Alegiak

Page 1

4.B


Duela asko, bazegoen arrano errege bat. Arranoa erbia baino harroputzagoa eta lehiakorra zen. Arranoa beti zegoen agintzen, eta egun batean basoko animaliek, arranoa basotik kanporatzea erabaki zuten. Pentsatzen egon ondoren, arranoari alde egiteko esan zioten. Arranoa asko haserretu zen, eta hirira joan zen. Hor ehiztari batzuk bera hiltzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. Basotik kanpo zeuden gauzak (HAU DA, HIRIAN ) ez zituen ezagutzen. Kotxe bat etorri eta hil egin zuen. Basoko animaliak, ez ziren berriz arrano harroputz batekin topatu

EZ GARA HARROPUTZAK IZAN BEHAR, BESTELA BAZTERTUKO GAITUZTE.


Mariam

Orain dela gutxi baziren azeri bat eta arrano bat. Azeriak pertsona baino azkarragoa zen eta oso zuhurra, arranoa, aldiz, harroputza eta erbia bezain lehiakorra. Egun batean arranoa eta azeria elkartu ziren eta arranoa lehiakorra zenez, hasi zen azeriari esaten: -Baietz nik oilategitik oilo bat lapurtu. Eta azeriak erantzun zion: -Ezetz. Arranoak eta azeriak egoera horretan erronka bat egin zuten.�Oilo bat lapurtzen duena onena izango da�azaldu zuen arranoak. Arranoa hegan joan zen, baina handia zenez, oilo guztiek ikusi zuten, eta ihes egin zuten.Arranoak ez zuen lortu apustua irabaztea. Azeriaren txanda zen, azeriak tunel bat egin zuen oilategiaren behean eta zulotik joan zen oilategira eta oilo bat lapurtu zuen. Baina arranoa haserretu zen eta azeriak azaldu zion inor ez dela onena gauza guztietan. Arranoak lezioa ikasi zuen eta azeriari barkatu zion. Harroputza ez izan edo besteen aurrean txarto geldituko zara

UNAI


Duela urte asko Flas deitutako foka bat Ipar poloan bizi zen . Azeria baino azkarragoa , inurria bezain langilea , txikia , lasaia , atsegina eta Jamuna zen eta beti uretara botatzen zen . Egun batean uretara bota zen eta izoztuta zegoenez , femurra apurtu zuen . Anbulantzia etorri zen eta esan zioten amari ospitalera eraman behar zutela . Igeltxoa jarri zioten . 5 egun egon zen ospitalean igeltxoarekin . Amak egunero bisita bat egiten zion . Ondo jarri zenean etxera eraman zuten eta oso pozik jarri zen etxean zegoelako . Hurrengo egunean etxean festa bat egin zuten Flas etxean zegoelako .

Ez dugu zure burua bota behar leku ezezagunetara bestela hezur bat apurtuko duzu.

Nerea


Duela urte asko bazen behin izurde bat . Izurdea aingerua baino zintzoagoa zen eta beti zegoen laguntzeko prest . Baina hori bai, batzuetan bihurria zen. Bapatean ume talde baten autobusa iritis eta Itsaso ertzean gelditu zen . Izurdea urduritzen hasi zen eta inurriak sentitzen zituen sabelean , batzekien buruz botako zirela eta . Primeran zekien 26 ume inguru zirela eta itsasoan , bertan , harri handi bat zegoela justu behean . Izurdea inurria baino kezkatuago zegoen , eta nor salbatu pentsatzen zuen bitartean , umeak harriaren kontra jo zuten buruan . Hospitalera eraman ondoren izurdeak barkamena eskatu zien . Haietatik kopuru erdia gurpildun aulki


batean jarri zituzten eta beste erdiak hospitalean lo egitera geratu ziren .

Erreka, ibai edo edozein Itsaso ezezagunetan ez bota buruz edo bestela ...

Lierni


Behin batean bazen katu txiki bat,txakurra baino hobeagoa eta beldurtia, baino batzuetan ausarta jartzen zen. Egun batean joan zen Nilora... Bi kokodriloekin topatu egin zen. Batbatean bota ziren katuaren gainean!! Eta katua hasi zen korrika,baino kokodriloak ere bai. Harrapatu zuten! Oso txikia zenez, kokodriloaren sabelaren aspitik pasatu zen. Korrika bueltatu zen piramidera. Kokodriloak oso tonto zirenez, hil ziren tranpa batekin. Katua oso pozik bizi zen hortik aurrera.

