2015 02 saretuzkronika

Page 1

SARETUZ Proiektua

SARETUZ Kronika

2015ko Otsaila

1. ONGI ETORRI

ÂŤSARETUZ KronikaÂť izenarekin bataiatu dugun albistegia. Hilabeteetan lantzen ditugun proiektu, ideia, ausnarketa eta abar.. zurekin konpartitu nahi dugu eginiko kronikatxo honetan .

2. 2015eko Argazkia

OTSAILA 1. ONGI ETORRI 2. 2015eko argazkia 3. Talde Dinamizatzailea. 4. Inaulateriaren AFARIA 5. ERRIGORA.Eskutik Eskura. 6. ErrOnka Aurkezpena 7. Datorren hilabetean

OTSAILAK 6an Bizitako pasartea kontatuko dizuegu ondoren. Lau Haizetaren egoitzan, arratsaldeko 19:30rako, hitzordu entzutetsua zabaldua zegoen. Eguraldia, hotza eta umela zen arren, pertsona anitzek osatutako bilera ospatu genuen. Esan behar dugu ,gonbidatu berezi batzuei esker,giro bikainean jardun genuela. Aipamen berezi hau egin ondoren,beste 25 lagun inguru elkartu ginela antzeman dezakezue argazkian. Argazki bikain hau ,argazkilari fin batek atera zuela esan gabe ezin gara agurtu (earra Esther!!).


3. Talde Dinamizatzailea. Talde dinamizatzailearen bilerak ospatzen ari dira asteartero. Bertan gai zerrenda errepasatzen diren gaiak hauxe dira:

SARETUZ

Kronika

Orri 2

- 2015ko SARETUZ Proiektuaren ASMOA. - 2015ko Giza Baliabidearen beharrak. - Herri Lasterketa - ErrOnka Aldizkaria aurkezpena. - FRACKING aurka Mozioa landu. - ERRIGORA. Eskutik Eskura

4. Inauteriaren Afaria OTSAILAK 13(ostiral “mehe�)an Inauteriak zirela eta mozorro afari bat egin genuen. Ikus dezakezuen bezela, dotorezia eta gerturatu zirenen prestutasuna izan ziren gauzarik aipagarrienak. Afari goxo eta humoretsua Zumardian dagoen HIBAIKA Elkartean burutu zen. Aipatu ere, bapo afalduta atera zirela gonbidatuak baita ederki bustita baten bat ere (bai barrutik,ez kanpotik.Jjjjjj).


Kronika

OTSAILAK 18an AURKEZPEN GAZI-GOZOA Aurkezpen gazi-gozoa izan genuen pasa den otsailaren 18an Errigoraren “Eskutik eskura� kanpainaren barruan. Gozoa, bertan bildu ginenen artean, ilusio eta konpromisoa somatzen delako eta kanpainaz kanpaina Nafar Hegoaldeko produktuen eskariak ugaritzen direlako. Gazia, aipatu bezala, erosleen eta produktuen salmenta kopuruan gorako joera duen bitartean, Errigora proiektuaren xedea diren pertsonak eta Sarea bere hortan jarraitzen duelako.

SARETUZ

5. ERRIGORA Aurkezpena

Orri 3

Errigora zu zara;guztion artean sendotu eta Sarea indartu behar dugu. Ezin da gutxi batzuen bizkarrean utzi logistika eta produktua erostearekin gelditu.

6. ErrOnka Aldizkaria.Aurkezpena OTSAILAK 25an Arratsaldeko 7etan genuen hitzordua, baina ekimenaren garrantziaren proportzioan atzeratu zen hasiera. Irune Balenciaga kultura zinegotzia, Mikel Martin eta gure proiektuaren perla bitxia zabaltzean paper berezia jokatuko duten herriko kiosko arduradunek, argazkiaren lehen lerroa osatu dute. Bigarrenean, SARETUZp kide zenbait eta hurbildu diren beste lagun batzuk egon ginen. Asko hitz egin dugu aldizkaria izatearen arrazoiaz, banaketa moduari buruz, ahalik eta jende gehiagorengana iristearren, eta hitz eta pitz sortutako gosea arintzeko, pintxoz betetako mahai baten inguruan bukatu genuen Aralar tabernan.

Ongi etorria izan bedi bada, ErrOnka aldizkaria eta Urte askotarako!!!!!


Kronika

Orri 4

SARETUZ

7. eta datorren hilabetean Eta hau dena kontatu ondoren, otsaileko ekintzak alde batera utzi eta martxoak bizitzeari gogoz ekingo diogu. - SARETUZ Proiektuaren herriko SAREA antolatu (auzoz auzo). - ERRIGORA. Eskutik Eskura (Nafarroako olioa banatu) - Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna - KORRIKA 19 IPARRALDEA GERTUTIK (Martxoaren 19 Zuberora goaz) - SARETUZ Eskola 06: KOLDO MITXELENA. (Martxoaren25an) - ErrOnka01. Aldizkaria martxan jarri.

Asteartero: LAU HAIZETARA Egoitzean (Arratsaldeko 19:00tik-20:etara) Etor zaitez gurekin lana egitea LEKU BAT DUZU

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: E-maila: saretuzp@gmail.com Facebook: Saretuz Proiktua Twiter:@saretuzproiektua

amets egin, pentsatu, gogoetatu, hitz egin, irakurri, landu, zabaldu, bizi,‌..

SARETUZ Proiketua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.