01 erronka aldizkaria

Page 1

01

Argazkia: Esther Boticario

UDABERRIA 2015eko maiatza

Jar ezazu zure Jaso ezazu gure

EDITORIALA Sardexka izan 2 orrialdea

ESKOLA07 Euskahalduntze Tailerra 3 orrialdea

LAN SOZIALA

IPARRALDEA GERTUTIK

Esperientzia Ahaztezin bat

EHZ festibala

4-5 orrialdeak

6 orrialdea

FRACKING EZ Ez gara lurraren jabeak 7 orrialdea

ERRIGORA 8 orrialdea


EDITOR IALA SARDEXKA IZAN ErrOnka Aldizkaria jaio da, egia bihurtutako ametsa; izan ere, adierazpideak zabaltzea behar dugu, komunikabideak behar ditugu, eta aldizkari hau horretarako tresna izatea nahi genuke. Bizi dugun historia kontatzea behar dugu, bizi dugun garaiaren kronistak izan. Gizartean nozitzen dugun egiturazko krisi batetik gatoz batetik, balioen krisia, etikarena, ekonomikoa, ekologikoa, politikoa, etab. Eta bestetik, ekimen gabezia sumatzen dugu, erreferente falta, sinesgarritasun falta, eszeptizismoa, nolabaiteko egizu-ahal-duzun kolektibo bat. ZOPA MUNDU batean bizi gara sorgin kate batean eta gure ohiko hizketa-gaiak dira lana, dirua, etxea, futbola, Telecinco, El Conquis eta Goenkale. Facebook, Whatsapp, Twitter eta gisako jendarte sareetan plazaratzen ditugu gure aldarrikapenak, eta horrela, ideien elkar jartzea eta eztabaidak saihesten ditugu hurrengo helburuekin / ondorioekin: guztia diziplinatzea, pentsatzeari uko egitea eta eramanak izaten uzteko eskasak garela onartzea. Alabaina, ErrOnkaren helburuak dira pentsaraztea, auzitan jartzea, eztabaidatzea, amestea, esperientzia ederrak bizitzea eta gizarte hobeago bat lortzeko pertsona hobeak izatea, SARDEXKA IZATEA alegia. Hausnarketa egin nahi dugu aktibazio sozialerako proiektu bat abian jartzeari buruz, pertsonen eguneroko bizitzaren aspektu guztietan eragingo duen proiektu honek sortzen dituen aukera eta beharren gainean. Herrian gauza garrantzitsuak egiten dituzten pertsona eta erakundeak nabarmenduko ditugu eta indibidualismoa, utzikeria eta baldarkeria astinduko. Masa kritikoa sortu nahi dugu, bere garaiarekin konprometitutako pertsona kritikoak aktibatu; jendarte honetan rol bat jokatuko duten aktore sozialen bila gabiltza, erreferente berriak sortzeko, berezko kultura, antolaketa gaitasuna eta berezko gobernua arlo sozialean, gure etorkizunaren jabe izateko. Geure buruaz eta ditugun kontraesanez barre egitera gatoz eta ideiak proposatuko ditugu, iradokizunak, jendartea aktibatzeko egitasmoak. SARDEXKA izatea partaidetza zuzena sustatzea da, utopia, aurrez diseinatuta existitzen ez denez, hemen eta orain egikaritu beharreko kontua delako. Horra gure errOnka zirraragarria. Ikuskizuna has dadila.

Fermin Muguruza: “Bizirauteko modu bat, sortzen eta aktibista izaten jarraitzea da�

Zergatik? Zergatik dago gizarte mailan iniziatiba gabezia gizarte kritikoago edo konprometituago baten alde lan egiteko? Zergatik hitz egiten dugu herrialde bezala Euskal Herriari buruz beste lurraldeetako pertsonak eta errealitateak ezagutu gabe? Zergatik uste dugu gure seme-alabak euskalduntzearekin nahikoa egin dugula euskararen alde?

Zergatik lotsatzen gara T5 ikusten dugula esatean, Euskal Herrian audientzia gehien duen telebista katea bada? Zergatik egiten diogu kasu gehiago Errealeko jokalari baten zaintiratuari langile baten lan istripuzko heriotzari baino? Zergatik dago kartzelan Aitzol Gogorza? Zergatik hitz egiten dute politikariek demokrazia parte hartzaileaz goi organoetan beti berberek jRRitzen badute?


