Araudia

Page 1

ELKARBIZITZARAKO ARAUDIA (EUSKARAZ)

a.

IKASLEEN ESKUBIDEAK

b.

IKASLEEN BETEBEHARRAK c.

IKASTETXEKO PARTAIDETZA ETA LANKIDETZA ORGANOAK

d.

ELKARBIZITZARAKO ARAUAK

e.

IKASKETA BIDAIA

2009 ko abenduan egindako Aldaketak. Dekretu Berria. ( 201/2008 DEKRETUA, abenduaren 2 koa)

1


IKASLEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK PARTAIDETZA ORGANOAK ETA ELKARBIZITZARAKO ARAUAK Ikasleen eskubide eta betebeharrak Atal honek, 201/2008 DEKRETUA, abenduaren 2 koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak baita beraien parte-hartze eta erabakitze ahalmenari buruz diona ere, zehazten ditu. Ikasleek beren eskubideak baliatzen eta beren betebeharrak betetzen ikasi behar duten bizikidetza-esparrua arautzea, gizartean eskubide osoko herritar gisa integra daitezen.

a. IKASLEEN ESKUBIDEAK Ikasle guztien eskubide eta betebeharrak berdinak dira. Horien erabilpena, beraien adin eta ikasketa mailari dagokiona izango da. Era berean, eskola-elkarteko kide guztiek onartu eta errespetatu behar dituzte. Aipaturiko eskubideak bete ahal izango dira eskola-elkarteko gainontzeko kideen eskubideak kaltetu gabe.

a.1 (6.artikuloa) Kalitatezko hezkuntza integralerako eskubidea a.1.1 Beren nortasunaren garapen osoa emango dien heziketa hartzeko eskubidea dute ikasleek. Heziketa horrek ondorengo ezaugarri hauek hartzen ditu: a) Eskubide eta askatasunen errespetuan heztea eta elkarbizitzarako demokrazia printzipioen barruan, elkarrekiko errespetatuz eta askatasuna erabiliz. b) Lanbidezko ekintzak, intelektualak eta ludikoak gauzatzeko gaitasuna ahalbideratuko duen gaitasun fisikoa, intelektuala eta lan-ohituren garapena. c) Ikasleek, beren historia eta kultura ezagutuz, Euskal Herriko kide diren aldetik, beren geografi, gizarte eta ekonomi eta kultur ingurumarian sustraitzea sustatuz, beren kultur nortasuna aurkitzea. e) Ikasle guztiek, baldintza berdinetan, derrigorrezko irakaskuntza aldia bukatzean, bi hizkuntza ofizialen ezagutza praktikoa izatea. 2


f) Nortasuna, afektibotasuna, autonomia pertsonala, autoestimua eta besteekin harremanetan izateko gaitasunak askatasunean garatzea. g) Irakaskuntzaren kalitatea hobetuko duen parte hartzea. Aipaturiko heziketa ahalbideratzeko, ikasleriaren adinari eta heldutasunari egokituko zaio eskola jardunaldiaren barruan, lana antolatzea. Antolakuntza horri dagokionez, ikasleek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte euren ordezkarien bidez.

a.2 (7. artikulua) Ikasle adingabeen eskubidea arreta berehala jasotzeko. 1.– Ikasle adingabeek ikastetxeen nahiz irakasleen arreta berehala jasotzeko eskubidea dute. 2.– Arreta hori zuzenean eskainiko da eskumen-eremuari hala badagokio 3.– Ikastetxeak eta bertako irakasleak, ikasleei behar duten arreta berehala ematea bazter utzi gabe, behartuta daude tratu txarrak edo haurren babesik gabeko edo arriskuko egoeren berri ematera adingabeen babesari buruzko eskumena duten Herri Administrazioei.

a.3 (8. artikulua) Ikasle adingabeek Ikastetxearen babesa jasotzeko duten eskubidea. 1.– Ikasle adingabeek ikastetxeak haien ohorea, intimitatea eta irudi propioa babesteko eskubidea dute.

a.4 (9. artikulua) Ikasleek zuzentasunez ebaluatuak izateko eskubidea dute.

eta

objetibotasunez

1.- Ebaluaziorako zein irizpide egongo den eta ebaluazio bakoitzean nahiz

eskola-ziklo bakoitzean gainditu beharreko gutxienezko helburuak ezagutzeko eskubidea dute. Irizpide horiek ezagutarazi beharko dira dagokion zikloa hasterakoan. 2.- Ikasleek edo beren guraso edo tutore legalek eskubidea dute, halaber, irakasleei beraien emaitzez argitasunak eskatzeko, Era berean, hala eskatuz gero, azken kalifikazioaren gain eragina izango duten lanak, ariketak eta probak zuzendu ondotik ikusteko aukera bermatuko zaie. Horrela, bermatu egingo da aipatu probak berrikusteko eskubidea. 3.- Ikastetxeak ikasleak ikasturte osoan ebaluatzeko erabili diren proba, lan eta ariketa guztiak gordetzeko beharrezkoak diren neurriak ezarri beharko dituzte, ezohiko azken deialdiko kalifikazioak erreklamatzeko epea amaitu arte..

3


a.5 (10. artikulua) Ikasleak bere ahalmen, nahi edo interesak kontutan harturik, bere garapen pertsonal zabalena lortzeko behar duen orientazio eskolar eta profesionala jasotzeko eskubidea du. a.6 (11. artikulua) Ikasleak bere osotasun fisiko eta morala eta beren duintasun pertsonala errespetatua izateko eskubidea du. Ez da onartuko, bere osotasun fisiko eta morala edo bere duintasun pertsonalaren gutxiespena suposatzen duten tratu iraingarri edo umiliagarriak. 11.2 Jokabideren bat zuzendu behar zaienean, arbitrariotasunik gabeko neurrien bidez zuzenduko zaie, eta Dekretu honetan ezarritako berme formalen arabera betiere. Era berean, ikasleei ezin izango zaie sekula zigor fisiko edo moralik ezarri. 11.3 Ikasleak, bere ekintza akademikoak segurtasun, osasun eta higiene maila egokian garatuak izateko eskubidea du. 11.5 Eskola eremuan ez da inola ere tabakoa, alkohola edo bestelako drogarik edukitzen eta kontsumitzen utziko.

a.7 (12. artikulua) Ikasleek beraien kontzientzi askatasuna, beraien ideologi, erlijio eta etika iritziak izan eta errespetatuak izateko eskubidea dute. Ikastetxeko Goi Batzordeak, eta bereziki Zuzendariak, beren eskutan dauden beharrezko neurriak hartuko dituzte, ikasleen nahiz beren familiekiko esparru pribatua babesteko, eta edozein legez kontrako eginahala eragozteko. Eskubide hau ondorengoen bidez bermatuko da: a) Matrikulazioa egin aurretik, Ikastetxearen hezkuntza-proiektuari buruzko informazioa emango da. b) Manipulazio propagandistiko nahiz ideologikoa ekidingo duen irakaskuntza emango da. c) Ikasleen gaitasun eta jarrera kritikoa sustatuko da.

