03 ErrOnka

Page 1

02

KATIUSKA argazkia

UDAZKENA 2015eko urria

Zuhaitzaren

HITZAK

EDITORIALA Proiektu partekatua 2 orrialdea

ELKARTASUN MOTXILA 3 orrialdea

TXIRRINDAK EZ DIRA UDARAKO BAKARRIK 4-5 orrialdeak

KULTURAZ BLAI PIRATA 6 orrialdea

AUZOKOAK EZAGUTZEN 7 orrialdea

ERRIGORA 8 orrialdea


EDITOR IALA BIZITZEA MEREZI DUEN BIZITZA.

PROIEKTU PARTEKATUA. ErrOnka Aldizkariren lehen alean SARETUZ proiektuaren aurkezpena egin genuen eta “PAUSO BAT GEHIAGO BIDEAN” izenburupean, 2013rako jarritako helburuak betetzeko pertsonen aktibazioa beharrezkoa zela azpimarratzen genuen. Aipatu genituenen premien artean zeuden batetik euskararen erabileraren normalizazioa Errenteria / Oreretan, euskarak noranahiko izaeran, bizitasunean eta adierazkortasunean irabaz dezan. Eta bestetik, EUSKAL HERRIA Izenetik Izatera, gure herriaren izaera kolektiboa jorratzea, hizkuntza,errealitate sozio-ekonomikoa, lurraldea, kirola, zientzia, eta gisako osagai bateratzaileen lanketa kooperatiboa, mundu globalizatuan Euskal Herriak nor izateko aukera izan dezan. Bigarren alean, egungo munduan pertsona kritiko eta konprometituen ezinbestekotasunaz hitz egin genuen. Balioena, etikarena, humanoa, sozioekonomikoa eta askotarikoa den krisi globalak jotako munduan hona gure leloa: “SARDEXKA IZAN zopa mundu batean”. Alegia, hitzetatik ekintzetara igarotzea dugu erronka, bai pertsona eta baita jendarte bezala ere, bizi dugun historia kontatu nahi baitugu, bizi dugun garaiaren kronistak izan. Ale honetan berriz, gogoeta egitera gatoz egungo gure gizartean hiritarron partehartze egonkor eta efikaz baten beharraren eta aukeraren gainean. Gure ustez, ezinbestekoa da martxan jartzea pertsonak eta gizarte-lana bera ere duindu eta balioan jarriko dituen gizarte-aktibaziorako proiektu bat, pertsonen eguneroko bizimoduaren alderdi desberdinetan eragin ahal izateko. Mugimendu feministak aspaldi esana digu bizitzea merezi duen bizitza bizitzea dagokigula, bizitza humanoagoa, solidarioagoa, justuagoa; gure jokamoldeetan premiazko aldaketa egin beharra daukagu beraz, gizarte eragile izatea baitagokigu, auzo-elkartean, kulturaren esparruetan, kirolean, politikan nahiz gainerako gizarte-lanetan diharduten erakundeek, elkarteek eta bestelako taldeek etorkizunean jokatu beharko duten paperaren gainean gogoeta eginez. Krisi global hau pertsonok aldatuko dugu, baina ez pertsonok bakarrik, elkarlanean baizik erakunde publikoekin eta auto-eratutako talde, elkarte nahiz mugimenduekin, helburuak partekatuz, geureganatuz, neurtuz eta egikarituz. Udazken honetan Xenpelar bertsolariaren eskultura ekarri dugu azalera, gogoeta eragiteko eta gizarte aktibaziora gonbidatzeko, besteak beste orduan jarritako bertsoei esker baitakigu gu bezala bera ere aldaketa bortitzen garai baten lekukoa izan zela. Izan zirelako gara eta garelako izango dira, eta izango badira, bizi dezagun bizitzea merezi duen bizitza.

