Page 1

                 

GAZTEAK,   SARE SOZIALAK   ETA HIZKUNTZA KUDEAKETA    

KASU ARRAKASTATSUAK. GAKOAK. JARRAIBIDEAK                 Andoainen, 2012ko abenduan 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

1


AURKIBIDEA 1. 

Sarrera .................................................................................................................................................................................................... 3 

2.

Kokapena ................................................................................................................................................................................................ 5 

3.

Metodologia ............................................................................................................................................................................................ 6 

4.

Testuingurua ........................................................................................................................................................................................... 9  Internet eta on‐line sare sozialak: erabilera sozialen arabera ulertu eta aztertu beharreko espazio eta tresnak ........................................ 9  On‐line sare sozialak eta gazte euskaldunak .............................................................................................................................................. 11  Euskararen presentzia eta erabilera ........................................................................................................................................................... 12  Etorkizunerako ikerketa ardatz eta erronka nagusi posibleak .................................................................................................................... 13 

5.

Kasuen deskribapena ............................................................................................................................................................................ 15 

6.

Ondorioak ............................................................................................................................................................................................. 27 

7.

Jarraibideak ........................................................................................................................................................................................... 32 

8.

Erreferentzia bibliografikoak ................................................................................................................................................................. 35 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

2


1. Sarrera Egitasmo honetan gazteek beraiek kudeatutako edo (batez ere) gazteei zuzendutako sare sozialetan  hizkuntzen  kudeaketa  izan  dugu  aztergai.  Horretarako  sei  kasu  zehatz  aztertu  dira.  Hiru  helburu  zehatz izan ditu egitasmo honek:   •

Batetik, euskaraz jardunez interneteko sare sozialen bidez gazte askorengana heldu eta eurekin  komunikazio maila esanguratsu bat lortu duten sei kasu identifikatzea eta deskribatzea.  

Bestetik, sare  sozialen  bidez  gazteengana  zuzentzen  diren  sei  kasu  horietan  oinarrituta  egoera  ulertzeko gako batzuk identifikatzea.   

Azkenik, sare  sozialen  bidez  gazteengana  zuzentzen  direnentzako  jarraibideak  eta  estrategiak  proposatzea.  

Aipatu bezala,  egitasmo  honek  “arrakastatsutzat”  jotzen  ditugun  6  bat  esperientzia  deskribatu  eta  bertatik  estrapolagarriak  izan  daitezkeen  ikasgaiak  ateratzea  bilatzen  du.  Esperientzia  guztiak  gazteekin  harremana  dutenak  dira,  baina  esparru  desberdinetakoak  izan  daitezen  bermatu  da:  hedabideak,  gazte‐taldeak,  kirol  arlokoren  bat,  musika  taldeak…  Gainera,  sare  sozial  ezberdinetan  kokatzen  diren  esperientziak  izan  dira  aukeratuak:  Tuenti‐n,  Facebook‐en  eta  Twitter‐en.  Sei  kasu  horiek honako hauek izan dira: Doka kafe antzokia, Euskal Herria Zuzenean festibala, Gaztea irratia,  Ken 7 musika taldea, Gernikako Gaztetxea eta Mikel Astarloza kirolaria.  Egitasmoa  lantzeko  Soziolinguistika  Klusterra  Elkarteak  lan  taldea  osatu  du  bere  bazkideetako  birekin:  Emun  Kooperatiba  Elkartea  eta  Urtxintxa  Eskolarekin.  Emunek  “Enpresa,  sarea  eta  hizkuntzak” 1   ikerketa  lana  burutu  zuen  2011n  eta  Urtxintxak  ibilbide  luzea  du  gazteen  eta  soziolinguistikaren arloan.   Egitasmoa  bere  testuinguruan  kokatzeko,  Koldo  Diazengana  jo  dugu 2 .  Koldo  Diaz  doktoregaia  da,  “Euskal identitatearen eraikuntza Facebook‐en” da bere tesirako gaia.   Amaitzeko, gaur egungo egoera ulertzeko hainbat gako eta etorkizunera begirako hainbat jarraibide  landu ditugu txosten honetan. Egoeraren gakoak ulertzeko Gorka Juliorengana 3  jo dugu. Gorka Juliok                                                              

1

Ikerketari buruzko informazio gehiago: http://www.lantalan.com/lantalan/enpresa‐sarea‐eta‐hizkuntzak    Koldo Diaz: http://ehu.academia.edu/KoldoDBizkarguenaga, https://twitter.com/koldobizkar  

2

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

3


4

hainbat aldiz landu du hizkuntzen erabilera interneteko sare sozialetan gaia . Egitasmo honen gakoak  eta jarraibideak jasotzeko eta horiek elkarrizketatuen hitzen bidez janzteko bideoa egin dugu.   Eskerrak  eman  nahi  dizkiegu  egitasmoa  garatzeko  behar‐beharrezkoak  izan  direnei:  Koldo  Diazi,  Gorka  Juliori,  Dokako  ordezkari  Aritz  Mujikari,  Euskal  Herria  Zuzeneaneko  ordezkari  Eneko  Etxegarairi,  Gazteako  ordezkari  Eider  Jauregiri,  Ken  7ko  ordezkari  Eñaut  Elorrietari,  Gernikako  gaztetxeko  ordezkari  Oskar  Granado  eta  Naroa  Idoiagari,  eta  Mikel  Astarlozari.  Baita  proiektu  hau  diruz lagundu duen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari ere.   Soziolinguistika  Klusterra  Elkarteak  etorkizunean  ere,  egitasmo  honen  oinarrian  izan  ditugun  lan  arloetan  ikertzen,  garatzen  eta  berritzen  jarraitu  nahi  du.  Gazteen  hizkuntza  erabilera  eta  IKTetan  hizkuntzen  erabilera  ardatz  duten  egitasmoetan  interesa  duen  edonorekin  elkarlanean  aritzeko  prestutasuna  dugu.  Ea  txosten  honetan  jasotakoak  baliagarriak  zaizkizun  eta  bidaia  lagun  zaitugun  noizbait.  

                                                                                                                                                                                         

3

Gorka Julio: https://twitter.com/teketen    Adibidez hemen: http://www.youtube.com/watch?v=ymlzJItbYjE, http://teketen.com/2010/sare‐sozialak‐nerabeak‐eta‐euskara/

4

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

4


2. Kokapena Soziolinguistika Klusterra irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Berrikuntzako Bitarteko Erakundea  izaera  aitortua  du  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  (ZTBES)  eragile  gisa.  Soziolinguistikaren  eremuan  ikerketa,  garapen  eta  berrikuntza  proiektuak  egiten  ditugu.  Ezagutza  sortu eta partekatzen dugu.   Soziolinguistika  Klusterra  Elkarteak,  bere  sorreratik  gaur  egunera  arte,  gazteak  eta  hizkuntza‐ erabilerarekin  lotutako  hainbat  proiektu  garatu  ditu,  ikuspegi  ezberdinetatik.  Horiek  guztiek  Soziolinguistika Klusterraren lan arloetako bitan kokatzen dira:   •

Gazteen hizkuntza erabilera. 

Hizkuntza erabilera informazio eta komunikazio teknologikoetan.  

Orain arte landutako proiektu horien artean daude:  •

Gazteen erabileran eragiten duten faktoreen azterketa. Erabileraren GPSa argitalpena. 5 

Nerabeak, interneteko sare sozialak eta euskara ikerketa. 6   

Lehenengoan gazteen  erabileran  eragiten  duten  11  faktore  identifikatu  ziren,  gaia  enfokatzeko  marko  bat  osatuz.  Bigarrengoan,  berriz,  aisialdi‐programa  baten  inguruan  biltzen  diren  gazteekin  esku  hartze  esperientzia  bat  aurrera  eraman  zen,  beraien  erabileran  eragiterakoan  estrategia  eraginkorrak bilatu nahian.  Bi horien harira dator hirugarren hau: interneteko sare sozialetan euskaraz jardunez gazteen artean  hedatzea  eta  eurekin  joan‐etorriko  harremana  izateko  gakoak  bilatzeko  ekimen  bat  interesgarria  zelakoan  geunden.  Gazteen  arteko  harreman‐sareetan  txertatzeak  suposatzen  duen  zailtasuna  ezaguturik, proiektu honek sare sozialen bidezko erakunde‐komunikazioan jarri nahi du arreta. 

                                                            5

Ikerketari buruzko informazioa hemen: http://www.soziolinguistika.org/gazteak    Ikerketari buruzko informazioa hemen: http://www.soziolinguistika.org/eu/nerabeaksaresozialak  

6

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

5


3. Metodologia Soziolinguistika  Klusterra  Elkarteak  Euskararen  Normalizazio  Kasu  Aurreratuak  argitaratzen  ditu  urtero,  euskararen  normalizazioaren  arloko  hainbat  kasu  arrakastatsu  identifikatu  eta  horiek  deskribatuz. Antzeko metodologia erabili da egitasmo hau gauzatzeko. Urrats hauek eman ditugu.  1. Lan taldea osatu. Aipatu bezala, Soziolinguistika Klusterra Elkarteak bere bi bazkideetako birekin  osatu du lantaldea: Emun Kooperatiba eta Urtxintxa Eskolarekin.   2. Adituak aukeratu. Koldo Diaz eta Gorka Juliorengana jo dugu bi helbururekin: lehenengoari sare  sozialen egungo egoera eta etorkizuneko joeren inguruko iritzia eskatu diogu. Bigarrenari, berriz,  egitasmoa testuinguru teoriko batean kokatzeko eskatu genion.   3. Kasuak  aukeratu.  Facebook,  Twitter  eta  Tuenti‐n  arrakasta  duten  hainbat  erakunde  eta  norbanako  identifikatzea  zen  helburua.  Musika  arlokoak,  kirol  arlokoak,  gazteek  beraiek  kudeatutakoak  edo  batez  ere,  hartzailea,  jarraitzaile,  publiko  gaztea  dutenek  kudeatutakoak  interesatzen  zitzaizkigun.  Sei  kasu  lehenetsi  ziren  hainbat  aukera  eskuartean  izan  ondoren.  Musika  arloko  bi  eragile:  Ken  7  musika  taldea  eta  Euskal  Herria  Zuzenean  musika  jaialdia.  Kirol  arloko  bat:  Mikel  Astarloza.  Irrati  bat:  Gaztea.  Kafe  Antzoki  bat:  Doka.  Eta  gaztetxe  bat:  Gernikakoa.   4. Elkarrizketetarako  gidoia  zehaztu.  Sei  kasu  arrakastatsu  horiek  zehaztu  ondoren,  elkarrizketa  horietan erabiltzeko gidoia prestatu dugu. Honako galdera hauek egin zaizkie elkarrizketatuei:  • Interneteko zein sare sozial erabiltzen duzue? Zergatik? Zergatik ez beste batzuk?  • Zein helburu bilatzen duzue interneteko sare sozialak erabiltzearekin?  • Zein gizarte‐sektoreko jendearekin lortu nahi duzue harremana? Iristen al zarete horiengana?  • Zein abantaila ditu interneteko sare sozialen erabilerak beste harreman‐bide batzuen  aldean?  • Zein funtzio betetzen dute sare sozialek zuen erakundean? Zer funtzio bete beharko lukete  zure ustez?    Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

6


• Zein hizkuntzatan mintzatzen zarete sare sozialetan? Zergatik? Hautu kontzientea izan da?  Estrategia bati erantzuten dio? Naturala izan da?  • Arazorik, kexarik izan al duzue hizkuntza horiek erabiltzeagatik? Uste duzue publikoaren zati  bat bereganatu gabe uzten duzuela hautu horregatik?  • Kontu elebidunak? Hizkuntza bat, kontu bat?  • Zein motatako hizkera erabiltzen duzue?  • Euskalkia ala batua?   • Formala ala informala? Hitanoa?  • Euskal gazteek erabiltzen al dituzte interneteko sare sozialak? Euskaraz?  • Zein estrategia erabiltzen duzue harremana sortzeko? Eta jarraipena emateko? Fidelizatzeko?  • Interbentzio mota: ebentoak eta informazioa jarri bakarrik edo argazkiak iruzkindu, iruzkinak  jarri, erabiltzaileen iruzkinak iruzkindu?  • Arrakastaren klabeak zeintzuk dira zuen ustez?  • Komunikazio arduradunaren profila zein da?  5. Elkarrizketak  egin  eta  grabatu.  Gidoia  landu  ostean  elkarrizketatu  beharrekoekin  kontaktuan  jartzeko  lanak  egin  dira.  Ondoren  elkarrizketak  egin  eta  grabatu  dira.  Grabazio  horiek,  elkarrizketak aztertzea eta egitasmoaren amaierako bideoa osatzea ahalbidetu dute.  6. Elkarrizketak  aztertu.  Grabatutako  elkarrizketak  oinarri  hartuta  elkarrizketak  aztertu  dira,  bi  helbururekin:  batetik,  kasu  bakoitzaren  deskribapena  egiteko.  Bestetik,  egungo  egoera  gakoak  zehaztu eta etorkizunerako jarraibide batzuk lantzeko.   7. Egoeraren  gakoak  identifikatu.  Aipatu  bezala,  kasu  bakoitza  deskribatu  eta  aztertzeaz  gain,  sei  kasu horien analisian oinarrituta egungo egoera ulertzeko hainbat gako zehaztu nahi izan ditugu.   8. Etorkizunerako  jarraibideak  zehaztu.  Egitasmoko  sei  kasuak  aztertu  eta  horietatik  egungo  egoera ulertzeko gakoak zehaztu ondoren, etorkizunerako jarraibide batzuk ere landu dira.   9. Txostena idatzi. Aipaturiko horiek guztiak txosten batean jaso ditugu.    Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

7


10. Bideoa editatu. Txostenean aipatutako gako horiek islatu nahian bideoa egin dugu, horretarako  hainbat esaldi erabiliz.   11. Emaitzen zabalpena egin.   •

Soziolinguistika Klusterra Elkartearen webgunea. 

