Gazteizko katedral zaharra

Page 1

Azaroak 3a zen. Goizeko 9:25ean egon behar ginen ikastolan beti bezala. Bazegoen ezuzteko bat: Marisol, Ikasle baten ama. Gurekin etorrri zen laguntzera. Denok bildu ginenean, oinez Santa María Katedralera abiatu ginen. Ailegatu bezain laster begirale batek jaso gintuen. Hasteko eraman gintuen gela batera Gasteizi eta Katedralari buruzko bideo bat ikusteko. Jarraian, saretxo eta kaskoa jantzi ondoren, sartu ginen katedralean. Aldarean kokatuta katedralak arazoak zituela eta nola konpontzen ari ziren, aintzinean hor jende ospetsua lurperatzen zutela kontatu zigun. Segidan, barrazkiloko forma zuen eskailera batetik igo ginen “Erronda ibilbide”ra ailegatu arte. Hortik, Gasteizko irudi polita ikusten zen. Jarraitu genuen igotzen “triforio”ra heltzeko. Oso estua zen. Hasi ginen jaisten katedraleko organoa ikusi arte. Azkenean, jaitsi ginen elizperaino. Hor begiraleak esan zigun duela 600 urte eskultoreak kontratau zituzten elizpea egiteko eta irudiak kolorea galtzen ari zirela. Baita ere kontatu zigun elizpean “Ama Birgina”ren istorioa kontatzen zela. Horrekin amaitu genuen bisita. Katedralari buruz liburuxka jaso ondoren, ikastolara abiatu ginen txirimiripean. ANE MIREN, MAIDER ETA OIHANE (6. D)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.