Eralan3 ikerketa proiektua

Page 227

EUSKO LEGEBILTZARRA Grafikoak modu argian erakusten duen bezala, langileen ikuspegiaren arabera Eusko Legebiltzarraren erakunde-estiloa kultura hierarkikoa deitzen den horren ezaugarriekin bat egiten du nagusiki.

2. Ikerketa-Interbentzioan finkatu den HELBURUA / HIPOTESIA Interbentzio honetan zera lortu nahi zen: gogoeta egin, aztertu zer nolako faktorek eragiten zuten arestian deskribatutako egoeran. Hipotesi modura planteatzen zen (nahiz eta hau ez berbalizatu), iraganean bizi izandako eta euskararekin lotutako (ikasketa-prozesua, normalizazio-lana) esperientzia negatiboak zeudela; eta honekin batera (oinarri edo ondorio gisa) pentsaerarekin, ideologiarekin lotutako faktoreak. Uste zen hau guztia argitara, hitzetara ekarrita, konsziente eginda zuzendaritza hau osatzen dutenen hizkuntzarekiko portaeran eragina izango zuela.

3. Landu nahi izan diren ALDAGAIAK Landu den aldagai nagusia bizitza-esperientziarena izan da. Ez zegoen ERALAN lan taldeak aurreikusitakoen artean, baina lehenego bi puntueetan adierazitakoa kontuan hartuta, pentsatu zen aldagai egokia izan zitekeela. Bi saio eta arlotan arakatu izan da aldagai honen presentzia eta eragina: euskararen jabekuntza prozesuan, batetik; eta lantokian egindako eta bizi izandako lanean, gaur eguneko jarrera eta portaeretan izan dezaketen eraginaren xerka. Honetaz aparte, aldagai guztien gaineko hausnarketa eta balorazioa egin da.

4. Interbentzioan egindakoaren azalpena Aurreko bi ataletan adierazitakoarekin bat etorri nahian, hona hemen egindako interbentzioaren deskribapen laburra: 1. saioa

Lehenengo bileran partaide bakoitzak bere ”euskararen historia” osatu behar zuen. Horretarako, dinamika bat propio diseinatu zen: garai mugatu bateko burtsaren indizearen antzeko grafiko bat marraztu behar zuten: erpinek adieraziko zuten bakoitzak euskararekin bizi izandako une ”goxoak”, euskararekin erabat idenfikatuta sentitzen ziren garai edo uneekin lotuta; beherakadak, ordea, euskararekin bizi izandako ”krisialdiak”: porrotak, eragozpenak, haserreak ... Saioaren dinamizatzaileak berea jarri zuen adibide modura, partaideek hobeto uler zezaten. Nork berea marrazu ostean, hiru-lau kidek osatutako taldeetan azaldu behar zuten.

2. saioa

Bigarrenean, gaur egun euskararekin duten lotura edo identifikazioa landu zen. Oinarrian, galdetegi labur baten inguruan lan dinamika bat planteatu zen bi taldetan banatuta. Galdetegiarekin batera, marrazki batzuk banatu ziren, gau egun bakoitzak euskararekin zuen lotura, sentimendua edo identifikazio maila zeinek hobeto erakusten zuena aukeratzeko Azkenean talde bakoitzean sintesi-lana egiteko eskatu zitzaien eta talde osoari aurkeztu. Bukatzeko, horren guztiaren inguruko iritzi-trukaketa eman zen.

3. saioa

Hirugarrenean, aldagaien inguruko hausnarketa egin behar zuten. Horretarako ERALAN lantaldean erabileran eraginen bat zutelakoan identifikatutakoak aurkeztu zitzaizkien; banan-banan aurkeztu zitzaizkien, denek faktoren bakoitzaren esanahi bera izan zezaten. ondo ulertu ondoren aldagaien sailkapena egin behar izan zuten hiru multzotan banatuta, garrantzia edo eraginaren arabera: handia, ertaina eta txikia. Taldeka aritu ondoren, talde bakoitzak egindako hautua aurkeztu eta justifikatu zuen. Ondoko hiru hauei eritzi zieten hiru faktorerik garrantzitsuenak: gaitasun linguistikoa, motibazioa eta errealitate soziolinguistikoa. Garrantzi eskasena, ordea, hiru hauei eman zieten: zuzendaritzako lankideen jarrera, zuzendari eta zerbitzuburuena eta erakundearena berarena.

227


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.