetu denean ea zergatik inkestatu guztiek sarera joko luketen Korrikaren inguruko informazio gehiago lortzeko, guztiak etorri dira bat, esanaz gazteok egunero gaudela sarean konektatuta. Hau da, sarean jarduten dugunez egun guztia errazena hori dela diote, sarean aurkitzea behar dugun informazio guztia. Aukera errazena eta bakarra dela diote. Izan ere, sareaz gain ez dakite beste nora jo honi buruzko informazio sakonagoa lortzeko. Ikus-entzuneko estimulua http://www.youtube.com/watch?v=qghTi0QJleI Ikus entzunezko estimulu hau jaso ondoren, konkretuki bideo honek ez diotela hainbeste hunkitu diote. Baina hala ere, honelako bideoak ikustea pozgarria dela diote, ikusi egiten dela euskarak bizirik dirauela. Hala ere, gaueko bideoak gehiago hunkitzen diotela diote. Oso ederra dela ikustea nola gaueko orduetan ere jendea euskararen alde Korrika egiteko gai eta gogoz dagoen. Amaitzeko, galdetzean ea zer aldatuko luketen Korrikak sarean izan duen presentziaz, batzuek esan dute ikus-entzunezko material gehiago behar direla, baina segituen esan dute beste kideek hainbat bideo daudela sarean Korrikaren ingurukoak. Beste batzuek diote beraiei ez zaiela heldu ezer, hau da, ez badira - 25 -


joaten nonbaitera informazio bila, ez zaiela ezer heltzen. Beste baten ustez, Korrikak ez dauka arazorik sare sozialen komunikazioaren funtzionamenduan, ikus daitekeela zer argitaratzen duten, baina ez daukala inolako interesik hau jarraitzen hasteko.

6. Ondorio nagusiak Ikerturiko guztia kontutan hartuz, ondorio nagusiak hauek dira:

Korrikaren sareko komunikazio kanpaina egokia da. Ongi helarazi dituzte beraien gora-beheren berri ezberdinak. Leku ezberdinetan jarri dituzte edukiak maiztasun handiz, horrela publiko anitzago batengana iritsi ahal izateko. Mezua ere oso modu garbian zabalduz, zuzen eta labur.

Inkestetan lorturiko datu kuantitatiboak kontuan izanik azpimarratu behar da Korrika sarean jarraitzeko interes falta dagoela jendearen aldetik. Jendeak ez du Korrika jarraitzeko jarrera aktiborik, oso pertsona gutxik jarraitzen dituzte Korrikaren sare sozialetako kontuak. Hala ere, Korrikaren inguruan duten iritzia positiboa da oro har.

Adierazgarria da Korrikaren informazioren batekin inkesta egin duten denek egin dutela topo, batzuek gehiagotan besteek gutxiagotan, baina ez da pertsona bakar bat ere egon Korrikaren edukiren bat ere ikusi ez duena.

Datu kualitatiboei dagokionez eztabaida taldean nolabait Korrikaren ezagutza daukatenekin hitz egin ondoren, honakoa esaten dute: komunikabideetan zein sare sozialetan jendeak ez duela Korrika jarraitzen ez duelako espero ezer berria bilatzea. Urteak direla Korrika ezagutzen dutela eta jada ez dakitenik ez dutela bilatuko.

Bestalde aipagarria da lehen esan bezala jendeak uste duela Korrikaren ezagutza handia daukala, baina bada urtero Korrikaren edizio ezberdinetan aldatzen diren gauza ezberdinak. Horietako bat ibilbidea izaten da. Orduan, jendeak beraien herritatik Korrika noiz eta nondik pasako den jakiteko sarera jotzen du informazio horren bila. - 26 -


ď ś Gure iritzia eta proposamena

18.Korrika sarean ikertzerako orduan hasieran jarri genituen helburuak bete ditugula esan daiteke. Bide ezberdinetik lortutako datuekin, hasieran ezarritako galderak erantzun dira. Horrela, ondorio nagusi batera iritsi gara, gure ustez Korrikak bere aldetik sarean eginiko komunikazio kanpaina ona izan da. Ordea jendearengan aldeko jarrera orokorrean ezkorragoa izan da, Korrikaren inguruko balorazio ona dute baina ez dute espero Korrikaren albiste berri batekin topo egiterik aurrez ezagutzen ez dutena. Esan daiteke jendeak uste duela berak ezagutza handia daukala. Hala ere, Korrikaren inguruko berri baten bila sarera joko lukete denek.

Guk ikusi dugun arazoa edo egingo genukeen proposamenak bi dira. Lehena sarean trafiko gehiago sortzea da. Edukiak eta maiztasunak egokiak dira, ordea jendeak hauekin topo egin behar du. Izan ere, pertsona batzuk Korrikaren berrien inguruan interesik ez dute izango, baina interesa duten horientzat hor egotea komeni da. Bigarren arazoa webgune ofizialean ikusi dugu, bertan bilatzaile bat falta da. Webgunea aztertzerakoan orriak banan bana pasa behar izan ditugu zerbait bilatzerako orduan.

