2020-09-12 HM UDAKO KONTZERTUA

Page 1

HERRI MUSIKA KONTZERTUAK

HM UDAKO KONTZERTUA

E T E L E R I B XA . . . n e z t a r gogo

Hamar urtetik gora dira, ziur ez dakigu zenbat, sortu genuela Joxe Leon Amigorena, Ane Badiola eta Irati Odriozolak osatzen dugun hirukotea, inoiz Batzun batzuk ere deitua. Bi ahots eta gitarra dira taldeko protagonistak; eta gaurko euskal kantutegiari, zein zaharrari, errepasoa ematen diegu gure kontzertuetan. Ia herrikoi bilakatu diren “Ez dok hamahiru�ren garaietako abestietatik, Ken Zazpi edo Mikel Urdangarinen doinu gaurkoagoetara bidaiatzen dugu emanaldietan; beti ere, entzulegoarekiko interakziorik galdu gabe eta gure helburua izanik bertan gauden guztiok kantatuz eta kantuaz gozatzea. Herri zein auzoetako festetan ibiltzen gara, baita kantu afari edo bazkarietan ere. Hala ere, Xabier Leteren obraren inguruan emango dugun kontzertu honetara edo beste ekimen interesgarrietara gustura joaten gara; izan ere, ikasiz gozatu eta gozarazi nahi dugu. Eta ez dugu ahazten sustraiak non ditugun, ezta nora iritsi nahi dugun ere.

kontzertu honen laguntzaileak:

2020ko irailaren 12an - 19:00 - Gurutze auzoko frontoian - Doan


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.