EZ IZAN BELDURTI, GAUZAK EGIN AHAL DIRA ETA... Yeray


PAKOREN ISTORIOAK Duela urte asko kaxa batean txerri txiki bat aurkitu nuen. Pako izena jarri nion. Urte bat eta gero erdi-aroko azokan Pako galdu zen. Pakok beldurra zeukan eta nik ere bai. Bi neskak hartu zuten Pako. Neska horiek bikiak ziren: Ile horia zeuzkaten, begi urdinak zeuzkaten, zerua baino urdinagoa, oso politak ziren, laminak bezain politak. Nik ez nuen aurkitzen. Esaten nuen: - Pakooo, Paaako, Pako...! Baino ez nuen aurkitzen. Erdi- aroko Azokan Asier aurkitu nuen, eta galdetu nion: - ikusi duzu Pako? Nik ez dut aurkizen. Lagundu, mesedez ! Eta Asierrek esan zion: - Bale, lagunduko dizut! Neska horiek nire lagun baten arrebak dira (Nire laguna, Mario deitzen da) 6 ak eta laurdenak ziren, eta nik ez nuen aurkitzen. Neskak banko batean eseri ziren, eta Pakok


lo hartu zuen. Nik aurkitu nuen, eta nire etxera eraman nuen. Pako esnatu zen eta oso pozik jarri zen. Nik ere bai.

Lagunak zaindu behar ditugu

Danel


Duela urte asko, Sergio deitzen zen izurde bat, itsasoan bizi zen. Izurdea euli bat bezain txikia zen eta makil bat bezain fina. Lagun fidela , lasaia eta bihotz onekoa . Egun batean mutil bat oso urrutira joan zen . Itota zegoen , baina flotatzen , izurdearen kobara heldu zen . Hor zegoen izurdea! Izurdeak kobaren ertzera eraman zuen eta buzo zahar bat eman zion. Hor egon zen konortea galduta. Bost aste pasa eta gero mutila bere onera itzuli zen. Bost urte egon zen izurdearekin eta lagunak egin ziren , baina bere amak bere falta somatzen zuen eta bere amarekin joan zen . Hortik aurrera izurdea egunero joaten da mutila ikustera.

Ez joan hondartzatik urrun edo itoko zara!

Sergio


Bazen behin txori bat, deitzen zen Estrella. Tximeleta baino politagoa . Esaten zien bere lagunei bera beraiek baino politagoa zela. Egun batean igotzen ari zen bere lagunaren etxera eta gero esan zion txoriak bere lagunari bera baino politagoa zela eta laguna haserretu zen. Orduan politena zela esateagatik lagunik gabe geratu zen. Orduan barkamena eskatu zien eta ez zuen berriro egingo esan zien.

Ez izan harroputza bestela lagunik gabe geldituko zara.

Olatz


Orain dela gutxi Panti deitzen zen izurde bat ezagutu nuen. Erregela bat bezain fina zen eta untxi bat bezain txikia. Panti bere gurasoekin eta arrebarekin bizi zen Hendaiako igerileku batean. Egun batean bere arreba Dantirekin jolasten zegoela, bere arreba marrazo batekin topatu egin zen eta Pantiri esan zion aita eta ama bilatzeko baina‌ Momentu horretan marrazoak Danti jan zuen. Izurdea gurasoekin heldu zenean susto handia hartu zuen Danti ez zegoelako eta hurrengo egunean antzerki bat egin behar zutelako. Marrazoa ikusi zuten eta esan zuen: - Danti nire sabelaren barruan dago! Orduan pistola bat hartu eta marrazoa hil egin zuten eta Danti bere sabeletik atera egin zuten poz–pozik. Hurrengo egunean , esnatzerakoan, antzerkia egitera joan ziren laurok. Antzerkia egitean neska harroputz batek ume bati esan zion izurdeekin ateratzeko, baina umea


igerilekura erori egin zen . Bi izurdeak, belarriak tente jarrita, neskak esan ziena egin zuten: umearen bila joan ziren . Atera zutenean denak oso pozik jarri ziren eta merienda bat egin zuten.

Ez kasurik egin ezezagunei, bestela zerbait egin ahal dizute.