7.Balorazio orokorra metodologia kontuan izanik Metodologiari dagokionez lehen momentutik argi geneukan lehenengo pausua inkesta egitea izango zela eta ondoren eztabaida taldea. Izan ere, guk egin beharreko azterketa herritar xumeen iritziak eta ideiak aztertzea zen eta horretarako bi teknika hauek dira gure iritziz baliagarrienak. Horrez gain, aditu batekin hitz egitea erabaki genuen, zehazki AEK erakundeko komunikazio arduradunarekin. Ordea, guk aztertu nahi genuena beraiek egin duten begibistako apustu hori ea eraginkorra izan den edo ez jakitea zen. Beraz, nahiz eta uste dugun komunikazio arduradunak informazio baliagarria lortu ahal izango zigula, ez zela beharrezkoa berarekin kontaktuan jartzea erabaki genuen.

- 27 -


Orokorrean lorturiko datuekin pozik garen arren metodologia aldetik arazo txiki bat izan dugula uste dugu. Inkestak diseinatu ondoren, baina galdetegiak guztiei zabaldu aurretik, frogatxo bat egin genuen: inkesta egiteko eskatu genion taldeko kidea ez den pertsona bati, eta honek arazorik gabe bete zuen. Ordea, inkestak egiten hasi ginen momentuan pare bat galderarekin arazoak izan ditugu. Arazoak eman dituen galdera “gehienbat zein medio kontsumitzen duzu” izan da. Gehienen erantzuna medio baten izendapena izan da, hau da, telebista, irratia edo interneta. Ordea, talde txiki batek medio espezifikoen izenak idatzi dituzte: Eitb, Berria, Naiz…

Eztabaida taldeari dagokionez uste genuena baino eraginkorragoa izan da. Hasieran lotsaturik zeuden partaideak baina gero lotsak alde batera utzi zituzten. Inkestetan lortutako datu kuantitatiboei erantzun zabalago bat ematen lagundu ziguten partaideek.

Laburbilduz, guk erabili dugun metodologia kontuan izanik orokorrean ezarritako helburuak bete dira. Bukaeran lortu dugun erantzun eta edukiek ikerketa egoki bat egiteko aukera eman digu. Hala eta guztiz ere, beste baterako gauza txikitxo bat aldatuko genuke, galdetegia gehiago zehaztu beharko da.

8. Informazio iturriak  Korrikaren webgune ofiziala:

http://www.korrika.org/

 Sareko hedabideak Korrikari eskainitako gunea: -Eitb http://www.eitb.com/eu/gaztea/korrika/ -Hamaika telebista: Korrika 11 http://www.hamaika.tv/tb/saio/1000000069 Korrika 18 herriz herri http://www.hamaika.tv/tb/saio/1000000072 11telebistak youtuben duen Korrikaren gunea http://www.youtube.com/playlist?list=PLYnrNW89jMpXj5zcHQeu0ZUzY3TiBPk KX

- 28 -


-Argia http://www.argia.com/korrika

 Sareko hedabideen zenbait berri: -Berria, ibilbidea herriz herri http://www.berria.info/agiriak/ikusi/1064/ -Naiz, lasterketaren hasiera http://www.naiz.info/eu/mediateca/video/andoaindikabiatu-da-korrika

-Zuzeu, Korrika munduan zehar http://zuzeu.com/2013/03/21/korrika-munduanzehar-shanghaitik-new-yorkera/ -Argia, 18.edizioaren amaira http://www.argia.com/multimedia/bideoa/korrika18-amaiera -Diario Vasco, balorazio orokorra http://www.diariovasco.com/v/20130327/aldia-sociedad/parte-hartze-handiena-pluralena-20130327.html

 Sare sozialak: -Twitter https://twitter.com/EuskalakariAEK https://twitter.com/korrika

-Youtube

http://www.youtube.com/user/EuskalakariAEK?feature

-Facebook https://www.facebook.com/aek.euskalakari?fref=ts - Flickr

http://www.flickr.com/photos/euskalakariaek/

- Bambuser http://bambuser.com/channel/korrika

 Bestelakoak:

-AEKren webgune ofiziala

http://www.aek.org/

-Korrikaren aplikazioa deskargatzeko https://itunes.apple.com/es/app/korrika/id594215660?mt=8

-Korrikak edizio desberdinetan eginiko kanpainak http://www.blogseitb.net/euskara/2013/02/04/korrika-1980-2013-nolakoa-izan-zenlehendabiziko-korrika/

- 29 -


Inkesta: Elkarrizketatuaren datuak -Zein herritan bizi zara? -Zenbat urte dituzu? -Zein da zure ikasketa eta lan egoera? -Zure egunerokoan euskarak zein leku hartzen du? (etxean, lagunartean, bikotekidearekin)? -Gehienbat zein medio kontsumitzen duzu gehien? -Zenbat minutu eskaintzen diozu medio bakoitzari zure egunerokotasunean? -Baduzu mugikorrean interneta? -Zenbat denbora eta zenbatero ibiltzen zara sarean? -Sarea, lanerako, informatzeko edo aisialdirako erabiltzen duzu? -Sare sozialak erabiltzen dituzu?

