Issuu on Google+


Aurkibidea

Aurkezpena...............................................................................................04 Materialak eta Azalerak...........................................................................05 - Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN)..........................................................06 - Geokronologia eta Geokimika Isotopikoa .............................................................07 - Laser Laborategi Berezia .......................................................................................08 - Makroportaera, Mesoegitura, Nanoteknologia ....................................................09 - Mikroskopia Elektronikoa eta Materialen Mikroanalisia .....................................10 - Neurri Magnetikoak................................................................................................11 - X Izpiak ....................................................................................................................12

Biomedikuntza y Bioteknologia...............................................................15 - Animaliategia ..........................................................................................................16 - DNA Bankua............................................................................................................17 - Gene Adierazpena ..................................................................................................18 - Proteomika..............................................................................................................19 - Sekuentziazio eta Genotipo...................................................................................20 - Mikroskopia Analitikoa eta Bereizmen Handikoa Biomedikuntzan ....................21

Laguntza Teknologikoa ............................................................................22 - Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezia (Raman - MAKLAB) .........23 - Analisirako Zerbitzu Zentrala.................................................................................24

Ingurumena ..............................................................................................27 - Fitotrona eta Berotegia ..........................................................................................28

Zerbitzu Komunak....................................................................................29 - Kalitatea eta Berrikuntza .......................................................................................30 - Zientziometria.........................................................................................................32

Parte hartzeko arauak .............................................................................33

Universidad del PaĂ­s Vasco/EuskalHerriko Unibertsitatea, UPV/EHU-ren argitalpena. Ikerketa Errektoreordetza. Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak, SGIker. MCC Graphics-ean inprimatuta, 2011ko otsailean.


Aurkezpena

SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren bokazioa da ikerkuntza laguntzea, eta, horren harira, I+G+B sustatzeko jarduerak prestatzen ditugu urtero. Besteak beste, prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditugu; modu horretan, ezagutzak denon artean partekatzen ditugu, eta, horrenbestez, ikerkuntzaren kalitateak gora egiten du. Katalogo honetan, prestakuntza eskaintzaren berri eman nahi dugu. Kalitatea kudeatzeko estrategia batean kokatu dugu eskaintza: ikastaroek ISO 9001:2008 ziurtagiria dute, eta eskolak langile kualifikatu adituek emango dituzte. Gainera, baliabide tekniko eta lanabes aurreratuenak ditugu eskura, Zerbitzuetako arlo eta teknika guztiak barne. Azkenik, SGIker-en zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie aholkulari zientifikoei, unitateetako teknikariei, kudeatzaileei eta erabiltzaileei, egunez egun lan egiteko eta parte hartzeko prestutasun osoa erakusten baitute SGIker zerbitzuek gero eta lehiakortasun handiagoa erdiets dezaten.

Maribel Arriortua

SGIker-en Zuzendaria

04


Materialak eta Azalerak

- Erresonantzia Magnetiko-Nuklearra (EMN) - Geokronologia eta Geokimika Isotopikoa - Laser Laborategi Berezia - Makroportaera, Mesoegitura, Nanoteknologia - Mikroskopia Elektronikoa eta Materialen Mikroanalisia - Neurri Magnetikoak - X Izpiak


2511 zk.

Erresonantzia Magnetiko-Nuklearra (EMN) Zerbitzua

Egoera likidoko eta solidoko EMNrako sarrera Data

Iraupena

2011ko maiatza

20 ordu

Tokia

Joxe Mari Korta Zentroa Gipuzkoako Campusa

Hizlariak: José Ignacio Miranda Dk eta José Ignacio Santos Dk, Zerbitzuko teknikariak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 6/15. Parte hartzailearen profila: Teknika mota hori ikasten hasteko interesa duten 3. zikloko ikasleak, ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Likido (1D eta 2D) eta solidoetan gehien egiten diren esperimentuetarako sarrera. 2.- Espektro monodimentsionalen eta bidimentsionalen prozesatzea. 3.- Ikertzaileari esperimentu egokienak hautatzen lagunduko dioten irizpideak ezartzea. 4.- Esperimentu monodimentsionalak eta bidimentsionalak interpretatzeko gakoak ezartzea. Harremanetarako pertsona: José Ignacio Miranda Dk.

94 301 5257/5310 ji.miranda@ehu.es 94 301 5499/5311 joseignacio.santos@ehu.es

José Ignacio Santos Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................120 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 06


1711 zk.

