1 hezkuntza afektibo sexuala

Page 1

Hezkuntza afektibo sexuala

Harremanak berdintasunean


Hezkuntza afektibo sexuala

AFEKTUAK, GORPUTZA, SENTIMENDUAK, DESIOAK, EMOZIOAK,‌ BERDINTASUNEZKO HARREMANETAN. Pertsona guztiak sexudunak gara, gorputz sexuatua dugu eta honen bidez pentsatu, ulertu, adierazi, komunikatu gozatu, sentitu eta sentiarazten dugu. Sexualitatea, hitzekin eta gorputzaren bost zentzuekin bakoitzak espresatu, komunikatu, sentitu, intimatu, plazera eman eta jasotzeko modua da. Sexualitatea, beraz, pertsonaren dimentsio bat baino gehiago da: garena da. Horregatik, sexualitatearen garapen osasuntsu eta atsegingarria laguntzea, pertsonaren garapena osotasunean laguntzea da.

Harremanak berdintasunean

Heziketa afektibo sexuala beraz, umeen formazio integrala lortzeko alderdi garrantzitsua da. Ukitu, plazera eman eta intimatzeko behar fisiko eta afektiboek, jaiotzatik heriotzaraino laguntzen gaituzte. Baina pertsonok sentsibilitate desberdinak ditugu eta ez zaizkigu afektu adierazpen berdinak gustatzen, horregatik da beharrezkoa hainbat gaitasun lortzea: besteak eta norbere burua entzutea, zer nahi dugun eta zer ez dugun nahi eta zer gustatzen zaigun eta zer ez zaigun gustatzen jakitea, nahi eta sentitzen dugun bezala egin eta disfrutatzea, norberari eta beste inori minik eman gabe‌ Ume, nerabe eta gazteek objetiboki eta osotasunean heziak izateko eskubidea dute maila guztietan (biologiko, psikiko eta soziala), sexualitatea komunikazio, osasun, plazer eta afektibitate iturri bezala ulertuz. Emakumeak eta gizonak berdintasunean eta diskriminaziorik gabe biziko garen gizartea lortu nahi badugu eta harreman komunikatzaile, atsegin, berdintasunezko, arduratsu eta askeak lortu nahi baditugu, ikasleriari kalitatezko heziketa afektibo sexuala eskaini beharko diogu; honen faltak norbanakoaren garapenean eragina izan ez ezik, berdintasunean oinarrituriko gizartearen eraikuntzan behar diren oinarrizko aldaketa sozialak ematea eragotziko baitu. Heziketa sexualak, esan bezala, pertsona gisa hazten laguntzen gaitu, baina alderdi biologikoan zentratzen bagara soilik, pertsonalitate osasuntsua eraikitzeko aukerak eta kasu askotan aurreiritzi eta estereotipo sexistez beteta dauden ideiak aldatzeko aukerak ukatuko ditugu. Horregatik, ondorengo unitate didaktikoa heziketa afektibo sexualari buruzkoa izango da. STEE-EILAS etik deia egiten dizuegu gai hau landu dezazuen zuen ikasgeletan besteak beste, gorputza, harremanak eta afektuak, indarkeriarik gabe eta plazerez bizitzeko helburuarekin. Oraingoan jarduerak mailaren arabera sailkatu ditugu baina beti bezala zuen ikasleen mailara egokitzera animatzen zaituztegu. Eta bukatzeko esan, unitate honetan batez ere gorputzaren ezagutza eta harremanak landuko direla, hasierako jardueretan gorputzak izango duelarik protagonismoa eta ondorengoetan harremanek.


Hezkuntza afektibo sexuala

ABIAPUNTUA Abiapuntua beti bezala anitza izan daiteke ipuinen bat, (“Muxu bat ere ez derrigorrez”…), pelikularen bat, gertaeraren bat, STEE-EILASen kartela…Gaia buruan izanda zuen gelarako egokiena dena aukeratu dezakezue.

HELBURU OROKORRA •

Gorputza eta harremanak plazerez bizitzen ikastea, norbere nahiak eta besteenak aintzat hartuz, kalitatezko bizipen afektibo sexualak izateko.