BAI

EZ

Zein? Twitter

Facebook

Tuenti

Istagram

Youtube

Beste bat

Korrika euskal ekimenaren ezagutza - Zenbatgarren Korrika da aurtengoa? - Parte hartu duzu noizbait Korrikaren ekimenen batekin?

BAI

EZ

Zeinetan?

Korrikan

Produktuak erosis (niki, txapa‌)

Bazkari edo afaria

Ekitaldiren bat (zine emanaldi, antzerki, bertso saio)

-Korrikari buruzko iritzi positiboa daukazu?

- 30 -

Beste bat


0

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

-Noiz eta non jakin zenuen Korrika 18. bazetorrela? -Korrika 18. hastear egon den aurreko egunetan, egin duzu topo korrikaren inguruko albisteekin? BAI EZ Eta non? -Ikusi duzu Korrika 18 bideoklipa?

BAI

EZ

-Korrikaren albiste batekin topo egin duzunean, irakurri duzu? Edo begirada batez ikusi eta jaramonik ez diozu egin? -Topo egiteaz gain, zure aldetik egon al da jarrera aktiborik, hau da, zu joan al zara informazio horren bila? BAI

EZ

(Baietz bada), nora jo duzu?

Korrika sarean -Internetetik jaso duzu korrikaren inguruko informaziorik? Eta Nondik? -Topo egin duzunean, nolako formatua zeukan? Irudia

Bideoa

Albistea

Erreportajea

Beste bat

BAI

- Topo egiteaz gain, zure aldetik egon al da jarrera aktiborik?

EZ

-Zenbat aldiz egin duzu topo Korrika 18. aren inguruko zerbaitekin? -Korrikaren inguruko informazio zabalago bat jaso nahiko bazenu, sarera joko zenuke? Nora? (Eta ezezkoa bada), nora joko zenuke? -Ezagutzen duzu Korrikaren web orrialde ofiziala? -Zer balorazio emango zenioke?

- 31 -

BAI

EZ


0

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

-Korrikako zein sare sozial ezagutzen duzu? Facebook

Twitter

Youtube

Istagram

Google +

Bambuser

Istagram

Google +

Bambuser

-Sare sozialetan, bere konturen bat jarraitu duzu? Facebook

Twitter

Youtube

-Zenbat denbora esango zenuke egon zarela sarean korrikaren inguruko informazioa kontsumitzen? -Badakizu Korrikaren aplikazioa dagoela mugikorrerako? deskargatu al duzu aplikazioa?

BAI

BAI

BAI

EZ

BAI

EZ

BAI

EZ

EZ

EZ

-Sareko informazioa aski izan zaizu Korrikaren berri izateko? -Saretik biral moduan zabaldu duzu informaziorik, hau da, saretik Korrika zabaldu duzu? -Zer azpimarratuko zenuke Korrikak sarean izan duen presentziaz?

- 32 -


Eztabaida taldearen gidoia: -Bakoitzak bere burua aurkeztu. -Sarean non ibiltzen diren eta zenbat denbora igarotzen duten galdetu, bai sareko hedabidetan eta baita sare sozialetan. -Euskarak bere egunerokotasunean zein leku duen azaldu. Eta nola ikusten duten euskararen egoera. -Korrikari buruz duten iritzia azaltzea eta euskal gizarteak honi buruz duen iritzia nolakoa den eztabaidatu. Inkesten emaitzekin: -Inkestatuen erdiak Twitter sare soziala ezagutzen dute, Korrikaren beste sare sozialak ordea inkestatuen erdiak ere ez dute ezagutzen. Zergatik uste duzue? -Korrikaren sare sozialak ezagutzen duten pertsona horien erdiak baino gutxiagok jarraitzen diete sarean. -%100ak Korrikaren informazio zabalagoa jasotzeko sarera joko luke, zergatik uste dute denek sarera jotzen dutela eta ez beste norabait .

ďƒ˜ Ikus-entzunezko estimulua -http://www.youtube.com/watch?v=qghTi0QJleI Definitu zuen ustez zein sentsazio duten bertako pertsonaiek -Zer aldatuko zuten Korrikak sarean izan duen presentziaz

- 33 -


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.