Irakaskuntza Publikoa 97.zkia

Page 3

EDITORIALA Argazkia osatzeko, Gobernu berria dugu. Adierazpen ugari egiten ari dira partaide ezberdinek eta neurri gutxi batzuk ere hartu dituzte, langileei dagokionean kezkatzekoak. Ordainsarien kontuarekin estreinatu dira eta, denok dakigun bezala, ezin esan bide onetik jo dutenik, joko tranpati horretan aurreko gobernuaren erabateko kolaborazioa izan dutelarik. Lasai egoteko aukera handiegirik ez digute ematen. Murrizketak, administrazioaren egitura argaldu, egoera larria… eta antzekoak dira nagusiki entzuten dizkiegunak. Halako aurrerapenekin zer etor daitekeen imajinatzea ez da oso zaila. Baina are gehiago kezkatzen gaitu eragile ezberdinek esaten dutena (eta duguna) entzuterakoan duten jarrera. Badirudi askoz ere handiagoa eta finduagoa dutela eskuineko belarria, CONFEBASKek, Madrilek, bankariek eta enparauek esaten dutena entzutekoa, ezkerreko belarria baino, jendartearen eskaerak, langileon aldarrikapenak eta antzekoak entzutekoa baino. LOMCEren inguruan Hezkuntza Sailburu berriak egin dituen zenbait adierazpen ere kezkatzeko modukoak dira. Negoziatu eta hobetu behar dela, ez duela legea ez betetzea pentsatzen… eta gisakoak entzutean ez dugu horrenbestetan aldarrikatutako eskumenen defentsarik ikusten. Bagenekien Eusko Jaurlaritzak ez zuela bat egingo gure salaketa eta mobilizazio proposamenekin, baina hortik erakutsi duten epelkeriara tarte galanta dago. Behin eta berriro aipatu dituzte "marra gorriak", hezkuntza, osasungintza, eta gizarte zerbitzuak direla zehaztuz. Aukera paregabea dute hori egiaztatzeko aurrekontuak egiterakoan: handitu ditzatela atal hauei dagozkien partidak. Hezkuntzako gastuetan hortxe dago Europako erreferentzia: BPGren %6. Badute adibide xumeagoa ere benetan ari direla egiaztatzeko: ordezkapenak bete ditzatela lehen egunetik (oposizioan zirenean salatu zituzten aurrekoek ezarritako neurriak). Baditugu adibide gehiago bide horretatik aurrera egiteko: agortuta dauden lan hitzarmen guztiak berritzeko benetako negoziazioa ireki dezala langileon ordezkariekin, oinarrizko arau demokratikoak errespetatuz. Hau guztia bezain garrantzitsua litzateke Hezkuntzako gai nagusietan adostasun zabalerako bideak irekitzea, gainontzeko alderdiekin eta hezkuntza komunitateko eragileekin, behar dugun hezkuntza sistema eta ereduak bertan definitu eta erabakitzeko. Edo… beste lau urte joango dira, aurrekoetan bezala?

La mayoría de la sociedad está sufriendo las duras consecuencias de la crisis económica y de las medidas que están imponiendo los diferentes gobiernos, dañando gravemente los servicios públicos, derechos laborales y sociales básicos y con unos índices de desempleo inaguantables. La enseñanza no ha quedado al margen de estos recortes y está recibiendo otros agresiones no menos nocivas, como la llamada LOMCE del ministro Wert. Hemos respondido con contundencia a los diferentes ataques a pesar de que las dificultades no han sido pocas. Y habremos de seguir haciéndolo, pues los recortes van a seguir. Tenemos nuevo gobierno en la CAV. Las pocas medidas que ha tomado, como el adelanto de las pagas, así como sus primeras declaraciones sobre la necesidad de recortes, de adelgazar la administración, de la gravedad de la situación… no son buenos presagios de lo que va a venir. Su actitud insulsa ante el ataque de la LOMCE nos parece preocupante. Parecen más proclives a escuchar y atender a CONFEBASK o a Madrid que a las reivindicaciones laborales y sociales. Ahora tienen la posibilidad de demostrar lo que están dispuestos a hacer: que aumenten los presupuestos de educación hasta el 6% del PIB, que cubran las sustituciones desde el primer día y que inicien los procesos de negociación en todos los sectores con convenios agotados. No sería menos importante que se buscaran los consensos necesarios para acuerdos amplios en temas fundamentales como el del sistema educativo propio, los modelos lingüísticos... a no ser que se pretenda que pasen otros cuatro años.

stee-eilasirakaskuntzapublikoa

2013 URTARRILA

3


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.