IRATI


Duela urte asko Pepe deitzen zen txakur bat etxe polit batean bizi zen, eta bere maisua Juan deitzen zen, txakurra zen. Ona zen, lehoi bat bezain azkarra, lehoi bat baino ausartagoa eta katu bat bezain lagun fidela. Egun batean jolasten ari zen eta txakurrari humeroa apurtu zitzaion. Ezin zuen ibili ,horregatik ezin zuen jolastu. Ordu batzuk pasa eta gero katu bat agertu zen, eta bere laguna egin zen. Orduan joan behar izan ziren medikura, baina txakurrak ez zuen nahi ikusi medikua eta pentsatu zuen: “gaiztoa da�, baina ez, oso ona zen. Hortik aurrera medikuak sendatu zion hezurra eta jolastu egin zuen.

Jolastu behar da ondo Eta poliki poliki.

David


Orain dela urte asko, untxi zuhur bat bizi zen. Ona zen , langilea , txikia, jatorra eta baso batean bizi zen. Egun batean otso bat aurkitu zuen eta bere amaren laguntzarekin hiltzen saiatu zen, baina bere ama jan zuen. Orduan txakur baten laguna egin zen eta gainera bere jabea ehiztaria zen. Orduan, otsoa hil eta bere ama tripatik atera zuten. Amak umeari esan zion: - Bihar beste baso batera bizitzera joango gara. Eta umea: - Ezzzz! Hurrengo egunean lagunak agurtu zituzten eta untxia joan zen. Untxia triste joan zen , hurrengo basoan lagun berri bat egin zuenez pozik gelditu zen.

Lagun bat galtzen baduzu, ez tristetu, ziur beste bat aurkituko duzula.

Iker S


Bazen behin Toka deitzen zen dortoka bat. Mendian bizi zen. Txakurrak bezain ona zen eta gu baino alaiagoa. Egun batean azeri batek hildarena egin zuen eta dortoka joan zen sendatzera. Hurbildu zenean azeriak aprobetxatu zuen dortoka harrapatzeko eta hiltzeko. Azeria farrez hasi zen baina‌ animalia guztiak zezena baino haserretuago jarri ziren, eta azeria korrika hasi zen. Erbiak harrapatu zuen, eta hartzak hil egin zuen. Hortik aurrera animaliek dortokak ikusten zituztenean, laguntzen diete.

Asier


Bazen behin, hartzkume bat. Hartzkumea, oso astakiloa, loroa bezain berritsua, barregarria, eta bihotz onekoa zen. Egun batean, erreka bat aurkitu zuen eta ezer jakin gabe, errekara bota zen. Sakona ez zenez, kolpe bat hartu eta zorabiatu egin zen. Hartz ama ikusi egin zuenean, asko kezkatu zen eta hartzen hospitalera eraman zuen bere kumea. Medikuak erradiografia bat egin zion eta burezurra apurtu zuela esan zion amari. Operazio bat egin zioten buruan hartzkumeari eta ondo jarri egin zen. Hartzkumea ez zen berriro bota erreketara, bueno, ezagutzen ez zituenak gutxienez. Erreka ezezagun bat aurkitu baduzu, ez bota, bestela min egin ahal duzu edo zerbait apurtu ahal duzu.

E単aut


Bazen behin Txiki deitutako izurde bat. Oso polita eta ausarta zen eta asko gustatzen zitzaion igerilekura joatea. Itsasoan bizi zen bere amarekin. Egun batean galdu zen, lagun batekin topo egin zuen eta oso lagunak egin ziren. Hortik aurrera, lagunak izan ziren betirako.

Betirako izan behar ditugu lagunak Lucas


ARGI IZURDEA Duela urte asko Argi deitzen zen izurde bat itsasoan bizi zen.Nire izurdea arina eta azkarra zen. Beti niri laguntzeko prest zegoen, eta norbait uretara erortzen zenean bila etortzen zen. Argi, azeria bezain azkarra zen. Egun batean nire laguna Mikel uretara erori zen. Mikelek oihukatu,zuen: -Lagundu,lagundu! Argik Mikelen oihuak entzun zituen eta bere bila joan zen salbatzeko asmoz. Aurkitu zuen eta Mikelek eskerrak eman zizkion. Muxu bat eta besarkada handi bat ere eman zion. Hortik aurrera bere lagun mina izan zen. Oso pozik zegoen izurdea Mikelekin eta fama handia hartu zuen. Lagunak izan ziren ziren betirako. Lagunak oso garrantsitsuak dira jolasteko.

