Irakaskuntza Publikoa 99zkia ekaina

Page 1

Irakaskuntza EAE Publikoa 99

Lege gordailua BI-2729/00

www.stee-eilas.org

zenbakia

2013ko ekaina

I K A S T U R T E

G E L D I T U

G A B E ! !

O S O A N


Aurkibidea Horma

2

Editoriala

3

Funtzionarioen Lan Akordioa

4

Ordezko araudiaren kaltetuak

5

Jubilazioak

6

E R A N T Z U T E N ‌

Ikastexeetako funtzionamendu gastuak 7 LOMCE de mal en peor 8 13-14 aurrematrikula Lan Osasuna

9 10

Eskola laikoa noizko? 11 Hezkidetza, generoa eta transgeneroa 12 Bangladesh

13

PAI: inglesa ikasteko programa Nafarroan 14 Laboralak

15

Han hemenka irakurritakoak

16

ETA 2

M O B I L I Z A Z I O A N !! 2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


EDITORIALA

IKASTURTE BENETAN LATZA Greba Orokorrarekin eman genion hasiera ikasturteari eta ia bukaeran beste batekin erantzun behar izan dugu. Hausnarketarako tarte lasaiagoak hartu beharko baditugu ere, ez dago soberan errepaso txikia ematea izan dugun ikasturteari. Eraso andanak ez du etenik izan: pentsio lege atzerakoia indarrean jarri da murrizketa gehiagorekin, soldatak astindu dituzte, zerbitzu eta langile publikoek egur gehiago jaso dute, langabezia neurri sinestezinetara eramaten ari dira enpresariak eta gobernariak inolako gupidarik gabe eta gero eta pobrezia gehiago hasi gara ikusten gure kaleetan. Azken bost urtetan behin eta berriro esan dutenaren aurkakoa egiten ari dira: arazoak konpondu baino, larritu, okertu egin dituzte. Hezkuntzan jasotakoak, arinagoak izan badira ere, ez dira nolanahikoak izan: azken urteetan metatutako lanpostu galera ordezkoen artean, lanpostu zerrendetan izandako murrizketak, ordezkapenak betetzeko atzerapena, soldata lapurreta, hitzartutakoak atzera egitea (EPE, lan legepekoen aurre-akordioa…), aurrekontuen jaitsiera, funtzionamendu gastuen auzia , liburuen berritze programa, jangeletako diru laguntzak… eta etorriko direnak. Nahiko pastela ez eta dena borobiltzeko LOMCE ekarri zigun Wert ministro espainiar eskuindarrak, hezkuntza munduan irekitako bide aurrerakoi guztiak mugatu, itxi edota zapuztuko dituen kontra-erreforma. Eskola komunitate osoak arbuiatu du ditxosozko legea, batzuk hitzez eta besteek baita mobilizazioen bitartez ere. EAEko agintarien epelkeriak gutxirako balio izan die, ikusi beharko noraino heltzeko gauza diren! Gainontzeko langileekin eta, oro har, jendartearekin burututako mobilizazioak benetan garrantzitsuak izan dira gure salaketa, ezadostasuna eta protesta adierazteko. Zalantza, eztabaida, batasun kontuak eta eraginkortasunaz hitz egin beharko dugu; etsipena, beldurra eta meneko izateari aurre egin beharko diogu; mobilizazio moldez eta ekimen osagarriez hausnartu beharko dugu; baino mobilizazio dinamikari eusteko helburuarekin ez badugu hori guztia egiten, orduan bai jai izango dugula, guk eta gure ondorengoek. Urte berezia izan da gure sektorean, inoiz baino mobilizazio gehiago izan direlako ikasturte osoan zehar, ikastetxeetan bertan bideratuak, euren kabuz, beste zenbait eragileen deialdiei erantzunez edota sindikatuenei jarraituz. Tokian tokiko konpromisoak hartzea benetako erantzun sendoa izaten ari da, elkarretaratzeak, kamixeta beltzak, ikastetxetakoak, asteroko pankartak, ekimen bereziak… Ehunka batzar egin ditugu hiru sindikatuok ikastetxez ikastetxe, baita guraso elkarteek ere eta LOMCEren eta murrizketen aurkako adierazpenak ia leku guztietara iritsi dira. Garbi geratu da irakaskuntzako langileok eta eskola komunitatearen gehiengoak ez ditugula onartzen jasaten ari garen eraso guztiak, ez dugula onartzen hezkuntza sistema gehiago kaltetzea, ez gaudela prest edozein erabaki onartzeko eta behar dugun protagonismoa gero eta ozenago aldarrikatzen dugula. Ez da erraza aurrean duguna, ez da erraza izango LOMCEren aplikazioa saihestea, murrizketei buelta ematea eta Euskal Eskola Publikoaren kalitatea bermatzea. Baina norabide horretan bideratzen baditugu ekimenak, indarrak metatuz eta eztabaida hutsalak alboratuz, gertuago izango dugu egoera hobean egoteko aukera. Asko dugu jokoan, zerbitzu publikoak eraisteko ahalegin horretan, eskola publikoa ere jomugan dago, bertan pairatzen ari baikara ondorio latzenak. Gure esku dagoena egiten jarraituko dugu, orain arte bezala. UN CURSO TREMENDO Un curso con huelga general al inicio y al final, plagado de ataques a los derechos civiles, laborales y sindicales, en el que gobernantes y mangantes han llevado el desempleo a índices insoportables y han acercado más la miseria a nuestras calles. Un curso que ha seguido trayendo más recortes a la enseñanza pública y que tiene en la LOMCE el último ataque. Un curso en el que las respuestas han sido continuas, variadas, a iniciativa de los propios centros, de diversos agentes o de los sindicatos. Una dinámica en la que habremos de continuar, dejando de lado discusiones estériles y formando un fuerte dique en defensa de la Escuela Pública Vasca. Es mucho lo que tenemos en juego.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 EKAINA

3


IRAKASLE FUNTZIONARIOEN LAN AKORDIO GALDUAREN BILA

Apirilaren 17an Mahai Sektoriala eratu zen Lakuan, lan-baldintzak arautuko dituen Akordio berri baten negoziazioari ekiteko helburuarekin Diskurtso politikoki zuzena luzatuz, Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordeak Euskal Eskolak inklusiboa izaten jarraitu behar duela eta Hezkuntza Sistemaren ardatza pertsonak direla adierazi zuen. Hori dela eta, krisialdian egon arren, irakasleriari esker Hezkuntza kalitatea ez dela gutxituko eta Sailak arreta berezia eskainiko digula azaldu zuen. Aurrekontu murriztuak arazo izan arren, ez dituztela langileagoaren kontratazioetan eta planifikazioan murrizketarik ezarriko. Ez zuen esan non ezarriko dituzte, baina momentuz diru partidatan eta zenbait egitasmotan ederki sartu dituztela guraizeak, ezer abisatu gabe.