Soziolinguistika Klusterra Elkartearen sare sozialak. 

Soziolinguistika Telebista.  

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

8


4. Testuingurua7 Euskal  Herrian  on‐line  sare  sozialak  plano  ezberdinetatik  landu  diren  arren  (kazetaritza,  komunikazioa, Hacktibismoa…), gizarte zientzietatik gutxi aztertua izan den ikergaia dugu. Horregatik,  hau  bezalako  ikerketa  aitzindariak  beharrezkoak  ditugu:  ezezaguna  den  espazio  hauen  elementuak  trazatuz, gure herriak eta hizkuntzak izan ditzakeen erronkak identifikatu ahal izateko.   Horretarako, lehenik eta behin, gizarte zientzietatik plano teoriko orokor batean landu diren Internet  eta  on‐line  sare  sozialen  gaiak  mahai  gainean  jarriko  ditugu.  Bigarrenik,  lanketa  honi  esker,  gazte  euskaldunen on‐line sare sozialen erabileraren inguruko hainbat galdera erantzun ahal izango ditugu:  zer on‐line sare sozial erabiltzen duten, noiz erabiltzen dituzten eta on‐line sare sozialak zenbat eta  zertarako erabiltzen dituzten jakin ahal izango dugu. Oinarri hauetatik abiatuz eta orain arte Euskal  Herrian  gai  hauen  inguruan  egin  diren  ikerketetan  oinarrituz 8 ,  on‐line  sare  sozialetan  gazteek  euskaraz nola aritzen diren jakiteko gai izango gara. Azkenik, datozen urteetan euskararen erabilerak  on‐line  sare  sozialetan  izan  ditzakeen  hainbat  erronka,  erantzun  beharreko  iker  galdera  gisa  planteatuko ditugu. 

Internet eta on‐line sare sozialak: erabilera sozialen arabera ulertu  eta aztertu beharreko espazio eta tresnak  Internet  askatzen  gaituen  espazioa  ote  den  eta  erreala  edo  birtuala  den  galdetzetik  harago  doaz  egungo  kezkak.  Gizarte  ereduak  eta  aldaketa  sozialak  horrela  eskatuta,  azken  hamarkadetako  ikerketak dikotomiak gainditzen dituen bestelako begirada sakonago batetik egiten dira: Interneten  erabiltzaile hutsak izatetik, espazio eta  tresna honetan erabili daitezkeen  testu formatu ezberdinen  bidez sortzeko aukera suposatu dituen aldaketak aztertzea da gizarte zientzien helburu nagusia 9 .  Egunerokotasuneko harreman sozialen parte dira Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berriak  (IKTB),  maiz  on‐line  eta  off‐line  espazioak  bat  egiten  dutelarik 10 .  Horrela,  bi  espazio  hauen  metaketagatik  eta  IKTB  gizartean  duten  presentziagatik,  gizarte  harremanak  harreman  sozio‐                                                              7

Koldo Diazen testua.   Ikerketaren bat kontuan hartu ez badut aldez aurretik barkamenak eskatu nahiko nituzke.  9  Produktore eta kontsumitzaile figurak “Prosumer” hitzan barnebildu dira eta testua, argazkia edota bideoa bezalako elementuak  uztartzen dituen harremana “Hipertestu” (Campas, 2007) gisa izendatu da. 10  “Hiperespazioa” (Gómez, 2002).    8

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

9


teknologiko gisa ulertu daitezkeela proposatzen dute hainbat autorek 11 . Izan ere, egun, ordenagailu  edota  telefono  mugikorra  bezalako  medio  anitzekin  ditugun  harremanen  bidez 12 ,  Interneteko  plataforma ezberdinetan parte hartzen dugu, hauen bitartez egunerokotasuneko harreman sozialak  ditugularik.  Konplexutasun  maila  honengatik,  mundu  mailan  erabilera  anitz  dituen  espazioa  eta  tresna  izanik,  Internet  bat  eta  bakar  bat  existitzen  ez  dela  baieztatzen  dute  hainbat  autorek 13 .  Horregatik,  plataforma,  herrialde,  erabilera  eta  praktika  ezberdinen  arabera  aztertu  beharreko  ikerketa  objektuak  dira  IKTB  eta  Internet.  Azterketa  mugatu  eta  zorrotzak  behar  ditugu  fenomeno  hauek  aztertzeko:  kasu  honetan,  on‐line  sare  sozialetan  euskal  gazteek  duten  euskaren  erabileran  murgilduko den ikerketa bezala.   Plataforma eta erabilera anitz uztartzeagatik medioen konbergentzia 14  diren on‐line sare sozial hauek  (email‐a, Chat‐a edota Youtube bezalako medioak aurkitzen ditugu plataforma bakarrean), Internet  bera  eta  gizartean  ematen  diren  harremanak  aztertzeko  espazio  bikaina  dira  hainbat  ikertzaileen  ustez 15 :  egunerokotasuneko  harremanak  mantentzeko  tresna  nagusienetarikoa  baitira.  Baina,  zer  dira on‐line sare sozialak?   Boyd  &  Elison  on‐line  sare  sozialen  ikerketetan  erreferentea  den  definizioa  ematen  dute  espazio  hauek honako elementu eta ezaugarriak betetzen dutela azpimarratuz. Euren hitzetan:    “Web bat on‐line sare soziala izateko, gizabanakoei batetik, profil publiko edo semi publikoa  sortzeko  aukera  eman  behar  die,  bigarrenik,  beste  erabiltzaile  batzuekin  konexioa  artikulatuz  eta  hirugarrenik,  bere  konexioen  lista  ikusi  eta  ibiltzeko  aukera  eman  behar  diolarik.  Konexio  hauen  izaera  eta  izendapena  sare  sozial  batetik  bestera  aldatu  daiteke  ere” 16  (2007:2) 

Kontu bat  sortuz  eta  profil  bat  eraikiz  espazio  horretan  ibiltzeko  aukera  dugu  baina  lagunak  beharrezkoak  ditugu  on‐line  sare  sozialetan  egoteko  eta  egiteko.  Batez  ere  aurretiaz  ezagutzen  genituen  lagunak  sare  sozial  hauetan  aurkituz,  hauekin  hitzez,  argazki  edota  bideo  bidez  komunikatuz,  edukiak  konpartituz  eta  talde  ezberdinak  atsegitez  hauen  kide  izanik  mantentzen  ditugu harreman sozialak espazio eta tresna hauetan.  

                                                            11

Miller, D. (2011).   “Transmedia” eta “Konbergentziaren kultura” (Jenkins, 2008).   Miller, D. & Slater, D. (2000)  14  Adaime, I., Binder, I. & Piscitelli, A. (2010)  15  Ciuffoli, C. & López, G. (2012)  16  “We define social networks sites as web‐based services that allow individuals to (1) construct a public or a semi‐public profile within a  bounded system, (2) articulate a list of others users with whom they share a connection, and (3) view and traverse their list of connections  and those made by others within the system. The nature and nomenclature of these connections may vary from site to site”. (2007:2) 12 13

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

10


Baina, ikerlari hauek esan bezala, on‐line sare sozialen arabera erabilera aldatzen da: aurretiaz esan  bezala, herrialdearen arabera erabilera aldatzen delako baina baita ere, on‐line sare sozialen arabera  hauen logika eta erabiltzaile mota aldatzen delako.  

On‐line sare sozialak eta gazte euskaldunak  Euskal Herrian Tuenti‐k gaztetxoen artean indarra duen arren, beste zenbait herrialdetan on‐line sare  sozial  hau  ez  da  erabiltzen.  Hori  dela  eta,  atzerrira  ikastera,  lanera  edo  oporretan  doazen  hainbat  gaztek Facebook sortzen dute han egindako lagunekin harremanetan segitzeko 17 . Beraz, on‐line sare  sozialen erabilera adinarekin aldatzeaz gain 18 , herrialdeen arabera ere aldatzen da. Era berean, bi on‐ line  sare  sozial  hauek  Twitter‐ekin  alderatuz  eskaintzen  duten  hipertestu  mota  argia  eta,  140  karaktere beharrean, nahi beste luzatzeko aukeragatik espazio hauetan aurkitzen dugun erabiltzaile  mota ezberdina da ere.  Nazio  mailako  datuak  eskuragarriak  ez  izanda,  Eusko  Jaurlaritzaren  ikerketa  baten  arabera  Euskal  Autonomi Erkidegoko gazteek batez ere Facebook erabiltzen dutela esan dezakegu soilik. Honek, hau  bezalako ikerketen beharra erakusteaz gain, hemendik aurrera sortzen diren hainbat galdera zintzoki  eta  zehazki  erantzuteko  zailtasunak  agerian  uzten  ditu.  Euskal  Herrian  oraindik  ikerketa  sakonik  ez  dagoen  arren,  “Transmedia”  kontzeptu  teorikoak  iradokitzen  duen  moduan,  telefono  mugikorren  bidezko  Internet  konexioa  biderkatzen  ari  da.  Erabilera  honek,  on‐line  sare  sozialen  informazioa  eguneko  24  ordutan  eskuragarri  egiten  digun  medio  honek,  on‐line  sare  sozialak  noiz  eta  zenbat  erabiltzen diren erantzutea konplexuago egiten du.   Gazteak  aste  tartean  eta  arratsaldez  konektatzen  zirela  baieztatu  zitekeen  ordenagailuak  Internet  erabiltzeko  tresna  bakarra  ziren  garaian 19 .  Baina  egun,  datu  enpiriko  zehatzik  gabe,  plano  teoriko  batetik  eta  “Hiperespazioa”  eta  “Harreman  sozio‐teknologiko”‐en  ideiak  gogoratuz,  kontrastatu  beharreko  idei  gisa,  momentu  oro  konektatuak  gaudela  proposatu  dezakegu.  Lagunek  ere  norberaren profila osatzeko aukera dute on‐line sare sozialetan, konektatuta egon gabe ere besteen  eraginagatik edukiak elkarbanatzeko aukera dugularik eta “konektatuak” gaudelarik.  Azkenik,  jakina  den  arren,  on‐line  sare  sozialak  lagunekin  edukiak  konpartituz  hauekin  egoteko  eta  egiteko  beste  espazioa  eta  tresna  bat  direla  esan  dezakegu.  Livinsgtone‐k  (2008)  gazte  ingelesen  kasuan aztertu bezala, batez ere, eskolan sortutako lagun harremanak eraikitzen dituzte gazteek on‐ line sare sozialekin.                                                                17

Díaz, K. (2011).   Livingstone, S. (2008).  19  Gordo, A. & Megías, I. (2006) 18

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

11


Datu enpiriko  gutxi  ditugun  gure  Euskal  Herrira  bueltatuz  eta  ikerketa  kasu  honetara  mugatuz,  besteak beste, gazteek ikastolako lagunekin euskaraz nola aritzen diren hausnartzeko bidea irekitzen  digu hausnarketa honek. 