Etorkizuna asmatzeko modurik seguruena norberak eraikitzea da


ELK ARTASUN MOTXILA EUSKARA + HERRIA =

ZAZPIAK BAT Iaz Nafarroa Oinezera oinez joan ginen Errenteria/Oreretatik Zangotzara, 75 pertsonak parte hartu genuen ekintza honetan eta 1.710 € eta 300 mezu eraman genituen.

ETXALAR

Aurten antzeko zerbait egin nahi dugu berriro: oinez joango gara Elizondora, han ospatuko baita Nafarroako ikastolen festa. Mendiz mendi ibiliz, “ELKARTASUN MOTXILA” eramango dugu Elizondoraino. Nafarroa Oinezera hiru eguneko martxa egingo dugu urriaren 16tik 18ra. Urriaren 16an arratsaldeko 16:30etan abiatuko da martxa Urdaburu mendizale taldearen egoitzatik, eta hilaren 18an iritsiko da Elizondora, goizez. Helburua: elkartasun Elizondoko ikastolari eman.

motxila

bete

eta

Aurretik izena eman behar da, eta horretarako Urdaburutik pasa edo saretuzp@gmail.com emailera mezua bidali.

Oarsoaldea eskualdearen eta Zuberoako erkidegoaren arteko harremana sendotzen doa urtez urte.

Joan den hilabetean, hilak 19, SARETUZ Proiektuan gonbidapen bat jaso genuen. Alotzen (Zuberoa) egiten ari den ikastola berriko obrak ikustera gerturatu, eta bertako errealitatea ezagutzeko. Guraso, irakasle zein ikasleekin elkartu eta hartuemana izateko jai berezia antolatu zuten. Zazpiak Bat ekimenaren harira, irakaskuntza alorrean ere elkarlana sustatzea egokitzat jota, Alotzen egun-pasa eder bezain aberasgarria izan genuen. Elkarren arteko ezagutza emendatzen doan heinean, bide hori sakontzeko beharra eta nahia nabariago ikusten dugu.

Eta datorren urtean Orereta /Errenterian antolatuko bagenu ZAZPIAK BAT ekimena? Eta datorren urtean gure herriko ikastolek edo ikastetxeek harremanak sendotzen badituzte Iparraldeko ikastola edo eskola batekin?

HARREMANETATIK ERAIKIKO DUGULAKO EUSKAL HERRIA!!!!


rinda? ir tx o k a z t e r u z a d r e Z

GURPILARTEA. Ameslariak Bizikletekin amesten zuten lagun arteko “bilerekin” hasi zuen ibilbidea elkarteak. “Bizikletaren Eguna” jai giroko ekitaldia prestatu nahian, han goitik hodeietatik oraindik, baina azkenean… Egun bateko amets txiki hori, ezin izan zen burutu. Hala ere hango eta atzerako proiektu horiek bidea ireki zioten beste bide gorri berri batzuei ere. Oarsoaldean bizikletaren erabilera bultzatzeko beharra ikusten zen eta elkartea sortzea erabaki zuten han udaletxearen arkupetan egindako bilera klandestino eta xarmangarri horietan, han Errenteriako herriaren bihotzak dinbi danba odola herri guztitik zabaltzen duenean bertan. Bileretarako deialdiak zabalduz joan ziren eta jende gehiago gerturatu ere, bakoitza bere erritmoan eta bere pedal kolpearekin. Honela papeleoak eskatzen dituen bide eta errepide malkartzuak igo eta jeitsita, aurten sortu da elkartea modu ofizialean. Orain ofizialtasunak ematen duen maillot hori berri horrekin, asteazkenero elkartzen da Gurpilarteako tropeltxoa, erabakiak hartu eta plangintzak antolatzeko nahiean. Hileko lehen ostegunetan Bizi-Poteoa egingo da, elkartea , ezagutarazteko, ikusarazteko eta jendea erakartzeko. Elkartearen helburu nagusia garraiobide iraunkor eta ez kutsakorren erabileraren alde egitea eta bultzatzea dela esan digute, izan bizikleta, izan patinete, izan mono-ziklo edo gurpilen bat duen dena delakoa, bakoitza izan dadila nahi duena baina gurpila eta ez kutsakorra izatearen baldintza txiki baina aldi berean sendoarekin. Urtetan kutsaduraz koloreztatutako eskualdean autoa gutxiago erabiltzea gustatuko litzaieke, bizikletan ibiltzeak dituen abantailak ikusaraziz. Elkartea sortu berria denez oraindik ez du ekitaldi askorik egin, hala ere mugimenduan daudela erakutsi dute Iztietako Jaietan, umeentzako trebetasun zirkuitu bat antolatuz. Eguraldiak lagundu ez arren guraso eta ume asko gerturatu ziren eta ume askok parte hartu,