Lakuan elkarteratzea EILAS, LAB, ELA

Sindikatuen gehiengoarekin akordio bat lotzea dela euren helburua eta ahalegin guztiak egingo direla ere esan dute... Baina… hitz politak eta xaboi apur bat emateaz gain, gauza gutxi (hala ere, hobe xaboia irainak baino, noski!) Hitz egin daitekeela bai, baina ez dago konpromisorik beraiek aurretik kritikatzen zituzten murrizketak atzera botatzeko, ez dago konpromisorik Madrildik etor daitezkeenak ez aplikatzeko, ez dago konpromisorik aurrekontuak handitzeko. Ezin esan abiapuntu ona denik negoziazioa bideratzeko. Ez gara itsuak, badakigu zein egoeratan bizi garen, baina badakigu ere ez dela bidez-

koa gertatzen ari dena, jasaten ari garen murrizketak eta lan baldintzen okertzea onartezina dela, eta horiek mahai gainean jarriko ditugula, behin eta berriro. Benetako negoziazioa gauzatu nahi bada, ezinbestekoa da, gure ustez, azken urte hauetan jasotzen ari garen eraso guztiei aurre egitea, arazoak identifikatzea, murrizketak bertan behera uztea eta hobetzeko bideak aurkitzea. Ezin dugu ontzat eman bizi dugun egoera, besterik gabe. Xede nagusia zein den garbi daukagu: baliabide ekonomiko eta giza baliabide nahikoak eta egokiak Euskal Eskola Publikoaren eskura jartzeko norabidean eta ikasleen eta familien aukera berdintasuna, ekitatea eta joera konpentsatzaileen bidean aurrera egin dezagun, lan hitzarmen duina aldarrikatzea.

EN BUSCA DEL CONVENIO… ¿PERDIDO? El pasado 17 de abril se constituyó la mesa sectorial para la negociación de un nuevo acuerdo laboral. En palabras de la Viceconsejera, a pesar de la crisis, la calidad del Sistema no se verá afectada gracias a un profesorado cualificado al que la Admón. va a prestar especial atención. En fin, que un poco de jabón y bonitas palabras… pero casi ningún compromiso, excepto hablar. Para ello presentaron una propuesta de negociación para discutir capítulo a capítulo "sobre todos los temas". Nuestra postura es clara: no estamos dispuestas a partir de cero, como si no hubiera ocurrido nada, ni vamos a dar por buena la situación actual; hay que echar atrás los recortes y dotar a la Escuela Pública de medios económicos y humanos suficientes para asegurar una oferta de calidad, equitativa y compensatoria.

4

2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


ORDEZKOEN ARAUDI BERRIAREN "KALTETUAK" Aurtengo birbaremazio prozesuak diskriminazio bat baino gehiago ekarri du araudi berriaren eskutik: Hizkuntza Eskoletako zerrendetakoak kanporatzea, Psicolanen habilitazioak ez onartzea, Erlijiokoak beste zerrendetara sartzea... Guzti hau salatu dugu, errekurtsoa jarri eta exijitu dugu esleipenak hasi baino lehen egoera hauei irtenbidea ematea kalteak saihesteko Aurtengo ordezkoen birbaremazio prozesuan, araudi berriaren ezarpena dela eta, irakasle ordezko asko kaltetuta gertatu dira. Hauexek hiru adibide: 1.- Hizkuntz Eskoletako ordezkoen zerrendetan zeudenek espresuki adierazi behar zuten zerrenda horietan egon nahi zutela, datorren urtean aparteko zerrendak izango direlako. Ezer ez esatekotan, Bigarren Hezkuntzako zerrendetan soilik geratuko ziren. Administrazioaren aldetik informazioa ez da batere argia izan eta hainbat irakaslek ez dute ezer adierazi. Ondorioz, HEOko zerrendatik kanpo geratu dira, bakanteetan urteak eman ondoren. Zerrenda horietan zeudenak bertan mantentzea eskatu dugu, kontrakorik adierazi ez badute, behintzat.

Prozesu korapilatsu bat bukatu eta beste bat hasi: esleipenak. Azkenaldian nazkatu gara entzuten oso modu erraza, erosoa, argia eta nonahi egiteko modukoa asmatu dutela: esleipen telematikoa. Abuztu osoan ordenagailua piztuta izan ondoren, prozesu luze eta nekagarri hau jarraituz, ez al da beranduegi lanean hasi baino bi egun eta erdi lehenago jakinaraztea hurrengo ikasturte osoa non pasatuko dugun? Zergatik luzatu hainbeste langileoi ezinegona? Gainera, hemen bukatzen zaie buruhaustea soilik plaza lortu dutenei, baina parte-hartzaileen ehuneko handi bat Bilbora joan beharko da eta agian zorte askorekin irailaren 4an lanean hasteko aukera izango dute.

2.-LHko espezialitate berriak eskuratzeko egindako ikastaro batzuk (2010eko urriaren 29a baino lehen hasitakoak) ordezkoei ez zaizkie birbaremazioan kontuan hartu (funtzionarioei, bai, ordea) eta horren ondorioz, ehunka ordezko ezin izango dute espezialitate horien zerrendetan sartu. Araudi berriaren hutsa da eta funtzionarioek izan zuten trataera berdina izatea eskatu dugu, ikastaro horiek aitortzea, berdintasunaren eta ekitatearen bidean. Bestela ordezkoak 2.mailako langile bihurtuko lirateke. 3.- Erlijio irakasle ordezkoei gainontzeko zerrendetan sartzeko aukera emateak besteekiko egoera diskriminatzailea sortu du eta hau ere errekurritu dugu. Garbi gelditu behar da, administrazioaren erabakia izan dela, araudiaren interpretazio okerra eta interesatua.

DISCRIMINACIONES EN LA REBAREMACIÓN El proceso de rebaremación de este curso nos ha traído más de una discriminación debido a la implantación de la nueva normativa de sustituciones. Por falta de información suficiente (no se explicitó que las listas de EOI serían independientes de las de secundaria), las personas pertenecientes a estas listas que en la rebaremación no han avisado de que querían seguir haciéndolo se les ha quitado de la lista; en la redacción de la nueva normativa de sustituciones no se tuvieron en cuenta los cursos homologados para adquirir nuevas especialidades en Primaria y muchos sustitutos y sustitutas no podrán acceder a determinadas listas aunque hayan acabado ese curso (psicolan); han colado a 200 profesores de religión por la puerta de atrás, la del obispado... Y para terminar o empezar según se mire, nos llega un largo verano delante del ordenador intentando conseguir un puesto de trabajo para todo el curso mediante la adjudicación telemática.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 EKAINA

5


JUBILAZIOEN GORABEHERAK Karrerako funtzionarioen eta ordezkoen jubilatzeko baldintzak okertu egin dira eta langileen artean zeuden desberdintasunak areagotu egin dira. Lan berdina baina erretiro desberdina! Beste langileak bezainbeste, irakaskuntzako funtzionarioak "krisi" honen erasoa sufritzen ari gara. Hego Euskal Herriko irakasleek ditugun lan baldintzak gero eta kaskarragoak dira arlo askotan: baliabideetan, ordutegiak eta ratioetan, ordainsarietan, formazioan eta jubilatzeko irizpide eta ondorioetan. A) Gaur egun, jubilatzen ari diren irakasle gehienak MUFACEkoak dira mutualitate horren barruan haien lan bizitzako azken hogei urteetan gutxienez egon direlarik. Pertsona hauek 60 urterekin jubilatu daitezke eta "haber regulador" kobratuko dute, kidegoaren arabera: 35 urte kotizatuta, (BH-n gutxiago), "haber" hori osoa kobratzen da. Bestela, falta den urte bakoitzeko, %3,65 gutxitzen da pentsioa. Irakasle hauek bi galera jaso dute: - 2011. urtera arte kobratzen zen dirusaria edo "prima" galdu egin da. - Desagertu dira ere lehen "oparitzen" zen 5 urtetako kotizazioa. Horrez gain, bi mehatxu dituzte: edozein unetan jubilatzeko adina atzeratzea SS-ekoei bezala, eta epe luzeagoan MUFACE desagertzea.