Euskararen presentzia eta erabilera   Izan  ere,  plano  teorikoan  esandakoa  gogoratuz  eta  Soziolinguistika  Klusterrak  (2011)  egindako  ikerketa  baten  arabera,  euskararen  erabilera  antzekoa  ematen  da  tresna  hauen  bidez.  Beraz,  datu  enpiriko  gehiagoren  faltan,  euskaraz  zenbat  egiten  den  galdetzeaz  gain,  nola  egiten  den  galdetu  dezakegu.  On‐line sare sozialen bidez, aurrez aurreko hitzak gainditzen dituzten elementuak erabiltzen dituzte  gazteek.  Hipertestuaren  ideia  gogoratuz,  batetik,  euskaraz  idazten  dute  gazteek  euren  hormetan  edota  besteen  hormetan  eta  euskaraz  aurkezten  dira  beste  lagunen  aurrean  profileko  izen  euskaldunen  bidez 20 .  Lagunez  osatuta  dagoen  espazio  honetan  “naturaltasuna”  eta  “freskotasuna”  da  nagusi  hitz  egiten  den  moduan  idazteko  aukera  aproposa  delarik  gazteentzat 21 .  Horrela,  beste  hizkuntzetan  bezala,  euskarazko  hitzak  mozteaz  gain,  gazteek  bestelako  modutan  idazten  dute  on‐ line sare sozialetan ere.  Hizkuntza  arauak  apurtzen  dituzte  gazteek  on‐line  harreman  testual  hauen  bidez:  akatsak  eginaz  gazteek  euskara  propiotzat  hartuz,  barneratuz  eta  jolastuz,  euskaraz  aritzen  direlarik  on‐line  sare  sozialetan.  Era  berean,  euskararen  erabilera  anekdotikoa 22   ematen  da:  besteak  beste,  esaldiak  hasteko  (“Kaixo!”)  eta  bukatzeko  (“Agur!”),  zoriontzeko  edota  gauza  positiboak  esateko  erabiltzen  dute  euskara  gazteek.  Horrela,  erabilera  “freskoak”  suposa  dezakeen  euskara  eta  erdararen  uztarketaren  arriskua  azpimarratu  beharra  dugu:  aurrez  aurreko  harremanetatik  ezagun  ditugun  “Muchos  muxus!”  edota  “Zorionak!  Que  cumplas  muchos  mas”  bezalako  esaldiak  aurkitu  ditzakegularik on‐line sare sozialetan.   Bestetik,  argazki  eta  bideo  bidez  ere  euskaraz  komunikatzen  dira  gazteak  eta,  izan  ere,  ikerketa  honetan  aztertutako  euskarazko  sei  kasu  arrakastatsuen  azterketa  horregatik  da  hain  interesgarria:  erreferente  diren  instituzio,  hedabide,  gizarte  mugimendu  edota  talde  kulturalek  ekoizten  dituzten  edukiak  partekatu  eta  komentatzen  dituzte  gazteek.  Horrela,  euskarazko  produkzioak  bere  biziko  garrantzia du.                                                                20

Díaz, K. (2011).   Adaime, I., Binder, I. & Piscitelli, A. (2010).  22  Soziolinguistika Klusterra (2011). 21

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

12


Interneten aurkitzen  dugun  edukia  euskaraz  ez  den  beste  hizkuntzetan  dago  eta  bereziki  edukien  bidez  komunikatzen  den  espazioa  izanik,  etorkizunerako  galdera  eta  erronka  gisa,  gainontzeko  erreferente kulturalekin alderatuz euskarak izan dezakeen presentzia kuestionatzea dugu. 

Etorkizunerako ikerketa ardatz eta erronka nagusi posibleak   Edukiez gain, on‐line sare sozialen “arkitektura” 23  kontuan izan behar dugu eta hori dela eta, Twitter  euskaraz egotearen garrantzia aitortu beharra dugu: Joseba Kamiok esan bezala, “Twitter hiru botoi  baino  gehiago  da”.  Izan  ere,  euskaraz  pentsatzera  bideratuko  gaituen  sistema  ere  bada  eta  honi  esker  sortzen  dira  egoera  berriak  kontenplatzeko  “Txio”  bezalako  euskarazko  hitzak.  Beraz,  beste  esparrutan  bezala,  instituzioen  papera  oso  garrantzitsua  da  on‐line  sare  sozialetan  euskararen  presentzia eta erabilera bermatzeko.  Hasierara  bueltatuz,  Euskal  Herrian  on‐line  sare  sozialen  inguruan  gizarte  zientzietatik  idaztea  zaila  bada, etorkizuneko erronkak identifikatzea are gehiago. Horrela, dauden ikerketak kontuan izanik eta  aurreko  orrietan  landutako  teoria  orokorretako  Hipertestu,  Hiperespazio  eta  Transmedia  kontzeptuetan sakonduz, hiru galdera planteatu nahi genituzke.  Batetik,  Hipertestuaren  ideia  jarraituz  bideo  edota  kantu  bidez  euskaraz  egiteko  aukerak  duen  ibilbidea  aztertzeak,  on‐line  sare  sozialek  eskaintzen  duten  elementuak  ezagutzeaz  gain,  erabilera  mota ezberdinetan sakontzeko aukera emango liguke. Era berean, aldagai ezberdinak neutralizatzeko  gai  izango  ginateke,  adinaz  gain,  besteak  beste  eta  berriz  ere  eragin  instituzionala  eta  off‐linea  azpimarratuz,  herrialdeen  araberako  interpretazioa  egiteko  aukera  izango  genuke:  Lapurdi  eta  Zuberoa  edota  Bizkaia  eta  Nafarroa  alderatzeko  gai  izango  ginateke  gazteek  elkar  banatutako  bideoak aztertuz.  Are gehiago, Tuenti eta Facebook‐aren kasuan ikusi bezala, atzerrira joatean Euskal Herriaren muga  geografikoak  gainditzen  dituen  espazio  honen  bidez  euskararen  erabilera  aldatzen  den  ezagutzea  interesgarria izango litzateke ere: mapa geografikoak gaindituz, euskararen erabileraren “territorioa”  marrazteko aukera izango genuke.  Bigarrenik,  Hiperespazioaren  ideia  on‐line  sare  sozial  berak  duen  espazio  publiko,  pribatu  eta  intimora  esleituz,  publikoki  horman  idazten  denean,  “Chat”‐ean  pribatuan  aritzen  garenean  edota  Facebook‐en  guk  geuk  soilik  intimoki  ikusiko  ditugun  edukiak  jartzean  hizkuntza  aldatzen  den  ezagutzeak,  euskarak  on‐line  sare  sozialetan  duen  presentziaren  irudi  osatuago  bat  emango  liguke.                                                               23

Sistemak duen egitura, itxura eta erabilgarritasuna azaltzen dute Adaime, I., Binder, I. & Piscitelli, A. (2010) kontzeptu honen bidez.

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

13


Azkenik, mugikor  bidez  on‐line  sare  sozialak  erabiltzean  laguna  alboan  izatea  ala  ez  euskararen  erabilera  aldatzen  duen  aztertzean,  orain  arte  euskararen  erabileraren  inguruan  egin  diren  kale  neurketen beste dimentsio bat emango ligukete.   Galdera guzti hauek erantzun ahal izateko, gizartea ulertu, aztertu eta transformatu nahi duten hau  bezalako ikerketak beharrezkoak ditugu. Instituzio, gizarte eragile eta aditu/arituen arteko elkarlana  oinarri  izanik,  on‐line  sare  sozialetan  euskara  nola  erabiltzen  den  ezagutu  ahal  izateko  eta  euskara  plazan, munduan eta sarean indartzeko. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

14


5. Kasuen deskribapena    DOKA  Zer da?  Webgunea 

Sare sozialak  Zertarako  erabili?  Hizkuntzak 

Doka, Donostiako Kafe Antzokia da, Euskal Herriko beste zenbait herrietako izpirituz edo arimaz anaia‐arreba: Bilbon  Bilboko Kafe Antzokia, Durangon Plateruena, Elgetan “Espaloia”…   http://donostiakokafeantzokia.com/ Webgunea bi hizkuntzatan daukate: euskaraz eta gaztelaniaz.   Bai  Ez  Jarraitzaileak    Facebook  X  5.375 Twitter  X  558 2012ko irailean hasi ziren.   Tuenti  X  446 Ez dute eurek sortu Tuenti‐ko kontua.  Batez ere, publizitaterako: bertan egiten diren ekitaldiak iragartzeko, agenda izateko, sarreren zozketak egiteko,  erabiltzaile eta jarraitzaileei erantzuteko…  Euskara hutsez  Haien sarrerak euskara hutsean izaten dira. Iruzkinetan ere euskara hutsean  Bi hizkuntzatan  Hiru edo gehiagotan  Interneteko zein sare sozial  erabiltzen duzue? Zergatik?  Zergatik ez beste batzuk?  Zein helburu bilatzen duzue  interneteko sare sozialak  erabiltzearekin?  Zein gizarte‐sektoreko  jendearekin lortu nahi duzue  harremana? Iristen al zarete  horiengana?  Zein abantaila ditu interneteko  sare sozialen erabilerak beste  harreman‐bide batzuen aldean? 

Galderen erantzunak,  laburtuta. 

Zein hizkuntzatan mintzatzen  zarete sare sozialetan?  Zergatik? Hautu kontzientea  izan da? Estrategia bati  erantzuten dio? Naturala izan  da?  Arazorik, kexarik izan al duzue  hizkuntza horiek  erabiltzeagatik? Uste duzue  publikoaren zati bat  bereganatu gabe uzten duzuela  hautu horregatik?  Zein motatako hizkera  erabiltzen duzue?  Euskalkia ala batua?   Formala ala informala?  Hitanoa?  Euskal gazteek erabiltzen al  dituzte interneteko sare  sozialak? Euskaraz? 

aritzen dira, nahiz eta galdera gaztelaniaz izan. Hala ere, zenbait kasutan  erantzunetan gaztelania erabiltzen dute.  Nagusiki hiru erabiltzen dituzte. Facebook‐arekin hasi ziren eta oso komunikabide  garrantzitsua izan den arren, bere bidea bukatzen ari dela iruditzen zaie.  Horregatik, orain Twitter‐a erabiltzen hasi dira. Eta sare soziala ez izan arren  beraien web gunea da beraientzat garrantzitsuena.  Batez ere promozioa edo publizitatea. Gaur egun, gastuak murriztu behar dira eta  sare sozialek promozio propioa dohainik egiteko aukera ematen diete. 

Ez dute perfil bat finkatu. Mezua zabala eta irekia izatea nahi dute, adin nahiz  kultura desberdineko jendearentzat. 

Publizitate kanpaina indartsu bat egiteko aukera ematen dutela diote. Mugarik  gabe, etengabeko informazioa bidaliz. Beti ere, neurtuz, jendea nekatu gabe. 

Dokak ateak ireki zituenean euskara eta euskal kulturaren alde egiteko  helburuarekin izan zen. Ondorioz, sare sozialetan euskara bakarrik erabiltzen dute. 

Inoiz izan dute kexarik euskara hutsez idazteagatik. Hala ere, urtetik urtera kexa  kopurua jaisten doa. Jendea ohartu da, beraien helburua ez dela hizkuntzarengatik  jendea baztertzea baizik eta euskarara hurbiltzea. 

