2015 01 saretuzkronika

Page 1

SARETUZ Proiektua

SARETUZ Kronika

2015ko Urtarrila

1.Aurkezpena

«SARETUZ Kronika» izenarekin bataiatu dugun albistegia. Urtean zehar lantzen ditugun proiektu,ideia,ausnarketa eta abar.. On-line moduan eginiko kronikatxo honetan aurkezten dizuegu. Gizarte aktibazioa, pertsonak gure helburuetara erakartzeko lan tresna erabakiorrena dela argi dugu. Informazio eta motibaziorik gabe, jendeak edozein ekitalditan parte hartzea oso zaila dela ere jakina da eta denon artean , bat eginik, lortuko dugula pentsatzen dugu.

2.Egunean zehar…….. URTARRILAK 2an

ONGI ETORRI 1. Aurkezpena. 2. Egunean zehar….. 3. On egin. 4. Ba dator KORRIKA 5. BAI Euskarari. 6. SARETUZ Eskola 7. Datorren hilabetean

LAU HAIZETARAren egoitzan, MAIL CHIMPeko ikastaro ttiki bat antolatu genuen. Bertan, Beñat eta Eñautek korreoak eta gauza anitz gehiagotarako balio duen herraminta baliagarria aurkeztu zuten.


Kronika SARETUZ

Orri 2

URTARRILAK 13an Urteko 1.go bilera ospatu genuen. Urte berria, ilusio eta gogo handiz hasi genuela aipatu behar dugu. Bilerara gerturatutako bakoitzak, bere proposamenak eta lan erritmoak ,denen aurrean azaldu zituen eta bilera emankorra suertatu zela adostu genuen. Dakizuen bezela: Asteartero biltzen gara. LAU HAIZETARA Egoitzan (19:00tik-20:30etara)

3. On egin 2015ko urtea indarrez eta ondo hasteko 10 bazkari zozketatu genituen herriko jatetxe hauetan: . DONOSTI Sagardotegia. - ZUKETZ Jatetxea. - BATZOKIA. - ARALAR Taberna. - GAZTELU Ostatua. ^Zozketan saritutakoak ,Lurdes Arruabarrena, Arantxa Iragorri, Maika Gonzalez, Ane Gil eta Mertxe Burguillo izan ziren.

4.Badator KORRIKA KORRIKA Urepeletik Bilbora . 2015eko martxoaren 19tik 29ra KORRIKA 19 ospatuko da. EUSKAHALDUN lema du aurtengo KORRIKAk. Errenteria-Oreretan komisioa sortu da. Ostegunetan 19.00tan biltzen da Xenpelar AEK euskaltegian. PARTE HARTU!! Bestalde SARETUZ proiektuak KORRIKArekin lotuta, EUSKARA, IPARRALDE, EUSKAL HERRIA, ELKARTASUNA, AUZOLANA, ekimen bakar batean bildu nahi dugu.


Kronika

URTARRILAK 28an BAI EUSKARARI Ziurtagiriaren 2015ko urteko indarrak non jarriko ditugun aztertu genuen Udaletxeko arduradunarekin.

SARETUZ

5. BAI EUSKARARI Ziurtagiria

Orri 3

6. SARETUZ Eskola URTARRILAK 27an SARETUZ ESKOLAren 5.ikasgaia jaso genuen; "Fracking ez ,ez hemen eta ez inun" lemapean. Hitzaldia, FRACKING EZ GIPUZKOAko Estitxu eta Jon Anderrek eman zuten. Benetan hitzaldi serioa, txukuna eta kalitatezkoa. Guk gogoeta bat atera dugu: GAIAK DUEN GARRANTZIA ikusita EZJAKINTASUN handia dugula. ETORKIZUNARI begira erabakiorra izango den gaia da eta erabakiak hartu aurretik entzun, ikusi, eta ikasi egin behar dugu.


Kronika

Orri 4

SARETUZ

7. Datorren hilabetean. Eta hau dena kontatu ondoren, urtarrileko ekintzak alde batera utzi eta otsailekoak bizitzeari gogoz ekingo diogu. - 2015eko Proiektuaren ASMOA definitu. - 2015eko SARETUZ Proiektuaren argazkia egin. (Otsailaren 6an.) - ERRIGORA (Nafarroako olioa saldu). - ERRONKA. Aldizkaria martxan jarri. - Inauterietako afaria antolatu helburu polit batekin.

-

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu: E-maila: saretuzp@gmail.com Facebook: Saretuz Proiktua Twiter:@saretuzproiektua

amets egin, pentsatu, gogoetatu, hitz egin, irakurri, landu, zabaldu, bizi,‌..

SARETUZ Proiketua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.