Tecnalia - Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratua

Page 8

TECNALIA Nazioartekotzea, hizkuntza politika eta euskara

//////

........................

LEHEN TRESNA, EME KOADROA Ingurune eleanitzetan jarduten duten euskal enpresetan hizkuntza aniztasuna kudeatzeko Elhuyar Taldeak sortutako Hizkuna proiektuan hartu du parte Tecnaliak.

Eusko Jaurlaritzak erakunde eta enpresetan hizkuntzaplanak aplikatzen laguntzeko sortutako EME koadroa (Erreferentzia Marko Estandarra) hartu zuten Tecnaliako hizkuntza politikan lehen urratsak emateko tresna gisa. Laguntza-koadroa da EME, batetik, erakunde pribatu batean hizkuntza zein jardun-eremutan erabili ohi den erakusten duena eta, bestetik, landu daitezkeen eremuak eta helburuak begiz jotzen laguntzen duena.

ra, gaztelania eta ingelesa. “Norberak nahi duen ordenan jar ditzala. Ezein ez da besteak baino garrantzitsuagoa. Hiru hizkuntza horietako bakoitzak bere garrantzia du, unearen, testuinguruaren eta solaskideen arabera”, zehaztu du Ciara O'Higginsek. Hizkuntza politikaren gidaritza eramateko, Hizkuntza Aniztasuneko taldea sortu zuten. Bederatzi lagunek osatu zuten, eta haiek aukeratzerakoan hainbat irizpide hartu zituzten aintzat, enpresa osoa ordezkaturik egon zedin: hiru hizkuntzetako hiztunak egotea taldean, sexu parekidetasuna islatzea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako egoitzetako ordezkariak egotea, negozio-arlo ezberdinetakoak izatea, antolamendu-maila ezberdinetakoak, eta area korporatibo ezberdinetakoak.

EME koadroak hiru ardatz zehazten ditu: irudi korporatiboa eta komunikazioa, kanpo harremanak, eta barne harremanak. Horretan oinarriturik, hizkuntzen erabilerarako hiru kategoria edo mailaketa zehaztu zituzten Tecnaliako hizkuntza politikako arduradunek:

................................................................................. Ikerketa, garapen eta berrikuntza alorrean dihardu Tecnaliak. •

• derrigorrezkoa: zenbait komunikaziotan nahitaez hiru hizkuntzak (euskara, gaztelania eta ingelesa) erabili behar direla erabaki zuten (esaterako, zuzendaritza nagusiaren Dirección Informa buletinean, edota barne komunikaziorako mezu elektronikoetan);

... 8

.. .......................................................... Euskararen Normalizazio K a s u A u r r e r a t u a <


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Tecnalia - Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratua by Soziolinguistika Klusterra - Issuu