Ainhoa


Orain dela gutxi, ehiztari bat bere emaztearekin bizi zen basoko etxola batean. Hortik hurbil azeria baino zuhurragoak ziren. arrano multzo bat egunero igarotzen zen janariaren bila Egun batean ehiztaria ehiza egitera joan zen eta arrano multzoko arrano bati eman zion sabelean. Ehiztaria oporrak ailegatzen diren egunetan baino pozago jarri zen, eta zegoen lekutik jaitsi zen. 5 minuto geroago lurrera ailegatu zen eta arranoa hanketatik hartu, eta bere txabolara eraman zuen. Etxolan teilatutik zintzilikatu zuen eta buruz behera geratu zen. Hurrengo egunean ehiza egitera joan zen berriz, baina arranoak lekua inguratu zuten eta... Zasss!!! Ehiztaria hil zuten. Arranoak ehiztariaren txabolara joan ziren, lehioa apurtu, bere laguna askatu zuten eta albaitariarengana eraman zuten Ez hil animaliak edo bestela gauza txarrak gertatuko zaizkizu.

Aitzol


Oluchi

Duela urte asko bazen Loa deitzen zen txakur bat. Basoan bizi zen bakarrik. Loa polita, azkarra eta ausarrta zen. Tigre bat bezain ausarta. Egun batean Gia deitzen zen txakur batekin topatu zen. Ura bilatzera joan ziren, baina hotza zegoenez, janaria usaindu zuten eta joan ziren janaria bilatzera. Orduan lehoi batekin topatu ziren. Loa eta Gia hasi ziren korrika eta lehoia ere bai. Loa harrapatu zuen eta Loak esan zuen: - lagundu lagundu! Giak ideia bat izan zuen, harri bat hartu zuen eta golpe bat eman zion lehoiari. Loa eta Giak jabea ikusi zuten eta berarekin geratu ziren.

Ez molestatu lehoiari edo harrapatuko zaitu eta hilko zara.


Duela 20 urte, baziren Tom eta Jerri deitzen ziren katu bat eta sagu bat. Sagua oso azkarra zen, oso ona, langilea, jatuna eta beti oso pozik zegoen. Katua, berriz, oso gaiztoa zen, jatuna, dena nahi zuen eta beti zegoen saguaren bila. Egun batean, katua gozez zegoen ,baina ez zegoen jatekorik eta orduan jan nahi zuen sagua. Baina saguak entzun zion katuari, eta oso azkarra zenez, plan bat pentsatu zuen eta egin zuen. Jarri zuen panpinezko sagu bat, eta katuak uste zuen benetazko sagua zela. Katua oso gaizki jarri zen. Eta gizona ailegatu zenean, oso oso gaizki zegoen.Gizonak eraman zuen medikura. Katua heldu zenean, sagua oso triste geratu zen gertatu zenarekin, baina katua ere triste geratu zen, nahi zuelako jan bere laguna. Eta berriro lagunak egin ziren. Ez portatu gaizki lagunekin, bestela lagunak galdiko dituzu.

Amelie


Bazen behin Napi deitzen zen arrain bat. Arrain txikia zen, marmota bat bezain txikia, baina intsektu bat baino handiagoa. Egun batean, Napi, paseo bat itsasotik ematea erabaki zuen. Itsasoaren sakoneraino joan zen, eta han diamante bat aurkitu zuen. Napiri asko gustatu zitzaion eta bere etxera eramatea erabaki zuen. Bere etxera ailegatu baino lehen, Napi marrazo batekin topo egin zuen. Marrazoak bere semearentzat nahi zuen diamantea, horregatik, bere hortz zorrotzekin hartu zuen diamantea eta arraina ere bai. Orduan konturatu gabe, Napi irentsi egin zuen, eta gainera diamantea erori zitzaion. Azkenean, diamantea ez zen inorentzat izan, baina Napi marrazotik ateratzea zen momento horretan nahi zuena. Denbora asko pasa eta gero, Napik ateratzea lortu zuen. Gainera diamantea ikusi eta hartu egin zuen..

Txikia baina azkarra baldin bazara, handia baino indartsuagoa izango zara. Maider


Duela urte asko itsasoan zegoen izurde txiki bat, polita eta umezurtza.

Egun batean marrazo gaizto batek hartu zuen izurdea eta bapatean egin zion zauri handi bat. Izurdeak, orduan, egin zion kozka marrazoari eta hau haserretu zen . Izurdea ia ia hil zen baina sorosle batek ikusi zuen eta bota zen uretara. Sorosleak hil zuen marrazoa, eta eraman zuen hondartzara. Hor sendatu zuen eta eraman zuen akuarium batera; hor zeuden beste izurde batzuk eta bera poz pozik bizi zen bere lagun berriekin.