Geokronologia eta Geokimika Isotopikoaren Zerbitzua

Mikroanalisi multielementala lagin solidoetan, LA-ICP-MS bidez. Oinarriak eta aplikazioak Data

Iraupena

Tokia

2011ko maiatza

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Sonia García de Madinabeitia Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/14. Parte hartzailearen profila: Mikroanalisi multielementala egitean interesa duten ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Q-ICP-MSren funtsezko oinarriak. 2.- Laser ablazioaren sistemari (LA) buruzko eta hura Q-ICP-MSri akoplatzeari buruzko ezagutza. 3.- Analisiak izan ditzakeen aplikazioak, LA-Q-ICP-MS bidez. 4.- Laginketa-estrategiak eta kalibraketa-aukerak. 5.- LA-Q-ICP-MS bidez analisia egiteko laginak prestatzea. 6.- LA-Q-ICP-MS bidez analisi multielementalaren praktikarako sarrera. 7.- Emaitzen tratamendu estatistikoa. Berariazko programa informatikoak erabiltzea. 94 601 3576 sonia.gdm@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Sonia García de Madinabeitia Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............300 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 07


1511 zk.

Laser Laborategi Berezia

Laser pultsu ultralaburrak: Sorkuntza, manipulazioa eta aplikazioak Data

Iraupena

Tokia

2011ko apirila

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Raúl Montero Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 3/20. Parte hartzailearen profila: Teknika horretan interesa duten 3. zikloko ikertzaileak eta ikasleak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Laser pultsu ultralaburrak sortzearen oinarrizko kontzeptuetarako sarrera. 2.- Pultsuak sortzeko gako-tekniken alderdietarako sarrera. 3.- Ikertzaileari femtosegundoko laserrak bere ikerketan aplikatzen lagunduko dioten irizpideak ezartzea. 4.- Laser horien aplikazioak.

94 601 5386/5351 raul.montero@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Raúl Montero Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 08


2111 zk.

Makroportaera-Mesoegitura-Nanoteknologia Zerbitzua

Indar atomikoen mikroskopiarako sarrera Data

Iraupena

2011ko uztaila

20 ordu

Tokia

Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa (S2 Mintegia) Gipuzkoako Campusa

Hizlaria: Loli Martín Alberdi lizentziatua, Zerbitzuko teknikaria (Ingeniaritza Kimikoa). Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/15. Parte hartzailearen profila: Teknika hori ikasten hasteko interesa duten 3. zikloko ikasleak, ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Teknikaren oinarrizko kontzeptu teorikoak ulertzea. 2.- AFMri lotutako moduak ikasten hastea. 3.- Alde onak eta txarrak aztertzea, beste teknika batzuekin alderatuta. 4.- Laginak prestatzeko teknikak ezagutzea. 5.- Tresneria erabiltzen ikasten hastea. 94 301 7161 loli.martin@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Loli Martín lizentziatua.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 09


2011 zk.

Mikroskopia Elektronikoa eta Materialen Mikroanalisia Zerbitzua

Transmisiozko mikroskopia elektronikoaren oinarriak Materialen Zientzian Data

Iraupena

Tokia

2011ko maiatza

30 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlariak: Maria Luisa Nó Dk, Fisika Aplikatuan katedraduna. Jose Maria San Juan Dk, Materia Kondentsatuaren Fisikan katedraduna. Gabriel López eta Sergio Fernández Armas Dk, SGIkerreko teknikariak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/12. Parte hartzailearen profila: Zerbitzuko ikertzaileak eta balizko edo aktibo dauden erabiltzaileak (lizentziadunak edo doktoreak), baita interesa duten beste profesional batzuk ere. Ikastaroaren helburuak: 1.- Transmisiozko mikroskopia elektronikoaren teknikei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. 2.- Lan egiteko modu bakoitzetik lor daitekeen informazioa ezagutzea. 3.- Praktikaren bidez, irudiak eskuratzearekin, difrakzio-diagramekin eta mikroanalisiarekin trebatzea. 4.- Laginak eta hura behatzeko modu egokian prestatzeak duen garrantziaz jabetzea. 5.- Beharrezkoa den informazioa lortzea, zer ikerketa mota egin eta hura egiteko baldintzak erabakitzeko, nahi informazioa eskuratze aldera. 94 601 2477 maria.no@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Maria Luisa Nó Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............300 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................500 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 10


1811 zk.

Neurri Magnetikoen Zerbitzua

Karakterizazio magnetikoaren teknika makroskopikoak Data

Iraupena

Tokia

2011ko ekaina

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Iñaki Orue Goikuria Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/15. Parte hartzailearen profila: Propietate magnetikoak ikertzean esperientziarik edo ezagutzarik ez duten doktoregoko ikasleak, ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Funtsezko magnetismoari buruzko oinarrizko ezagutza. 2.- Eremu magnetikoen ekoizpen- eta neurketa-sistemei buruzko prestakuntza. 3.- Magnetometro motei buruzko ezagutza teoriko-praktikoa. 4.- Zerbitzuko tresnak erabiltzeko trebakuntza eta gaitasuna.

94 601 5941 inaki.orue@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Iñaki Orue Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 11


2411 zk.