C) Irakasle hauen artean aipatzekoak dira MUFACEn egon ondoren, kidegoz aldatu eta SSera pasatu direnak. MUFACEtik erretiratzeko arazorik ez zutela izango ziurtatu zieten, eta orain dela bi urtera arte horrela izan da. Baina gauzak aldatu dira eta orain MUFACEk azken bost urtez gutxienez jatorrizko kidegoan egotera behartzen ditu. Ezusteko honek hainbat irakasle harrapatu ditu eta, adibidez, 58 urte dituen batek hasierako kidegora eta lan baldintzetara bueltatu beharko litzateke, 63 urte betetzean MUFACEtik jubilatzeko, ordurako irizpideak aldatzen ez badira, behintzat. Irakasle batzuek epaitegietara jo dute, baina oraindik goiz da emaitzak jakiteko. Guzti hau gutxi balitz, adinagatik zeuden ordutegi lektiboaren murrizketak desagerrarazi zituzten 2012an. DESBERDINTASUNIK EZ JUBILATZEKO ORDUAN! PENTSIO DUINAK DENONTZAT! JARDUNALDI MURRIZKETAK 55 URTETIK AURRERA!

B) Seguritate Sozialeko irakasleak: irakasle hauen egoera askoz txarragoa da, berdin karrerako funtzionarioena eta ordezkoena. Dagoeneko gehiengoa osatzen dute 55 urte baino gutxiagokoen artean eta 8 edo 9 urte barru jubilazio gehienak talde honetan gauzatuko dira. Pentsio osoa kobratzeko, adina atzeratuz doa eta, 35 urte kotizatuta, 67 urtetan ezarri da 2027 urtean. Zapateroren pentsioen erreformaren ondorioa da. Orain beste bat omen dator, pentsioaren kopurua gutxitu eta bere errebalorazioa kolokan jarriko duena.

MISMO TRABAJO PERO DISTINTA JUBILACIÓN Entre los ataques que sufrimos quienes dependemos de un salario, está el retraso de la jubilación y el empeoramiento de sus condiciones. El personal de MUFACE sigue jubilándose igual (aunque no sabemos hasta cuándo), aunque sin prima y sin los cinco años de cotización de regalo. En pocos años será mayoría el profesorado de Seguridad Social, de carrera o interino, que se jubilará entre los 65 y los 67 años. En este grupo están quienes cambiaron de cuerpo y pasaron de ser de Muface a la SS. No pueden jubilarse por MUFACE si no vuelven durante 5 años al cuerpo de origen. La situación se agrava por la desaparición de las reducciones de horario lectivo que existieron para el profesorado de más edad.

6

2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


MURRIZKETAK IKASTETXEETAKO FUNTZIONAMENDURAKO GASTUETAN Ikasturte bukaera honetan susto bat baino gehiago jaso dugu, funtzionamendu gastuetarako urteko aurrekontua ikastetxeetara iritsi denean 1. Hezkuntza Sailak AURREKO urteetako kantitatearekin bat etortzen ez zen kopuru arbitrario bat sartu zuen ikastetxeen kontu korrontean. Azalpena geroago eman zuen: ikastetxe bakoitzari dagokion aurrekontua, ikastetxearen kontu korrentean zegoen diruaren herena kendu zaio. Honen ondorioz, Hezkuntza Sailak diru mordo bat aurreztu nahi du. 2. Iskanbila izugarria sortu zen ikastetxe publikoetan, iturri anitzetako dirua dago-eta kontuetan: proiektuetako dirua, familiek emandakoa, ikastetxeak aurreztutakoa... - Zuzendaritza taldeek azkar erreakzionatu zuten eta Sailari eta sailburuari zuzendutako gutunak bidali zituzten azalpenak eskatuz. - Klaustro zein Eskola Kontseiluak bildu ziren. - Zuzendarien elkarteek argibideak eskatu zituzten. - Gurasoen elkarteek haien kezka adierazi zuten.

3. Sailburuak, Gasteizen zuzendariekin izandako bilera eskas batean zehaztapen gutxiko azalpenak eman zituen: ikastetxez ikastetxe aztertuko zutela eta egoeraren arabera dagokien dirua bueltatuko dutela. Neurri hau aplikatuz gero, Sailak aurreztuko duen diru zenbatekoa 46 milioi eurokoa izango da! Merezi du ezta? Honen inguruan atera dezakegun ondorioa da, hau ez dela hezkuntza sistema publikoa pairatzen ari den beste murrizketa bat gehiago soilik, baizik eta Jaurlaritzak dirua aurrezteko, funtsezko gaietan aplikatu duen murrizketa multzoaren beste adar bat: ordezkapenak, obrak, ekipamendua, hezkuntza laguntza, irakasleen prestakuntza, testu liburuak, Gurasoen Elkarteen diru-laguntzak… eta abar luze bat. Beste aldetik, honelako jokaerak zuzendaritza taldeak tranpak egitera eta kontabilitate bikoitza izatera bultzatu ditzake.

RECORTES EN EL PRESUPUESTO PARA GASTOS DE FUNCIONAMIENTO DE LOS CENTROS El presupuesto ingresado en la cuenta de los centros públicos para gastos de funcionamiento equivale a una cantidad a la que se ha restado un tercio del dinero que en ese momento tenía depositado en su cuenta. El Departamento se ahorraría unos 46 millones de euros con esta medida. La situación en muchos centros es crítica ya que la cantidad depositada en las cuentas no siempre son remanentes sino que puede estar destinada a muchos otros objetivos: proyectos de centro, aportadas por las familias, ahorros... Este no es un hecho aislado dentro de los recortes que está sufriendo el sistema educativo público sino que hay que unirlo a todo un paquete de medidas de ahorro en temas esenciales como son: sustituciones, obras y equipamiento, apoyo educativo, formación del profesorado, libros de texto, subvenciones a las AMPAS,....y un largo etcétera. Por otro lado, se puede concluir que actuaciones como esta pueden empujar a las direcciones a tener una doble contabilidad por lo que pueda pasar.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 EKAINA