´´ Gauza txarrak egiten badituzu gaizki portatuko dira zurekin´´.

Marcos


LOROAK IHES EGIN DU Bazen behin, loro bat etxe batean bizi zena eta oso berritsua zena. Inurria baino langileagoa eta oso tuntuna. Egun batean loroak ihes egin zuen kaiolatik eta etxetik joan zen.Ondoren ume bat joan zen harrapatzera baina ez zuen harrapatu .Berriro saiatu zen eta harrapatu zuen. Loroaren jabea joan zen beste umearen etxera eta bereskuratu zuen. Sarraila ipini zuen kaiolan eta loroak ez zuen ihes egin berriro.

Ezin dela ihes egin gurasoengandik, bestela galduko zara.

Iker O


Umea eta txakurra Duela urte asko, hiri batean, txakur bat zegoen. Txakurra Seymur deitzen zen. Begiak zerua bezain urdinak zituen eta ilea marroi argia zuen. Bera, oso bihotz onekoa zen, eta lugun fidela. Egun batean, Seymur parkera joan zen eta gordeleku batean ume bat zegoen galduta. - Zer gertatzen zaizu? -Esan zion Seymurrek. - Galduta nago eta nire gurasoak ez ditut aurkitzen – Esan zuen umeak.

Umea Julen deitzen zen 4 urte zituen , ilea marroixka zuen , eta begiak egurra bezain marroiak zituen. Seymur eta Julen etxe batetik bestera joan ziren, eta azkenean Julenen gurasoak aurkitu zituzten. - Eskerrik asko, txakurtxo-esan zuen Julenen amak. - Nola deitzen da, Julen? –esan zuen Julenen aitak. - Seymur.Gelditu al gara berarekin? – Esan zuen Julenek. Eta berarekin gelditu ziren.

BETI ZUEN GURASOEKIN EGOTEA KOMENIGARRIA IZATEN DA, BESTELA BAKARRIK EGONGO ZARA. Maitena


Bazen behin Pepito deitzen zen perikito bat. Bera polita zen, harroputza, putre bat bezain handia eta tontua. Egun batean paseatzen hasi zen eta bat–batean bele bat etorri zen lurrera, eta Pepito gelditu zen. Gero ehiztariak hartu zuen belea. Perikitoak esan zion oso harroputza zela. Orduan kozka egin zion hankan eta ia–ia ezin zuen korrika egin, baina ez zuen amore eman eta bere atzetik joan zen, eta beste tiro bat bota zion, eta perikitoak esan zuen: - Aiii, ziztatuko dizut gorputz osotik. Ziztatu ondoren ehiztariak esan zuen: - Aiii, ze mina! Utziko dizut ihes egiten !!!!! Gero belea hartu zuen eta bere etxera eraman zuen, eta perikitoa bere familiarekin joan zen.

Ehiztariak ikasi zuen animaliak. Ondo zaindu behar direla

Ion eta Gaizka


HANKA BAT APURTU DUT! Bazen behin zakur bat Lulo deitzen zena. Lulo jatorra, azkarra eta lagun fidela zen, Kolonbian bizi zen bere jabearelin. Egun batean pilotarekin jolasten hanka bat apurtu zuen. Bere jabeak albaitariarengana eraman zuen. Albaitariak igeltso bat ipini zion apurtuta zuen hezurrean. Denbora pasa ondoren zakurra albaitariaren gelatik atera zen perone hezurrean igeltso batekin. Familia triste jarri zen zakurra igeltso batekin ikusi zutenean. Egun batzuk pasa ondoren familia zakurrak igeltso batekin ikusten ohitu ziren. Beraiek ere triste jarri ziren. Beste egun batean Sakura pilotarekin jolasten ari zen, jabea albaitariarengana joateko gauzak prestatzen esan zion. Lorategiaren atea irekita utzi zuen eta pilota errepidera atera zen. Lulo ziztu bizian atera zen errepidera eta PUM!!! KAMIOI BATEK HIL EGIN ZUEN. Igeltsoari ez citaci贸n ezer gertatu baina txakurrari bai. Lagunak, zaindu animaliak, eta saiatu beren bizitza arriskuan ez jartzen

SAIOA



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.