HELBURU DIDAKTIKOAK Berdintasunean, errespetuan eta arduran oinarritutako elkarbizitzako oinarrizko arau batzuk ezagutu eta erabiltzea, berdintasunezko harremanak garatzeko.

Norbere gorputza ezagutzea, ematen diren aldaketak kontutan hartuz, bakoitzak bere burua onartzeko.

Beraien arteko desberdintasun fisikoez eta pertsona helduekiko ezberdintasunez jabetzea, hainbat eredu ikusiz, besteak diren bezala onartzeko.

Gorputza komunikazio, sentsazio, plazer eta afektu iturritzat onartzea, horrela esperimentatuz, gorputza ez dela dugun zerbait konturatzeko, baizik eta garen zerbait.

Genero estereotiporik gabeko afektibitatea garatzea, afektu, emozio eta sentimenduei leku eginez, berdintasunezko harremanak eraikitzeko.

Sexualitatea, pertsonen arteko harremanak, komunikazioa, afektibitatea eta plazera izateko modu bezala ulertzea, bizitza sexual osasuntsu eta arduratsua garatzeko.

Norbere desioak eta sentimenduak adieraztearen garrantziaz jabetzea, sentimendu, afektu, desio, ulermen, errespetu…adierazpenak laguntzen dituzten gaitasunak landuz, afektibitatea eta sexualitatearen bizipen positiboa izateko.

OINARRIZKO GAITASUNAK •

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

EDUKIAK •

Sentimenduen adierazpena eta ulermena lantzeko gaitasunen garapena.

Beste pertsonen ikuspuntua kontutan hartzeko gaitasunen garapena.

Partehartze, kooperazio eta elkartasunezko ohituren garapena.

Harreman afektibo-sexualetan komunikazioak, afektuak, konpromisoak, erakargarritasunak…betetzen duten paperaren balorazio positiboa.

Besteekiko errespetua.

Diskriminatzen duten jarrerekiko balorazio kritikoa.

Sexualitatearen aukerak: komunikazioa, afektua, plazera…

Aldaketa fisikoak.

Pertsonen arteko harremanetako elementuak: emozioak, konpromisoa, laguntza, kooperazioa, afektua…

Harremanak berdintasunean


Hezkuntza afektibo sexuala

JARDUERAK KARTELAREKIN LANTZEKO JARDUERA Materiala: EILASen kartela, arbela, post-itak, hiztegia. Denbora: Saio bat edo bi. Taldekatzea:Banaka, talde txikiak eta talde handia

Harremanak berdintasunean

Garapena: 1.

Irakasleak EILASen kartela arbelean jarriko du eta ikasleriari bosna post-it banatuko dizkio.

2.

Irakasleak banan-banan hitz guztiak irakurriko ditu hitz bakoitzaren esanahia post-it batean apuntatzeko esan eta gero.

3.

Ikasleek, talde txikitan, atera diren esanahi desberdinak aztertuko dituzte eta hitz bakoitzeko esanahi bat erredaktatuko dute.

4.

Talde handian komunean jarriko dira esanahi guztiak eta hiztegian agertzen direnekin konparatuko dira.

5.

Ikasleek pentsatu beharko dute ze egoeretan ematen diren afektuak, sentimenduak, desioak, emozioak…

6.

Irakasleak kartelaren esanahiari buruzko debatea bultzatuko du, berdintasunean bizitzeko berdintasunezko harremanen garrantzia azpimarratuz.

HH eta LH 1. eta 2. zikloak 1. “NI ……NAIZ” Materiala: Argazkiak, ispilua,papera, arkatza. Denbora: Bi edo hiru saio. Taldekatzea: Banaka, talde handia. Garapena: •

Ispiluan, argazkietan…nolakoak diren behatu eta beraien gorputzaren deskripzioa egin ahoz edo idatziz.

Borobilean, ezkerrean dagoen kidearengandik gehien gustatzen zaiena esan.