SAR ETUZ07 EUSKAHALDUNTZE TAILERRA Bagarela nor eta egiten duguna garela irakurri zigun Lorea Agirrek aurtengo Korrikaren amaierako mezuan, eta horren erakusgarri, apirilaren 26ko ilunabarrean, Eibar futbol taldeko entrenatzaile Gaizka Garitanori Almeriako prentsaurrekoan gertatutakoa. Ez da kasu isolatua, hain urrutira joan gabe, gure inguruan, maiz oharkabean igarotzen dira gisa bereko gertakariak. Egoera hauetan nola jokatu ordea? Euskaraz jakitea ez da nahikoa, euskaraz egin nahi izatea bera ere ez; nola egin, noiz egin, hortxe koxka. Izan ere, nori ez zaio gertatu komertzio batera sartu eta agurtzen hasi eta euskaraz egin edo ez, zalantza-dantzan hastea? Edota bestela, gaztelaniaz hasi eta besteak euskaraz badakiela konturatzea? “Badaezpada” edo “errespetuagatik” lehen hitza erdaraz egiteko ohituraren atzean zer ezkutatzen den jakin nahi al duzu?

(Tallers per la llengua)

TAILERRAREN HELBURUA: Dagoeneko koloreak gorritu bazaizkizu tailer hau zuretzako da, eta ez bazaizkizu ere bai, izan ere, tailer honetan ikasiko duzuna ez duzu beste inon ikasiko. TELP tailerra eta hizkuntza lidergoaren ideiak oinarri hartuta, osagai desberdinekin osatutako tailerra izango da SARETUZ Eskolaren eskutik datorren EUSKAHALDUNTZE TAILERRA, gure artetik sortua, guretzako.

- Euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, horretarako baliabideak eskuratuz eta sortuz. Hizkuntza jokabide asertiboaren bidez, euskaraz gusturago egitea / aritzea. HARTZAILE POTENTZIALAK: - Euskahaldun bizi nahi duten euskaldunak. - Euskaraz gehiago egiteko gogoa duten hiztunak. HELBURU PRAKTIKOAK: - Hizkuntzen erabilera, betaurreko berriekin ikustea. - Euskaraz hitz egitean dugunean deserosotasuna gutxitzea - Euskaraz gehiago egiteko aukerak zabaltzea - Baliabideak eta estrategiak partekatzea eta sortzea euskaraz gehiago eta erosoago egiteko. HITZORDUAK: - Ekaineko ostegunak: 4, 11, 18 eta 25 - 18:00 - 20:30 artean - LAU HAIZETARAren egoitzan PREZIOA: - Lau saioetara etortzeko konpromisoa. KOORDINATZAILEA: - Imanol Miner Ariztizabal INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: - Saretuzp@gmail.com

Gaizka Garitano

Imanol Miner

Lorea Agirre

(Soziolinguistika Klusterra)


ZTEZIN ESPER IENTZIA AHA

BAT

Geroz eta handiagoa da gazteek kanpora joateko duten joera. Batzuk lanera, besteak ikastera... baina guztiek dute esperientzia ahaztezin bat bizitzea helburu. Itxaso Guevara, Maialen Arrieta eta Ainhoa Urruzolak ere helburu berarekin ekin zioten Hego Ameriketako bidaiari. Itxaso Ekuadorren egon zen, Guayaquil hiriko suburbioetako eskola batean, 2 hilabetez egin zuen lan. Goizetan, irakasle lanetan, hasieran nerabeekin eta ondoren txikiekin, eta arratsaldeetan berriz, eskolan bizi ziren mojekin familia behartsuenen etxeetara joaten zen bertako errealitatea gertuagotik ezagutzera. Maialen eta Ainhoa berriz Perun ibili ziren. Maialen bere ikasketetako lauhilabeteko bat egitera joan zen Trujilloko Cesar Vallejo unibertsitatera. Bertako familia batekin bizi zen egunerokotasunean eta bertako eskola batean praktikak egiteko aukera ere izan zuen. Kostako herri handi honen martxaz gozatzeko, dantza ikastaroetan ere ibili zen. Ainhoa Peruko “sierran” egon zen bi hilabetez, Ayacucho herrian. Manuela Ramos emakumeen mugimenduarekin egin zuen lan. Bertako osasun kalitateaz eta erditze ereduaz ikerketa bat egitea izan zen bere egitekoa. Horretaz gain, bertako gazteekin sexu eta ugalketa osasunaren inguruko tailerretan parte hartu zuen. Galdera batzuk egin dizkiegu beren bizipena gertuagotik ezagutzeko.