“Formalismotik” urruntzen saiatzen dira, jendearengana iristeko hobea dela  iruditzen zaielako.  Euskara batua baina “informalagoa”erabiltzen dute.  Modu informal batean idazten saiatzen dira. Hala ere, ez dute beti lortzen.  Gaur egun gazteen artean sare sozialak erabiltzea ohikoa da. Euskaraz erabiltzen  dutela pentsatzea gustatuko litzaieke, hala ere, beraiek ikusten dutenaren arabera  bi hizkuntzen arteko nahasketa egiten dute. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

15


Zein estrategia erabiltzen duzue  harremana sortzeko? Eta  jarraipena emateko?  Fidelizatzeko?  Interbentzio mota: ebentoak  eta informazioa jarri bakarrik  edo argazkiak iruzkindu,  iruzkinak jarri, erabiltzaileen  iruzkinak iruzkindu?  Arrakastaren klabeak zeintzuk  dira zuen ustez? 

Komunikazio arduradunaren  profila zein da? 

Zozketak antolatzen dituzte, eskaintza bereziak… jendea erakartzeko gauzak  antolatzen saiatzen dira. Bestalde, interesgarriak iruditzen zaizkien gauza  desberdinak publikatzen saiatzen dira. 

Facebook‐en bi orrialde ditu, Doka agenda eta Doka argazkiak. Bertan batetik  informazioa zabaldu eta bestetik berriz, kontzertu eta ekitaldi desberdinen  argazkiak jartzen dituzte.  Eguneroko dinamika bat ematea da klabe nagusia, informazio erabilgarria  transmititzea.  Gauza hauetan sinesten ez zuten arren, denborak nahastuta zeudela erakutsi  diete. Elkarrizketatuak berak kudeatzen ditu sare sozialak eta gaur egungo  egoerak gainera, behartu egiten ditu promozio bide desberdinak lantzera.  Erabiltzen jakitea garrantzitsua da, informazio argia bidali behar da eta erabilgarria  jarraitzaileentzat. 

 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

16


EUSKAL HERRIA ZUZENEAN 

Zer da? 

Webgunea

Sare sozialak 

Zertarako erabili? 

Euskal Herria zuzenean Ipar Euskal Herrian egiten den musika festibala da, ekaina partean izaten dena Heletan.  Helburuak hauek dira:  ‐ Dinamika azkar bat planteatzea Iparraldeko barnealdean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan.  ‐ Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren balioztatzea.  ‐ Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea.  ‐ Lan boluntarioan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko  elkarlana bultzatu eta loturak sortu.  ehz‐festibala.eu  Euskara hutsezko webgunea da.      Bai  Ez  Jarraitzaileak     Facebook  X  5.000     Twitter  X  1.113  Antza ez da euren kontu ofiziala.  Tuenti  X  Ipar Euskal Herrian ez da tuenti erabiltzen.  Batez ere, publizitaterako: bertan egiten diren ekitaldiak iragartzeko, agenda izateko, sarreren zozketak egiteko,  laguntzaileak bilatzeko, erabiltzaile eta jarraitzaileei erantzuteko…  Euskara hutsez 

Hizkuntzak

Galderen erantzunak,  laburtuta 

Bi hizkuntzatan  Hiru edo gehiagotan  Interneteko zein sare sozial  erabiltzen duzue? Zergatik?  Zergatik ez beste batzuk?  Zein helburu bilatzen duzue  interneteko sare sozialak  erabiltzearekin?  Zein gizarte‐sektoreko  jendearekin lortu nahi duzue  harremana? Iristen al zarete  horiengana?  Zein abantaila ditu interneteko  sare sozialen erabilerak beste  harreman‐bide batzuen aldean?  Zein funtzio betetzen dute sare  sozialek zuen erakundean? Zer  funtzio bete beharko lukete  zure ustez?  Zein hizkuntzatan mintzatzen  zarete sare sozialetan?  Zergatik? Hautu kontzientea  izan da? Estrategia bati  erantzuten dio? Naturala izan  da?  Arazorik, kexarik izan al duzue  hizkuntza horiek  erabiltzeagatik? Uste duzue  publikoaren zati bat  bereganatu gabe uzten duzuela  hautu horregatik? 

Haien sarrerak euskara hutsean izaten dira. Iruzkinetan ere euskara hutsean  aritzen dira, nahiz eta galdera beste hizkuntza batean izan. Hala ere, zenbait  kasutan erantzunetan frantsesa edo gaztelania erabiltzen dute. 

Facebook‐a erabiltzen dute. Beraien inguruan besteek ez dute arrakasta handirik. 

Komunikatzeko erabiltzen dute. Gertuko komunikazioa eskaintzen duelako. 

Beraiena bezalako proiektu batek komunikatzeko beharra du. Denengana iritsi  nahi dute, ez dute mugarik jartzen nahiz eta sare sozialen erabiltzaile gehienak  gazteak diren. 

Sare sozialak beste komunikabideen osagarri dira. Modu pertsonal eta zuzen  batean informazioa zabaltzeko aukera ematen dute. 

Komunikatiboki funtzio osagarria betetzen dute beraien erakundean.  

Euskarari ematen diete lehentasuna baino bi hizkuntza ager daitezke: euskara eta  frantsesa. Beraien helburua euskara zabaltzea denez euskal hiztunak informazio  zabalagoa du, abantaila gehiago ditu. Naturalki egin da, beraiek euskaldunak  direlako, hautu kontziente bat ere izan da euskaraz egiteko hautua egin dutelako  eta estrategia bati ere erantzuten dio, euskara zabaltzeko helburua dutelako. 

Ipar Euskal Herrian euskaraz eginez gero publikoaren zati handi bat kanpoan  uzten dela kontziente dira. Ondoren, beraien lana da, jende hori heureganatzea  beste bide batzuk erabiliz. 

Euskalkia ala batua?  

Batua erabiltzen dute. Hala ere, ez dute mugatzen eta idazten duenak bere  euskalkian idazteko aukera ere badu. 

Formala ala informala?  Hitanoa? 

Nahiko formala. 

Kontu bat hizkuntza bat edo  kontu elebiduna? 

Idazten duenak ahal duen hizkuntzan idazten du. Modu natural eta boluntario  batean egiten dutenez, idazten ari dena euskalduna bada euskaraz egingo du,  euskalduna ez bada, berriz, frantsesez eta euskaldun berria bada dakien gutxia  erabiliko du.  

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

17


Euskal gazteek erabiltzen al  dituzte interneteko sare  sozialak? Euskaraz?  Zein estrategia erabiltzen duzue  harremana sortzeko? Eta  jarraipena emateko?  Fidelizatzeko?  Interbentzio mota: ebentoak  eta informazioa jarri bakarrik  edo argazkiak iruzkindu,  iruzkinak jarri, erabiltzaileen  iruzkinak iruzkindu?  Komunikazio arduradunaren  profila zein da? 

Gazteek erabiltzen dituztela eta beraien inguruko askok euskaraz erabiltzen  dituztela diote. 

Beraiek informazioa zabaltzeko erabiltzen dute. Kontaktua mantentzen saiatzen  dira denekin. 

Ez dute zehazturik. Gehien egiten dutena, argazkiak jarri, ebentoen berri eman  eta Euskal Herrian gertatzen diren gauza interesgarrien berri eman izaten da.  

Egun ez dute komunikazio arduradunik. Boluntario aritzen dira, komunikazio  arduradunak utzi zuenetik, ahal duenak idazten du. 

 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

18


GAZTEA IRRATIA  Zer da?  Webgunea 

Sare sozialak 

Zertarako erabili?  Hizkuntzak 

Euskaraz igortzen duen musika‐irrati katea da eta EITBko komunikazio talde publikoa osatzen dutenetarikoa. Musika  formula da irratiaren ardatz nagusia.   http://www.eitb.com/eu/gaztea/  Euskara hutsezko webgunea da.     Bai  Ez  Jarraitzaileak Kopuru hauek Gazteako marka komertzialari dagozkio.  Facebook  X  13.071  Hainbat saiok ere badute bere presentzia sare    sozialetan.   Twitter  X  4.560 Tuenti  X  10.693 Irratsaioen berri emateko, azken diskoen berri emateko, Gazteako irratsaioen txioak berriro txiokatzeko, zozketak,  lehiaketak eta abar iragartzeko, entzuleei erantzuteko...  Euskara hutsez  Bi hizkuntzatan 

Hiru edo gehiagotan  Interneteko zein sare sozial  erabiltzen duzue? Zergatik?  Zergatik ez beste batzuk? 

Zein helburu bilatzen duzue  interneteko sare sozialak  erabiltzearekin? 

Galderen erantzunak  laburtuta. 

Zein gizarte‐sektoreko  jendearekin lortu nahi duzue  harremana? Iristen al zarete  horiengana?  Zein abantaila ditu interneteko  sare sozialen erabilerak beste  harreman‐bide batzuen aldean?  Zein funtzio betetzen dute sare  sozialek zuen erakundean? Zer  funtzio bete beharko lukete  zure ustez?  Zein hizkuntzatan mintzatzen  zarete sare sozialetan?  Zergatik? Hautu kontzientea  izan da? Estrategia bati  erantzuten dio? Naturala izan  da?  Arazorik, kexarik izan al duzue  hizkuntza horiek  erabiltzeagatik? Uste duzue  publikoaren zati bat  bereganatu gabe uzten duzuela  hautu horregatik?  Zein motatako hizkera  erabiltzen duzue?  Euskalkia ala batua?   Formala ala informala?  Hitanoa? 

Facebook, twitter, tuenti, youtube, flickr eta linkedin erabiltzen dituzte. Horiek  aukeratu zituzten, beraien erabiltzaile gehienak ere horietan daudelako; facebook‐ en eta twitter‐en batez ere. Guztietan ez dute lan‐jarduera bera erabiltzen; sarez  sare moldatzen da estrategia eta bakoitza erabiltzeko helburuak ere ezberdinak  dira.  Oro har, 3 helburu nagusi dituzte:   1. Gazteako entzule/erabiltzaileekin interakzioa bultzatzea, harremanetarako  bideak erraztuz, galde‐erantzunak bideratuz eta tratu pertsonalizatua  eskainiz.  2. Gazteak interneten duen euskarrira, eitb.com‐era, bisitak edo trafikoa  erakartzea.  3. Gaztearen marka indarra bultzatzea, interneten komunitate sendoa osatuz.  Programa edo saio bakoitzak bere balizko entzuleekin lortu nahi du harremana;  eta sare sozialei esker Euskal Herrian zein Euskal Herriko mugetatik kanpo dauden  jarraitzaileekin harremanak izan ditzakete. Tuenti‐aren kasuan oso publiko  gaztearengana zuzentzen dira, sareak berak dituen ezaugarri zehatz horregatik.  Guztiak dira osagarriak. Sare sozialek ez dute emaila, telefonoa, etab. ordezkatuko  baina oso eskura dituzten ate batzuk dira eta berehalako hartu‐emana  ahalbidetzen dute, gainera.  Goian aipatutako helburu horiek lortzen saiatzen dira, Gazteari entzuleekiko  harremana erraztuz, EITB.com‐era bisitak erakarriz, eta, oro har, Gaztearen  markak eta saioak zabalduz. Bide onetik doazela uste dute. 

Marka bakoitzak bere estrategia propioa du. Gaztea euskara hutsean aritzen da  interneten zein irratian. Hautua off‐line hartu eta on‐linera eraman da. 

Ez, bakoitzak espero duena aurkitzen duela uste dute. 

Komunitate bakoitzera egokitzen saiatzen dira.   Gazteak askoz ere hizkera “gertuagokoa” erabiltzen du.   Batua erabiltzen dute nagusiki.   Hizkera formala erabiltzen dute, eta gogoan dutela behintzat, ez dute hitanoa  inoiz erabili. Litekeena da Gazteako lankideren batek tuenti‐n edo erabili izana,  baina ez dago estrategian, horrela, sartuta. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

19


Euskal gazteek erabiltzen al  dituzte interneteko sare  sozialak? Euskaraz? 

Zein estrategia erabiltzen duzue  harremana sortzeko? Eta  jarraipena emateko?  Fidelizatzeko?  Interbentzio mota: ebentoak  eta informazioa jarri bakarrik  edo argazkiak iruzkindu,  iruzkinak jarri, erabiltzaileen  iruzkinak iruzkindu? 

Arrakastaren klabeak zeintzuk  dira zuen ustez? 

Komunikazio arduradunaren  profila zein da? 