a.8 (13.artikulua) Ikastetxean biltzeko eskubidea. 13.1 Ikasleak ikastetxeetan bildu ahal izango dira eskolako nahiz eskolaz kanpoko jarduerak gauzatzeko, baita hezkuntza edo trebakuntza xede duten jarduerak gauzatzeko ere. 13.3 Ikastetxeak bere AJAn edo bere Barne Araudian ezartzen dituen baldintzetan, DBH ko hirugarren mailatik gorako ikasleek eskoletara 4


bertaratzeari buruz hartzen dituzten erabaki kolektiboak ez dira bizikidetzari kaltea eragiten dion jokabidetzat hartuko, betiere aldez aurretik ikastetxeko Zuzendaritzari jakinarazi bazaizkio, ikastetxeak AJA ezarrita dituen arauei jarraiki.

a.9 (14.artikulua ) Ikasleek badute adierazpen askatasuna , hots, edozein gizarte, kultura edo akademiko arazoen aurrean beraien ezadostasuna adieraz dezakete. Akademiko arazoetan A.J.A.k agintzen dituen pauso guztiak derrigorrez bete beharko dituzte. 14.2.- Ahozko eta idatzizko adierazpen-askatasunaz baliatu ahal izateko era, guneak eta tokiak A.J.A.k arautuko ditu; beti ere, Instituzioak eta eskola erkidegoko edozein kidek merezi duten errespetua ziurtatuz. Ezadostasuna klasera ez joanaz adierazten denean, Goi Batzordeak onartu ahal izateko ondorengo baldintza hauek bete beharko dira: a) Klasera ez joateko proposamena Ordezkarien Juntak egin beharko du, bere iniziatibaz edo gutxienez Ikastetxean matrikulatutako ikasleen % 5ek sinaduraz eskatuta. b) Klasera ez joateko proposamena, behar bezala arrazoitua, idatziz egingo da, deia egiten dutenek aurreikusitako eguna baino bi astegun lehenago gutxienez, nork konbokatzen duen, eguna, ordua eta programatutako ekintzak adieraziz. Salbuespenez, proposamena astegun bat lehenago egin ahal izango da, proposatzaileak behar bezala justifikatu beharko dituelarik horrelako presaren arrazoiak. c) Ordezkarien Juntak zuzendaritzari, geletako ordezkariei, eta hauen bidez gainontzeko ikasle guztiei berehala emango die proposamenaren berri. d) Proposamena aztertzeko, geletan asanbladak eratuko dira, bertan eztabaidatu eta botazioak egingo direlarik. e) Ikasleek botazioan parte hartzeari uko egiteko eskubidea dute. f) Botazioan parte hartzen dutenek era honetako erantzun bat eman diezaiokete proposamenari: bai, ez, zuri eta abstentzioa. g) Botazioa sekretua izango da, eta proposamena onartua izateko beharrezkoak izango dira: • •

Ikastetxean matrikulatutako ikasle guztien % 75ak parte hartzea botazioan. Eta botazioan parte hartu dutenen erdia gehi baten adostasuna.

5


h) Gelan egindako botazioaren akta jasoko da horretarako den inprimaki batean, bertan ikasleen kopurua, parte hartu dutenen, baiezkoen, ezezkoen, zurien eta abstenituen xehetasunak jasoz. Akta hori gelan dagoen irakasleak eta gelako ordezkariak sinatuko dute. i) Geletako ordezkariak bilduko dira, emaitzen batuketa egin eta zuzendaritza jakinen gainean jarriko dute ikasleei emaitzen berri eman baino lehen, aurreikusitako eguna baino bi astegun lehenago gutxienez, edo eta egun bat aurrez ezinbesteko presa justifikaturik izan denean. j) Klasera hutsegite hauek, aipatu diren baldintzetan egiten direnean, ez dira zigorgarritzat hartuko, baina ikastetxeak gurasoei edo legezko ordezkariei huts egite horien berri emango die. k) Dena den, Ikastetxeak beti bermatu behar du klasera normal joan nahi duten ikasleen eskubidea, bertan irakasleriaren beharrezko arreta jasoaz. l) Hutsegiteko eskubide horrek ez du esan nahi irakasleak huts egin dutenei egun horretako gaien azalpena beste egun batean egin behar dienik. Klase hori galdutzat jo behar dute huts egin dutenek. m) (14.3) Ikasleak artikulu honetan eta aurrekoan adierazitako eskubideak betetzeko eskola eremutik ateratzekoak badira, gurasoen edo legezko ordezkarien baimen idatzia beharko dute.

(15. artikulua) Eskolako nahiz eskolaz kanpoko izan, hezkuntza balioa duen edozein jardueratarako bildu ahal izango dira ikasleak ikastetxean zuzendariaren baimenarekin, klaseak moztu gabe, eta jolasgaraia unerik egokiena kontsideratzen delarik. A.J.A.k dionaren arabera gauzatu ahal izango dute eskubide hau.

a.10 (16. artikulua) Ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzeko eskubidea a.10.1 Ikasleek Ikastetxearen funtzionamenduan eta bizitzan parte hartzeko eskubidea dute, bai eskolako jardueran, bai ikastetxearen gestioan, gelako ordezkari, ordezkarien junta eta Goi Batzordean dituzten ordezkarien bidez. Ikasleriak Ikastetxeko Goi Batzordean nahiz Batzorde Iraunkorrean ordezkaritza izango du. Era berean ikasturtearen plan orokorra onartu behar duen Goi Batzordean parte hartuko dute. Organo hauetatik bideratuko dituzte ikasleek Ikastetxeko hezkuntza- prozesua eta funtzionamenduarekin zer ikustekorik duten ekimen eta eskabide guztiak, organo horiei A.J.A.k egokitutako funtzioen araberan. a.10.2 Parte hartze hori egiazkoa eta eraginkorra izan dadin ondorengo organoak eratuko dira, euren funtzioak A.J.A.k zehaztuko dituelarik. a)

Gelako ordezkariak: 6


Ikasturtearen hasieran eta boto sekretuen bidez, gela bakoitzean bi ordezkari aukeratuko dira. Hauetako bata titularra izango da, eta ordezkoa bestea.

Ordezkarien aukeraketa hori A.J.A.k dionaren arabera egingo da.