Erresonantzia Magnetiko Nuklearreko Zerbitzua

Bereizmen handiko EMNerako sarrera. 1D eta 2D metodoak Data

Iraupena

2011ko martxoa

20 ordu

Tokia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Isabel Collado Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 4/8. Parte hartzailearen profila: Erresonantzia Magnetiko Nuklearrean interesa duten 2. eta 3. zikloko ikasleak, ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren oinarriak zehaztea. 2.- Arrunki erabiltzen diren EMN 1D eta 2D esperimentuak aurkeztea, arazo estrukturalak konpontzeko. 3.- Ikertzaileari kasu bakoitzean egokiena den esperimentua hautatzen lagunduko dioten irizpideak ezartzea. 4.- EMN espektroak interpretatzeko gakoak ezartzea.

94 601 5432 isabel.collado@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Isabel Collado Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............300 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 12


2611 zk.

X Izpien Zerbitzua

X Izpien difrakzioa lagin polikristalinoan: Oinarriak eta aplikazioak Data

Iraupena

Tokia

2011ko apirila/maiatza

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlariak: Aitor Larrañaga Varga Dk, Fco. Javier Sangüesa Aguerri Dk eta Pablo Vitoria García lizentziatua. Zerbitzuko teknikariak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/30. Parte hartzailearen profila: Materialen karakterizazioarekin lotutako ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- X Izpien Zerbitzuaren aukerak eta gaitasunak azaltzea. 2.- Lagin polikristalinoko DRX teknikan interesa duten ikertzaileentzako bide eta sarbide errazak ezartzea. 3.- Kristalografiaren oinarrizko kontzeptuak maila teorikoan/praktikoan asimilatzea. 4.- Faseak identifikatzeko prozedura operatiboak aztertzea. 5.- Lagin polikristalinoko difraktograma batean jasotako informazioa ateratzeko irizpideak ezartzea. 94 601 3574 serx@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Fco. Javier Sangüesa Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............300 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 13


2711 zk.

X Izpien Zerbitzua

Egitura kristalinoen ebazpena X Izpien difrakzioaren bidez monokristalean Data

Iraupena

Tokia

2011ko ekaina

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlariak: Pablo Vitoria García lizentziatua, Aitor Larrañaga Varga Dk eta Fco. Javier Sangüesa Aguerri Dk. Zerbitzuko teknikariak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/30. Parte hartzailearen profila: Materialen karakterizazioarekin lotutako langileak, ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- X Izpien Zerbitzuko monokristalen egiturazko ebazpenerako unitatearen aukerak eta gaitasunak azaltzea. 2.- Monokristalezko difraktometro baten ezaugarri nagusiak azaltzea. 3.- Kalitatezko laginak hautatzeko irizpideak ezartzea, eta neurketa-baldintza egokiak ezartzea. 4.- Datuak eskuratzeko eta tratatzeko prozesu osoa eta egiturazko ebazpena adibide praktikoekin azaltzea, monokristaleko datuetatik abiatuta. 5.- Lortutako emaitzak, horien aurkezpena eta horietatik informazio gehien ateratzeko modua aztertzea. 6.- Datu-base kristalografikoak aurkeztea (CSD, ICSD...). Baliabideak eta erabilera. 94 601 3574 serx@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Fco. Javier Sangüesa Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............300 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 14


Biomedikuntza y Bioteknologia

- Animaliategia - DNA Bankua - Gene Adierazpena - Proteomika - Sekuentziazio eta Genotipo - Mikroskopia Analitikoa eta Bereizmen Handikoa Biomedikuntzan


1011 zk.

Animaliategi Zerbitzua

Animaliekin ikerketa-prozedurak egiten dituzten langileentzako prestakuntza-ikastaroa Data

Iraupena

2011ko ekaina

42 ordu

Tokia

Medikuntza eta Odontologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlariak: Animaliategi Zerbitzu Orokorreko teknikariak eta irakasleak. Animalaria erakunde laguntzaileko irakasleak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 45/48. Parte hartzailearen profila: Ikerkuntza - edo irakaskuntza - jardueratan animaliak erabiltzen dituzten ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Animaliak erabiltzen dituzten esperimentu zientifikoak egiteko oinarri teorikoak ezagutzea eta oinarrizko teknikak ikastea. 2.- Esperimentazio-animaliekin lan egingo duten pertsonen gaitasun legala lortzea. 94 601 2821 gloria.lete@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Gloria Lete lizentziatua.

Ikastaroaren prezioa: - Prezio bakarra..............................................650 â‚Ź

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 16


1111 zk.