ITXASO GUEVARA Zergatik bidaia? Horrelako bidai eta esperientzia bat bizitzeko gogoa nuen. Nire ikasketetan aldaketa egiteko erabakia hartu eta libre geratzen zitzaizkidan hilabeteak erabili nituen ametsa egi bihurtzeko. Gustukoena? Eskolako umeek erakutsi zidaten guztia, bizitza bete modu batera ikusten eta gauzak gehiago baloratzen. Desatseginena? Guayaquil bezalako hiri handi batean dagoen desoreka. Gehien harritu zaituena? Eskolako familia gehienetan garrantzia handiagoa ematen ziotela besteek ikusten zutenari beraien beharrei baino. Adibidez, jolasgaraian eskolako tabernan hamaiketakoa erosteko zuten baina gero askok ez zuten bazkaltzeko dirurik. Edo teknologia berrienak eta telebista handienak zituzten etxean, baina jatekorik ez.

Esperientzia txar bat? Bidaiatzera nindoala poliziak nik hartu behar nuen autobusa gelditu eta hurrengoa hartu behar izan nuen. Hurrengo hirira, Riobamba, goizeko ordubitan iritsi nintzen, gauez, hiriaren kanpoko aldean eta lo egiteko tokirik gabe. Ezezagun baten kotxean igo eta hirian bueltaka hasi ginen hostal baten bila. Janari gustukoena? Oilasko enpanadillak piña zuku batekin eta fruta entsalada. Txoko politena? Kostan: Montañita edo Isla Puna. Sierra: Baños de Agua Santa. Amanozas: Misahualli. Anekdota bat? Eskolara iritsi eta asko mugitzen zen 5 urteko neska beti esan zioten txintxo portatzen ez bazen, nirekin itzuliko zela, izuturik negarrez hasi zen. Etxera itzultzeko garaia gerturatzen ari zela, noiz itzuliko ginen galdetu zidan. Nirekin etorri nahi zuen! Behar zuen bakarra arreta eta maitasuna ziren.

ITXASO GUEVARA, AINHOA URRUZOLA eta MAIALEN ARRIETA, hurrenez hurren

Hemen ausartu ez eta han zer egitera ausartu zara? Hiru astez motxila hartu eta bakarrik bidaiatzea edota Amazonia bezalako baso batean gauez ibiltzea. Hitz batean definitu bidaia. Ahaztezina Itzuliko zinateke? Noski, oraintxe bertan, bi aldiz pentsatu gabe .

MAIALEN ARRIETA Zergatik bidaia? Unibertsitatean aukera eman ziguten ikasturtearen zati bat edo osoa atzerrian egiteko eta egoera hori aprobetxatuz kanpora joateko izena eman nuen, esperantza gutxirekin. Nire aukeretan Hego Ameriketako herrialdeak bakarrik ipini nituen, beti izan dudalako gogoa bertara joateko. Egun batzuk pasa eta gero Perura egokitu zitzaidala esan zidaten eta bitan pentsatu gabe nire oniritzia adierazi nuen.


Gustukoena? Bertan ikusi eta ikasitako guztia, bizitako esperientzia. Desatseginena? Une oro entzuten ziren autoen bozinak eta kontrolik gabeko errepideak edota zaborrez betetako kaleak. Baita lehenengo egunetan kalera irten eta nabaritutako usain ezberdina ere. Gehien harritu zaituena? Hain ezberdina den herrialde batean egotea, ohiturak, janaria, jendea… eguneroko bizitza, orokorrean. Eta unibertsitatean, ikasleen sormena eta lanak aurkezteko originaltasuna. Esperientzia txar bat? Lehenengo aldiz Trujilloko merkatu handira joan ginenean izan zen. Hara ez hurbiltzeko esan ziguten batzuk, baina unibertsitaterako beharrezko materiala bertan bakarrik zegoen eta hara joatea erabaki genuen. Segurtasun gutxirekin joan ginen lapurtuko ziguten beldurrez. Azkenean, ez zen hainbesterako izan eta gehiagotan ere hurbildu ginen bertara.

