Ikasleak hiztun

Page 214

Hala ere, funtsezkoa da aldagaien arteko korrelazioak, loturak, etab., arakatzea eta aztertzea. — Aldagai batzuetan eskolak eragin dezake zuzenean. Beste batzuetan bere eragin-ahalmena oso urria da. — Bere mugen kontzientzia hartu behar du eskolak. Horrelako ikerketek argi egiten dute horretan. — Bere eraginpean dauden aldagaiak identifikatu eta horietan eragiteko egitasmoak abian jarri behar ditu. — Ereduak optimizatu. Eskola-eremua ahalik eta «arnasgune» sendoena bilakatu behar da. Ikastorduetara ezin da mugatu, ikastorduetatik kanpo eskolako bizitzan harreman-sare asko eratzen dira. Horietara ere hedatu behar da euskararen ezagutza eta erabilera. — Irakasleen hizkuntza-erabilera beraien artean. Hizkun­ tza-prestakuntza, eredu-izaeraren kontzientzia, hizkun­ tzari prestigioa ematea, erabilera-arauak... eskola ahalik eta gune euskaldunena bihurtu behar da. Ikasleen erreferentzia garrantzitsua da irakaslea. — Ikasleen komunikazio-gaitasuna, beren erraztasun erlatiboa berariaz lantzea, curriculuma eta irakasteko metodologiak egokituz, beraien bizitzarako baliagarriak izango zaizkien trebetasunak eskaintzeko. — Euskal curriculuma edo curriculumaren euskal dimen­ tsioa. Atxikimendurako euskarriak landu eta komunitate bateko partaide izatearen kontzientzia landu behar du. Komunitate linguistiko horren sorkuntza kulturala ezagutzera eman eta partaide izateko baliabideak eskura jarri behar ditu. Euskal komunikabideen ezagutza, erabilera eta kultura-kontsumoa sustatu behar ditu. — Irudikapenak, hizkuntza-jarrerak, atxikimendurako euskarriak berariaz lantzea komeni da, ikasleek ahalik eta hautu kontzienteena egin dezaten. — Eskolaz gain, eskolatik at daudenak, baina eskola giroko erabileran eragiten duten aldagaiak ezagutu behar dira. Horien garrantziaz jabetu. Horietaz hausnarketa egin eta hausnarketa hori eskolako estamentu guztiekin partekatu. — Gurasoekin partekatu beraien esku egon daitezkeen aldagaietan eragiteak duen garrantzia. Hala nola, etxeko erabilera, euskarari buruz transmititzen dizkiegun jarrerak, pertzepzioak, atxikimenduak... beraien seme-alaben eskolako hizkuntza-erabileran duten eraginaz jabetzea.

214 / IKASLEAK HIZTUN / 2. ATALA. Adituen iritzi-azalpenak

— Gizarteko beste erakundeekin koordinatzea ikasleen ingurune hurbileko jardueretan, bereziki eskolaz kanpoko jardueretan, euskararen erabilera ziurtatzeko behar diren neurriak hartzeko. Aipatutakoak eta beste hainbat aldagai berraktibatu beharko dira ikasleen eskolako erabileran eragin nahi bada. Batetik, beharrezkoa izango da eskola indartsua, baina, bestetik, gizartearen babesa ezinbestekoa izango da. Eskolaadineko haurrak, gero eta gehiago daude gizartearen eraginpean. Eskolaz kanpoko jarduera ugaritan parte hartzen dute eta, familiaren eragina ahulduz doan eran, jarduera horiek indartzen doaz. Monitore, zerbitzari, espezialista, laguntzaile... multzo handiak eragiten du gaur egun, arrakasta handiarekin sarritan, gazteen hizkuntza-trebetasun, iritzi, balio eta jarreretan. Eragile horiek guztiak eskolaz eta familiaz kanpokoak dira, ordea. Horietan erabiltzen den hizkuntza funtsezkoa da, eragile nagusietakoa, gazte horien eskolako erabileran. Horixe da Arrue proiektuaren baitako txosten honek gogorarazten diguna. Ikasleen hizkuntza-erabileraren txosten honek, azterketarako elementu asko eskaintzen dizkigu eskola-giroan lanean gaudenoi. Eskuartean dugun errealitatea argi berriz azaldu digu, lehendik ezagutzen genituen zenbait alderdi berretsiz eta elementu berriak, zehatzagoak, harremanetan jarriz eta neurtuz. Erreferente garrantzitsua izan beharko du gure hausnarketak gidatzeko eta ekimenak antolatzeko. Hala bedi.

ERREFERENTZIAK Fishman, J. A. 1990: «Eskolaren Mugak Hizkuntzak Biziberritzeko Saioan», in Euskal Eskola Publikoaren Lehen Kongresua (1,181-188). Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Argitalpen Zerbi­tzu Nagusia. ISEI-IVEI 2007: Euskararen B1 maila lehen hezkuntzan. http://www.isei-ivei.net/eusk/argital/B1_EUSKARA_definitivo.pdf — 2011: Ebaluazio diagnostikoa, 2011. Emaitzen txosten orokorra, DBH 2. maila. http://www.isei-ivei.net/eusk/ argital/ED11/aldagaien%20analisia/DBH2_Emaitzen_ txostena_aldagaien_analisia.pdf Zalbide, M. 2010: Euskararen legeak hogeita bost urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen-saioa, Bilbo, Euskaltzaindia.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.