Euren funtzioak zeintzuk diren, ordezkarien garrantzia , eta ikasleek dituzten eskubide eta betebeharrak ezagutarazi ondoren, hautaketa modu egokian egin dadin saiatuko da tutorea. b)

Ordezkarien Batzordea : * Goi Batzorderako hautatutako ikasleak eta gela bakoitzeko ordezkariak dira Ordezkarien Batzordeko partaideak.

c)

Ordezkarien Junta: • Goi Batzordeko ikasleen ordezkariez, eta boto sekretuaren bidez aukeratutako maila bakoitzeko ordezkari banaz osaturik egongo da.

a.11 (17. artikulua) Parte-hartze organoetako ordezkariengandik ikastetxeari eta hezkuntza sistemari dagozkien gorabeherez informazioa jasotzeko, eta euren bidez proposamenak bideratzeko ere eskubidea dute ikasleek. a.12 (18. artikulua) Aukera-berdintasunerako eskubidea Eskola berdintzaile baterako eskubidea. 18.1.– Hainbat arlotako gabeziak eta desabantailak (pertsonalak, familiaarlokoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak) konpentsatzeko behar dituzten laguntzak jasotzeko eskubidea dute ikasleek. 18.3.– Hezkuntzako premia bereziak dituzten ikasleek beren beharren araberako arreta jaso beharko dute matrikulatuak dauden ikastetxeetan, ikastetxearen berezko baliabideekin eta Hezkuntza Administrazioak ikastetxearen esku jarri dituen baliabideekin. Irakasle-taldeak kontuan izan beharko ditu ikasle hauen egoera bereziak eta komunean ezarriko diren irizpideen araberan jokatu.

a.13 (19.artikulua) Gizarte-babeserako eskubidea. 19.3 Istripu edo gaixotasun luze bat gertatzen ba zaie, horrek sor diezaieken errendimendu eskasa konpentsatzeko, beharrezkoa izango duen laguntza jasotzeko eskubidea dute ikasleek. 19.4. Berdinen arteko tratu txarren kasuetan eta bereziki eskola-jazarpenen eta emakumeen aurkako erasoen kasuetan. Beharrezkotzat jotzen badute, jazarleak 7


ikastetxez aldatzea berehala proposatu dezakete edo, jazarpenaren biktimek nahiago badute eta hala eskatzen badute, biktimak lekuz alda ditzakete. Nolanahi ere, behar duten laguntza psikologikoa jasotzeko eskubidea izango dute jazarpenaren biktimek.

a.14 (20. artikulua) Ikastetxean ikasleen eskubideak errespetatzen direla bermatzea. a) Jaiotza, arraza, hizkuntza, sexua, ekonomia-maila, gizarte-maila, politika, moral edo erlijio-mailako uste sendoak direla bide bereizketarik ez egotea, ez eta urritasun fisiko edo psikologikoengatik ere edo beste edozein egoera pertsonal edo sozialagatik ere. b) Aukeren benetakoa eta afektiboa den berdintasuna bermatuko duen neurri positiboak jartzea. c) Integraziorako hezkuntza-politikak gauzatzea eta hezkuntza behar berezientzako erantzunak 2. ATALA

b. IKASLEEN BETEBEHARRAK b.1. ( 21 artikulua) Ikasteko betebeharra. 1.– Ikaslearen betebeharra da bere gaitasun guztiak albait gehien garatzeko ikastea eta ahalegina egitea. Hain zuzen ere, duintasunez bizitzeko, elkarrekin bizitzeko eta etorkizunean laneratzeko behar diren gaitasunak lortzearren, behar adinako lana egingo du eta behar den interesez; era berean, lan intelektualerako giro egokia sortzen eta giro horri eusten lagundu behar du, eta bere portaerarekin ez du eragozpenik sortuko gelan.

Ikastea ondorengo eginkizun hauetan zehazten da : b.1.1 Behar den materialarekin klasera joan, eskola-egutegian erabakitako ekintzetan parte hartu, eta jarritako ordutegiak errespetatu. b.1.2 Ikasgelan, irakaslearen azalpenak arduraz hartu, eta proposatzen dituen ikasketalanak gauzatu. Halaber, ikaste prozesuari buruz irakasleak emaniko orientabideak jarraitu. b.1.3 Lankideek ikasteko duten eskubidea errespetatu, klasea traba dezaketen jarrerak baztertuz. b.1.4 Irakaslearen lana errespetatu. b.1.5 Ikastetxetik atera behar ezkero, arduradunari justifikazio agiria eskaini. 8

dagokion irakasleari

edota jangelako


b.1.6 Eskola garaian ikastetxearen eremu barruan egon

b.2.1Ikasleek,

Hezkuntza Komunitateko kideen eskubideak eta askatasuna errespetatu behar dituzte, honako betebehar hauen arabera: b.2.2 Hezkuntza Komunitateko inor ez baztertu jatorri, arraza, sexu, ideologia, hizkuntza, kultura, erlijio iritzi, edo pertsona zein giza mailako beste edozerengatik. b.2.3

(22.artikulua)

Prestakuntza-jardueretan

parte

hartzeko

betebeharra. Ikasle guztiek hartu behar dute parte prestakuntza-jardueretan, interesez jardunez, agintzen dizkieten lan pertsonalak eginez eta antolatzen diren lantaldeetan lagunduz. b.2.4

(23. artikulua) Bertaratzeko betebeharra. 23.1.– Ikasleek egunero joan behar dute eskolara, puntualtasunez eta justifikatu gabeko absentziarik izan gabe, eta sartzeko nahiz irteteko ordutegiak errespetatu behar dituzte. 23.2.– Honako hauek hartuko dira justifikatu gabeko bertaratze- eta puntualtasun-hutsegitetzat: ikasleak edo, ikaslea adingabea bada, haren gurasoek edo legezko ordezkariek idazki bidez arrazoitzen ez dituztenak.

(24. artikulua) Bizikidetza errazteko betebeharra. 24.1.– Ikasleek parte hartu eta laguntza eman behar dute ikastetxean eskolabizikidetza hobetzeko eta ikasteko giro egokia lortzeko, betiere ikaskideen hezkuntzarako eskubidea eta irakasleen agintaritza eta orientazioak errespetatuz. 24.2.– Horretarako, ikasleek beren ikastetxeko Antolakuntza eta Jarduera Araudian edo Barne Araudian bildutako Bizikidetza Arauak jakin behar dituzte; irakasle eta hezkuntza komunitateko kide guztien eskubideak errespetatu behar dituzte, eta portaera egokia izan guztiekin, besteek beren eskubideak baliatzeko dituzten eskubideak urratu gabe, sortzen diren gatazkak metodo baketsuak soilik erabiliz, eta betiere ikaskideekiko tolerantziaz edo elkartasunez jokatuz eta hezkuntza komunitateko gainerako kideen eskubideak baliatzea erraztuz. b.2.5 (25 artikulua) Eskola erkidegoko partaide guztien kontzientzi askatasuna, eta iritzi ideologiko-erlijioso eta etikoak errespetatu, halaber, duintasuna, osotasuna eta intimitatea ere. (25.2) Ikasleak bere ikaskideen erabakiak errespetatu beharko dituzte.