Janari gustukoena? Plater konbinatu bat: arroza, “pollo a la brasa”, “papas a la huancaina” eta “platano frito”. Edateko Chicha morada edo Inca Kola eta postrerako “picarones” edo “cachanga-k”. Txoko politena? Machu Pichuz gain bi aukeratuko nituzke. Huarazeko “Laguna 69”, 4.400 metroko laku ikusgarria eta Huanchaco, herriak duen xarmarengatik: inguruan dituen herrietatik ezberdina izateagatik. Anekdota bat? Bertako dantzak ikasteko aukera izan nuen eta emanaldiaren egunerako, prestatutako dantzak egiteaz gain, arin-arina eta fandangoa dantzatzea bururatu zitzaigun. Bertakoak harrituta geratu ziren zenbat “ostiko” ematen ditugun dantzatzerakoan. Hemen ausartu ez eta han zer egitera ausartu zara? Gauza asko dira lehenago egin ez nituenak: surf-a, “bailes latinos”, sand board-a, 4000 metrotara igotzea, moto taxietan ibiltzea,… Baina aipagarriena ezer planeatu gabe bidaiatzea izango litzateke, honek ematen duen askatasuna, jende ezezagun askorekin hitz egitea… Hitz batean definitu bidaia. IZUGARRIZKO ESPERIENTZIA Itzuliko zinateke? Bai. Ahal bezain laster, motxila hartu eta berriz ere lurralde horiek esploratzera joango nintzateke.

AINHOA URRUZOLA Zergatik bidaia? Ikastaro bat eginda aukera sortu zitzaidan. Bidaiatzea asko gustatzen zait eta horrelako esperientzietan aurrez izandako bizipena oso ona izan zenez, ez nuen bitan pentsatu. Gustukoena? Bertako indigenekin izan dudan kontaktu

zuzena. Asko ikasi dut bertako ohitura eta bizimoduaz, emakumeekin batez ere. Desatseginena? Hotza. Ayacucho 2700m-tara dagoen arren, guk lan egiten genuen komunitatea 3200mtara zegoen eta goizetan eta gauetan bertako hotza jasanezina zen. Gehien harritu zaituena? Emakumeek zuten grina. Herrietako nerabeetatik hasi eta komunitateetako emakumeetaraino, izugarria da beren egoera soziala aldatzeko egiten ari diren lana. Esperientzia txar bat? Terma natural batzuetara joan ginen egun pasa eta bueltarako ez genuen autobusik arratsaldeko 17:00etan. Denbora luzez ez zen kotxerik pasa baina azkenean autostop eginez lortu genuen Limatik zetorren autobus bat geratu eta etxera itzultzea. Janari gustukoena? Cuy eta pollo a la brasa. Edateko, berriz, pisco sour. Txoko politena? Vilcashuaman, orokorrean, eta bertako laku inguruak bereziki. Historia handiko tokia da. Anekdota bat? Hara iritsi eta astebetera garai batean Manuela Ramosen lankide izandako bat ezkontzen omen zen. Eguna iritsi zenean, gure bila etorri ziren beraiekin ospatzera joateko. Maletan genituen arroparik “eleganteenak” hartu eta hantxe joan ginen ezagutzen ez genuen pertsona baten ezkontzara. Esperientzia polita izan zen. Hemen ausartu ez eta han zer egitera ausartu zara? Dantza. Hemen ez naiz oso abila izaten eta han berriz edozer dantzatzen genuen edozein tokitan. Hitz batean definitu bidaia. Aberasgarria Itzuliko zinateke? Bai, bi aldiz pentsatu gabe gainera.