Bakarka, beraien gorputzaren marrazkia egin (nola ikusi duten euren burua)

Egindako lanei buruz hitz egin eta liburu bat osatu lan guztiekin: “Horrela ikusten dira gure gelako neskamutilak”


Hezkuntza afektibo sexuala

2. “DESBERDINAK GARA” Materiala: Aldizkariak, guraizeak, paper jarraia, kola. Denbora: Saio bat edo bi. Taldekatzea:Talde txikiak, talde handia. Garapena: Aldizkariak, komikiak…ekarri gelara eta pertsonen argazkiak moztu. Pertsona altuak, txikiak, argalak, lodiak, ile gorriak, arraza desberdinetakoak…

Moztutako argazkiekin horma-irudi bat egin.

Ateratakoari buruzko elkarrizketa bultzatu, pertsona guztiak desberdinak gara baina horrek ez du esan nahi batzuk besteak baino hobeak direnik. Aurreko jarduerarekin lotu daiteke (gelakoak denak desberdinak gara…).

Horma-irudian esaldiak idatzi.

3. GORPUTZ ESKEMA Materiala: Arbela. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: •

Gelako espazio guztia okupatuz, gorputz eskema atalez atal mugitu: lehenik eskuko hatzak, gero eskumuturra, besoak, sorbaldak, bizkarra, aldaka, aurpegiko muskuluak, hankak…horrela gorputz osoa mugimenduan jarri arte. Mugimendu hauek metatu egingo dira.

Gorputzaren kontzientzia hartu ondoren, honekin egin ditzakegun gauzak zerrendatu. Gorputzean sentitu ditzakegunak ere zerrendatu: gosea, pixalea, plazera, mina…

Aipatutako ekintza horiek dramatizatu.

4. MASAJE TXOKOA Materiala: Kuxinak, panpinak, pilota leunak, lumak, arropa atalak…Material bakoitza kutxa batean gordeko da; masaje errazen irudiak. Taldekatzea: Talde txikiak. Garapena: Gelan espazio edo txoko bat egingo da ikasleak era autonomoan behar edo nahi dutenean joango direna. Espazio honetako material bakoitza talde handian aurkeztuko da. Hasieran txandak egingo dira ikasleak txokora ohitu daitezen gerora autonomiaz joan ahal izateko. Masajeak emateko bakarrik zein binaka edo hirunaka joan daitezke. Espazio honetako zoruan alfonbra eta kuxinak jarri daitezke erosoa izan dadin.

Harremanak berdintasunean


Hezkuntza afektibo sexuala

5. ZORION, KRITIKA ETA PROPOSAMENEN TAULA Materiala: Paper jarraia. Denbora: Asanbladan astero egin dezakegu, zorionekin hasiko gara. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: Hiru zutabe dituen taula bat jarriko dugu, lehengoa zoriontzeko, bigarrena kritikatzeko eta hirugarrena proposatzeko. Haur Hezkuntzan aurpegien marrazkiak jarri ditzakegu (atsegina, desatsegina).

Harremanak berdintasunean

Gelako ikasleek, irakaslearen laguntzaz, idatziz jasoko dituzte gelan eta taldean ondo sentiarazten dituzten egoerak eta dagokion zutabean jarriko dituzte. Egoera bakoitzaren ondoan ikaslearen izena jarriko da. Berdin egingo da egoera desatseginekin eta gatazkak konpontzeko proposamenekin.

6. IRUDIEN IRAKURKETA Materiala: Argazkiak, marrazkiak. Denbora: Landu nahi diren egoerak adina denbora. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena •

Ikasleekin landu nahi diren egoeren irudiak (argazkiak, marrazkiak…) eraman gelara: afektua, gatazka, elkarlana, sexu abusua, marjinazioa…

Talde txikiak egin eta irudiak banatu.

Egoera bakoitza egun desberdinetan landu ondorengoen bidez: Hitz egin: irudian ikusten denaz, gustatzen zaien ala ez, horrelako egoerarik ikusi ote duten,zer egin egoera desberdinen aurrean… Antzeztu: Egoera atseginen kasuan antzeko egoerak, desatseginen kasuan nola jokatu horrelakoetan: bai edo ez esaten ikasi, laguntza eskatzen ikasi, elkarlanean aritzen ikasi. Marrazkia egin edo irudiak horma-irudi batean itsatsi eta ondorioak idatzi aldamenean.