DNA Bankua

DNAren sekuentziazioa Data

Iraupena

2011ko azaroa

20 ordu

Tokia

Lucio Lascaray Eraikina Arabako Campusa

Hizlariak: Marian Martínez de Pancorbo irakasle eta Dk, Zerbitzuko aholkulari zientifikoa. Maite Álvarez Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 10/20. Parte hartzailearen profila: Biozientziako, farmaziako, medikuntzako, nutrizioko eta beste antzeko arlo batzuetako ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- DNAren sekuentziazio automatikoaren funtsezko oinarriak ezartzea eta sekuentziak interpretatzea. 2.- DNAren sekuentziazio automatikorako metodologia garatzea, honako hauek barne hartuta: garbiketa, DNAren aurre-sekuentziazioa, BDT sekuentziazioaren erreakzioa, sekuentziazio-erreakzioaren ondoko garbiketa eta ABI3130 DNAren sekuentziadore automatikoan azterketa. 3.- DNAren sekuentziazioaren bidez lortutako emaitzen azterketa bioinformatikoaren hastapenak irakastea parte-hartzaileei. 94 501 4492/4527 maite.alvarez@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Maite Álvarez Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................150 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............225 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................375 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 17


1411 zk.

Genomika Zerbitzua: - Gene Adierazpena Unitatea

Gene adierazpena PCR bidez denbora errealean aztertzea edo Q-RT-PCR Data

Iraupena

2011ko uztaila

20 ordu

Tokia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Irantzu Bernales Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 10/20. Parte hartzailearen profila: Ikastaroa zerbitzuaren oraingo edo etorkizuneko erabiltzaileentzat da, baita PCR edo/eta denbora errealeko PCR sistemak erabiltzen ohituta dauden ikertzaileentzat eta profesionalentzat ere. Biologia molekularraren aldez aurretiko ezagutzak eduki behar dira, batik bat geneadierazpenekoak, eta biologia molekularraren arloko datu-baseak edo tresnak eta BLAST motako tresnak erabiltzen jakin behar da (NCBI, GeneBank, etab.). Ikastaroaren helburuak: 1.- Denbora errealeko PCRaren edo PCR kuantitatiboaren oinarriak ezagutzea. 2.- PCR edo RT-PCR bidez egindako gene-adierazpenaren analisien oinarriak ezagutzea eta ulertzea. 3.- Q-RT-PCR bidez gene-adierazpena egiteko lagina prestatzeko hainbat metodo aztertzea. 4.- Q-RT-PCR bidez gene-adierazpena aztertzeko zebadoreak eta zundak diseinatzeko baldintzak aztertzea eta ezagutzea. 5.- Q-RT-PCR bidez egindako gene-adierazpenaren emaitzak aztertzeko hainbat metodo ezagutzea eta ulertzea. 94 601 3497/3471 irantzu.bernales@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Irantzu Bernales Dk. Ikastaroaren prezioa:

- UPV/EHU ......................................................100 â‚Ź - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 â‚Ź - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 â‚Ź

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 18


2211 zk.

Genomika Zerbitzua: - Proteomika Unitatea

Introducción a la proteómica: Identificación, cuantificación y modificaciones postraduccionales Data

Iraupena

2011ko ekaina

20 ordu

Tokia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlariak: Kerman Aloria Dk, UPV/EHUko Proteomika Zerbitzuko teknikaria. Miren Josu Omaetxebarria Dk, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularra saileko irakaslea. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 8/20. Parte hartzailearen profila: 3. zikloko ikasleak, ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Proteomikarako eta proteomikari aplikatutako masa-espektrometriarako sarrera orokorra. 2.- Proteinen identifikazioari, kuantifikazioari eta itzulpen ondoko aldaketen azterketari buruz egin diren azken aurrerapenak ezagutzea. 3.- Sarbide askeko tresna bioinformatikoak erabiltzea. 4.- Benetako ikerketetako arazoak eta balizko konponbideak. 5.- UPV/EHUko Proteomika Zerbitzu Orokorraren eskaintza eta gaitasunak ezagutzea.

94 601 3278 kerman.aloria@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Kerman Aloria Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 19


3111 zk.

Genomika Zerbitzua: - Sekuentziazio eta Genotipo Azterketen Unitatea

DNAren sekuentziazioa eta genotipatzea: markatzaileak, aplikazioak, metodologiak eta datuen analisiak Data

Iraupena

2011ko ekaina

20 ordu

Tokia

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Irati Miguel Manterola Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 10/20. Parte hartzailearen profila: 3. zikloko ikasleak, ikertzaileak eta unibertsitateetako, ospitaletako, analisi- edo diagnostiko-laborategietako, ikerketa-zentro eta -enpresetako (bioteknologikoak, farmazeutikoak, etab.) teknikariak; beren lanean teknika horiek sar ditzaketenak, beren laborategietan zuzenean aplikatuta edo Genomika Zerbitzuari laguntza eskatuta. Ikastaroaren helburuak: 1.- Markatzaile genetikoen aldakortasuna eta ohiko aplikazioak ezagutaraztea. 2.- Gaur egun eskuragarri dauden sekuentziazio- eta genotipotze-moten oinarriak eta teknikak deskribatzea. 3.- Zerbitzuan eskainitako tekniketan sakontzea eta laginak bidali baino lehenagoko laborategiko lana azpimarratzea, laginak prestatzeko protokoloak errepasatuz, sor daitezkeen arazoak berrikusiz, etab. 4.- Oinarrizko bioinformatika eta Interneten eskuragarri dauden baliabideak aztertzea, deskribatutako teknika molekularren bidez lortutako datuak analizatzeko. Kasu praktikoak lantzea. 94 601 3561/3471 irati.miguel@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Irati Miguel Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 â‚Ź - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 â‚Ź - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 â‚Ź

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 20


1911 zk.