7


LOMCE: DE MAL EN PEOR El 17 de mayo, el Consejo de Ministros aprobó el Proyecto de Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE) que propone la modificación parcial de la actual LOE. Con esta decisión, el PP impone su modelo educativo en contra de la opinión de la casi totalidad de los agentes educativos, sociales y políticos de todo el Estado. El Proyecto inicia ahora su trayectoria parlamentaria con pocas posibilidades de modificaciones sustanciales dada la mayoría absoluta del partido del gobierno. Es posible que se apruebe para octubre y podría aplicarse, desde el curso 2014-2015. El texto que ha aprobado el Consejo de Ministros ratifica todas las medidas polémicas que venían proponiéndose: clasificación de las materias y control estatal del currículo, reválidas al final de las etapas diseñadas desde Madrid, cambio de estructura de la ESO y de la FP para facilitar la segregación temprana del alumnado, medidas para fomentar la competitividad y el ranking entre centros, pérdida del valor social de la educación en favor del mercado, falta de garantías en la gestión democrática y participativa de los centros, fomento de la enseñanza privada... Además en el Proyecto aprobado se recogen algunas novedades: Nuevo estatus de religión. Cediendo a las presiones de la Conferencia Episcopal, la religión pasará a ser evaluable con una nota que contará para la media del curso a todos los efectos, salvo para las evaluaciones finales de etapa. La religión y su alternativa se ofertarán también como optativas, con lo que el marco horario deberá ensancharse. Cambios en el sistema de promoción. No podrán presentarse a la evaluación final de la ESO con más de dos suspensos y tampoco si las dos materias que no se han aprobado son matemáticas y lengua española o lengua cooficial.

obligación de que sea profesorado externo quien aplique esta prueba al finalizar sexto , si bien el gobierno español seguirá siendo quien las diseñe estableciendo sus características y los criterios de evaluación. El castellano lengua vehicular. Para garantizar este derecho en todas las CCAA, el gobierno pagará el coste de escolarizar al alumno-a en un colegio privado donde estudie en castellano; luego Madrid detraerá ese importe de la financiación autonómica. Son medidas regresivas que dejan claro el objetivo último de esta reforma: la puesta en marcha de un nuevo modelo educativo uniformador, segregador y mercantilista que desde el punto de vista pedagógico no mejora en nada el actual. STEE-EILAS hace un llamamiento a la comunidad escolar y a la sociedad en general para que defienda su sistema educativo ante esta agresión que trasciende el ámbito educativo. El Gobierno vasco y el de Navarra deben tomar cartas en el asunto, defendiendo su marco competencial y blindándolo frente a la aplicación de la LOMCE. De la misma manera, a nuestro juicio, los diversos agentes sociales, políticos y sindicales debemos dar un paso firme en ese sentido.

Evaluación Final de Primaria. Desaparece la

LOMCE: GERO ETA OKERRAGO Maiatzaren 17an onartu du Ministro Kontseiluak LOMCEren proiektua. Bertan neurri atzerakoi guztiak mantentzen dira: curriculumaren kontrola, errebalidak etapen amaieran, ESOren eta FPren aldaketak ikasleen bereizketa goiztiarra bultzatzeko, ikastetxeen arteko lehia, gestio demokratikorako oztopoak, irakaskuntza pribatuaren aldeko pausuak... Gainera proiektu berrituan erlijioaren statusa indartzen da eta gaztelaniaz ikasteko aukera bermatu eta zehaztu. Stee-Eilasek eskola komunitate osoari eta jendarteari egiten dio dei eraso honen aurrean gure hezkuntza sistema denen artean defenda dezagun eta EAEko eta Nafarroako Gobernuei exijitzen die erreforma berria ez aplikatzea, dugunari eutsiz.

8

2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


2013-2014ko AURREMATRIKULA Hezkuntza Sailak datorren ikasturteko DBHra arteko aurre matrikularen datuak eskegi ditu (hezkun-tza.net, Hezkuntza Sistemari Buruzko Estatistikak). Aurreko urteetakoekin alderatuta, tendentzia batzuk konsolidatzen dira. Ikasleak sarearen arabera Azken urteetan sare publikoan igoera izan dugu; halere, Haur Hezkuntzaren Lehen Zikloan eta DBHn pribatuaren pisuak handiagoa izaten jarraitzen du. Hona hemen sare publikoaren ehunekoak:

D eredua Haur Hezkuntza: % 75,45 Lehen Hezkuntza: % 69,21 DBH: % 61,02 B eredua Haur Hezkuntza: % 20,31 Lehen Hezkuntza: % 24,69 DBH: % 26,97 A eredua Haur Hezkuntza: % 3,68 Lehen Hezkuntza: % 5,42 DBH: % 11,33

HH Lehen Zikloa (Partzuergoan matrikula epea ez da itxi): % 46,14 HH Bigarren Zikloa: % 52,53% Lehen Hezkuntza: % 50,89 DBH: % 46,79 Haur Hezkuntza Datorren ikasturtean ikasle kopuruak behera egingo du bi sareetan (Gipuzkoan -126 eta Bizkaian -176). Azken 6 urteetan publikoaren matrikula igo da %48,73tik %50,79ra. Araban % 60,30 da. Lehen Hezkuntza Etapa honetan ere publikoa gorantz doa, herrialdeka pisu ezberdinarekin: Araban: % 58,77 Bizkaia: % 49,04 Gipuzkoa: % 50,24 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Sare pribatua da nagusi etapa honetan, baina publikoarekiko diferentzia gero eta txikiagoa da. Aipatzekoa da premia bereziko ikasleen % 66,40 publikoan dagoela. Ikasleak ereduaren arabera Ereduak aukeratzean ere aurreko urteetako joera mantendu da. D eredua da hautatuena, B eredua gero

Galdera batzuk Sareak Noiz izango ditugu sare publikoan ibilbide argiak eta benetakoak Haur Hezkuntzatik DBHraino? Noiz arte ordaindu beharko dira kuotak 0-2 urteko eskoletan? Zenbat 2 urteko ume geratuko dira kalean aurten plazarik ez dagoelako edo laguntzailea ordaindu behar dutela esan dietelako? Noizko izango ditugu plaza publiko nahikoa toki eta etapa guztietan? Inoiz ikusiko ditugu pribatuaren alde jokatuko ez duen matrikulazio araurik? Hizkuntza Ereduak Noiz arte mantenduko dugu duela 20 urte umeak guztiak euskalduntzeko ezgaitzat jotzen genuen sistema bat, arrazoia genuela behin eta berriro demostratu eta gero?

eta, azkenik, A eredua dugu.

PRE MATRÍCULA PARA EL CURSO 2012-2013 Los datos de pre matrícula para el curso 2013-2014 consolidan las tendencias que ya se han apreciado en los últimos años: REDES: La escuela pública, experimenta un crecimiento continuado, desde el curso 2008-2009, escolarizando al 52,53% del alumnado de educación infantil, y al 50,89% del de Primaria. ¿Cuándo desaparecerán las cuotas en el primer ciclo de Educación Infantil? ¿Cuándo se va a ofertar plazas públicas suficientes en todas las etapas y en todos los sitios? ¿Cuándo se van a implementar unos itinerarios coherentes desde Infantil hasta DBH en la oferta de los centros públicos? MODELOS: La total implantación del modelo D no tiene discusión (75,45% en infantil, 69,21% en Primaria y 61,02% en Secundaria). El modelo A queda como residual (3,68% en Infantil, 5,42 % en Primaria). La realidad nos marca el camino para superar el actual sistema de modelos. ¿Para cuándo?

