Emakumeen Indarra sketchbooka

Page 1





Ideiak oso argi dituen 16 urteko neska. “Macarra� da pixka bat, musika punk eta heavya entzutea gustoko du eta bere ideiak pasioz defendatzen ditu.




17 urteko neska goxo eta lasaia, naiz eta noizean behin sutsu haserratzen den. Ahal duenero loredun soinekoak eta lazoak janzten ditu. Ingenieritza ikasteko intentzioa du Unibertsitatean.




19 urteko gaztea, lagunek Maru deitzen diotena. Abokatua izateko ikasten ari da. Ez dio bere itxurari garrantzi handirik ematen, aurpegia garbitu, ilea lotu eta eroso janzten da kalera irteteko. Zertarako gehiago?




18 urteko energiaz betetako neska. Kirolari peto petoa, korrika egitea, pilota, igeriketa... kirol adar guztiei jotzen dio.




Ali 14 urteko ilegorri irlandesa dugu. Hona bizitzera duela 5 urte bakarrik etorri zen. Hizkuntzarekin nahiko ongi moldatzen da nahiz eta azento handia duen. Mundua zaintzeko ahalegin handiak egiten ditu; kantinplora beti motxilan, ahal duenero berrerabiltzen (papera, poltsak, arropa...) eta lagunei hortara animatuz.




16 urteko nerabe transexuala. Oso pinpirina da, orrazkera ezberdinak probatzea atsegin du. Lagun artean egotea du gustoko, batez ere kontu kontari eta barrezka daudenean.










Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.