Bai, EITBk twitter‐en dituen kontuen artean (62), adibidez, jarraitzaile gehien  dituen bigarren kontua Gaztearena da, erabat euskaraz, eta alde handia ateratzen  die besteei. Markarekiko interakzioa ere handia da. Tuenti‐n ere 10.000 lagun  baino gehiago biltzen dira Gaztea markaren baitan, baina hor interakzioa txikiagoa  da.   Komunitatea bat sortu ondoren, jario egoki bat mantentzea da lehen pausua.  Egunero zerbait esatea, eskaintzea, galdetzea.... hor daudela eskertzea. Eduki  interesgarriak partekatzen saiatzen dira, euren galdera eta kezkei erantzuten,  euren iritziak dagokion programa arduradunari helarazten... komunitate horrek  zerbait erakargarria izan behar du erabiltzailearentzat.  Denetarik egitea komeni da. Sare sozialak ez dira soilik euren mezua “botatzeko”  gunea, horretarako “errobotak” daude. Bakoitzak berea eskaini behar du, noski,  baina helburu batekin: zerbait interesgarria eskaintzeko, jarraitzaileei horren  inguruko iritzia eskatzeko, eurek ere zerbait bidaltzera animatzeko... Garrantzitsua  da komunitateko kideen iritzi guztiei erantzutea, eskertzea, kritikak bideratzea...  sare sozialetako jarduna ezin da zure edukiak zabaltzera mugatu.  Lehen esan bezala, komunitate batek interesgarria izan behar du denbora luzean  biziraun dezan. Eduki interesgarriak zabaldu behar dira, jendearen iritziak eta  ekarpenak jasotzeko prest egon, elkarrekiko interakzioa bultzatu gauzak eskainiz  eta eskatuz, elkarrizketa motibatuz...  Gaztearen kasuan, sare sozialetan aritzen diren gehienak kazetariak edo  komunikazio munduko langileak dira ikasketaz; baina “afizioz” harreman publikoak  gustatzen zaizkiela aipatu dute. Komunikaziorako gaitasuna izan behar da,  euskaraz eta gaztelaniaz txukun aritzeko gai izan, eta komunitate bat  kudeatzerako garaian garrantzitsua da kritikak eta bestelako gai negatiboak  diplomaziaz kudeatzeko gaitasuna izatea. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

20


GERNIKAKO GAZTETXEA  Zer da?  Webgunea 

Sare sozialak  Zertarako  erabili?  Hizkuntzak 

Galderen erantzunak  laburtuta. 

Gernikako gaztetxea da. Gutxi barru, Astrara joango dira.  http://www.gernikekogaztetxie.net/ Euskara hutsezko webgunea.   Bai  Ez  Jarraitzaileak    Facebook  X  5.050 Twitter  X  179 Aspalditik ez dute berritzen.   Tuenti  X  4.765 Batzar deialdiak egiteko, gaztetxean egiten diren ekitaldiak iragartzeko, gaztetxean egiten diren ekitaldien kronikak  zabaltzeko…  Euskara hutsez  Haien sarrerak euskara hutsean izaten dira. Baina ez dute estandarrez idazten:  Bi hizkuntzatan  Gernika aldeko ahozkotik hurbil dagoen euskara erabiltzen dute.  Hiru edo gehiagotan  Batez ere, Facebook eta Tuenti. Horiek erabiltzen dituzte. Batez ere, Gernika  mailan gazteek erabiltzen dituzten sareak direlako. Haiengana heltzeko biderik  Interneteko zein sare sozial  eraginkorrenak dira.  erabiltzen duzue? Zergatik?  Barne erabilerarako, ordea, gehien bat emaila erabiltzen dute. Lehen redesenred  Zergatik ez beste batzuk?  izeneko sare soziala erabili zuten barne harremanetarako, baina ez zuen emaitza  onik eman.  Zein helburu bilatzen duzue  Batez ere, asanbladak deitzeko eta egitaraua zabaltzeko erabiltzen dituzte.  interneteko sare sozialak  Beraien ekintzen berri emateko Gernikako gazteei.  erabiltzearekin?  Zein gizarte‐sektoreko  Gernika eta inguruko gazteengana heltzea da helburu. Gazteengana dezente  jendearekin lortu nahi duzue  heltzen dira (gaztetxean egiten dituzten kontuen jakitun dira). Baina beraien  harremana? Iristen al zarete  helburu bakarra ez da heltzea, baizik eta hurrengo pausoa ematea: hau da, parte  horiengana?  hartzea beraiek egiten dituzten ekintzetan.   Zein abantaila ditu interneteko  Azkenean, gazte asanbladak ez du diru askorik eta sare sozialak errazak eta  sare sozialen erabilerak beste  eraginkorrak dira. Horregatik erabiltzen dira. Eta gazte asanbladaren filosofiarekin  harreman‐bide batzuen aldean?  bat datozelako: zabalak, orotarikoak …  Esan bezala, beraien helburu bakarra ez da Gernikako gazteek informazioa  Zein funtzio betetzen dute sare  edukitzea. Hori jakina da. Helburu nagusia Gazte Asanbladak antolatzen dituen  sozialek zuen erakundean? Zer  ekintzetan Gernikako gazte gehiagok parte hartzea da. Eta hori ez dute  funtzio bete beharko lukete  horrenbeste lortzen. Beraien ustez, aurrez aurrekoak, ahoz ahokoak oraindik indar  zure ustez?  handiagoa du jendea mugitzeko sare sozialek baino.  Zein hizkuntzatan mintzatzen  Beti euskaraz aritzen dira sare sozialetan, uste dutelako inportantea dela euskaraz  zarete sare sozialetan?  bizitzea eta sare sozialetan ere hala egiten dute. Gainera, gazte asanblada  Zergatik? Hautu kontzientea  euskaraz komunikatzen da, beraien artean euskaraz aritzen dira. Orduan, naturala  izan da? Estrategia bati  izan da sare sozialetan euskaraz aritzea. Ez da egon erabakirik esateko zer  erantzuten dio? Naturala izan  hizkuntzatan aritu behar diren sare sozialetan. Bide naturala jarraitzen dute.  da?  Arazorik, kexarik izan al duzue  hizkuntza horiek  Ez dute kexarik izan. Baina bai sentitu direla behin baino gehiagotan itzultzera  erabiltzeagatik? Uste duzue  behartuak. Eta horrela egin dute. Izan ere, asanbladan etorkin askotxok hartu du  publikoaren zati bat  parte eta eurei gaztelaniaz adierazi diete adierazi beharrekoa. Baina beti eman  bereganatu gabe uzten duzuela  diete lehentasuna euskarari.  hautu horregatik?  Kontu elebidunak? Hizkuntza  Kontu bakarra dute, euskara hutsean.  bat, kontu bat?  Orokorrean bizkaieraz, baina ez bizkaiera jaso eta zuzen hori, Gernikako  ahozkoaren antza duena baizik. Erabakia naturala izan zen eta honen inguruan  haserrealdiren bat izan badute ere, bide beretik jarraitzeko apustua egin dute.  Zein motatako hizkera  Komunikaziorako erabiltzen dituzten aktak, kartelak… ere Gernikako euskalkian  erabiltzen duzue?  egiten dituzte. Gernikako jendeari heltzeko modu erraz eta naturalena hauxe dela  uste dutelako egin dute horrela. Hala ere, komunikabideetara zerbait bidaltzen  dutenean, bizkaiera jaso batean egiten dute 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

21


Euskal gazteek erabiltzen al  dituzte interneteko sare  sozialak? Euskaraz? 

Gernika inguruko gazteek sare sozialak asko erabiltzen dituzte, asko. Eta,  horregatik, gazte mugimendukoek ere erabili behar dituzte sareak eurengana  heldu nahi badute. Ezin dute esan euskaraz dabiltzan ala ez. Beraien ingurukoak  bai, euskaraz aritzen dira sareetan, baina gehiago ezin esan. 

Zein estrategia erabiltzen duzue  harremana sortzeko? Eta  jarraipena emateko?  Fidelizatzeko? 

Sare sozialen bidez jendearengana heltzen dira eta ondo dagoela diote. Baina  azkenean betikoa da. Horregatik, azken aldian saiatzen ari dira bestelako bide  batzuk lantzen, kaleko bestelako bide batzuk. Beraien helburua behin eta berriro  berritzea da, jendearengana hobeto heltzeko. Orain ekintza komunikatiboak  sortzen ari dira, jendearengana zuzenago heltzeko. Eta ez dute baztertzen metodo  zaharrak berriro erabiltzea: esku‐orriak, kartelak, pankartak… 

Arrakastaren klabeak zeintzuk  dira zuen ustez? 

Komunikazio arduradunaren  profila zein da? 

Jendearengana heldu eta erantzuna jasotzen dute, baina beraien ustez ez da  guztiz arrakastatsua beraien jarduna. Horregatik, ez dakite zeintzuk diren  arrakastatsu izateko gakoak.  Gazte asanbladaren barruan komunikazio lan taldea dago eta hori arduratzen da  sare sozialez. Eta gai hori gustuko duen jendeak hartzen du parte lan talde  horretan. Taldea edukitzea ona da, talde hori espezializatzen delako gai horretan  eta denborak aurrera egin ahala, hobeto egingo duelako, berrikuntzak egiteko  errazago duelako. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

22


KEN ZAZPI  Zer da?  Webgunea  Sare sozialak  Zertarako  erabili?  Hizkuntzak 

2000. urtean sortu zen musika taldea da, arrakasta itzela izan duena hasiera‐haieratik.  Pop‐rock musika egiten dute euskaraz.  Ez dute.   Bai  Ez  Jarraitzaileak    Facebook  X  9.953 Twitter  X  4.903 Aspalditik ez dute berritzen.   Tuenti  X  1.257  Ez dute eurek sortu.  Kontzertuen berri emateko, taldearen gaineko azken albisteen berri emateko, entzuleei erantzuteko...  Euskara hutsez  Haien sarrerak euskara hutsean izaten dira. Normalean zaleek eurek itzultzen dute  sarreretan esaten dutena, baina kasuren baten edo besten beste hizkuntza batean  Bi hizkuntzatan  erantzuna eman dute.  Hiru edo gehiagotan 

Interneteko zein sare sozial  erabiltzen duzue? Zergatik?  Zergatik ez beste batzuk? 

Zein helburu bilatzen duzue  interneteko sare sozialak  erabiltzearekin? 

Galderen erantzunak  laburtuta. 

Zein gizarte‐sektoreko  jendearekin lortu nahi duzue  harremana? Iristen al zarete  horiengana?  Zein abantaila ditu interneteko  sare sozialen erabilerak beste  harreman‐bide batzuen aldean?  Zein funtzio betetzen dute sare  sozialek zuen erakundean? Zer  funtzio bete beharko lukete  zure ustez?  Zein hizkuntzatan mintzatzen  zarete sare sozialetan?  Zergatik? Hautu kontzientea  izan da? Estrategia bati  erantzuten dio? Naturala izan  da? 

Sare sozialen erabilera ez dute sekula era estrategikoan landu. Beti joan dira  atzetik. Beraien lehentasuna musika egitea izan da. Baina behin konturatu ziren  sare sozialen garrantziaz eta orduan erabaki zuten erabiltzea. Baina ez dute sekula  estrategikoki landu.   Webgunea zuten, baina ez zen batere dinamikoa. Eta facebook‐a hasi ziren  erabiltzen. Ondo funtzionatzen die eta ez dute beste lekuetara jo.   Facebook erabiltzen hasi ziren sareen gainean dakien jendeak gomendatu egin  zielako hor hastea eta asetzen dienez, ez dute beste batera jo.  Berehala konektatzen dute jendearekin. Kontzertuetan sentsazioak jasotzen  dituzte, baina ez dute jendearen iritzia zuzenean jasotzeko. Eta facebook‐ek  aukera hori ematen du: jendearen iritziak jaso eta baita haiei beraien sentsazioak  eta iritziak helarazteko bidea ere.  Beraien zaleengana heldu nahi dute eta uste dute hein handi batean heltzen direla  haiengana. 

