Bergarako nerabeak eta euskarazko ahozko jarduna diagnostikoa

Page 17

Bergarako nerabeen ahozko jardunean euskara bultzatzeko egitasmoa. Diagnostiko fasea

Azkenik, lehen hizkuntzaren eragina nabarmena da gaitasun erlatiboan: euskara lehen hizkuntza dutenen %80ak euskaraz errazago egiten du eta, aldiz, gaztelania lehen hizkuntza dutenen %10ak egiten du euskaraz errazago.

3.4. NERABEEN IRITZIAK HIZKUNTZEKIKO

4. grafikoa. Euskara eta gaztelaniarekiko iritziak(%), Bergarako nerabeak, 2013

Euskara eta gaztelaniarekiko zein iritzi dituzten galdetuta, Bergarako nerabeek aipatzen dute euskara beraien herriko hizkuntza izateaz gain, polita dela, baserrikoa dela eta asko maite dutela. Gaztelania, aldiz, euskara baino egokiagoa ikusten dute gauza fuerteak esateko. Baina aldi berean gaztelania euskara baino aspergarriagoa iruditzen zaie. Datu hauek ikusita, orokorrean azpimarratzekoa dela iruditzen zaigu, Bergarako nerabeek askoz ere hurbilagoa/maiteagoa sentitzen dutela euskara.

3.5. EUSKARA ETA GAZTELANIAREKIKO BIZIPENA GAITASUN ERLATIBOAREN ARABERA. Zenbateraino daude lotuta euskararekiko bizipenak bakoitzak duen gaitasun erlatiboarekin? Jarraian datorren taulan galdera horri erantzuten saiatuko gara.

17


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.