9


(25.3) Ikasleek ez dute hezkuntza komunitateko kide bakar bat ere iraindu, mehatxatu edo difamatzeko ezein adierazpenik egingo. (25.4) Ikasleek, eskola eremuan, ezin izango dute grabazio-baliabiderik erabili, salbu eta ikastetxeak programatutako jardueretan horrelako baliabideak erabili behar badira‌ b.2.6 (26.artikulua) Indarrean dagoen legearen arabera, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta ideiak errespetatu. Ikastolaren izaera propioa errespetatu (euskaraz hitz egin ‌) Ikastetxeko Antolamendu eta Jarduera Araudia errespetatu. b.2.7 (27.artikulua ) Instalazioak errespetatzeko betebeharra. Ikastetxeko hormak garbirik zaindu, eta instalakuntzak, altzariak eta materiala (pertsonala nahiz kolektiboa) era egokian erabili; eta, hautsiz edo hondatuz gero, ordainak jarri. Kurtso hasieran, Ikastolak banatutako materiala (liburuak, kiroljantziak ‌), ondorengo ikasleek erabil ditzaten, kurtso bukaeran itzuli. b.2.8 Ikasle bakoitzak klaseetara joateko duen eskubidea errespetatu.

c.

IKASTETXEKO ORGANOAK

PARTAIDETZA

ETA

LANKIDETZA

c.1 Ikasleen partaidetza c.1.1 Gelako ordezkariak. Ikastetxearen bizimoduan eta funtzionamenduan ikasle guztien parte hartzea ziurtatzeko ardura izango dute. - Gelako ordezkarien funtzioak honako hauek izango dira: a) Taldearen Tutoretza orduetan, elkarbizitzari, taldearen eskola-jardunari edo beste edozein gaiei buruz gelan emango diren eztabaidak zuzendu, gelako iritzia jasoz. b) Tutoretza orduetan, edozein gai dela eta, gelaren iritzia parte-hartze organoetara edo aginte organoetara zuzendu nahi denean, iritzi horiek gelan izan duten apoioa adierazteko egin behar diren bozketak zuzendu eta emaitzak jaso. c) Elkarbizitzari edo taldearen eskola-jardunari buruzko gaiei dagokienez, kurtsoko ordezkariek solaskide funtzioak beteko dituzte tutore, irakasle edo ikastolako edozein partaideren aurrean; beti ere, taldearen izenean, taldearen tutoretza orduan gehiengoak hala erabakitako kasuetan, eta konponbideak zuzenki landuz. d) Gelako arazoak, aurreko c) atalean adierazi den moduan bideratu ondoren konponduko ez balira, gelako ordezkariak Ikasle-ordezkarien Batzordean edo 10


Zuzendaritzan aurkez ditzake idatziz, bertan eztabaidatzeko eta soluzio bideak lortzeko. - Gelako ordezkarien hautaketa. Gelako ordezkariak talde bakoitzeko ikasleek ikasturteko lehen hilabetean hautatuko dituzte. Hautaketarako deialdia IKASKETA-BURUAK egingo du, eta gelako tutorea izango da mahaiburu, tutoretza garaian egingo delarik. Gela bakoitzean 2 ordezkari aukeratuko dira, bat titularra izango da, eta ordezkoa bestea. Hautaketa ekitaldian, tutoreak ordezkariaren funtzioak irakurriko ditu. Ondoren, botazio sekretua egingo da. Ikasle bakoitzak 2 ikasleen izenak idatziko ditu bere paperetan. Botoen zenbaketa egin ondoren, ikasle batek gehiengo absolutua lortu duenean gelako ordezkari titularra izendatua izango da, eta bigarren geratu dena, berriz, ordezkoa. Hala gertatuko ez balitz, bigarren bozketa bat egin ondoren boto gehien dituzten bi ikasleak ordezkari bezala izendatuko dira. Botoen zenbaketa egin ondoren, bien arteko berdinketa emango balitz, beste bozketa bat egin beharko litzateke, ordezkoa eta titularra zein diren erabakitzeko. Kasu horretan, ikasle bakoitzak izen bat soilik idatziko luke bere paperetan. Berriro ere berdinketa emango balitz, alfabetikoki lehena den ikaslea titularra izendatua izango da. Gela bakoitzeko 2 ordezkarien izenak, tutoreen bidez zuzendariari helaraziko zaizkio. c.1.2. Ikasle Ordezkarien Batzordea. a) Ikasleriaren partaidetza organoa ikasle Ordezkarien Batzordea izango da. Bertako kide izango dira kargu horretarako hautatutako gelako ordezkari guztiak eta ikastetxeko Goi Batzorderako hautatutakoak. b) Ikasle ordezkarien Batzordea hilean behin gutxienez bilduko da; halaber zuzendaritzak deialdia egiten duenean, edo Goi Batzordeko ikasleen ordezkariek, edo kurtsoko ordezkarien herenak eskatzen dutenean, baita Ikasleen batzordeko juntak hala eskatzen duenean ere. c) Ikasle ordezkarien Batzordeak honako funtzioak beteko ditu: - Goi Batzordean landutako gaiei buruzko informazioa zabaldu. - Ikasleei dagozkien gai edo jardueraz eztabaidatu, informatu eta iritziak jaso. - Zuzendaritzaren informazioa zabaltzeko bidea izan. 11


-Jarduera akademikoa, pedagogikoa, e.a, hobetzeko, departamenduei, klaustroari, zuzendaritzari edo Goi Batzordeari egin nahi zaizkien proposamenak landu eta ondoren, idatziz aurkeztu. Proposamen horiek Goi Batzordeko ikasleen ordezkariek aurkeztuko dituzte. - Ikasle ordezkarien Batzordeak taldeko elkarbizitzari, eskola jarduera osagarriei, eskolaz kanpokoen antolaketari eta ikastaldearen martxa orokorrari dagozkien gaiak eztabaidatu eta proposamenak egin, euren ordezkarien bitartez edo Zuzendaritzaren ordezkariaren bitartez dagokion organora helarazteko. d) Geletatik ikasle-ordezkarien Batzordera iritsitako informazioaren arabera, ikastetxeko arazoren baten konponbidearekin ezadostasuna planteatuko balitz, ikastetxean konpondu beharreko arazoa izanik, noski, ikasle ordezkarien Batzordeak gaia birplantatzeko aukera izango du, berriro ere bere kexa eta konponbide proposamena behar den aginte organoetara luzatuz. e) Ikasleek lanuzteko deialdia egin nahi izanez gero, IKASLEEN ESKUBIDEAK a.8. atalean adierazitako baldintzak eta urratsak gogoan izanik, Ordezkarien Batzordea bildu ahal izango da. c.1.3 Ordezkarien Junta maila bereko geletako ordezkarien artean hautatutako 4 ikaslek eta Goi Batzorderako hautatutako partaideek osatzen dute. - Ordezkarien Junta hori, Ordezkarien Batzordetik sortua eta murritzagoa denez gero, aldagai gisa hartuko da.

d. ELKARBIZITZARAKO ARAUAK Heziketa eta pertsonekiko errespetu fisikoa nahiz hitzezkoa bermatzen duen giro egokian ikastetxearen barruko elkarbizitza garatzea da Elkarbizitzarako Araubide honen helburua. 2. ATALA

JOKABIDE MOTAK (28. artikulua) Jokabide desegokiak, ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak, eta ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak baino ezin izango dira zuzendu.