TXIRRINDAK EZ DIRA UDARAKO BAKARRIK

ikasi eta gozatzeko aukera izan zuten. Helduentzako ere ekintza berezi bat antolatu zen, EVEk (Ente Vasco de la Energia) utzitako 2 bizikleta elektrikoen bitartez herrian barrena ibilbide txiki bat egiteko aukera izan zuten.

OTXE.

Honen harira auzoetako jaietan ekitaldi gehiago antolatu dituzte. Gaztañoko jaietan Arramendirako Krono-Igoera antolatu zuten, bertan Otaño, Perurena edo Pantani berria azaltzeko esperantzakin.

Oarsoaldeko txirrindularitza zale talde batek Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskola soru zuen, helburu bezala eskualdean bizikletaren erabilera eta zaletasunaren indarketa hartuz.

Garbiguneetatik errekuperatutako bizikletak atontzen ere badabiltza, berrerabilpena eta hondakinak gutxitzea helburu, bizikletak merke salduz behar duen jendeari. Aurrerago egin nahiko lituzketen gauzen artean asmo ugari dituzte: -Auzo Elkarte eta gazte lokaletan bizikletaren oinarrizko mantenurako mekanika ikastaroak antolatu adibidez, honen harira materialak prestatzen ari dira eta Auzo Elkarte zein eskualdeko Udalekin harremanetan daude. -Eskualdeko lantokietara bizikletan joatea bultzatzeko plangintza osatzen ari dira eta honetarako Udalaren inplikazioa eta baita enpresena erelortu nahi dute. -Errekuperatutako bizikletak behar bereziak dituzten kolektiboetara bideratzea partikularrei baino gehiago. -Bizikletaren bidez gizarteratzezailtasunak dituzten pertsonak jendartean integratzeko plangintzak osatzea. -“Bizikleta Eguna” antolatzea jai giroan eskualde iraunkorragoa eta kutsadura gutxiagokoa bultzatzeko. Azken finean bizikletaren erabilera sustatzea da azken helburua eta ameslari tropel hau, asteazkenero mahai inguruan elkartzen dituen irteera eta helmuga. Bizikleta, osasuna eta umorea beti bidelagun pertsona partehartzaile eta zoriontsuagoen alde eta noski gizarte sasoikoagoa lortuz, jendartea aberastuz eta eskualde osoari bidegorriz eta gurpil berdez marraztutako ametsaren arnasa egunerokotasunean irudikatuz.

Txirrindularien harrobia

Hasiera batean 11-16 urte arteko neska eta mutilei eskeintzen dizkiete ikastaroak, baina beharrak sortu ahala adin desberdinetako lagunei ere eskeiniko dizkiete. Beraien asmoa bizikletaren inguruko teknika, mekanika eta txirrindularitza modalitate desberdinak irakastea da. Taldeak helburu honen bi ardatz nagusiak landu nahi ditu. Alde batetik txirrindularien harrobia osastu nahi dute. Kirolarien prestakuntza maila hobetu, espezialitate guztiak ikasiaz eta lehiaketetan parte hartzeko beharko duten laguntza hobetuz. Bestalde txirrinda eta bidegorriaren erabilpena sustatu nahi dute. Proiektuan aktiboki parte hartzen duten haurrez gain nahi duen guztiak txirrindaz disfrutatzeko aukerak emanaz. Guzti hau lantzeko txirrindularitza modalitate desberdinetako kirolari batzuk goi mailako lan talde bat osatu dute. Ane Santesteban, Arkaitz Iza, Asier Maeztu, Dorleta Eskamendi, Gorka Arrizabalaga, Igor Eskudero, Mikel Astarloza eta Urko Munduate dira proiektu hau aurrera ateratzen ari diren pertsonak. Informazio gehiago behar izanez gero 686654381 telefonoan edo info@otxe.org helbidean aurkituko duzue.


