2016ko asmoa argazki bilduma

Page 1

Bizitzea merezi duen proiektua

2016ko ASMOA


ď ˝

Nor gara?

SARETUZ Proiektua Orereta / Errenteriako pertsonek osatutako sare bat gara.


ď ˝

Zer izan nahi dugu?

Pertsona biziak izan nahi dugu, sozialki aktiboak eta konprometituak. Ideietan eta baliabideetan pertsona burujabeak izan nahi dugu. Euskararekiko positiboki kokatzen diren herriko pertsonen topagunea. Euskaldunak izan nahi dugu, erabaki dugun pertsona hizkuntza eta Euskal Herriako komunitateari sentsibilitatea. Euskara gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu Bizimodu aberatsagoa nahi dugulako, balioekin eta etikarekin. “SARDEXKA IZAN zopa mundu batean� leloa geure egin dugu, pertsona kritiko eta konprometitu gisa bakarrik lortuko dugulako geu aldatzea eta gizartea eraldatzea. Egokitu zaigun garaia, kontatzea merezi izango duen moduan bizi nahi dugu.


ď ˝

Nola egingo dugu?

Pertsonei balioa emanez. Elkarlanean jartzen ditugu pertsonak, taldeak, elkarteak eta erakunde publikoak zein jendartekoak. Elkarbizitza, genero berdintasuna, ama-lurra eta lurraldetasuna, aniztasunaren kudeaketa, parekidetasuna eta elkartasuna bezalako unean uneko premien bueltan eguneratzen dugu gure jarduna, kudeaketari dagokion garrantzia emanez,Kudeaketa Plana eta Ekintza Plana tarteko. Pertsonen, erakundeen eta instituzioen artean auzolana egiteko modu berriak proposatuz eta esperimentatuz. Euskal Herria osatzen duten herrialdeak eta jendea ezagutuz, haiengana hurbilduz eta ekimenak partekatuz.


ď ˝

Zer lortuko dugu?

Zu eta ni bezalako pertsonen aktibazioarekin esperientzia berriak abiatzen ditugu motibazioak partekatuz, helburu neurgarriekin eraginkortasunean ikasiz. Batetik bizitza aberasten digulako gisa honetako proiektu batean parte hartzeak. Bestetik, beste mundu bat posible dela sinesten dugulako, borondatezko gizarte lanarekin pertsonak eta taldeak adoretuz eta duintasunean osatuz, norberaren zilborretik haratago dagoen munduarekin saretuta bizitzea erabaki dugulako. Bizi kalitatean eta osasunean irabaziko dugu. Gizarte kohesio handiagoa lortuko dugu, elkarbizitzan irabaziko dugu eta gure gertuko komunitatearen garapenean eragingo dugu. Nortasuna sendotuko dugu: norbanakoarena eta kolektiboa. Herri gisa pilatutako iragan oparoari, etorkizun iraunkorragoa oparituko diogu, norabidea alegia.


SARETUZ proiektuarekin, ametsak errealitate bilakatzen hasi gara, auzolanarekin utopiarako lehen urratsak eman ditugu eta jendarte gizatiarrago bat eratzeko erronka parteka dezagun, gurekin parte hartzera gonbidatzen zaitugu.



2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA



2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2016.04.22 SARETUZproiektua PERTSONAK GARA GAKOA


2015.12.24 ZOPA MUNDU BATEAN SARDEXKA IZAN



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.