Hezkuntza afektibo sexuala

7. JOLAS SAIOAK Materiala: Dantzatzeko musika. Denbora: Saio bat ala bi. Taldekatzea:Talde handia eta talde txikiak. Garapena: Jolasak egin ondoren saioaren inguruko elkar jartzea egin: zer den gehien/gutxien gustatu zaiena, nola sentitu diren, zeinekin izan duten harremana…

Kooperazio jolasak Korapiloa

Besarkada musikal kooperatiboak Ikasleek musikaren erritmoan dantzatuko dute. Musika geratzean pertsona bakoitzak beste bat besarkatuko du.Musika berriz hastean dantzara bueltatuko dira. Musika hasten den hurrengoan besarkada hiruren artekoa izango da. Besarkada gero eta handiagoa eginez joango da gela osoa besarkada handi batean bildu arte.

Konfiantza jolasak Haizea eta arbola Talde txikietan borobila egingo da zutik. Pertsona bat erdian egongo da, begiak itxita eta besoak gorputzaren kontra. Beste pertsonek borobil itxia egingo dute eta erdikoa bultzatzen hasiko dira alde batetik bestera eramanez eta jasoz. Jolasaren bukaeran garrantzitsua da erdikoa berriz ere posizio bertikalean jartzea begiak ireki aurretik.

Auto-estimu jolasak Protagonistaren jolasa Sei pertsonetako taldeak egingo dira. Pertsona bakoitzari paper bana emango zaio. Talde bakoitzean kide bakoitzak protagonista izan behar du bi edo hiru minutuz erdian jarriz. Erdian dagoen bitartean gainontzeko taldekideek berari buruzko ezaugarri positibo bat idatziko dute paperean eta bukatzean eman egingo diote (hitzez ere egin daiteke). Horrela, taldekide guztiak erditik pasa arte. Bukaeran jolasaren balorazioa egingo da talde bakoitzean.

Hau besarkada da Ikasleak borobilean eseriko dira. Hasiko den pertsonak (A) eskuinekoari (B) esango dio: “hau besarkada bat da” eta besarkatuko du. B-k galdetuko du “zer?” eta A-k erantzungo du “besarkada bat” eta berriz besarkatuko du. Gero B-k esango dio C-ri (eskuinekoari) “hau besarkada bat da” C-k galdetuko dio B-ri: “zer?” eta B-k A-ri: “zer?”. A-k erantzungo dio B-ri: “besarkada bat” eta emango dio. B-k esango dio C-ri: “besarkada bat” eta emango dio. Horrela borobila osatu arte. “zer?” galdera beti A-rengana itzuliko da eta honek besarkadak emango ditu berriz ere. Aldi berean A-k beste mezu eta keinu bat bidaliko du ezkerraldera: “hau musu bat da” eta emango dio, dinamika berbera jarraituz.

Harremanak berdintasunean

Borobilean, begiak itxita eta besoak goian, erdialderantz joango gara. Han, esku bakoitzarekin beste esku batzuk hartuko ditugu eta korapiloa sortuko da. Ikasle guztiak elkarri lotuta daudenean eskuak askatu gabe korapiloa askatzen saiatuko dira. Kanpoan korapiloa askatzeko egin daitekeena esanez lagunduko duten pertsona batzuk egon daitezke.


Hezkuntza afektibo sexuala

BH eta LH 3.zikloa 1. NIRE GORPUTZA ALDATZEN ARI DA Materiala: Argazkiak. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia.

Harremanak berdintasunean

Garapena: 1.

Neska mutilen gorputzak azaltzen diren irudiak ekartzeko esango diegu ikasleei.

2.

Talde txikiak egingo dira.

3.

Talde bakoitzari adin desberdinetako neska eta mutilen irudiak agertuko diren argazkiak banatuko zaizkio.

4.

Nerabezaroan ze aldaketa fisiko ematen diren komentatuko dute.

5.

Talde handian, eta idazkari bat izendatuta, desberdintasun horiei buruz hitz egingo da. Arbelean bai nesken aldaketak bai mutilen aldaketak idatziko dira.