OARSOTRI Triataloi Taldea. Paseatu baino gehiago nahi dutenentzat Bizikleta modu desberdinetan bizi daiteke eta horietako bat konpetizio arloa da. 2014ko urtarrillan Oarsotri Triatloi Taldea sortu zen. Lehenengo helburua eskualdeko kirolariei triatloian parte hartzeko klub bat sortzea zen, baina zerbait gehiago dago horren atzetik. Pertsona askok entrenatzeko edo bizikletan ibiltzeko giroa behar dute. Kilometroak elkarrekin egitea edo bakarrik aritzea ez da gauza berdina. Hor hasten da kirolari-lagun talde honen lana. Kondizio eta helburu desberdientako pertsonak aldi berean bizikletaz disfrutatzen. Azken finean bizikletarenak dira askatasunera eramaten gaituzten kate bakarrak. Bizikletaren inguruan topagune bat sortu zen. Materiala trukaketa, aholkuen partekatzea, bide berrien ezagutza, eta batez ere elkarrekin bidea egitea. Asteburuak izaten dira “Kedadak” egiteko egunak. Mendiko bizikletetan batzuetan, errepidekoan besteetan. Gizonak eta emakumeak elkarrekin. Motelaren erritmoa guztien martxa. Hori da Oarsotri. Beraiekin harremanetan jartzeko oarsotri@gmail.com helbidera jo deazkezu.

Dorleta ESKAMENDI eta Ane SANTESTEBAN Txirrindularitzako profesionalak Guk aukeratu dugun bizimodua da txirrindularitza. Ditugun helburuak lortzeko gure bizitzako egun gehienak eskeintzen dizkiogu, beraz gure ametsa eta aldi berean lana dela esan genezake. Suertez ez zaigu guztiz gaizki joan, Ane, 4 aldiz izan da españako txapeldun eta azkeneko munduko kopan 13. izan da eta Dorleta, aldiz, 6 aldiz izan da españako txapelduna. Gainera, mundu osotik konpetitzen dugu, munduko kopak (Flecha Wallona, Tour Flanders...), Italiako Giroa, Bira... eginez. Zoritxarrez, behar diren kondizioetan egin ahal izateko, kanpora atera behar gara, hemen dauden medio faltengatik.

EUSKAL HERRIA TXINA (1990) 7 hilabete txirrindaz, 8.800km ekialderuntz Kirola egiteko tresnaz aparte, txirrinda oso berezi eta egokia da beste herri, paisai eta kultura ezberdinak ezagutzeko modu lasai, merke eta osasuntsuan. Guztiz gomendagarria. Gehiago eskatzerik ba al dago?!!!


ELK AR R IZKETA

Luis Mª Moreno PIRATA Aurkeztu zure burua. Luis Mª Moreno naiz ni, baina “Pirata” deitzen didate. Musikaria, konpositorea, moldatzailea eta produktorea naiz, eta musikarekin lotutako alderdi gehientsuenak ezagutzen ditut. Horretaz gain, antzerkiaren, zinemaren eta publizitatearen munduan ere aritu izan naiz; eta jende askok egingo ez lituzkeen beste gauza ugari ere egin ditut. Momentu honetan, zein proiektu dauzkazu esku artean? Oraintxe bertan hainbat proiektutan nabil. Orain dela gutxi musikarien kooperatiba bat eratu genuen geure proiektu propioak gauzatzeko. Bestalde, RocKalean, LosDelGás, EuskOrleans, Gatos Pardos taldeekin jotzen dut, eta oraindik denbora pixka bat geratzen zaidanez (ez asko, egia esan), gauza berriak sortzen ditut eta saxofoi-eskolak ematen ditut ZumarragaUrretxuko Secundino Esnaola Musika Eskolan.