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 EKAINA

9


LAN OSASUNA

LAN OSASUNA: IKASTURTE ANTZUA Ikasturtea bukatzear dago eta Prebentzio eta Segurtasun arloko berririk ezin dugu eman, batzordea behin ere ez baita bildu, (legeak hiru hilabetero bildu behar dela agindu arren). Lan osasun arloan, aurreko ikasturtetik gai asko landu gabe gelditu baziren ere, aurten ez da harreman formalik izan administrazioaren eta sindikatuen artean. Ez zitzaizkigun aurtengo helburuak aurkeztu ezta iazko memoriarik ere, bertan hainbat datu jasotzen zirelarik, lan istripu kopurua edo hezkuntzako langileek jasotako erasoak, besteak beste. Donostiako zerbitzuan mediku berria dagoela ere kanpotik jakin genuen.

Orduan adostu zen ikasturte honetan kasuak aztertu eta ahal den neurrian behin-betiko konponbidea emango zitzaiela. Ikasturtea bukatu da eta oraingoz dakigun bakarra da, osasun arazoengatik zerbitzu eginkizunak bi urte baino gehiago eskatu duten irakasleei aplikatuko zaiela, alegia, pertsona horien kasuak banan bana aztertu eta konponbidea emango zaiela. Gurekin, ordea, ez dira erabakiak adostu edo konpartitu.

Teknikariek beren lana egiten jarraituko dutelako dudarik ez dugu, baina ikasturte osoan behin ere ez biltzea eta sindikatuekin elkarlanik ez egotea ez da onargarria. Era honetan ezinezkoa da jarraipena behar bezala egitea.

STEE-EILASen oso kezkatuta gaude gai honekin, jakin badakigu gaixorik egonda ere, zenbat langile dauden behartuta lanera joateko eta horrek osasunerako zer ondorio larriak ekar ditzakeen. Horregatik, honelako egoeran aurkitzen bazarete salatzera animatzen zaituztegu.

Jokaera honekin, berriro ere ikusten dugu, zoritxarrez, Sailak zer garrantzi gutxi ematen dion bere langileen prebentzio eta osasunari. Egiteke gelditu ziren gaien artean, 2012ko maiatzean sinatu zen osasun arazoak dituzten irakasleen lanpostuak egokitzeko protokoloaren aplikazioa da.

Gure aldetik, administrazioak legea bete dezan exijitzen jarraituko dugu, lurraldeko eta sektoreko segurtasun eta osasun batzordeak bilduz eta, gaiak merezi duen garrantzia emanez, hartu gabe dauden erabakiak lehenbailehen hartuz.

SALUD LABORAL, UN AÑO EN BALDE En lo que respecta a la salud Laboral desgraciadamente no tenemos nada que contar. En todo este curso el comité de prevención no se ha reunido ni una sola vez, con lo que ni siquiera sabemos qué objetivos se marcó el Departamento para este curso. Nos parece inadmisible que habiendo tanto trabajo por hacer se le dé tan poca importancia a la salud laboral. Entre los asuntos pendientes el que más nos preocupa en STEE-EILAS es la adecuación de puestos de trabajo del personal con problemas de salud. A pesar de que el protocolo se firmó en mayo del 2012 y se acordó que durante este curso se analizarían los casos para darles una salida definitiva, la única constancia que tenemos es que se va a empezar a aplicar al profesorado que lleva más de dos años en comisión de servicios.

HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO HAURRESKOLETAN LAN HITZARMENAREN ULTRAKTIBITATEA SINATU DUGU Euskal Herriko Partzuergoko Haurreskoletan 0-2 urteko 6.500 haur daude, 1.500 langile ekin 230 haurreskoletan. 2012ko uztailaren 7an Raxoiren Lan Erreforma berriarekin, gure Lan Hitzarmenaren ultraktibitatea galtzeko arriskuan jarri zen, salatuta zegoelako. Bi aukera genituen: enpresarekin akordio batera heltzea edo daukagun lan hitzarmena galtzea, era honetan estatu mailan gure sektoreko lan hitzarmenara pasatuz. Estatu mailan ez dago gure sektoreko lan hitzarmenik beraz langileen estatutura pasako ginateke, urteetan zehar lortutako lan baldintza ugari galduz.

10

Gauzak horrela, salatutako lan hitzarmen batekin, lanean buru belari jarri ginen. Gure harridurarako apirilean Haurreskolak Partzuergoak akordio baten proposamena helarazi zigun: Lan Hitzarmena mantentzea hurrengoko bat negoziatu arte. Ongi aztertu ondoren 2013-ko maiatzaren 9-an, STEE-EILAS eta LAB sindikatuok Haurreskolak Partzuergoarekin akordioa sinatu genuen. Hau hasiera bat besterik ez da, orain 3. Lan Hitzarmenaren negoziazioarekin hasiko gara, eta Lan Hitzarmen duin baten alde lanean tinko jarraituko dugu.

2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


ESKOLA LAIKOA NOIZKO? Ez dira garai onak laizismorako, elizak eta nazional katolizismoak "cruzada" berri bat hasi dute (berriro ere) eskola publikoa katekizatzeko asmoz. Ez da nahikoa erlijio katolikoaren eskaintza inposatzea derrigorrezko hezkuntzako etapa guztietan, gehiago nahi dute. ERLIJIOA BATXILERGOAN Datorren ikasturtetik aurrera, elizak irabazitako sententzia bat dela medio, erlijio eta bere irakasgai alternatiboa eskaini eta eman egin beharko dira derrigorrezkoa ez den etapa honetan. Orain arte erlijioa eskatzen zuen ikasleagori ematen zitzaion, baina ez zen derrigorrezkoa ezta bere alternatiboa eskaintzea ere. Hemendik aurrera, ordea, Sailak erabaki du batxilergoaren eskola ordutegia 33 ordukoa izango dela (!) eta halabeharrez jakintzagai alternatibo bat eman beharko dela. Honek esan nahi du batxilergoko ikasleek, ordu bete gehiago egon beharko lukete ikastetxean gutxiengo batek (%2a) haien katekesiaren eskola izan dezaten. Bitartean, gainontzeko ikasleei, (%98), batxilergoko kurrikuluma aldatuko duen irakasgai alternatibo bat inposatuko zaie. Aldaketa honek, derrigorrezko ez den etapa batean irakasleagoa kontratatzeko, 2 miloi euroko inbertsioa ekarriko du. Hau gertatzen da derrigorrezko hezkuntzan funtsezko gaietan murrizketak egiten diren bitartean (ordezkapenak, testu liburuak, irakasleen prestakuntza,..) Eliza katolikoaren boterearen grinak ez dauka mugarik eta Jaurlaritzak isildu eta bere agindua betetzen du.