12


(30. artikulua.) Jokabide desegokiak: a)

Justifikanterik gabe sarritan (3 alditan) gelan berandu sartzea.

b) Justifikaziorik gabe klasera ez etortzea. Ikasleak itzuli ondorengo bi eguneko epean aurkeztu beharko dio justifikapen agiria tutoreari. Epe honetatik kanpo, hutsegitea justifikatu gabetzat hartuko da. c) Ikastetxeko ingurunean (jardinetan, ), aretoetan (paretak margotzea, altzairuak hondatzea, kristalak puskatzea …), materialetan (fungible eta ez fungibleak), edo eskola erkideko norbaiten ondasunean nahita egindako narriapen ez larria. d) Eskola Komunitateko kideen aurkako irain, disziplinarik eza eta bestelako ekintza ez larriak. e) Eskola Komunitateko kideen aurkako izaera larririk ez duten eraso fisikoak, nahiz psikikoak. f) Ikastetxeko ohiko jardueren garapena arinki galarazi dezaken justifikaziorik gabeko edozein ekintza. g) Ikasleak, bere eskola jardueretan, osasun eta higieneren aurkako ekintzak burutzea. h) Ikastetxeko, nahiz geletako sarreretan besteei bidea oztopatzea. i) Besterik gabe, klase tarteetan sarritan gelatik kanpo egotea. j) Gela-aldaketetan (soinketa, musika, teknologia, tailerrak, laborategia…) ikastetxeko jarduerak edo eskola-elkarteko gainontzeko kideen lana oztopatzea (geletako atea irekitzea, leihotik keinuak egitea, pasiloetan builaka edo bultzaka ibiltzea …). k) Klase garaietan, irakaslearen baimenik gabe, gelatik ateratzea. l) Eskola Erkidegoko edonoren osotasunerako arrisku físiko edo psikiko arina duten jolas eta ekintzetan parte hartzea (kainadatara jolastea, patinetez, nahiz txirrindaz ikastetxe barrenean ibiltzea …), baita Ikastetxearen inguruetan arriskutsuak diren materialak (puntadun gauzak, material piroteknikoa…) ekarri eta erabiltzea ere. Halaber, toki eta eremuen erabilpen desegokia egitea (baloika geletan, pasabideetan, sarrera nagusian, frontoian...). m) Eskola Komunitateko edozein kiderekiko errespetu falta izatea. n) Ikastetxeko Gobernu organoak bere eskumenen eremuan debekatutako ekipoak, materialak, jantziak edo aparatuak ikastetxetara eramatea.

13


Sakelako telefonoa, argazki kamara, bideo kamara etab. Ikastetxeko eremuetan erabiltzea edo eta agerian izatea, nahiz eta momentu horretan ez erabiltzen ari. 単) Ikastetxeko ekipamendua (elektronikoa, mekanikoa, telefonikoa, informatikoa edo zeinahi motatakoa) baimenik gabe edo baimendutakoak ez diren helburuetarako erabiltzea. o) Ikastetxeko langileei gezurra esatea edo informazio faltsua ematea, betiere horrek inori kalterik eragiten ez badio. p) Kalifikaziorako baliatuko diren azterketa, proba edo ariketetan kopiatzea edo besteei norberarena kopiatzen erraztea, edo azterketa horietan baimendua ez dauden material edo aparatuak erabiltzea.

(31. artikulua) Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideak: a) Behar bezala justifikatu gabe Ikastetxera ez-etortzea. Ikasleak justifikapen agiria, berriro ikastetxera itzuli ondorengo bi egunetako epean, aurkeztuko dio tutoreari. Epe horretatik kanpo, hutsegitea justifikatu gabetzat hartuko da. b) Eskola-orduetan ikastetxetik alde egitea, dagokion arduradunari aurrez justifikantea erakutsi gabe. c) Eskola komunitateko edozein kideri gogorki iraintzea, bortizki mehatxatzea, edo disziplinaren aurkako edozein ekintza larri egin edo egitera bultzatzea. d) Eskola Komunitateko edozein kide jipoitzea edo jipoitzera bultzatzea. e) Arrisku fisiko edo psikiko larria duten jolas edo ekintza ez egokietan parte hartzea. Baita eskola-komunitateko inor kaltetzeko balio duen zernai material ekartzea edo erabiltzea, edo bertan dagoena gaizki erabiliz egoera arriskutsuak sortzea. f) Irakas-jarduera ekintzetan nortasuna ordezkatzea, faltsifikazioa edo lapurreta egitea.

eta ikas agirietan

g) Era desegokian erabiltzeagatik Ikastetxeko gela eta aretoetan, ingurunean, materialean, dokumentazioan edo Eskola Komunitateko beste kideen gauzetan kalte larriak eragitea. h) Ikastetxeko jardueren ohiko garapena larriki galerazten duten justifikaziorik gabeko ekintzak. i) Hutsegiteak sortutako kalteen ordainketa ez kitatzea. j) Ikasturte hasieran, erabili ondoren itzultzekotan banatutako testu liburuak kurtso amaieran ez bueltatzea, edo beste inorentzat gauza ez delarik hondaturik bueltatzea; edo eta erositako beste liburu berri batez ez ordezkatzea. 14


k) Eskola-eremuan (besteak beste, komunetan, dutxetan, pistan, motoen aparkalekuan, bus- geltokian,..) tabakoa, alkohola edo bestelako sustantziak edukitzea eta kontsumitzea. l)Ikastexeko Goi Batzordeak onartutako erabakiak ez betetzea. m) Noten buletinetan edo gurasoentzako edo legezko ordezkarientzako beste edozein dokumentutan aldaketak egitea, eta, dagokion hartzaileei ez ematea edo erantzunak aldatzea. n) Aurreko artikuluan adierazitako jokabide desegokiren bat gehienez ere hiru aldiz egitea hiruhileko akademiko berean, betiere aurreko biak zuzendu badira, eta, ikasle adingabeei dagokienez, gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi bazaizkie. Ăą) Pertsonen ohorerako, intimitaterako eta irudi propiorako duten eskubidea ez errespetatzea, eta edozein irudi, soinu grabatzea eta argitaratzea edota Interneten zintzilikatzea.

(32. artikulua) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak 1.– Hona hemen bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen zerrenda: a) Hezkuntz Erkidegoaren aurkako irain, disziplina eza, eta bestelako ekintza oso larriak; baita horiekiko eraso fisiko oso larriak ere. b) Ikastetxeko Eskola Erkidegoaren partaideen segurtasunerako eta osasunerako (fisikoa nahiz psikikoa) oso kaltegarriak diren ekintzak egitea edo eragitea. c) Ikastetxeko ingurunean, gelan, material edo agirietan, eta Eskola Komunitateko edozein kideren ondasunean asmo txarrez egindako kalte larriak. d) Larritzat jotako hutsegiteak asmo gaiztoz, taldean edota publizitatearekin eginak direnean. e)

Hiru bizikidetzaren aurkako jokabide burutzea ikasturtean zehar.