Mikroskopia Analitikoa eta Bereizmen Handikoa Biomedikuntzan Zerbitzua

Mikroskopia fokukidearen, mikroskopia elektronikoaren eta fluxuzitometriaren oinarriak eta aplikazioak biomedikuntzan Data

Iraupena

2011ko ekaina

20 ordu

Tokia

Medikuntza eta Odontologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlariak: Ricardo Andrade Dk eta Alejandro Díez Dk, Zerbitzuko teknikariak. Jon Arluzea Dk, Zerbitzuko laguntzailea. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/20. Parte hartzailearen profila: Zerbitzuan eskaintzen diren teknikak erabiltzeari buruz jakin behar diren ezagutzak lortu nahi dituzten ikertzaileak edo teknikariak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Ikertutako hainbat tekniken oinarri teorikoak onartzea (mikroskopia optikoa, elektronikoa eta fluxu-zitometria). 2.- Mikroskopia fokukidearen, mikroskopia elektronikoaren eta fluxu-zitometriaren funtsezko aplikazioak ezagutzea. 3.- Zerbitzuan eskuragarri dauden hainbat tresna erabiltzen ohitzea. 4.- Irudi digitalekin lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak lortzea. Harremanetarako pertsona: Ricardo Andrade Dk.

94 601 5793 ricardo.andrade@ehu.es 94 601 5793 alex.diez@ehu.es

Alejandro Díez Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 21


Laguntza Teknologikoa

- Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezia (Raman - MAKLAB) - Analisirako Zerbitzu Zentrala


2311 zk.

Multiespektroskopia Akoplatuen Laborategi Berezia (Raman - MAKLAB)

Raman espektroskopiaren oinarriak eta aplikazioak Data

Iraupena

2011ko iraila

20 ordu

Tokia

LASPEA Labortega Medikuntza eta Odontologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Alfredo Sarmiento Romayor Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/25. Parte hartzailearen profila: Trebatzen ari diren ikertzaileak, ikertzaile finkatuak eta RAMAN espektroskopiarekin lan egitean interesa duten profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Raman efektuaren oinarri teorikoak ulertzea. 2.- Raman espektroskopiari lotutako hainbat aldagai ezagutzea. 3.- Teknikaren alde onak eta txarrak ezagutzea, baita haren aplikazio nagusiak ere. 4.- Raman mikroskopioen erabilerarekin eta maneiuarekin trebatzea. 94 601 3533 alfredo.sarmiento@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Alfredo Sarmiento Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................150 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............200 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 23


2811 zk.

Analisirako Zerbitzu Zentrala

Tandem masa espektrometriara akoplatutako kromatografia likidoko ikastaroa (operazioa eta aplikazioa QQQn eta hastapena Q-TOFn) Data

Iraupena

Tokia

2011ko urria

30 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Beatriz Abad Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/5. Parte hartzailearen profila: Barneko erabiltzaileak (unibertsitateko langileak). Kanpoko erabiltzaileak (industriako langileak, zentro teknologikoak...). Ikastaroaren helburuak: 1.- Tandem masa-espektrometriara akoplatutako kromatografia likidorako sarrera. 2.- Presio atmosferikoko fasearterako eta masen analizatzailetarako sarrera. 3.- Tuninga eta kalibraketa. 4.- Metodoak garatzea. 5.- Espektroak interpretatzea. 94 601 3197 beatriz.abad@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Beatriz Abad Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................300 â‚Ź - Ikerketarako Erakunde Publikoak ............1650 â‚Ź - Zentro publikoak eta pribatuak ...............1650 â‚Ź

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 24


2911 zk.

Analisirako Zerbitzu Zentrala

Gehiengo eta gutxiengo metalen zehaztapena atomo-xurgapen bidez: Gehiengoak (sugarren atomo-xurgapena), gutxiengoak (grafitozko kamera eta hidruroen ekoizpena) Data

Iraupena

Tokia

2011ko azaroa

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Juan Carlos Raposo Fernández Dk, Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 3/10. Parte hartzailearen profila: Ingurumeneko matrizetan laginen tratamenduarekin eta analisi instrumentalarekin lotutako ikertzaileak edo profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Zaintza-kontzeptuak, laginak hartzea eta haiek tratatzea. 2.- Atomo-xurgapenerako espektroskopian trebatzea. 3.- Metodo analitikoak sortzea. 4.- Estrategiak sustatzea kasu praktikoen bidez. 5.- Emaitzen kalitatea bermatzeko gida praktikoa. 94 601 5443 juancarlos.raposo@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Juan Carlos Raposo Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................200 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............500 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................750 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 25


3011 zk.