ERLIJIOKO IRAKASLEAK ORDEZKOEN ZERRENDETAN Ordezkapenak arautzen dituen dekretu berria negoziatzean, STEE-EILASek argi eta garbi utzi zuen bere desadostasun borobila erlijioko irakasleak (era berezi batean eta apezpikutzaren baimenari esker lanean sartu direnak) ordezkoen beste zerrendetara sartzeko aukerarekin. Ezbidezko eta onartezina baita. Honela adostu eta jaso zen aktetan aurreko administrazioarekin. Orain gaur egungo gobernuak ez du akordio hura errespetatu. Zerrendetarako sarbideak aukera berdintasunean egon behar du oinarrituta: titulazioa eta hizkuntza eskakizunaren baldintzak betetzen dituzten izangai guztiek sartzeko eskubidea izan beharko lukete, zerrenden zabaltze publikoaren bidez. Baina Hezkuntza Sailak erabaki politikoa hartuz eta sindikaturen baten isiltasun konplizearekin diskriminazioa gauzatu du. Bitartean, ehundaka ordezko, baldintza guztiak beteta ere, langabezian daude eta zain jarraitzen dute zerrendak noiz irekiko. Beharbada ordezko haiek ez dakite beste ate bat dagoela atzeko partean, apezpikutzarena, hain zuzen. ELIZA EZ DA ETT-a!

¿PARA CUÁNDO UNA ESCUELA LAICA? La iglesia y el nacional catolicismo han iniciado otra cruzada para recatequizar la escuela pública. Religión en bachillerato: A partir del curso 2013-14, debido a una sentencia ganada por la iglesia católica, la oferta de la asignatura de religión será obligatoria en esta etapa no obligatoria así como una asignatura alternativa. Educación ha decidido aumentar el horario escolar en 33 horas (!) y esto va a suponer una inversión de 2 millones de euros (!) para la contratación de profesorado mientras los recortes se imponen en el resto de partidas. Profesorado de religión en la lista de sustitutos y sustitutas: STEE-EILAS exigió que el profesorado de religión no pudiera acceder a otras listas ya que su entrada se debe a una habilitación otorgada por el Obispado. El gobierno actual no ha respetado el acuerdo al que se llegó con la administración anterior y, con el silencio cómplice de algún que otro sindicato, ha tomado la decisión política de permitir el acceso a otras listas de todo el profesorado de religión.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 EKAINA

11


EMAKUMEA HEZKIDETZA, GENEROA ETA TRANSGENEROA Nancy Fraserren hitzak errepikatuz, generoa sozialki, historikoki eta kulturalki eraikitako kategoria bat da. Emakumezko eta gizonezko hitzak ez bezala, feminitatea eta maskulinitatea ez dira kontzeptu enpirikoak. tzeko balio duena. Pertsona honek genero eta Generoa oso ezarrita dagoen sexuaren ezbergenitalak identifikazioari uko egiten dio eta dintasunaren instituzionalizazio soziala da. Giza nahiago du bere burua ikusi maskulinitate eta ezaugarriak markatzen ditu, baina aldi berean, feminitateren arteko markoan. Pertsona horren kontzeptu sistema bat, antolatzeko printzipioa eta sexualitatearen adierazpenak ez du bat egiten jokaera kode bat izan ere bada; hori dela eta norbere genero biologikoarekin eta gizarteak eman banakoak euren bizimodua egituratuko du espero dion rolarekin. Norberaren generoaren identitatea den bezala, femeninoan edo maskulinoan. da, azken finean (gizon edo emakume bezala, edo Horrela, generoa ez da kategori deskriptibo bat biak edo inor ez bezala). baizik eta emakumezko edo gizonezkoen ikuspegi sozialetik markatzen den ereNancy Fraser es una Transgeneroak ez dauka zerikusirik dua. intelectual feminista orientazio sexual jakin batekin, eta Feminitatea eta maskulinitatea dira estadounidense, pro- pertsonak heterosexualak, homosexuagizarteak bere funtzionamendu eta egitu- fesora de ciencias polí- lak, bisexualak, pansexualak, polisera bizirauteko egiten duen eraikuntza ticas y sociales en la xualak, asexualak... izan daitezke. Benetan bidezkoagoa eta berdintasuideologikoa. New School University nezkoagoa den gizarte bat nahi badugu, de Nueva York. emakumezko/gizonezko, sexu/genero Emakumeen eta gizonen arteko ezberWikipedia binomioak gainditzen dituena, estereodintasun biologikoak badirela ukaezina tipoa guzti hauek apurtu egin beharko da, baina gizartearen antolaketan genituzke. garrantzitsuena ez da ezberdintasun hori baizik eta ezberdintasun horri zer esaGure helburua da egun dauden estereotipoak nahia edo balioa ematen zaion edo hori nola interberrikusi eta aztertzea, sortzen dituzten ezberdinpretatu eta bizi izaten den. tasunez jabetzeko eta behar diren aldaketak ezartzeko Hainbatetan hausnarketa hau motz gelditzen dela eta errealitate eta pertsona guztiak ez dituela biltzen jakin badakigu eta, horregatik, haratago joanda, transgeneroaren definizioari buruz hitz egin dezakegu. Transgeneroa, hitz orokor bat da, sozialki ezarritako bipolaritate sistemarekin eta genero oposizioarekin deseroso aurkitzen den pertsona defini-

COEDUCACION, GÉNERO Y TRANSGÉNERO El género es una categoría construida social, histórica y culturalmente. A diferencia de mujer y varón, feminidad y masculinidad no son conceptos empíricos. El género es la institucionalización social, muy arraigada, de la diferencia de sexo. Feminidad y masculinidad son construcciones que una sociedad hace para perpetuar su estructura y funcionamiento Transgénero, definiría a aquella persona que "se encuentra a disgusto con el sistema de bipolaridad y oposición de género socialmente establecido y rechaza y renuncia a la asociación del género con los genitales". El transgénero no se relaciona con la presencia de determinada orientación sexual, y las personas pueden ser heterosexuales, homosexuales, bisexuales, pansexuales, polisexuales, asexuales... Si de verdad queremos una sociedad más justa e igualitaria, donde los binarismos mujer/hombre y sexo/género sean superados, debemos romper con todos los estereotipos que surgen de esta manera estanca de pensar.