2. NOREN ANTZA IZATEA NAHI NUKE? Materiala: Argazkia, papera, arkatza, arbela. Denbora: Saio bat. Taldekatzea:Bakarka, talde handia. Garapena: Bakoitzak, antza izatea gustatuko litzaiokeen famatu baten irudiren bat ekarriko du eta aukeraketaren zergatia idatziko du; jasotako datuak komunean jarriko dira eta baloratzen dituzten ezaugarriak konparatuko dira; balorazioetan neska eta mutilen artean desberdintasun nabarmenik dagoen ere ikusiko da. Hori horrela izanik, desberdintasun horien arrazoiei buruzko elkarrizketa bultzatuko du irakasleak.

3. ‌‌‌.KIN LIGATZEA GUSTATUKO LITZAIDAKE Materiala: Papera eta boligrafoa. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: Aurreko jarduerari jarraituz honetan esango dute zein pertsonai ezagun egiten zaien erakargarri eta zer den gehien baloratzen dutena aukeraketa hori egiterakoan. Eta aurreko jardueran egin duten bezala nesken eta mutilen balorazioen arteko ezberdintasunak aldenduko dituzte.


Hezkuntza afektibo sexuala

4. “AZKEN BOLADA HONETAN…” Materiala: Fitxa. Denbora: Saio bat. Taldekatzea:Bakarka, talde handia. Garapena: Ikasleei galdetuko zaie ea etapa honetan aldaketa psikologikoak ere ematen diren.

2.

“Azken bolada honetan“ fitxa banatu eta anonimoki betetzeko eskatuko zaie. Neskak edo mutilak diren azaldu beharko dute.

3.

Irakasleak fitxa guztiak jaso eta banan-banan ahoz irakurriko ditu.

4.

Talde handian komentatuko dira.

5.

Ondorioak atera daitezke: Zeintzuk dira aldaketak?, Ze desberdintasun dago nesken eta mutilen artean?

Neska edo Mutila AZKEN BOLADA HONETAN.... Azken bolada honetan niretzako inportanteena….............................. da / dira. Orain dela …........ urte, inportanteena …................................................... zen. Azken bolada honetan etxean ez dut ……………………………………………-taz hitz egiten. Azken bolada honetan ez dut jasaten gurasoek……………………….. esaten didatenean. Azken bolada honetan ……………………………………………………k gorritzen nau / naute. Azken bolada honetan ………………………………………….…k korte izugarria ematen dit. Azken bolada honetan kontrola galtzen dut, asko haserretzen naiz edonork …………… ……………………………………………………………………………… ……………esaten didanean. Azken bolada honetan ………………………………………………………………… …………………………..

Harremanak berdintasunean

1.


Hezkuntza afektibo sexuala

5. SEXULITATEAZ Materiala: Bi koloretako Post-itak. Denbora: Bi saio. Taldekatzea:Bakarka, talde handia.

Harremanak berdintasunean

Garapena: 1.

Irakasleak “sexualitatea� hitza arbelean idatziko du eta post-it batzuk banatuko ditu. Neskei eta mutilei banatu behar zaizkien post-itak kolore desberdinetakoak izatea komenigarria litzateke, definiziotan desberdintasunak ikusteko.

2.

Sexualitatearen esanahia idazteko eskatuko du (euren ustetan zer den).

3.

Post-itak arbelean irakurri eta sailkatuko dira: afektibitatearekin lotutako esanahiak, gorputzarekin lotutakoak, sexuarekin lotutakoak....

4.

Ondorioak aterako dira: zer da sexualitatea talde honentzako?, neska eta mutilen artean desberdintasun nabarmenik al dago?

5.

Hurrengo saio baterako eskatuko zaie sexualitatea zer den pertsona desberdinei galdetzeko; Familian: amari, aitari; Eskolan: Irakaslea den emakume bati eta gizon bati; Auzoan: emakume gazte bati, gizon gazte bati, adineko emakume bati eta adineko gizon bati.

6.

Ondorioak aterako dira eta taldeko ondorioekin konparatuko dira.

Jarduera honen beste aldarea: 1.

Galdera bakarra egin beharrean mota hauetako galderak egin daitezke: Zure ustez, zer da sexualitatea?; Zertarako balio du sexualitateak?; Zer adinetan agertzen da?; Mutilak non dauka?, eta neskak?; Sexualitateaz zer espero dute neskek?, eta mutilek?; Zer da transexuala?, eta trabestia? Eta homosexuala?...

2.