Merkea da eta jendearengana zuzen heltzeko modua eskaintzen du.  Beraiek aseturik daude ematen dienarekin. Gainera, beraien zaleek badakite  facebook bidez jasoko dutela beste bideetatik baino arinago beraien berri. Eta  horrekin konformatu egiten dira. Ez dute bestelako helbururik bilatzen. Osagarria  da beraientzat.   Beraiek euskaraz egiten dute. Taldean euskaraz funtzionatzen dute, euskaraz  kantatzen dute eta, beraz, naturala zen sare sozialetan ere horrela aritzea. Ez dute  erabaki sare sozialetan euskaraz egin behar zutenik, bestelakoetan horrela aritzen  dira eta sare sozialetan zergatik ez.  

Arazorik, kexarik izan al duzue  hizkuntza horiek  erabiltzeagatik? Uste duzue  publikoaren zati bat  bereganatu gabe uzten duzuela  hautu horregatik? 

Zaleek ez diete sekula galdetu zergatik egiten duten euskaraz (kazetari batzuek  ordea bai). Horrela ezagutu zituzten eta kito. Eta, beraz, taldearengana  gerturatzen denak espero du beraiek euskaraz aritzea beste esparru batzuetan  ere.   Hala ere, egia da batzuetan facebook‐en zale batzuek esan dietela ez dutela ulertu  zerbait. Horrelakoetan beste zale batzuek itzuli egin dute esandakoa. Eta zuzenean  galderaren bat egin badiete, beraiek saiatzen dira galdera egin duenaren  hizkuntzan erantzuna ematen, gaztelania, katalana ala ingelesa izan. 

Kontu elebidunak? Hizkuntza  bat, kontu bat? 

Euskara hutsean aritzen dira. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

23


Zein motatako hizkera  erabiltzen duzue? 

Beraien artean bizkaieraz aritzen badira ere, beraiek batua erabiltzen dute. Azken  finean, beraiek batuaz alfabetatu gara eta idazteko hobeto moldatzen dira batuaz.  Gainera, euskaldun guztiei zuzendutako mezuak idazten dituzte eta, beraz, batua  da egokiagoa jendearengana heltzeko.   Komunikazio orokorretan formal aritzen dira. Baina egia da norbanakoei  erantzuten dietenean informalago aritzen direla, “gertuago” aritzen direla. 

Euskal gazteek erabiltzen al  dituzte interneteko sare  sozialak? Euskaraz? 

Gazteek erabiltzen dituzte sare sozialak. Baina euskaraz ari diren? Egia esateko, ez  dakite, ez dute azterketarik egin. Baina beraien sentsazioa da baietz. Seguru aski  kalean erabiltzen den proportzio berean. Gaztelania euskara baino indartsuagoa  da eta horrek bere isla edukiko du sare sozialetan ere, kalean bezala. 

Zein estrategia erabiltzen duzue  harremana sortzeko? Eta  jarraipena emateko?  Fidelizatzeko?  Interbentzio mota: ebentoak  eta informazioa jarri bakarrik  edo argazkiak iruzkindu,  iruzkinak jarri, erabiltzaileen  iruzkinak iruzkindu?  Komunikazio arduradunaren  profila zein da? 

Zaleei facebook bidez helarazten diete besteei baino arinago beraien berri. Hori da  beraiek beraien zaleak fidelizatzeko erabiltzen duten estrategia. 

Beraiek normalean informazio orokorra zabaltzen dute. Eta zaleek egiten dizkieten  iruzkinei erantzun. 

Taldekide bat arduratzen da sare sozialez. Taldekide batek prestutasuna eduki  zuen sare sozialen gaineko kontuak eramateko.  

                             

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

24


MIKEL ASTARLOZA  Zer da? 

Mikel Astarloza txirrindulari profesionala da, Euskaltel taldekoa. 

Webgunea

Ez du. 

Sare sozialak 

  Facebook  Twitter  Tuenti 

Zertarako erabili? 

Bai X  X 

Ez

Bere entrenamenduen berri ematen du, bere lasterketen berri, lasterketetan sentitzen duena… 

Bi hizkuntzatan  Hiru edo gehiagotan  Interneteko zein sare sozial  erabiltzen duzue? Zergatik?  Zergatik ez beste batzuk?  Zein helburu bilatzen duzue  interneteko sare sozialak  erabiltzearekin? 

Galderen erantzunak  laburtuta. 

Gauza pertsonaletarako erabiltzen du. 

X

Euskara hutsez  Hizkuntzak 

Jarraitzaileak 393 4.017

Zein gizarte‐sektoreko  jendearekin lortu nahi duzue  harremana? Iristen al zarete  horiengana?  Zein abantaila ditu interneteko  sare sozialen erabilerak beste  harreman‐bide batzuen aldean?  Zein funtzio betetzen dute sare  sozialek zuen erakundean? Zer  funtzio bete beharko lukete  zure ustez?  Zein hizkuntzatan mintzatzen  zarete sare sozialetan?  Zergatik? Hautu kontzientea  izan da? Estrategia bati  erantzuten dio? Naturala izan  da? Beste kirolari batzuk  zergatik ez dute zure hautu  berdina egin euskararen  inguruan?  Arazorik, kexarik izan al duzue  hizkuntza horiek  erabiltzeagatik? Uste duzue  publikoaren zati bat  bereganatu gabe uzten duzuela  hautu horregatik?  Kontu elebidunak? Hizkuntza  bat, kontu bat?  Zein motatako hizkera  erabiltzen duzue?  Euskal gazteek erabiltzen al  dituzte interneteko sare  sozialak? Euskaraz?  Zein estrategia erabiltzen duzue  harremana sortzeko? Eta  jarraipena emateko?  Fidelizatzeko? 

Jarduera gehiena euskaraz du, baina gaztelaniaz, frantsesez eta italieraz ere  idazten ditu txioak.  Webgune batekin hasi zen, ondoren Twitter‐arekin eta hori erabiltzen du bere  ibilbidearen berri emateko. Facebook‐arekin modu pertsonal batean erabiltzeko  hasi zen, lagunekin baina izen‐abizen ezagunak izatean ezinezkoa suertatu  zitzaion. Kontua bertan behera utzi zuen eta ixten saiatu zen arren ez zuen lortu.  Bere helburua bere jarraitzaileak egunean izatea da. Bestalde besteak jarraitzeko  ere erabiltzen du, informatuta mantentzeko egokia dela deritzo eta beti pentsatu  du bere lana bukatzean kontuarekin jarraituko duela bera informatuta  mantentzeko.  Norengana iristen den jakitea ez omen da erraza sare sozialetan. Zaleengana iritsi  eta hauek eguneratuta senti daitezen saiatzen da. 

Urruti egonda ere, oso zuzena da. Bere lanagatik kanpoan asko egoten da eta  honen bidez jendearekin gertutasuna lortu du. 

Ibilbide profesionala bakarrik Twitter‐aren bidez zabaltzen du. 

Euskaraz aritzen da beti. Batzuetan honekin batera gaztelera edo frantsesa ere  erabiltzen du. Euskara bere ama hizkuntza izanik hori erabiltzea da naturalena.  Hala ere, estrategia bati ere erantzuten dio, egun euskararen egoera ikusirik, honi  bultzada bat ematen saiatzen baita.   Beste bi hizkuntzak kanpoan dituen jarraitzaileak ere egunean egoteko erabiltzen  du. Tamalez batzuek ez dakite euskaraz eta beste batzuek ez dute nahikoa maila  ona. Dakitenen artean berriz, kontzientzia ez da hain handia izango eta hori guztiz  errespetagarria da. 

Bai, kritika batzuk izan ditu, tristea izan arren “poza” ematen dio. Horrek, indarra  ematen dio, zerbait egiten ari denaren seinale delako. Horrelako kritikak, bere  horretan uzten ditu, erantzun gabe. 

Elebidun edo eleanitzak.  Euskara batua baina informala. Bere euskalkia ere nahiko batua da, baina hitzak  eta jaten aritzen da askotan espazio faltagatik.  Bai, bere ustez asko erabiltzen dituzte, baina zoritxarrez denek ez dituzte euskaraz  erabiltzen. Egun interneten euskarak badu bere lekua eta hori zabaltzen saiatu  behar da.  Bere berri eman besterik ez du egiten. Ez dira jarraitzaileak lortzen saiatzen.  Egiten dituzten galderak erantzuten saiatzen da denei erantzutea ezinezkoa izan  ohi da. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

25


Interbentzio mota: ebentoak  eta informazioa jarri bakarrik  edo argazkiak iruzkindu,  iruzkinak jarri, erabiltzaileen  iruzkinak iruzkindu? 

Argazkiak dezente erabiltzen ditu eta jarraitzaileei gauza hauek gustatzen zaizkiela  iruditzen zaio; gertutasun maila handitzen du. 

Komunikazio arduradunaren  profila zein da? 

Lehen berak eramaten zuen guztia, egun lagun bat du ardura honekin, batez ere  beste hizkuntzen itzulpenak egiten… Lan handia zen eta egia esan pisu handia  kendu du. 

 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

26


6. Ondorioak Kasu  horietako  bakoitzari  egindako  elkarrizketak  bideoz  grabatu  ondoren,  informazio  hori  guztia  aztertu  dugu.  Ondorioen  atal  honetan  kasu  bakoitzean  jasotakoa  laburtzen  eta  sintetizatzen  saiatu  gara. Egoera hobeto ulertzeko baliagarriak izango direla uste dugu.  

I.

Sare sozial erabilienak:  Aztertu ditugun sei kasuetan hiru dira aipatu diren sare sozialak: Tuenti, Twitter eta Facebook.   Sare  sozialetan  aditua  den  Gorka  Julioren  arabera,  Tuenti‐k  oso  gazteek  erabiltzen  dute.  Izan  ere, 16‐20 urte dituzten gazteek erabiltzen dute sare sozial hau eta, 18‐20 urte ingurura iristean,  beste  sare  sozial  batera  egiten  dute  salto  gehienek.  Facebook,  berriz,  egun  Euskal  Herrian  arrakasta  gehien  duen  sare  soziala  da.  Eta,  azkenik,  Twitter  geroz  eta  gehiago  erabiltzen  den  sare soziala da. Egun, gazteen  artean indar handia hartzen ari da. Erabiltzaileen artean dauden  desberdintasunez  gain,  honako  hauek  ere  gogoan  izan  behar  direla  dio  Gorkak.  Facebook  oro  har  gertuko  jendearekin  harremana  izan  eta  komunikatzeko  erabiltzen  da.  Twitter,  berriz,  zabalagoa  da,  eta  honen  bidez  jende  gehiagorengana  iristen  zara.  Tuenti‐k  izaeran,  Facebook‐ aren antza duela argitzen digu Gorkak.  Aztertutako  kasuetan  gutxik  erabiltzen  dute  Tuenti‐a.  Badirudi  bertako  jarraitzaile  kopurua  mugatuagoa dela eta, ondorioz, sei esperientzia hauetako bik bakarrik erabiltzen dute. Twitter  orain arte euskal gazteek gutxi erabili duten sare soziala da. Hala ere, badirudi gazteek geroz eta  gehiago  erabiltzen  dutela  eta,  ondorioz,  ikusi  dugunaren  arabera,  sare  sozialak  komunikazio  tresna bezala erabiltzen dituzten talde, erakunde nahiz pertsonek geroz eta gehiago erabiltzen  dute. Azkenik, Facebook da orain arte gehien erabili den sare soziala. 

II.