12

2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


BANGLADESHEN GERTATUTAKOA ETA ARROPA DENDA MULTINAZIONALAK El edificio de ocho plantas que se desplomó en Bangladesh y en el que murieron cientos de personas albergaba empresas textiles que trabajan, como contratistas o subcontratistas, para varias marcas occidentales, Primark, The Children's Shop y Mango entre otras. Estas empresas multinacionales tienen la responsabilidad de derogar la "esclavitud" laboral en estos países. Telebistan, ikusi diren Bangladeshko irudiek lurrikara baten ondorioak ziruditen. Jausitako eraikuntza, larrialditarako taldeak lanean, zaurituak, hildakoak... 3. munduan gertatutako tragedia bat? Eraikuntza horretan dauden enpresetako bezeroak gertukoak eta ezagunak dira oso. Zortzi pisuko eraikuntza horrek arropa lantegiak zituen eta Europako eta Estatu Batuetako marka ezagunentzat- Mango, Zara, HM, El Corte Inglés- lan egiten zuten. Eraikuntzaren jabea, (oraindik ez omen dakite non dagoen), boterean dagoen alderdi politikoko kidea da. Bost solairuko eraikuntzatik hiru solairu gehiago eraikitzea agindu zuen, jausteko arriskua areagotuz. Egiten diren inspekzioak alferrikoak direla ezaguna da. (2012an, 112 langile zendu ziren sute bategatik beste arropa lantegi batean.) 336 pertsona hil diren enpresa honetan arrakala handiak ikusten ziren aurreko egunean. Poliziak eraikuntzako jabeari ateak ixteko eskatu zion inspekzio bat egin arte.

Eraikuntza goizeko bederatzietan eraitsi zen. Langileak ez dute aukerarik, 37 dolarretako soldata jasotzen dute, enpresa multinazionalentzako eskulan merkea eta perfektoa da. Bangladeshko sindikatuek, atzerriko sindikatu batzuen aholkuei jarraituz, gobernuz kanpoko ikuskaritza-sistema nazional bat ezartzea eskatu zuten 2011n, enpresa guztiak araudia betetzen duten ala ez egiaztatzeko aukera izateko eta betetzen ez duten enpresak ixteko. Multinazional bakoitzak 500.000 dolarreko ekarpena egin behar zuela eta oso garestia zela esanez uko egin zioten ideiari. Horrez gain kontrolaren ondorioagatik erantzukizun legalak izatea ez zuten egoki ikusten. Baldintzak ez dira jatorrizko herrialdeetan aurre egin behar duten desberdinak, baina argi dago beraien ekoizpena Txina eta Bangladesh bezalako herrialdeetara eramaten dutela kostuak jaisteko eta langileen lan baldintzez ahazteko.

Harrezkero, langileak ez zuten eraikuntzan sartu nahi eta horren aurrean elkartu ziren. Jabeak, behin eta berriro, arriskurik ez zegoela eta eraikuntzak beste 100 urte iraungo zuela zioen. Megafonoekin langileburuek lanera joateko agindu eta kanpoan geldituko ziren langileak paga gabe geldituko zirela jakinarazi zieten. "Gutako inork ez zuen sartu nahi. Langileburuak makilekin etorri ziren eta sartzen derrigortu gintuzten".

BANGLADESH Y LAS MULTINACIONALES DE LA ROPA Diversos colectivos de Bilbo realizaron a principios de junio una acción simbólica de protesta en el interior de una de las tiendas de Zara para denunciar la implicación de las industrias textiles europeas en la masacre de más de mil mujeres trabajadoras en Bangladesh

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 EKAINA

13


PAI: INGELESA IKASTEKO PROGRAMA Azken urteotan, gure sindikatuak, arrazoi asko tarteko, bere kezka agertu du programa honen orokortzearekin, eta Departamentuari horren inguruko informazio zehatza eskatu diogu: behin eta berriro ukatu digute. Heldu den ikasturtean beste 20 ikastetxetan ezarriko da programa hau, eta orotara 60 ikastetxetan izanen da. Stee-Eilasek ikastetxe horietara bidali zuen inkesta edo galdera sorta eta hauxe da emaitzak (20 ikastetxeetatik) Zer da IIP (PAI erdaraz)? Ingelesa Ikasteko Programa da. Lehengo TIL zen (Tratamiento Integrado de las Lenguas/Hizkuntzen Trataera Bateratua). Izen aldaketa adierazgarria da, eta horren atzean euren helburua agerian dago: bertako hizkuntzak eta kanpokoak ez dira modu bateratuan landuko. Ingelesaren asmo ezkutua ingelesaren irakaskuntzari bultzada ematea da kosta ahala kosta. Sindikatuan jasotako erantzunak Bat datoz neurri handi batean aurreikusten genuenarekin arazoak egiaztatzen direlako. Alde positiboak: IIP ezarrita dagoen ikastetxeetako irakasleen ardura maila eta inplikazioa aipagarriak eta txalogarriak dira. Arazo eta oztopoak: ezarpena baino lehenago klaustroari zein familiei

emaniko informazioa partziala izan da; onurak baino ez dituzte aitatu eta ikastetxeko matrikula mantendu edo igotzeko bide bezala "eskaini" da. Hasieran emandako formazio eskaintza eta etengabea, ez dira nahikoak izan. Ezarpena ondorengo laguntza ia kasu guztietan lehenengo ikasturteko nolabaiteko aholkularitzarekin bukatu zen. Ondoren eginikoa guztiz urria izan da. Programazioa, metodologia, materialak, helburuak, gutxiengo edukiak, ordutegiaren banaketa, ebaluaziorako irizpide komunak... ez daude zehazturik; ez dago testulibururik, ezta material zehatzik ere. Irakasleen esku gelditzen da hau guztia. Laburbilduz, hainbat kontu agerian geratu dira: eskaintzaren planifikazio eza, irakasleen eskakizunen aurreikuspenean hutsak, formazioa urria, eta programak aurrera eramateko koordinazioa guztiz pobrea. Programaren ardatza irakasleen borondatea da.

STEE-EILAS SINDIKATUAREN ONDORIOAK Departamentuak kosta ahala kosta ezarri nahi izan ditu programa hau, eta modu eroan hedatu ditu Nafarroan barrena atzerabiderik izan ez dezan. Planifikazio ezaz egindako hedatzea izan da, irakasle egoki nahikorik gabe, helburu argirik izateke... eta behin martxan jarrita, ez du erantzun egokirik izan, baliabiderik, aholkularitzarik... Oso bestelako jarrera erakutsi du Departamentuak D eredua hedatzeko Nafarroan. Honetan trabak eta debekuak izan dira nagusi. Ez dute inolako oztoporik jartzen Nafarroako Erdialdean bertako ikasleek milaka kilometro egin behar dutenean D ereduan ikasi ahal izateko. Ingelesaren gaitasuna hobetu beharra dagoela uste dugu, baina bertako hizkuntzen ezagueratik abiatuta, eta Nafarroan inori ukatu gabe euskara ikasteko eskubidea. Programa hedatu baino lehen ebaluazioa egiteko konpromisoa zegoen. Bete gabe dago konpromiso hau, behin eta berriro exijitu bazaie ere. Ebaluazio hau ezinbestekoa dela azpimarratu nahi dugu: ikasleen gaitasuna ez ezik, irakasleak, koordinazioa, helburuak, materialak, irakasle, ikasle eta familien asebetetze maila...