PELUKAS

Mundu globalizatuan bizi gara. Kultura globalizatuta dago, edo bestela, tokiko kultura sendo bat, nortasuna duen tokiko kultura bat izatea beharrezkoa da. Musikaren arloko aktibismoa ere hortxe dago. Zeintzuk dira garai honetako kronistak? Zer egoeratan dago kultur arloan gure herria? Mundu globalizatu honetan, korrontearen aurka joatea zaila da, oso neketsua delako, baina nire ustez ibai handi horren ibaiadar izateko ahalegina egin behar dugu, eta mundu guztiak egiten dituen gauzak alde batera utzi eta beste gauza batzuk egin behar ditugu. Sardexka izan behar da zopa mundu honetan.

Nortasun handiko tokiko musikak iraultza ugari burutu ditu, eta gauza txikiak ezagutarazi dizkio publiko handiari. Adibide bat emango dizut, gertu-gertukoa gainera: Kalakan taldea. Urteak dira iparraldean emanaldiak egiten zituztela, baina Madonnak ikusi eta bere biran parte hartzera gonbidatu zituenetik, txalapartak izugarrizko jauzia egin du eta nazioartean ezagutzen hasi da. Fermin Muguruzak dioenez, gu gara geure garaiko kronista. Ez dugu iraganeko kontuetan ainguratuta geratu behar, hori ez da ona, baina iragana erreferentziatzat har dezakegu abentura berriei ekiteko. Gure herria oso aberatsa izan da beti kulturaren eta gizartearen arloetan. Herri honetan sortu diren hainbat arlotako artista askok arrakasta izan dute hemendik kanpo, eta jende askorentzat erreferente ere izan dira. Musikaz hitz egingo dugu. Zer diozu OARSOMUSIKAri buruz? Eta ATLANTIKALDIA Festibalari buruz? EHZ EUSKAL HERRIA ZUZENEAN Festibalari buruz? KUTXA KULTUR Festibalari buruz? Buf, musika, izaki hori... konplikatua da. Oso konplikatua. Hasteko, musika, edo musikari izatea inoiz ez da lanbidetzat hartu izan. Beti galdetzen dizute: “aizu, eta musikaz gain, zertan lan egiten duzu?” Ostia! Egunean musikari eskaintzen dizkiodan ordu guztiak gehituz gero, tailer batean lan egiten baino askoz ere denbora gehiago pasatzen dut-eta! Abiapuntu hori hartuta, musika (edo Artea, oro har) lanbidetzat hartzea lortuko bagenu, orain gertatzen diren gauza asko aldatu egin beharko lirateke. Kontzertu alternatiboak eta horrelako gauzak, jaialdiak antolatzea primeran dago, bai horixe! Baina arau jakin batzuk bete behar dira. Ez da bidezkoa batzuk zergekin itota egotea, eta beste batzuk euren kabuz aritzea (lanbide guztietan gertatzen den bezalaxe).