15


3. ATALA

Hezkuntzako neurri zuzentzaileak eta desegokiak, aurkakoak edota bizikidetzarentzat larriki kaltegarriak diren jokabideen beste ondorio batzuk.

d.1.2 Ez dago ikaslearen osotasun fisikoari, nahiz duintasunari, nahiz oinarrizko eskubideei erasotzen dien neurririk jartzerik. d.1.3 Neurri zuzentzaileak, beti ere, hutsegite neurrikoak izango dira, ikasleen heziketa helburua dutelarik. d.1.4 Neurri zuzentzaileak jartzerakoan, honako hauek hartu beharko dira kontutan: ikaslearen adina, eskola maila eta gizarte zein familiako baldintzak. Baldintza horiek aldatu beharko balira, beroiek aldatzera bideratutako neurriak, Ikastetxeak hartutakoez gain, har ditzatela eskatu ahal izango zaie ikaslearen guraso edo tutore legalei edo eskuduntzadun instantzia publikoei (Udaletxea, Berritzegunea, Osasun Zentroa ‌). d.1.5 Hezkuntza Komunitateko partaideak orokorrean, eta irakasleak zehazki, horrelako hutsegiterik gerta ez dadin saiatuko dira, gurasoekin harreman estuak izanez. d.1.6 Edozein neurriaren aurrean, nahiz eta arau-hauste baldintzetan, ikasleak eta bere gurasoek edo legezko tutoreek, informatuak izateko eskubidea daukate, A.J.A.ko prozeduraren arabera.

(34. artikulua) Jokabide desegokien zuzenketa. Honako neurri hauetako baten edo gehiagoren bidez zuzenduko dituzte jokabide desegokiak: – Neurri zuzentzaileak: (34.a) Izandako jokabide desegokiari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa. (34.b) Kaltetuak izan diren pertsonen aurrean jokabidea desegokia izan dela onartzea. (34.c) Jokabide-eredu egokiak ikasteko eta barneratzeko jarduerak egitea. (34.d) Jokabide desegokiaren nolakotasunarekin zerikusia duen zereginen bat egitea. a) Ikasleak ahozko eta idatzizko kargu hartzea jasoko du bakarka, idatziaren kopia Ikasketa Buruak izango du eta gurasoei komunikatuko zaie. 16


Jarraituko den prozedura ondorengo hau izango da: • • • •

Irakasleak edo ez irakasleak tutoreari ekintzaren berri emango dio eta gertatutakoaren akta jasoko du eta hartutako neurri zuzentzaileak adieraziz, biek izenpetuko dutelarik. Irakasleak, ikaslearen bidez, idatzia gurasoei bidaliko die. Halaber, tutoreari eta Ikasketa Buruari kopia bana emango die. Bi egunen buruan gurasoek akta sinatua itzuliko diote berriz irakasleari, eta honek tutoreari jakinarazi ondoren, Ikasketa Buruari emango dio artxibatzeko. Epe hori idatzia sinaturik itzuli gabe pasatuz gero, irakasleak telefonoz jakinen gainean jarriko ditu gurasoak, idatziarekiko izandako portaera ere beste hutsegite arin berri bat izan daitekeela adieraziz bide batez.

(57.3.)– Kasu guztietan, jokabide desegokiei eta jokabide desegokiak zuzentzeari buruz idatziz edota euskarri informatikoetan jaso diren agiriak ikasturte akademikoa amaitzean suntsituko dira. b)Hondatutako materialaren ordainketa edo/eta konponketa hutsegitea egin dutenen artean . c)Kalte materialen konponketa edo zikindutakoaren garbiketa lanak betetzea ikastorduetatik kanpo . d)Ikastolan kendutako sakelako telefonoaren itzulpena ikastetxean bertan egingo zaie, bila etorritako gurasoei zuzenean emanaz.

(35. artikulua) Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabideen zuzenketa. Bizikidetzaren aurkako jokabide baten aurrean honelako prozedura hau erabiliko da: • • •

Irakasleak edo ez-irakasleak gertatutakoaren berri adieraziko du idatziz, (Balorapena orria bete) eta hutsegitearen balorazio eskaera hori Ikasketa Buruari emango dio. Ikasketa Buruak, idazkia eta behar den informazio osagarria eskuratu ondoren Bizikidetza taldeari eta zuzendaritza taldeari jakinaraziko dio. Zuzendariak gertatutakoari dagokion balorazioa eginaz, neurri zuzentzaile egokiena erabakiko du.

Ondorengo neurri hauek ekar ditzake : a) Bizikidetzaren aurkako jokabideari eta haren ondorioei buruzko hausnarketa eta jokabidea bideratzeko orientazioak. 17


b) Ohartarazpen idatzia. hutsegite desegokien pilaketagatik denean izan ezik. Arloko irakasleak, ez irakasleak edo tutoreak eginiko txosten zehatzak ere adieraziko dira bertan. c) Ohartarazpena, ikasleen, gurasoak edo legezko ordezkariak bertan direla. d) Kalte materialen konponketarako, Eskola-komunitateko jardueren garapenerako, edota hobekuntzarako lanak betetzea. Lan hauek ikastorduetatik kanpo bete beharko dira, ebaluazio bati dagokion epe barruan. e) (35.f) Ikastetxera edo zenbait klaseetara etortzeko eskubidearen galera, gehienez 3 egun lektiboko epean, etengabeko ebaluaketa galdu gabe. Zigortutako ikasleak bere gain hartu behar du egun horietan galdutako lanen ardura. f) (35.g ) Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte. g) (35h) Eskolaz kanpo egin behar diren jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea etetea, gehienez ere zuzendutako jokabidea egin den hiruhilekoa amaitu arte; edo, jokabide hori hiruhileko akademikoaren azken hilabetean gertatu bada, hurrengo hiruhilekoa amaitu arte.

(36. artikulua) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideen zuzenketa. 1.– Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak zuzentzeko aurreko artikuluan bildutako neurri bat edo gehiago aplikatuko ditu zuzendariak, eta, horiez gain, honako hauetako edozein: a) Lan hezigarriak eskola-ordutegitik kanpo egitea, edo ikastetxeko jarduerak hobetzeko eta garatzeko lagungarriak direnak, edo, hala badagokio, eragindako kalte materialak konpontzeko lanak, betiere sei hilabetez gehienez ere. b) Arlo edo irakasgai bateko edo gehiagoko eskoletara joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta. c) Ikastetxera joateko eskubidea etetea hiru eskola-egunetik hogeira bitartean. Horren ondorioz, ikasleak ez du etengabeko ebaluazioa galduko, betiere lan jakin batzuk edo etxerako zeregin jakin batzuk egiten baditu, hartarako izendatutako irakasleek kontrolatuta. d) Eskolaz kanpoko jardueretan edo ikastetxetik kanpoko jarduera osagarrietan parte hartzeko eskubidea edo eskola-garraioko zerbitzua edo jangela-zerbitzua 18


erabiltzeko eskubidea etetea. Neurri hori ikasturtea amaitu arte aplikatu ahal izango da.