EN TIEMPOS DE CRISIS LA SALUD DE LAS MUJERES MÁS PERJUDICADA Investigaciones realizadas sobre los efectos de la crisis en la salud demuestran que aumentan las enfermedades, sobre todo mentales lo que lleva a depresiones, drogodependencias, lesiones y suicidio. También aumenta la violencia en general y la doméstica contra las mujeres en particular. Esto afecta especialmente a las mujeres jóvenes emigrantes y a las desempleadas que muestran un índice alto de depresiones. La crisis produce también más casos de hipertensión, diabetes, infartos, alteraciones hormonales y cáncer de mama.

14

2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


LABORALAK

LABORALEN NEGOZIAZIO MAHAIA Apirilaren 26an, sektoreko negoziazioak berreskuratu genituen, oraingoan, Administrazio berria osatzen duten arduradunekin. Hortik hona, hiru izan dira egindako bilerak eta askoz gehiago izandako sentsazioak. Lehenengo bilerara azken negoziazioetan jasotako porrotak sortu zigun mesfidantzaz gain, sektorean pairatzen dugun egoera okerragotzea geldiarazteko bidea negoziazioa zela konbentziturik ailegatu ginen. Administrazioak bere borondate onak (lan-baldintzak ez okertzekoa eta langileen egonkortasuna mantentzekoa) adierazi zizkigun, baita aurreko administrazioaren arduradunekin sinatutako aurreakordioa bere hartu zuela ere. Egun horretan, pitin bat itxaropentsu atera ginen. Bigarren bileran, maiatzaren 16an, zaila izan arren, negoziazioen metodologia eta hurrengo bileraren gai-ordena finkatzea lortu zen bakarrik. Orduan ateratako sentsazioa nahaspilatsua izan zen, hasteko bidea bilatzeko hainbeste buelta eman beharragatik.

tioi. Ba... gure harridurako, gaia gainetik baino ez zen ukitu eta hurrengo bileran horrekin jarraitu beharrean, beste gai batez hitz egingo da. Haserre bizian gaude!! Denbora aurrera doa eta ez dago modurik ezer aztertzeko, eztabaidatzeko, sakontzeko... Administrazioak gure sektoreko lan-baldintzak negoziatzeko presarik ez duela bagenekien, baina harritu gara mahaiaren bestaldekoek adierazi duten interes ezarekin. Adostasun bat lortzea zaila izango dela badakigu, baina STEE-EILASek eskatzen dituen aldarrikapenen arrazoiak mahai gainean jarri eta defendatu nahi ditu, eta horretarako aukera gutxi dago, ganorazko negoziaziorik gabe.

Pasa den ekainaren 7an, hirugarren mahaian, sektoreko langileen lanaldia lantzen hasi ginen, oso gai garrantzitsua iruditzen zitzaigulako guz-

MESA DE NEGOCIACIÓN DE LABORALES Son varias las sensaciones percibidas en las tres reuniones de la mesa negociadora de este sector. De la desconfianza con la que partíamos al comienzo, pero con la convicción de que la negociación es el camino para frenar el empeoramiento de nuestra situación laboral, hemos pasado a tener una pequeña esperanza, posteriormente a la confusión y, por último, al enfado que crea el no ver oportunidades para defender las reivindicaciones del sector.

ERRETIRO PARTZIALA Baldintzak betetzen dituzten langileek erretiro partziala eskatzeko deialdia berreskuratu da. Eskabideak aurkezteko epea: - ekainaren 10etik uztailaren 10era: 2013ko irailetik abenduaren 31ra baldintzak beteko dituztenentzat. (Datozen urteetan, eskaerak egiteko epea apirilaren 1etik maiatzaren 31ra) Baldintzak: 1957ko abenduaren 31 baina lehen jaio izana. Gutxieneko kotizazioa 30 urtekoa. Enpresan 6 urteko jardun osoko eta inongo etenik gabeko aintzinatasuna. Eskaera orriak: Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztuko dira. Hezkuntzako web orrian dituzue eskuragai.

JUBILACIÓN PARCIAL El plazo para la presentación de las solicitudes de jubilación parcial correspondientes al periodo comprendido entre septiembre y diciembre de este año, está abierto hasta el 10 de julio. Infórmate.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 EKAINA

15


HAN HEMENKA IRAKURRITAKOAK ZAPATAK Gorpu asko zapatarik gabe agertzen da azken gerrako zangetan. Fusilariek jabetzen ziren oinetakoez."Gurea bota eder batzuekin eta jertse batekin etxeratu da albarekin", hala entzun omen zion Carmen Barojak Berako emakume bati Beste istorio anker bat, Antonio Miguel Plazarena. Ikuskaria zen Salamankako udaletxe batean Frente Popularretik. Haren biloba batek kontatu berri du "Gure aitak 50 urte eta 5 seme-alaba zituen akabatu zutenean. Gure aitak ez digu orain gutxi arte txintik esan hartaz. Izuturik bizi izan da: aitonaren zapatak tabernako balda batean egon dira urtetan eta urtetan,trofeo gisa. Adineko bezero guztiek zekiten norenak ziren". Zapatak, denen bistan. Senideek, ordea, ez dute oraindik gorpua zangatik ateratzeko baimenik lortu. Ohitu beharra omen dago defuntuekin, osasun mentalak eskatzen omen du. Hil berriekin askoz zailagoa izan ohi da, aspaldi hildakoekin baino. Baina ez beti. Anjel lertxundi . Berria 2013ko maiatzaren 17

PIRAMIDEETAN LAN EGIN NAHI DUT Gizah (Egipto) K.a. 2550. IV dinastiako faraoien aginduz piramideak eraiki zituzten, baina ez esklaboek, orain arte uste bezala, eskubideak zituzten langileek baizik. Hala, besteak beste, absentismorako arrazoi "justifikatuen" bilduma oparoa bildu dute arkeologoak; gutxi batzuk aukeratu ditugu: " Senitarteko bat baltsamatzea " Eskorpioi batek hozka egitea " Ospakizun baterako garagardoa prestatzea " Mozkortuta egotea " Senar-emazteen arteko eztabaida batean, emaztearen jipoia jasotzea 2013ko Argia egutegitik hartua

MALA HIERBA La derecha española ha considerado el Ministerio de Educación como una finca de su propiedad. Junto a la iglesia católica ha defendido ese bastión, desde el cual ha ejercido históricamente una posición de dominio sobre la conciencia de los ciudadanos. De hecho, la educación laica proclamada por la II República fue una de las causas de que la derecha entrara de forma muy violenta en su demolición y , alcanzada la victoria, estableciera una feroz represión contra los profesores y maestros partidarios de la escuela pública. Ese ministerio se ha convertido desde entonces en un territorio de combate ideológico. Pero, al contrario de lo que sucede con la educación, la derecha nunca ha considerado la cultura como una frontera que debiera conquistar, más bien lo ha tomado como un menester banal que está en manos de gente frívola, bohemia y subversiva que tira al monte como las cabras, actores, cineastas, músicos, cantantes, saltarines y saltimbanquis, una reata a la que, en el fondo, desprecia, puesto que no la puede controlar. La derecha española, incluso la dandi si la hubiera, está abrazada al casticismo… Manuel Vincent. El País 2013ko maiatzaren 19

16

2013 EKAINA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.