Analisirako Zerbitzu Zentrala

Gas-kromatografia masen hautematearekin. Ikastaro teorikoa eta aplikazio praktikoak Data

Iraupena

Tokia

2011ko ekaina

30 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlaria: Luis Bartolomé Dk. Zerbitzuko teknikaria. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/10. Parte hartzailearen profila: Teknika kromatografikoak erabiltzen ikasi nahi duten eta esperientzia gutxi duten pertsonak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Gas-kromatografiaren ezagutza teorikoa. 2.- Masa-espektrometriaren ezagutza teorikoa. 3.- Gas-kromatografo bat erabiltzea eta mantentzea. 4.- 1. praktika. PAHen masa-hautemailearekin gas-kromatografia bidezko analisia ur-lagin batean. 5.- 2. praktika. Aukeratuko den ingurumen-lagin baten analisi kualitatiboa. 94 601 3473 luis.bartolome@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Luis Bartolomé Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................250 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............550 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................650 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 26


Ingurumena

- Fitotrona eta Berotegia


1611 zk.

Fitotrona eta Berotegia

Espezie begetalak lantzea: Zehaztapen fisiologikoak in vivo eta analitikoak kromatografia ioniko bidez Data

Iraupena

Tokia

2011ko urria/azaroa

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Bizkaiko Campusa (Leioa)

Hizlariak: Azucena González García Dk eta Begoña González Moro Dk, Zerbitzuko teknikariak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 8/15. Parte hartzailearen profila: Gai horri lotutako ikertzaileak eta trebatzen ari diren ikertzaileak, laborategiko teknikariak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Material begetala hazteko egoera esperimental eta inguruneko baldintza egokiak diseinatzea, landare motaren, metabolismoaren, ziklo biologikoaren eta esperimentuaren helburuen arabera. 2.- Ingurumeneko aldagai egokiak ezartzea espezie begetalen hazkunde eta jarraipenerako, neurri fisiologikoak in vivo zehaztearen bidez. 3.- Material begetalaren uzta jasotzea eta hura kontserbatzeko moduak ezagutzea, entseguaren helburuen arabera. 4.- Lagin begetaletan analitoak (katioiak, anioiak eta azukreak) zehaztea, kromatografia ionikoaren bidez.

94 601 5318/3536 azucena.gonzalez@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Azucena González Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................120 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............250 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 28


Zerbitzu Komunak

- Kalitatea eta Berrikuntza - Zientziometria-


1211 zk.

Kalitatea eta Berrikuntza

Kalitate lantegia kudeaketa tresna gisa ikerketa laborategietan

Data

Iraupena

Tokia

2011ko maitza/ekaina

20 ordu

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Campus de Bizkaia (Leioa)

Hizlaria: Iñaki Gil Felipe Dk, Zerbitzuko teknikariak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 10/20. Parte hartzailearen profila: Beren jardueratan kalitate-irizpideak aplikatu nahi dituzten 2. eta 3. zikloetako ikasleak, Unibertsitateko ikertzaileak eta profesionalak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Kalitatea eta metrologia kudeatzeko gaur egungo sistemak eta tresnak ezagutzea. 2.- UNE-EN-ISO 9001 araua, 2008ko azken bertsioa, ezartzea. 3.- UNE-EN ISO/IEC 17025:2005 arauaren betebehar teknikoak identifikatzea eta modu praktikoan garatzea. 4.- UNE-EN ISO 10012:2003 nazioarteko arauak ezartzen dituen betebeharren oinarrizko ezagutza lortzea. 5.- Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren SGIkerren esperientziak. 94 601 3539 calidad-sgiker@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Iñaki Gil Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............300 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 30


1311 zk.