(35. artikulua) Ikastetxez aldatzeko proposamena 1.– Ikastetxe-aldaketa ondoko kasu hauetan proposatu ahal izango da: a) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ikasleari gutxienez bi aldiz zuzendu bazaio, betiere 1.n) idatz-zatian zehaztutakoa salbu, eta lehen zuzenketa gauzatu zenetik ehun eta hogei eskola-egun baino gehiago igaro ez badira. b) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragin dion jokabideak berdinen arteko tratu txarrak edo sexuagatiko jazarpena berarekin badakar. c) Ikastetxeko irakasle bati eraso egitea. d) Salbuespenez, hezkuntza komunitateko beste kide batzuei eraso larriak egin izana.

(41. artikulua) Neurri zuzentzaileak proportzionaltasunez aplikatzen direla bermatzeko irizpideak. 1.– Jokabide deskribatuak zuzentzeko neurriak aplikatzeko, alderdi hauek hartu behar dira kontuan: –Neurri zuzentzaileak mailakatzeko garaian a) Xehetasun aringarritzat hartuko dira: 1-

Besterik gabe, berez aitortzea egindako hutsegitea.

2-

Lehenagotik zigortua ez izatea.

3 - Materialari edo ondasun higikor edo higigaitzei kalteak egin zaizkienean, espedienteari ebazpena eman aurretik, kalte horiek konpontzea ikastorduetatik kanpo. 4 - Irainen, laidoen eta Ikastetxeko jardunen garapenaren aldaketaren kasuan, publikoki barkamena eskatzea. b) Inguruabar larrigarritzat hauek joko dira: 19


1 - Adin txikiagokoaren, balio urritasunaren edo Ikastetxera duela gutxi sartu denaren egoeran daudenen aurka egiten denean, lapurketa, erasoa, iraina edo laidoa. 2-

Berariaz izan denean.

3-

Premeditazioa, edo aurreakordioa egon denean.

4-

Taldekako hutsegitera bultzada edo laguntza izan denean.

5 - Arau-hausterakoan, eskola-eremuko gehiegizko baliapena egin izana.

ordezkatze

karguaz

6 – Arau-hauste horren errepikapena ematea. c) Neurriaren maila igotzeko edo gutxitzeko ondorioetarako inguruabar aringarri edo astungarri bat edo gehiago batera egotea kontutan hartuko da espedienteari ebazpena ematerakoan, eta hala bada, hutsegitearen kalifikazioa gutxitzekoan. d) Eskatu ondoren, eta sortu duen hutsegitea egin duen ikaslearen jarreran aldaketa baikorra egiaztatu ondoren, neurriaren iraupena laburtzea edo desegitea ere erabaki ahal izango du. e) Ikastetxeak programatutako ekintza osagarri eta eskolaz kanpokoen garaian edo garraioko zerbitzuan gauzatzen bada arau-haustea, hutsegite hori eskolaesparrutik kanpo egitea ez da eragozpen izango Barne Araudi hau erabiltzeko. Halaber, eskola-jardunarekin erlaziorik badagoela nabarmentzen bada, Barne Araudi hau erabilgarria izango da. III. KAPITULUA JOKABIDEAK ZUZENTZEKO BIDE ALTERNATIBOAK

(42. artikulua) Xedapen orokorrak. 42.1.– Ikastetxeetako zuzendariek ahalegina egingo dute bizikidetza-arazoak konpontzeko, Dekretu honetako IV. kapituluan araututako prozedurak erabili gabe, eta, ahal dela, kapitulu honetan adierazten diren bide alternatiboak erabilita. 42.2.– Lehentasunez, zuzendariek ahalegina egingo dute alde hauek adiskidetu daitezen: hezkuntza-komunitateko kideren bati eskubideak urratu dizkion ikaslea eta bere eskubideak urratuak ikusi dituen hezkuntza-komunitateko kidea. Horrez gain, eta, posible bada, sortutako kalte materialak edo moralak konpontzen ahaleginduko dira. 20


42.3.– Bide horiek erabiliz zuzendu diren jokabideen berri eman behar zaie ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenari edo Eskola Kontseiluari eta irakasleen klaustroari (jokabide horiek bizikidetzaren aurkakoak izan behar zuten edo bizikidetzari kalte larria eragiten diotenak). 42.4– Bizikidetzaren aurkako jokabideak eta hari kalte larria eragiten diotenak, behin kapitulu honetan adierazitako bide alternatiboak erabilita zuzendu ondoren, soilik ondorio hauetarako jasoko dira ikastetxeetan: ikasleak aurrez hutsegiteren bat egin duen ala ez jakiteko.

(48. artikulua) Bizikidetzarako konpromiso hezigarriak. 1.– Kasu guztietan, kaltetuek barkamena onartu ez dutelako adiskidetzerik lortu ez denetan ere, neurri zuzentzaileen aplikazioa eten ahal izango da ikasle interesdunak bizikidetza-konpromiso hezigarria sinatuta; ikaslea adingabea bada, gurasoek edo legezko ordezkariek ere sinatu behako dute. Bizikidetzakonpromiso hezigarrietan, honako hauek bildu beharko dira, behar bezala zehaztuta, baita denboraren aldetik ere. 2.– Bizikidetzari buruzko prestakuntza-jardunak, eta bizikidetzaren aurkako jokabideak aldatzeko eta horien prebentziorako gurasoek edo legezko ordezkariek, hartarako konpromisoa hartuta, gauzatuko dituztenak, eurek edo erakunde, ikastetxe edo pertsona egokien bidez gauzatuko dituztenak, hain zuzen ere. Era berean, ikastetxearekin komunikatzeko eta koordinatzeko mekanismoak bildu beharko dira.

IV. KAPITULUA NEURRI ZUZENTZAILEAK APLIKATZEKO PROZEDURAK Xedapen orokorrak

(49. artikulua.) Kontrakoak diren eta bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzeko erabili behar diren prozedurak. Kontrakoak diren eta bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzeko kapitulu honetan arautu diren prozeduretako bat erabili behar da derrigorrez, betiere, III. kapituluan jaso diren aukerako bideak aplikatzea posible izan ez denean. Hauek AJAn zehaztuko dira.

(50. artikulua) eskumenduna.

