Eralan3 ikerketa proiektua

Page 170

EraLan Portaera Aktiboak (erakundeen kulturaren argitan) Proiektua Ikerketa-interbentzioaren prozesuan analisiak egiteko eta esku-hartzeak sistematizatzeko baliabide metodologiko espezifikoak erabili dira. Halaber, erakundeen kultur tipologiak kokatzeko, diagnostikorako egoeraren neurketak egiteko eta bilakaeraren datuak jasotzeko tresnak egokitu edota sortu dira. Horrela, Ikerketa honetan landu nahi izan den aldagai gakoan -“hizkuntza portaera”- eragiten duten faktore nagusien lehen faseko azterketarako, EPEsA Metodologia (Marko, 2008) aplikatu da. EPEsA, prospektibaren alorrean garatu den analisi estrukturalerako (Arcade & Godet, 2004; Ballesteros, 2008; Godet, 1993, 2000) metodologian oinarrituta EraLan-1 proiektuan 2007an garatutako analisia-ekintza bukle bikoitzeko metodologia da. Buklearen analisirako lehen zortzi urratsen bidez, aztergai den sisteman eragiten duten faktoreak identifikatu eta horien arteko erlazioak eta mailaketa estrukturala zehaztu dira, eta jarraian, buklearen ekintzarako hurrengo lau urratsen bidez, esku-hartze analitikoak oinarritu dituzten aldagaiak eta hipotesia finkatu eta interbentzioak diseinatu dira. Lehen faseko analisi estrukturala burutzeko, berriz, Mic-Mac aplikazio informatikoa erabili da4. Proiektuaren esku-hartzeak burutu diren erakundeen kultur tipologiak kokatzeko eta erakundeen arteko irakurketak errazteko, enpresa horien erakunde-kultura eta estiloa zein eratakoa den identifikatu nahi izan da. Azterketa hori egiteko, EraKulEba Tresna (Erakundeen Kulturaren Ebaluaziorako tresna) sortu da, Cameron eta Quinn-en (1999) “Organizational Culture Assessment Instrument” galdetegia euskarara egokituz. Tresna honen bitartez (ikus Eranskina-01), langileek enpresari buruz duten pertzepzioa jaso eta ereduak bereizten dituen lau kultura-motaren arabera –klana, adhokrazia, merkatua eta hierarkia– enpresaren izaera horietako zein estilora hurbiltzen den irudikatu da. Hizkuntz portaerei buruzko diagnostikoa egiteko eta bilakaera neurtzeko tresna berri bat eraiki da: HizPro Eskala, Hizkuntza Proaktibotasuna neurtzeko behaketa eskala. Tresna hau Smith eta Kendall-ek (1963) sortu eta ondoren beste hainbat autorek (Bernardin at.al., 1976, 1981; Bolander at.al., 2001; Jacobs at.al., 1980; Zedeck at.al, 1976) garatu duten BARS (behaviorally anchored ratings scales) eskalaren ereduan oinarritu da. Tresna honetan (ikus Eranskina-02), neurtu nahi den portaeraren -gure kasuan euskararekiko proaktibotasunaren- zenbait dimentsio esanguratsu zehaztu dira eta portaera horren maila adierazten duten hainbat jokabidezko ‘gertaera kritikoak’ identifikatu eta definitu dira, eta, ondoren, eskalatutako errubrika batean antolatu dira. HizPro eskalan jaso diren dimentsioak bost izan dira: proaktibotasun jarduera ‘hizkuntz gaitasunen arloan’, ‘harremanen arloan’, ‘idatzizkoen arloan’, ‘hizkuntz politika eta planaren arloan’, eta ‘ageriko diskurtso eta jarreren arloan’. Eskalak lau maila izan ditu, -2tik 2ra, eta dimentsioen balioak ponderatu egin dira. HizPro eskala behaketa tresna da, hau da arduradun edota teknikari batek taldeko pertsonen ohiko portaerak behatu eta eskalaren dimentsio bakoitzean agertzen den gertaera kritikoren batekin lotu du, ondoren emaitzak kuantifikatuz. Bestalde, esku-hartzean inplikatutako kideen autoebaluaziorako HizPro eskalaren beste bertsio bat ere egokitu da (ikus Eranskina-03). Azkenik, proiektuaren azken ebaluazioari begira, balorazioak jasotzeko beste zenbait tresna erabili dira: focus-group saio bat eta galdetegi bat galdera irekiekin Garapen Taldeko kideei zuzendu zaizkiena, eta Xede-talde zenbaitetan partaideei pasa dieten baloraziorako galde-sorta.

3. Garapena eta emaitzak EraLan Portaera Aktiboak proiektua 2012 eta 2013 urteetan gauzatzea aurreikusten zen. 2012a proiektua finkatu, analisi estrukturala egin, neurketa tresnak prestatu, eta lehen diagnostikoak egiteko, eta 2014a esku-hartze analitikoak diseinatu, xede-taldeetan burutu, balorazioak xede-taldeetan eta garapen taldean egin, ondorioak atera eta transferentzia bideak prestatzeko. Aurreikuspen hori ez zen bere

4

Michael Godet-ek garatu duen eta erabilera irekia duen aplikazioa. http://www.laprospective.fr/methodes-de-prospective.html

170


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.