Sare sozialak komunikazio kanal indartsua dira erakunde eta norbanako hauentzat:  Sare  sozialak  komunikazio  kanal  indartsua  dira  erakunde  eta  norbanako  hauentzat.  Kasu  batzuetan,  kanpo  komunikazioa  egiteko  erabiltzen  duten  kanal  bakarra  izateraino  (komunikabide  propio  bakarra).  Aipatu  ditugun  sei  kasu  arrakastatsu  hauek  testuinguru  desberdina dute eta, ondorioz, sare sozialak modu desberdinean erabiltzen dituzte. Alde batetik,  Gernikako  Gaztetxea  eta  Euskal  Herria  Zuzenean  ditugu.  Hauek  lan  boluntarioa  egiten  dute,  beraien  elkartea  indartzeko  asmoz.  Kasu  hauetan  sare  sozialak,  kanpo  komunikaziorako 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

27


erabiltzeaz gain,  barne  komunikaziorako  tresna  bezala  ere  erabiltzen  dituzte.  Beraz,  helburu  bikoitza betetzen dute sare sozialek kasu hauetan.   Bestalde  Doka  eta  Gaztea  irratia  ditugu.  Hauek  beraien  eguneroko  lana  indartzeko  erabiltzen  dituzte  sare  sozialak,  bezero  edo  jarraitzaileak  egunean  izateko.  Horretarako,  beraien  berri  emateaz  gain,  jarraitzaileentzat  interesgarriak  izan  daitezkeen  gauzak  ere  publikatzen  dituzte.  Bestalde, jarraitzaileak saritzeko, edo jarraitzaile gehiago lortzeko, hauen artean lehiaketak edo  zozketak antolatzen dituzte.   Azkenik,  hirugarren  talde  batean  Ken7ko  musikariak  eta  Mikel  Astarloza  txirrindularia  ditugu.  Hauek  berez  dituzten  jarraitzaileak  egunean  izateko  erabiltzen  dituzte  sare  sozialak.  Izan  ere,  beraien  jarduera  dela  eta,  jarraitzaile  asko  dituzte.  Hauek  egunean  izan,  eta  beraien  inguruan  interesa  duen  orori  informazioa  emateko  erabiltzen  dituzte  sare  sozialak.  Ibilbide  profesionala  indartu eta jarraitzaileak saritzeko modu bat da azken finean.  Denek  desberdin  eta  aldi  berean  berdin.  Modu  edo  helburu  desberdin  batzuk  izan  arren,  sei  interesgune hauek sare sozialen garrantzia aitortzen dute, baita indarra eta eragina ere. Honez  gain, askotan beraien helburua betetzeko modu eraginkorra izateaz gain, modurik merkeena ere  badela  onartzen  dute.  Azkenik,  jarraitzaileekin  gertuko  harremana  izateko  aukera  ematen  die  eta  honen  garrantzia  azpimarratzen  dute:  iritziak  jasotzeko,  kritikak  jasotzeko,  hobetzeko  proposamenak, galderak, zalantzak… Azken finean, euren berri eman eta jarraitzaileen beharrak  ezagutzeko baliagarriak dira sare sozialak.  Gorka  Juliok  argitzen  digun  bezala,  gazte  askok  eta  askok,  jaiki  eta  ia  egiten  duten  lehenengo  gauza  mugikorra  piztu  eta  sare  sozial  hauen  inguruko  berriak  jasotzea  izaten  da.  Garai  batean  internet  ordenagailuetan  bakarrik  genuenean,  sare  sozialen  erabilera  ez  zen  hain  erraza,  denbora  tarte  gehiago  eskatzen  zuelako.  Orain,  gazte  gehienek  mugikorrean  bertan  dute  internet  eta  ondorioz  telefonoa  piztu  orduko  aipatutako  sare  sozialen  berri  izaten  dute.  Erraztasun hauekin, sare sozialen erabilera malguagoa da. 

III.

Sare sozialetan off‐linen hartzen diren hizkuntza hautuak errepikatzen dira:  Kasu  gehienetan  off‐line  eta  on‐line  artean  ez  dago  ezberdintasunik  hizkuntza  hautuei  dagokienez.  Hau  da,  saretik  kanpo  erakundeak,  taldeak  edo  norbanakoak  egiten  dituen  hizkuntza  hautu  berdinak  errepikatzen  ditu  sare  sozialetan.  Beraz,  kasu  hauetan  guztietan  euskaraz  aritzeko  erabakia  ez  da  sare  sozialetarako  berariaz  hartutakoa,  baizik  eta  saretik 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

28


kanpoko erabakiaren ondorioa. Euskaraz funtzionatzeko hautua off‐linen hartu eta sare sozialen  esparrura ere eraman da hautu hori.  Orokorrean,  gazteek  ere  beraien  eguneroko  bizitzan  egin  duten  hizkuntza  hautu  berdina  errepikatzen  dute  sare  sozialetan.  Azken  finean,  sare  sozial  hauetan,  lagun  edo  ezagunekin  egiten dituzte elkarrizketak eta, ondorioz, kalean erabiltzen duten hizkuntza berdina erabiltzen  dute.   Izan  ere,  honen  inguruan  egin  diren  azterketa  apurrek  esaten  dutena  berresten  da:  sare  sozialetan  egiten  den  erabilera  kalean  eta  saretik  kanpo  egiten  den  erabilerarekin  bat  dator,  salbuespenak salbuespen.  Eta Gorka Julio ere bat dator honekin. Hala ere, kasu gutxi batzuetan, kalean egin ez arren, sare  sozialetan euskaraz egiteko hautua egiten duenik ere badela esan du aditu honek. 

IV.

Beste komunikabideetan baino hizkera “freskoagoa” eta informalagoa erabiltzen dute  sare sozialetan:  Euskara  estandarra  da  kasu  hauetan  errepikatzen  den  hizkera,  salbuespen  bat  dagoen  arren.  Izan  ere,  Gernikako  gaztetxekoek  honen  inguruan  eztabaidak  izan  dituztela  onartzen  duten  arren, beraien herriko hizkera bera erabiltzen dute, euren ahozko hizkeraren ispilua.  Salbuespenak  salbuespen,  batua  erabiltzen  dutenek  ere,  hizkera  informala  eta  “freskoa”  erabiltzeko  saiakera  egiten  dute.  Jarraitzaileengana  iristeko  modurik  egokiena  dela  uste  dute,  gertutasuna  adierazten  saiatzen  dira  eta,  horretarako,  ezinbestekoa  ikusten  dute  sare  sozialei  izaera  informalagoa  ematea.  Webgunea  duten  gehienek  bi  guneetan  erabiltzen  duten  euskara  desberdina  dela  aitortzen  dute  eta,  kasu  batzuetan,  zenbat  eta  informalago  idatzi,  orduan  eta  arrakasta  gehiago  izaten  dutela  iruditzen  zaie.  Euskara  kreatiboa  izan  daiteke  eta,  horren  erakusle, sare sozial hauetan erabiltzen den hizkuntza dugu.    Izan ere, sare sozial hauetako interakzio mota hurbilagokoa da eta, kasu arrakastatsu hauetan,  hizkera ere horretara moldatu behar da. Beste hizkuntzetan ematen den fenomeno hau, geroz  eta gehiago gertatzen ari da euskarazko jardunean: informala, akatsekin… Euskaraz ere badirudi  joera hori geroz eta gehiago antzematen dela. Ahozkotik gertuago dagoen hizkera da geroz eta  gehiago  erabiltzen  dena,  arauak  apurtzen  dituena  eta,  beldur  eta  konplexurik  gabe,  idatzizko  eredutik urruntzen dena.   

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

29


Gorka Julioren  esanetan  ere,  erabiltzen  den  euskara  guztiz  informala  da  sare  sozialetan,  Facebook eta Tuenti‐n batez ere. Twitter‐en idazten diren txioak euskara formalagoan idatzirik  daudela  dio,  baina  sare  sozial  honetan  erabiltzen  diren  etiketen  inguruan  beste  iritzi  bat  du.  Hauek  euskara  informalago  batean  idatziak  egoten  dira  eta,  gainera,  oso  gauza  sortzaileak  ikusteko aukera izaten dugu. 

V.

Euskara sarritan  erabiltzen  ez  duten  askok  ere  euskaraz  jotzen  dute  erakunde  zein  norbanako hauengana:  Norbanako  eta  talde  hauek,  oro  har,  euskarazko  erreferente  moduan  ikusten  dute  sare  sozialetako  erabiltzaileek.  Eta,  horren  ondorioz,  hauekin  harremana  izaterakoan,  gehiagotan  jotzen dute euskaraz euren ohiko jardunean baino. Hau honela izanik, ez zaie burutik pasatzen  hauekin euskara ez den beste hizkuntza batean aritzea. Gainera, hori ere bada sarritan elkarte,  talde edo norbanako hauen helburua: hizkuntza eta kultura honetara besteak gerturatzea.  Kasu  hauetan,  elkarrizketa  beste  modu  batera  izango  balitz,  ez  litzateke  hizkuntza  aldaketarik  izango,  baina  idatzizko  elkarrizketak  izateak  ere  baditu  bere  abantailak.  Euskara  egunero  erabiltzeko ohiturarik ez duenak, kasu hauetan, idatziz, pentsatzeko denbora duenez, euskaraz  idazteko  hautua  egin  dezake.  Ahozko  elkarrizketan  akatsak  egiteko  beldur  izaten  diren  askok  sare sozialetan ez dute arazo hori aurkitzen eta, ondorioz, kasu jakin hauetan euskaraz idaztera  animatzen dira.  Bestalde, asko aipatzen da hizkuntza bat baino gehiago aldi berean erabiltzen duen jendea ere  badela  sare  sozialetan.  Honela,  esaldi  berean,  euskara,  ingelesa  eta  gaztelania  aurki  ditzakegu  zenbait kasutan.  Azkenik, ohikoa da sare sozial hauetan jarduera guztia gaztelaniaz egin, baina euskaraz hitz solte  batzuk  erabiltzen  duen  jendea  aurkitzea.  Agurrak,  zorionak,  eskerrak…  euskaraz  egiteko  joera  nabaria da gaztelaniaz ibiltzen diren gazte askoren artean. 

VI.

Euskarazko erreferente  diren  heinean,  ez  dute  kexa  askorik  jaso  euskara  erabiltzeagatik:  Talde  eta  norbanako  hauek  euskarazko  erreferente  gisa  ikusten  dituzte  sare  sozialetako  erabiltzaileek. Euskara jakin ez arren, askok natural ikusten dute euskaraz aritzea. Hala ere, kasu  gutxi  batzuetan,  kexak  ere  izan  dituzte  euskaraz  aritzeagatik.  Ohikoena  ez  den  arren,  hauei  kasurik ez egitea izan ohi da gehienen estrategia. Azken finean, beraien helburua ez da horren 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

30


inguruko eztabaida  sortzea  eta,  ondorioz,  onena  guztia  bere  horretan  uztea  dela  pentsatzen  dute.   Kexa gehiegi jaso ez arren, euskaraz idazteagatik jarraitzaile batzuk kanpoan uzteko arriskua ere  badutela aitortzen dute batzuek. Hala ere, beraien helburua, pertsona hauek ere bereganatzea  denez,  pertsona  hauekin  salbuespen  batzuk  egiten  dituzte.  Hau  da,  beraien  inguruan  interes  handia  duen  norbait  euskara  ez  den  beste  hizkuntza  batean  zuzentzen  bazaie,  galderak,  iruzkinak egiterako garaian, alde batera ez uzten saiatzen dira. Kasu batzuetan beraiek ere beste  hizkuntza horretan erantzuten edo horiek euskarara hurbiltzeko lan egiten dute.  Hala  ere,  orokorrean,  euskara  jakin  ez  arren,  erabiltzaileek  natural  ikusi  dute  hauek  euskaraz  aritzea. Hala onartzen dute bederen eta ez dute arazo bezala ikusten. Bestalde, erakunde, talde  nahiz  norbanako  hauek  kexak  izatea,  jarraitzaileen  zati  bat  kanpoan  geratzea…  onartzen  dute  eta bere gain hartzen duten ondorio bat da. 

VII.

Sare sozialen  funtzionamendua  ezagutzea  ezinbestekoa  da  jarduera  arrakastatsua  izateko:  Informazioa eguneratu eta sare sozial biziak dira arrakasta dutenak, dauden hizkuntzan daudela.  Informazioa gutxitan berritzeak jendearen jakin mina itzaltzen du, baina baita informazio gehiegi  jartzeak  ere.  Egunero  behin  eta  berriz,  sare  sozial  hauetan  gauzak  berritzen  aritzeak  jendea  aspertzen du. Nekagarria da jarraitzaileentzat, denbora guztian leku jakin bateko informazio jaso  eta  jaso  aritzea.  Horregatik,  informazio  jario  egokia  izaten  asmatu  behar  da.  Bestalde,  komunikazioak  ezin  du  bide  bakarrekoa  izan.  Hau  da,  informazioa  zabaltzeaz  gain,  besteen  eskariei,  proposamenei,  galderei  erantzuteko  tartea  hartzea  oso  garrantzitsua  da,  hauekin  interakzioa bilatu eta bi norabideetako komunikazioa sortzeko. Askok sare sozial hauek beraien  jarraitzaileak saritzeko erabiltzen dituzte. Beraien inguruko informazioa besteek baino lehenago  jasoko dute jarraitzaileek eta, horrela, fidelizazioa lortzen da, jarraitzaileek besteek ez daukaten  zerbait jasoko dutelako. 