Esaten ari naizen hau kaka zaharra da, badakit, baina horrela dira gauzak. Musika lanbide edo zaletasun izan daiteke, ofizio ala afizio, baina putzuan sartzea erabakitzen baduzu, arauak bete behar dituzu. Jaialdi motei dagokienez? Jendeak ongi pasatzeko eta disfrutatzeko antolatzen diren gauza guztiak primerakoak iruditzen zaizkit. Nire ustez badago tokia denontzat. Su Ta Gar edo Belako edo “Tarzán y su puta madre buscan piso en Alcobendas” taldeak ikusi nahi dituztenentzat (azkeneko talde hori existitu zen, zin dagizut). Garrantzitsuena zera da, gauzak antolatzea. Baina ongi antolatuta, betiere. Inoiz pasa al zaizu burutik pertsona “normala” izatea (lanpostu bat, soldata finkoa, futbola, Tele5 eta abar)? Edo PIRATA IZATEN JARRAITU NAHI DUZU? Bai noski, pentsatu izan dut, bai. Baina "normala" izateko gogoak ihes egin dit. Zergatik izan behar dugu denok berdinak? Beti ordu berean jaiki, gauza berdinak egin... Zergatik? Bakoitzak gustuko duena, edo nahi duena, edo uzten diotena egin dezala. Ni bizi naizen bezala bizitzeko ere lan asko egin behar da. Jendeak kontzertuetan egiten duzuna baino ez du ikusten, baina horren atzean, kontzertu hori eman ahal izateko ordu asko eta asko pasa behar ditugu ikasten, entseguetan, prestaketa-lanetan eta abar. Musika pozbide izan da niretzat (eta pozbide izango ahal da aurrerantzean ere!) eta beste ezein lanbidek ez lidake poztasun hori emango. Toki ugari ezagutu ditut, jende asko; baina orain arte bizi izan dudan bizimodua izatea ezinezkoa izango zen beste zerbaitetan lan egin izan banu. Diru asko izanda ere ez; koitadu askok horixe uste baitu, dirua izanez gero dena lor dezakezula... zakurraren putza! Bidea egiteko ibili egin behar da, adiskide! Diruak asko lagun dezake, zalantzarik gabe, baina oinik izan ezean.... eta noski, nik Pirata izaten jarraituko dut. Eta gero eta gehiago, gainera. Zopa mundu batean izan SARDEXKA… Zer adierazten dizu esaldi horrek zuri Bidea hori dela adierazten dit. Eta koilara izan nahi baduzu, ba primeran. Bakoitzak erabaki dezala zer izan nahi duen. Baina sardexka izaten utz diezadatela niri! Sardexka izatea ere bidezkoa baita, bidezkoa eta beharrezkoa. Aniztasuna esaten zaio horri. Pertsona desberdinak, inkonformistak, ikertzaileak egon izan ez balira, orain ez genukeen telefonorik izango, ezta gitarrarik edo kotxerik ere; ezertxo ere ez. Imajina dezakezu itsas triku bat jatea bururatu zitzaion lehen laguna??? Itxura txar-txarra dueta!!! Ondokoen aurpegia ikusteko modukoa izango zen....


ZEN AUZOKOAK EZAGUT

Begira ingurura! Herrialde desberdinetako hainbat lagun ikusiko dituzu zure hiriko kaleetan barrena‌ Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk ekarri dituen hona, zer bizipen eta inpresio duten hemengo bizitzari buruz? Edo agian zu zeu etorkina zara eta ez duzu sekulan bertako inor ezagutu eta lagunak izateko aukerarik izan, edo herrialde honi buruz gehiago jakiteko?

ZER DA

BIZILAGUNAK? Hemen atzerritik

bertako

familiak

etorritako

eta

familiekin

norbanakoa elkartu

eta

azaroaren 22an elkarrekin bazkaltzea helburu duen egitasmo bat da.

2014 urtean 200 familiak parte hartu zuten Gipuzkoan, 20 Errenteriakoak eta, ehun pertsona dinamizatzaile lanetan, bazkari bakoitzean bana.


SASKIA 50€REN TRUKE AUZOLANARI ESKER NAFARROA HEGOALDEKO EUSKALGINTZARI %25 Eskaerak egiteko azken eguna:

AZAROAK 8 saretuzp@gmail.com

SARETUZ PROIEKTUA saretuzp@gmail.com Facebook: Saretuz Proiektua Twitter: @saretuzproiektua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.