Ondorioak aterako dira. Irakaslea ager daitezkeen ideia okerrak zuzentzen saiatuko da.

6. LIGATZERA GOAZ Materiala: Bideoa. Denbora: Saio bat. Taldekatzea:Binaka. Garapena: 1.

Irakasleak 8 boluntario eskatuko ditu, 4 neska eta 4 mutil. Lau bikote osatuko dira, bi heterosexual eta bi homosexual.

2.

Bikote bakoitzean bietako bat bestearengana hurbildu behar da, heterosexual diren bikoteetan, kasu batean neska hurbilduko da eta bestean mutila.

3.

Bikote bakoitzak egoera aukeratuko du: tabernan, diskotekan, liburutegian‌. Kasu guztietan bata eserita egongo da (lagungarri izan daiteke ur botila bat izatea edo eskura egon daitekeen beste elementu bat) eta bestea hurbilduko da.

4.

Antzezpenak 6 minutukoak izango dira.

5.

Begira dauden beste taldekideek egoera bakoitza baloratu beharko dute: Egoera sinesgarria da, erreala?, egoerari ondo ekin diote? Aholkurik emango zeniekete?

6.

Balorazioak komunean jarriko dira eta ondorioak aterako dira: Zeintzuk dira komunikazio oztopo nagusiak?, ligatzen ez denean zer gertatzen da?, ezetz esatea asko kostatzen al da?. Desberdintasun nabarmenak daude neska eta mutilen artean?

7.

Dramatizazioak bideoz grabatu daitezke.


Hezkuntza afektibo sexuala

EBALUAZIOA Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz, ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete.

Ebaluazio irizpideak Ea elkarbizitzako oinarrizko arauak ezagutu eta erabiltzen dituen.

Ea berdintasunezko harremanak ezartzen dituen.

Ea bere gorputza ezagutzen duen.

Ea bere buruaz estima ona duen.

Ea besteak errespetuz tratatzen dituen.

Ea desberdintasun fisikoez jabetzen den.

Ea bere emozio eta sentimenduez jabetzen den.

Ea bere nahi, sentimendu eta emozioak adierazten dituen.

Ea sexualitatea pertsonen arteko harreman bezala ulertzen duen.

Ea gorputzaren bidez hainbat sentsazio esperimentatzeko gai den.

Ebaluaziorako teknika: Behaketa Ebaluaziorako tresnak: •

Irakaslearen egunerokoa

Portfolioa: Ikasleen lanen balorazioak eta egindako lanen aukeraketa esanguratsua jasotzen duen karpeta. Ikasle bakoitzaren historia izango da.

Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: •

Zer da gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik.

Zer da ikasi dutena.

Zerk harritu ditu gehien.

Jardueren ebaluazioa Jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.

Harremanak berdintasunean


Hezkuntza afektibo sexuala

BIBLIOGRAFIA •

La educación sexual en la primera infancia: Ministerio de educación. www.migualdad.es/MUJER/ publicaciones/docs/17Edusex.pdf

La educación sexual de niños y niñas de 6 a 12 años: Ministerio de educación y ciencia.

Ni ogros ni princesas gida web.educastur.princast.es/proyesctos/coeduca

Sexpresan: Harimaguada . Heziketa sexualerako programa interaktiboa. www.harimaguada.org

Educación Afectivo-sexual en la educación infantil: Junta de Andalucia

Harremanak berdintasunean

www.juntadeandalucia.es/averroes/publicaciones/1afectivo_sexual.php3 •

Educación afectivo-sexual en la educación primaria: Junta de Andalucia

Programa de educación afectivo-sexual en la educación secundaria www.juntadeandalucia.es/averroes/publicaciones/3afectivo_sexualphp3

Sentir y pensar: Begoña Ibarrola;sm argitaletxea. Adimen emozionaleko programa. www.infantil.profes.net/inteligencia.asp www.primaria.profes.net/inteligencia.asp

Muxu bat ere ez derrigorrez: Marion Mebes;Maite Canal argitaletxea.

IRAKASLEENTZAKO WEB ORRIAK

www.educarenigualdad.org

Zubiak eraikitzen hezkidetza taldea. Bloga: http://zubiakeraikitzen.blogspot.com

www.stee-eilas.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.