VIII.

Ez da ezinbestekoa sare sozialen arduraduna komunikazio arloko profesionala izatea:  Aztertu  ditugun  kasuetan  komunikazio  arloko  profesionalak  aurkitu  ditugun  arren,  gehienetan  sare  sozial  hauek  kudeatzen  dituzten  pertsonak  ez  dira  honen  inguruko  profesionalak,  edo  ez  ziren profesionalak hasi zirenean. Gaztea irratiaren kasuan, honen inguruan profesionalak diren  pertsonak ari dira lanean, baina beste kasuetan egunero erabiltzen eta honen inguruan lanketa  bat egiten bihurtu dira adituak. Azken finean, gehienak, sare sozialen garrantzia ikusirik, hauek 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

31


erabiltzeko saltoa besterik gabe eman dute, zegoen behar bat betetzeko. Modu natural batean  hasi  ziren  arren,  egun  helburu  zehatz  batzuk  betetzen  dituzte  sare  sozial  hauek.  Bertan  kudeatzaile  ibiltzen  direnek  sareei  bizitasuna  ematen  jakin  behar  dute,  hauek  erakargarri  egin  eta, azken finean, talde edo erakundeen kasuan, beraiek ere informazio guztia izan behar dute.  Aztertu  ditugun  kasuetan,  komunikazio  arduradun  hauek  gustuko  dutelako  hartu  dute  ardura  hau.  Sare  sozialak  ezagutzen  dituzte  eta  askok  nahi  dutelako  hartu  dute  ardura  hori.  Azpimarratzekoa da Dokako kasua: ardura hartu zuenak sare sozialetan ez zuen sinisten lanean  hasi  zenean.  Egun,  esperientziak  berak  oker  zebilela  erakutsi  dio  eta  sare  sozial  hauen  erabiltzaile bihurtu da. 

7. Jarraibideak Sare sozialetan euskara gehiago erabiltzeko erreferenteen lanak garrantzia du. Alesandro Durantiren  hitzetan,  “badago  komunitatearen  hizkuntza‐hautuen  gainean  eragiteko  ahalmena  duten  norbanakoak”. Guk horri taldeak ere erantsiko genizkioke. Izan ere, ikerketan zehar argi geratu da sei  kasu  arrakastatsu  hauek  euskararen  erreferente  bihurtu  direla  sare  sozialetan  eta  euskaraz  normalean egiten ez duten askok hauengana euskaraz jotzen dutela modu natural batean.   Beraz,  gure  ustez  erreferente  hauek    edo  erreferente  bihurtu  nahi  duten  orok  jarraitu  beharreko  argibide batzuk proposatu nahi ditugu: 

I.

Norabidea argi izan:   Ikerketan  ikusi  dugu  off‐lineko  erabaki  eta  hautuek  zerikusi  nabarmena  dutela  sare  sozialen  jardunean.  Beraz,  gure  ustez  gazteentzako  erreferente  izan  daitezkeenak  hizkuntzaren  inguruko  hausnarketa  egin  behar  dute,  hausnartu  eta  praktikan  jarri,  jakina.  Helburuak  eta  jarraibideak  zehaztu,  eguneroko  jardun  horrek  koherentzia  izan  dezan.  Euskaraz  aritzeak  mundu  berri  bat  ireki  diezaioke  erakundeari  edo  norbanakoari:  zale  edo  jarraitzaile  euskaldunekin gertuagoko harremana lortzeko bidea eman dezake, komunitatearekiko ardura  areagotzen  du,  irudian  ere  eragiten  du,  baina  beste  mota  bateko  jarraitzaile  batzuk  ere  kanpoan uzteko arriskua gure gain hartu behar dugu. 

II.

Hizkera mota:  Ikerketan  aztertu  ditugun  kasuetan,  gehienek  ahalegina  egiten  dute  hizkera  “kolokialagoa”  erabiltzen,  “freskoagoa”,  “biziagoa”.  Bestelako  komunikabideetan  ez  bezala,  sare  sozialek   

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

32


badirudi hizkera  gertuagokoa  eskatzen  dutela.  Azken  finean,  sare  sozialetan  aritzea  elkarrizketan  aritzearen  pareko  hartzen  da  kasu  askotan.  Eta,  hitz  egiterakoan,  hizkera  biziagoa, “freskoagoa” erabiltzen da, arauei horrenbeste jaramonik egiten ez diena.  Kasu batean, gainera, euskalkian aritzen dira, mendebaldeko euskalkian, hain zuzen ere. Baina  ez mendebaldeko euskalki batuan, euren herrian egiten den euskalkian baizik. Kasu honetan,  euskararen  erabilerak  inpaktu  handiagoa  duela  ematen  du:  komunitatetik  gertuago  jartzen  zaituela  alegia.  Hartzaileak  leku  jakin  batekoak  badira,  euskalkia  erabiltzea  komunitateko  kideengana hurbiltzen zaituela ematen du. 

III.

Hizkuntza gatazkak nola kudeatu:   Kasurik  gehienetan  ez  da  izan  inolako  kexarik  euskara  bakarrik  erabiltzeagatik.  Hori  bai,  aztertutako kasu gehienek arreta jarri diote euskaraz haiei zuzendu zatzaizkienei. Kexak egon  direnean,  adimenez  eta  zuhurtziaz  konpondu  dituzte  sortutako  gatazka  txikiak.  Badirudi  gazteek  ondo  hartzen  dutela  euskarazko  erreferenteak  euskaraz  aritzea.  Badirudi  ez  zaiela  arraro  egiten  euskarazko  erreferenteek  euskara  erabiltzea.  Hein  berean,  borondate  ona  eta  hizkuntza hautu koherentea baldin badago, horrek ez du gatazkarik sortzen eta, sortzekotan,  askotan  beste  zale  edo  jarraitzaileek  konpontzen  dituzte  gatazka  txiki  horiek.  Hala  ere,  beti  eduki  behar  da  presente  gatazkak  sortu  daitezkeela.  Eta,  kasu  horiek  errespetuz  eta  zintzotasunez  ebatzi  behar  dira,  beti  ere  erakundeak  edo  norbanakoak  daraman  norabidean  koherente izaten. 

IV.

Zer sare sozial erabili?   Aztertutako  kasu  gehienetan  sare  sozialak  hartzaileen  arabera  hautatu  dira.  Hau  da,  taldeak  edo  norbanakoak  aztertu  du  (gainetik  bada  ere)  bere  helbururako  publikoa  non  egon  daitekeen  jakiteko  eta  horren  arabera  hautatu  du  sare  bat  edo  bestea.  Gauzak  horrela,  badirudi gazteagoengana heltzeko Tuenti sare egokia izan daitekeela Hego Euskal Herrian (18‐ 20 urtetik beherakoengana beti ere). Adinean aurrera joan ahala, Facebook izan daiteke sare  sozial aproposena. Hala ere, azken aldiotan badirudi Twitter indarra hartzen ari dela. Gainera,  sektoretik  sektorera  aldaketa  handiak  daude:  adibidez,  kirol  munduan  gehien  erabiltzen  den  sarea  alde  nabarmenarekin  Twitter  da.  Musika  arloan,  berriz,  gehien  erabiltzen  den  sarea  Myspace  da.  Bitxia  iruditu  zaigu  aztertutako  kasu  guztietan  Google  Plus  sare  soziala  ez  erabiltzea,  ezta  Pinterest  ere.  Azken  bi  urteotan  indarra  hartzen  ari  omen  dira  bi  sare  sozial  hauek, baina ematen du gazte euskaldunek, oraindik orain, ez dituztela gehiegi erabiltzen.  

V.

Arduraduna:    

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

33


Kasurik gehienetan  sare  sozialak  dinamizatzeko  ardura  hartu  duen  pertsonak  horretarako  prestutasuna izan du. Garrantzitsua deritzogu horri. Lan nekagarria izan daiteke sare sozialak  dinamizatu  eta  biziberritzea  eta,  horregatik,  egokia  da  horretarako  prestutasuna  duen  pertsona  aukeratua  izatea.  Zentzu  berean,  sare  sozial  hauek  kudeatzen  dituena  sare  sozial  hauen erabiltzailea ere izatea garrantzitsua da (edo erabiltzaile izana, sareak dinamizatzen hasi  aurretik).  

VI.

Jarraipena egitea:   Kasu  guztietan  jarraipena  egiten  zaie  sare  sozialei.  Kasu  batzuetan  oso  zorrotz  eta  beste  batzuetan  ez  hain  zorrotz.  Baina  sare  sozialen  ezaugarria  da  bat‐batekotasuna,  berehalakotasuna. Itxura txarra ematen du sare sozialen jarduna hainbat astez eguneratu barik  izatea. Itxura are txarragoa ematen du sare sozialen bidez egindako eskaerei entzungor egitea.  Horregatik,  kasu  guztietan  sare  sozialetan  esaten  denari  jarraitu  egiten  zaio,  zaleek  esaten  diotenari kasu egiten zaio. Eta garrantzitsua da horrela izatea. Izan ere, jarraitzaileak galtzeko  (eta  galdutakoan  zure  ospeari  kalte  egiteko)  biderik  laburrena  jarraitzaile  hauei  jaramonik  ez  egitea baita.  Bestalde,  kasu  gehienetan  ikusi  dugun  bezala,  argazkiak,  bideok  eta,  oro  har,  irudiak  oso  garrantzitsuak  dira  eguneroko  jardun  honetan.  Izan  ere,  jendeari  erakargarri  egiten  zaio  eta  normalean hauek izaten dira iruzkin, etiketa… gehien lortzen dituztenak. 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

34


8. Erreferentzia bibliografikoak  •

Adaime, I.,  Binder,  I.  &  Piscitelli,  A.  (2010),  Proyecto  Facebook  y  la  posuniversidad.  Sistemas  operativos sociales y entornos abiertos de aprendizaje, Madril: Ariel. 

Boyd, D. & Elison, N. (2007), “Social Network Sites: Definition, History, and scholarship”, Journal  of computer‐mediated communication, (13. Alea 1. Zenbakia): 210‐230 orriak. 

Campas, J. (2007), El Hipertexto, Bartzelona: UOC. 

Ciuffoli, C., & López, C. (2012), Facebook es el mensaje, Buenos Aires: ICRJ futuribles. 

Díaz, K.  (2011),  “Euskal  identitatearen  garapena  on‐line  sare  sozialen  bidez:  gazteen  praktika  sozialak Facebooken”, Gogoa Aldizkaria, (11. Zenbakia): 61‐86 orriak. 

Duranti, A. (2003), “Antropología lingüística” . Bartzelona: Akal 

Gómez, E. (2002), “Espacio, ciberespacio e hiperespacio”. Observatorio Cyber Sociedad (19): (on‐ line alea). 

Gordo, A. & Megías, I. (2006), Jóvenes y cultura messenger, Madrid: Injuve. 

Jenkins, H.,  (2008),  Convergence  culture:  la  cultura  de  la  convergencia  de  los  medios  de  comunicación, Bartzelona: Paidos.  

Livingstone, S. (2008), “Taking risky opportunities in youthful content creation: teenagers´ use of  social  networking  sites  for  intimacy,  privacy  and  self‐expression”,  New  media  and  society  (10.  Alea 3. Zenbakia): 393‐411 orriak. 

Miller, D. (2011), Tales from Facebook, Erresuma Batua: Polity Press. 

Miller, D. & Slater, D. (2000), The Internet. An etnographic approach, Oxford: Berg. 

Soziolinguistika Klusterra (2011), Nerabeak, interneteko sare sozialak eta euskara, (on‐line alea)  Kontsultarako http://www.soziolinguistika.org/nerabeaksaresozialak 

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa 

35

Profile for Soziolinguistika Klusterra

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa  

"Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa" proiektuaren txostena.

Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa  

"Gazteak, sare sozialak eta hizkuntza kudeaketa" proiektuaren txostena.

Profile for skluster
Advertisement