3. HIZKUNTZAERABILERAREN BEHAKETA EUSKAL HERRIAN
M
etodologiaren oinarriak eta gida aurkezturik, erabilpen-kasu zehatz bati helduko diogu. Hain zuzen ere, puntu honetan, 2011n egindako Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren neurketa ekarriko dugu hizpidera, eta errepaso orokor bat egingo diogu ikerketa horri. Beste ezer baino lehen, Euskal Herriari buruzko azalpen laburra egingo dugu, ikerketaren esparrua hobeto kokatzeko xedez.
3.1.
Euskal Herria, euskararen herria Euskal Herriari buruz wikipedia entziklopedia libre eta elkarlanekoan agertzen dena ekarri dugu hona6:1 Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendi6 http://en.wikipedia.org/wiki/Euskal_Herria 81