Kalitatea eta Berrikuntza

Nola hobetu lan-ingurunea 20 ordutan. 5Sen metodologiaren lantegi praktikoa, lantokia antolatzeari, ordenatzeari eta garbitzeari buruzkoa Data

Iraupena

Tokia

2011ko otsaila/martxoa

20 ordu

Eskaeraren arabera zehaztuko da

Hizlaria: Iñaki Gil Felipe Dk, Zerbitzuko teknikariak. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 5/10. Parte hartzailearen profila: Lan-ingurunea azkar eta modu eraginkorrean hobetu nahi duten UPV/EHUko edo kanpoko ikerketa- edo lan-taldeak. Ikastaroaren helburuak: 1.- “5Sen metodologiaren” esanahia ezagutzea eta hura agertzearen zergatiak. 2.- Hobetu beharreko lan-ingurunea hautatzeko eta haren onurak aztertzeko trebatzea. 3.- Lantokian antolakuntza - ordena - eta garbiketa - jarduerak aplikatzea. 4.- Jarduerak eta lana ikuspen-kontrolaren bidez estandarizatzea. 5.- Eguneroko zereginetan diziplina eta ohiturak erdiestea. 94 601 3539 calidad-sgiker@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Iñaki Gil Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU .....................................................500 €* - Ikerketarako Erakunde Publikoak ...........2000 €* - Zentro publikoak eta pribatuak..............2000 €* * Prezioak taldeko

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 31


3211 zk.

Zientziometria

Nola erabili adierazle bibliometrikoak seiurtekoak eta egiaztapenak eskatzeko Data

Iraupena

Tokia

2011ko maiatza

4 ordu

Ikastaroak UPV/EHUko Campus guztietan egingo dira

Hizlariak: Daniel Torres-Salinas Dk eta Evaristo Jiménez-Contreras Irakasle Dk, Granadako Unibertsitatea. Gutxieneko/gehienezko Parte hartzaile kopurua: 20/50. Parte hartzailearen profila: Irakasleak eta Ikertzailea (IIP), trebatzen ari diren ikertzaileak eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileak (AZP), ikertzaileak. Ikastaroaren helburuak: 1.- Ekoizpen zientifikoa egiaztatzeko hainbat agentziaren ebaluazio-irizpideak aztertzea. Erreferentzia berezia, arlo zientifikoen arabera. 2.- Informazio-iturri nagusien ezagutza, adierazle bibliometrikoak lortzeko. 3.- Aldizkarietako kalitate-adierazleak bilatzea. 4.- Aipuak bilatzeko eta horiek testuinguruan kokatzeko modua: Wos, Scopus, Google Scholar, ESI. 5.- Kalitate-adierazleak liburu eta biltzarretarako. 94 601 5108 fatimaana.pastor@ehu.es

Harremanetarako pertsona: Fátima Ana Pastor Dk.

Ikastaroaren prezioa: - UPV/EHU ......................................................100 € - Ikerketarako Erakunde Publikoak ..............300 € - Zentro publikoak eta pribatuak .................300 €

i Sar zaitez www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza web orrialdean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eskuratu eta izena emateko. 32


PARTE HARTZEKO ARAUAK PARTE-HARTZAILEARI BEGIRAKO ARRETA SGIker Ikasleen Arretarako Zerbitzua Zerbitzu hau, lehenik eta behin, ikastaroaz arduratzen den pertsonak edo teknikariak osatzen du (ikastaroaren fitxan bertan ageri dena) eta, bigarren tokian, Ikerketarako Zerbitzu Orokorren kalitate eta berrikuntzarako teknikariak (calidad-sgiker@ehu.es). SGIker Ikasleen Arretarako Zerbitzuak, beraz, plaza, ordutegi, eduki eta irakasleei buruzko informazioarekin lotutako galderei, kontsultei edo eskaerei erantzungo die. Neurrira egindako ikastaroen diseinua edo horiek in company gauzatzea Prestakuntza-ikastaro bakoitzaz arduratzen diren zerbitzuko teknikariek edo langileek aholkularitza emango diete eskaini ohi ez diren prestakuntza-ekintzen diseinua interesatzen zaien pertsonei. Bestalde, ikertzaile edo profesional talde jakin bati ikastaro bat emateko aukeren berri ere emango diete. Ikerketarako Zerbitzu Orokorrek, beraz, hainbat proposamen eta eskaintza ekonomiko egingo dituzte, ikastaroaren izaeraren eta eskatutako edukien arabera. Web-orria Eskainitako ikastaroen katalogoko edukia, aldian-aldian egindako eguneratzeak, izen-emateak eta bestelako informazio interesgarri guztia eskuragarri dago honako web-orri honetan: www.ehu.es/SGIker/eu/prestakuntza Orrialde horretan, zuzen-zuzenean eman ahal izango da izena; eta bertan egin ahal izango da, halaber, ikastaroekin lotutako zeinahi kontsulta.