Neurri zuzentzaileak aplikatzeko 21

organo


1. Irakasle guztiek eskumena dute berehala zuzentzeko ikasleen jokabide desegokiak, zaintzapean dauzkatenean gelan edo ikastetxeko beste instalazio batzuetan, edo handik kanpo (50.1 art.). 2. Irakasle guztiek, beren aurrean bizikidetzaren kontrako jokabide bat gertatzen bada, edo bizikidetzari kalte larria egiten diona, eskumena daukate ikaslea unean bertan hitzez ohartarazteko, bai eta zuzendariarengana bidaltzeko ere, edo ikasketa-buruarengana, edo une horretan ikastetxearen ardura bere gain duen zuzendaritza-taldeko kide batengana (50.2 art.). 3. Zuzendariak du bizikidetzaren kontrako jokabideak edo hari kalte larria egiten diotenak zuzentzeko eskumena (50.3 art.). 4. Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak du zuzendariaren erabakiak berraztertzeko eskumena (50.4 art.). 5. Epeak: Epa guztiak eskola egunetan adieraziko dira (51.1)

(54. artikulua) Ikastetxearen barruan jakinarazpenak nahiz erreklamazioak egiteko modua eta epea. 1.– Dekretu honetan arautu diren prozeduren egintzei buruzko jakinarazpenak jakitera eman behar den egintza gertatu eta hurrengo eskola-eguna amaitu aurretik egin beharko dira. 2.– Kapitulu honetan arautu diren prozeduretan jaso diren erreklamazioak jartzeko epea hiru egunekoa izango da. 3.– Dekretu honetan arautu diren prozeduren barruan jaso diren eta hezkuntzakomunitateko kideei helarazi behar zaizkien jakinarazpenak nahiz zitazioak jasotzaileak mezua jaso duela argi jakiteko moduan igorri behar dira.

(66. artikulua.)– Ordezkaritza Organo Gorenaren edo Eskola Kontseiluaren erabakia. 1.– Batetik, zein neurri aplikatu behar den erabakitzeko idazki arrazoitua eta, bestetik, ikaslearen edota, ikaslea adinez txiki bada, haren gurasoen edo legezko ordezkarien erreklamazioan jasotako alegazioak kontuan hartuta, Ordezkaritza Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak neurri hori berretsiko du, betiere Dekretu honetan aurreikusitakoaren araberakoa dela irizten badio, bestela, erabakia berriz aztertzea erabakiko du. 2.– OOGk edo Eskola Kontseiluak bere eskumenak eskuordetu ahalko dizkio ikastetxeak AJAan edo Barne Araudian ezarrita dituen ordezko batzordeei edo horretarako eratutako Batzorde bati, betiere Ordezkaritza Organo Goreneko kideek erabakia gehiengo osoz onartzen badute. Nolanahi ere, legez ezarritako gurasoen, ikasleen eta irakasleen proportzioak errespetatu beharko dira, eta horretarako boto haztatu sistema ezarri ahalko da. 22


3.– Ordezkaritzako Organo Gorenak edo Eskola Kontseiluak gehienez ere hiru eguneko epean hartu beharko du bere erabakia. Bizikidetzan kalte larriak eragiten dituzten jokabideak zuzentzeko ohiko prozedurak eta ohiz kanpoko prozedurak euskarri dokumentaletan agertzen diren bezala aplikatuko dira. d.5 Barne araudiaren berrikuntza eta interpretapena d.5.1 Ikastetxeko Goi Batzordeko kide guztien hirurenak, irakasleen klaustroak, Gurasoen Elkarteko Batzordeak, 7 klase ordezkarien batzordeak edota Zuzendaritza Taldeak eskatuta, Barne Araudi honi aldaketak, osaketak eta zuzenketak egin ahal izango zaizkio. Hori egitea eskatzen duenak, emendakinak egin, idatzi eta Goi Batzordeari aurkeztearen ardura, bere gain hartu beharko du. d.5.2 Barne Araudi honen interpretapenean sor daitezke zalantzen aurrean, Goi Batzordeak adierazten duena nagusituko da.

e.IKASKETA BIDAIA 4.DBHko ikasleentzat bideratuta dagoen ekintza bat da. Izan ere, ikastetxean urteak egin ondoren ikasketa bidaia izango dute azken ekintzetako bat. Beraz, agurra emateko modu polita eta hezitzailea (antolaketa lanak, dirua ateratzeko egingo diren ekintzak, bidaian dituzten harremanak ...) izatea da bidaiaren helburua. Ikasketa bidaia ez da ikastetxearen (zuzendaritzaren, tutoreen, irakasleen) nahita Nahiazko eginkizuna. Hala ere, eskola orduetan aurrera eramango den ekintza denez, saiatuko gara bideratzen. Baina beti ere ikasleek argi izan behar dute ikasketa bidaia ez dela izango hainbat ekintzatan parte hartzeko koartada bat (gaupasak, mozkortu, aterpean arauak ez bete,...). Azkenik, adierazi ikasle askok ez dituztela 16 urte, eta irakasleentzat ardura handia suposatzen duela. Beraz, ikasleak garbi izan behar du ikastetxeak parte hartzen badu ekintza honetan ikastetxearen araudia aplikatuko dela bidaian zehar. e.1 Baldintzak ďƒ˜ Printzipioz, beste aisialdietako ekintzetan bezala, ikasle guztiek parte hartuko dute bidaiaren antolaketan eta bidaian. Dena dela, barne araudia aplikatuz, ikasleren batek 2 bizikidetzaren aurkako jokabide betetzen baditu, ezingo da joan (6 hilabetetan beste oker bat egin ezean indargabetu egiten da). Bizikidetzareen aurkako batekin Elkarbizitzarako Batzordeak erabakiko du joaterik duen ala ez. 23


 Ikasketa bidaia antolatu ahal izateko ikasleen %80ek gutxienez joan beharko dute. Bidaia egun lektiboetan egiten denez, joango ez diren ikasleek ikastetxera etorri beharko dute.  Ikasleek lortu behar dituzte bidaiara joateko irakasle laguntzaileak. Gutxi gorabehera 5 irakasle izango dira, eta kurtsoan zehar ikasleen jarrera egokia izan bada, errazago lortuko dituzte. Irakasleak lortzen ez badituzte, monitoreekin joan ahal izango dira ikasleak, baina orduan ez dira ikastetxearen ardurapean geratuko eta egun lektiboetatik kanpo joan beharko dute.  Irakasle bat eta gela bakoitzeko bi arduradun izendatuko dira ikasketa bidaiaren batzordea osatzeko. Batzordearen helburua bidaiaren antolaketa egitea eta dirua ateratzeko egingo diren ekintzak bideratzea izango da.  Talde bakoitzak adostuko du hilero kuota bat jartzea edo ez. Ekintzetan (otartekoen, eguberritako produktuen salmenta,...) aterako den dirua ez da pertsonala izango, taldearena baizik. Horregatik, azkenean ikasleren bat joaten ez bada, jarri duen kuota (jarri badu) bakarrik itzuliko zaio.  Ikastetxearen araudia aplikatuko da bidaian zehar. Ikasleren batek modu larrian hautsiko balu, etxera itzuli beharko du trenez, eta gurasoen kargu geratuko da itzulera-bidaiaren ordainketa.  Egitarauak antolatzerakoan, ikasketa bidaia denez gero, gutxienez bidai aldiko egun bat kultur ekintzetarako erabiliko da.

24


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.