IZENA EMATEA, MATRIKULA ETA ORDAINTZEKO MODUAK Izen-emateak www.ehu.es/SGIker/es/cursos/solicitud/alta Web-orriaren bitartez eman ahal izango da izena ikastaroetarako. Bertan, izena emateko buletina bete beharko da (datu pertsonalak idatzita), eta zer modutan ordaindu nahi den zehaztu beharko da. Interneterako sarbiderik edo posta elektronikorik eduki ezean, SGIker Ikasleen Arretarako Zerbitzuan eska daiteke izena emateko laguntza, aurretik adierazitako moduan. Izena eman ondoren, mezu elektronikoa jasoko da izena egoki eman dela baieztatzeko. Gero, ikastaroaren arduraduna parte-hartzailearekin harremanetan jarriko da, plaza-erreserba egin zaiola egiaztatzeko. Baldintzak eta dokumentuak Parte-hartzaileek behar bezala bete beharko dituzte aukeratutako ikastaroan parte hartzeko eskatzen dituzten baldintza akademiko eta profesionalak; betiere, proposatutako programaren gaitegiarekin eta helburuekin bat eginda. Horrenbestez, Ikerketarako Zerbitzu Orokorretako langileek dokumentu egiaztagarriak eskatu ahal izango dituzte, eta era horretan, parte hartu ahal izateko ikastaroaren fitxan finkatu eta bildutako baldintzak betetzen direla egiaztatuko dute. Ordaintzeko moduak eta matrikula Izena ematean, ordaintzeko dauden lau moduetako bat aukeratzeko eskatzen zaio parte-hartzaileari. Bi modu, hain zuzen, UPV/EHUko erabiltzaileentzat dira; beste biak, berriz, UPV/EHUtik kanpoko erabiltzaileentzat.

33


UPV/EHUko erabiltzailea - Organikaren arteko kredituaren banaketaz ordaintzea: ikastaroa proiektu baten edo Sail baten organikaren kontu abonatzen denean. - Banku bidezko transferentziarekin ordaintzea: erabiltzailea UPV/EHUkoa izanagatik, bera pertsonalki arduratzen denean ikastaroa ordaintzeaz. Kanpoko erabiltzailea - Partikular baten kontu: kanpoko erabiltzailea pertsonalki arduratzen denean ikastaroa ordaintzeaz. - Enpresa baten kontu: kanpoko erabiltzailea enpresa edo erakunderen bateko langilea denean, eta beraz, enpresa edo erakunde hori arduratzen denean ikastaroa ordaintzeaz. Matrikula eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa izango da ikastaro-tasak ordaintzea edo banku bidezko zein KAUen arteko transferentziak behar bezala egitea. Tasak ordaintzea Ikastaroa hasi aurretik ordaindu beharko dira tasak. Hala egin ezean, Ikerketarako Zerbitzu Orokorrek eurentzat gordeko dute plaza-erreserba ezeztatzeko eskubidea; betiere, interesdunari aldez aurretik jakinarazita. Matrikularen ordainketa edo banku bidezko transferentzia (ez KAUen arteko transferentzia) UPV/EHUko Ikerketako Errektoreordetzaren kontu-zenbakian egin beharko da. Horretarako, parte-hartzailearen izena eta abizenak eta zein ikastarotan matrikulatu den adierazi beharko da erreferentzian. Entitatea: Bilbao Bizkaia Kutxa - BBK Kontu-zenbakia: 2095 0292 90 9101266146 Ikastaro bakoitzean ordaindu beharreko tarifak ikastaroen fitxan ikus daitezke. Hiru tarifa mota bereizten dira: bat, UPV/EHUko barne-erabiltzaileentzat; eta beste biak, UPV/EHUtik kanpoko erabiltzaileentzat; alegia, Ikerketarako Erakunde Publikoetatik datozenentzat, partikularrentzat edo enpresa zein entitate pribatuetako langileentzat. Izen-ematea aldatzea SGIker Ikasleek aldaketak egin ditzakete izena emateko adierazitako datu pertsonaletan; eta, bide beretik, aukeratutako ordaintzeko modua ere alda dezakete. Aldaketa horiek guztiak www.ehu.es/SGIker/es/cursos/solicitud web-orrian egin beharko dira. Horretarako, izena emateko prozesuan esleitutako identifikaziozenbakia adierazi beharko da. Matrikularen zenbatekoa itzultzea Ikerketarako Zerbitzu Orokorrek matrikularen zenbatekoa itzuliko diete parte-hartzaileei, baldin eta parte-hartzaileen profilean eskatutako baldintzak betetzen ez badira edo ezinbesteko arrazoiek bultzatutako baja gertatzen bada.

PARTE-HARTZE EGIAZTAGIRIAK Ikerketarako Zerbitzu Orokorren prestakuntza-ikastaroetan parte hartzen duten SGIker ikasleek Parte-hartze Egiaztagiria eskuratzeko eskubidea dute, baldin eta egindako ikastaroak gutxienez 20 orduko karga teoriko-praktikoa badauka; eta, betiere, baldin eta SGIker ikasleak ikastaroaren iraupenaren %80an, gutxienez, parte hartu badu. Egiaztagiri hori web-orriaren bitartez deskargatu ahal izango da. Horretarako, izena emateko prozesuan esleitutako identifikazio-zenbakia adierazi beharko da.

34


SGIker Ikastaro katalogoa