TIK IPAR R ALDE A GERTU

FESTIBALAREN 20. EDIZIOA

Euskal Herriko iparralde eta hegoaldeko, pertsona, kolektibo eta erakundeen arteko harreman berriak lantzearren, SARETUZ Proiektuaren zenbait lagun Lekornen ospatzen den EHZ (Euskal Herrian Zuzenean) jaialdian izango gara. Antzerkia, musika, Eztabaida Gunea, eta orokorrean jaialdiaren barruan antolatzen diren mota guztietako ekimenez gozatzeaz gain, gure helburua, jaialdiaren

antolaketan, promozioan, eta hedapenean jarduteko gogoa, bertako arduradunen bati helaraztea zen. Antolakuntzak eskertu, eta hemendik aurrera EHZko lagunekin komunikazioa eta harremana hurbilagoa izango delako konpromezua hartu dugu. Gure herrian iparraldearekiko lan esparru berria zabalduko dugu.

Historikoa

Xedeak

EHZa 1992-an sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da eta elkarte militante gisa definitu daiteke. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo hortatik sortu zen,1996an Arrosako zolan. Geroztik, EHZ-k beti lan ardatz berdinen inguruan lan egin du: • Dinamika azkar baten sortzea Iparraldeko barnekaldean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan, • Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren defenditzea, • Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea, • Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko trukaketa eta ezagutza bultzatzea.

Elkarte militantea denez, EHZak ez du dirua irabazteko helbururik eta horrez gain alderdi politiko, sindikal ala edozein instituzioren menpekotasunik gabe funtzionatzen du, askatasun osoz jokatuz bere garapenari begira. Elkarteak 4 lan eremu ditu • Ikusgarrigintza • Lurralde garapena • Sensibilizazioa • Sorkuntza artistikoaren sustengua Proiektu eta dinamika ezberdinen bitartez, EHZ-k euskal jendartea bere ainiztasunean hunkitu nahi du, elkarren arteko zubiak sortuz, balore eta ideia garrantzitsu batzuen inguruan. EHZ-k bi aurpegi izan nahi ditu: • EHZ herri tresna: Euskal Herriko hedapen, koordinaketa eta adierazpen tresna. • EHZ herri aktore: Euskal Herriaren garapen prozesuaren (kultur, ekonomiko, sozial) aktore bat.

Orereta/Errenteriako EHZ Brigada

basque-bondissant.com/

Baloreak • Euskal hizkuntza, kultura eta nortasunaren babesa eta sustatzea • Euskal presoekiko elkartasuna • Diskriminazio forma guzien aurkako borroka (arrazakeria, sexismoa, homofobia) • Eskubide zibil, politiko eta giza eskubideen aldarrikapena • Ingurumenaren defentsa • Alter mundialismoa eta internazionalismoa • Kapitalismoaren eta gain kontsumoaren gizarte kritika • Justizia sozialaren aldarrikapena • Kontra kulturaren aldarrikapena

Nola iritsi ? Autobusez: 5 euroren truk sar zaitez jadanik giroan festibalean zangoa eman aitzin ere! Abiatzeak: Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Maule, Hendaia, Biarritz eta Baionatik.


E AKETA EZAGUTZAR EN KUD

ENEKO GURIDI

EZ GARA LURRAREN JABEAK, LURRA BAIZIK EZ GARA LURREAN KONTENATUAK, ASKEAK BAIZIK

Ez da ez atzokoa, Frackinaren aurkako udal mozioa aurkeztearen intentzioa. 2013ko Gabonetan eman zen, ekintza honen 1. akzioa, urteko azkeneko plenoan baztertuz, herrian aurkeztu zen gai honi buruzko estreineko mozioa. Gurean, bueltaka zebilen eulia balitz bezala, ildoa, 2014. irailaren erdi

mezuak, tfno deiak, bilerak, epostak, tfno deiak, berriz tfno deiak, epostak, mezuak, bilerak .................................... ASKIIIIII DAAAAAAAAA!!!!.....BBUUUUUFFF (oraindik arnasestuka ari naizz). Aaa baina oraindik ez zen lasterketa amaitu; azken metroak luzeak suertatu zitzaizkigun:

aldera, finkatzen hasi zen. Ahoz aho elkarbanatutakoa, dokumentutan

-Otsailak 27, ostirala; zenbait alderdi politikorekin, gure moziaren

lantzen hasi zen (e-posten zurrunbiloa martxan jarri zen). Horrela urte

arrazoiak azaltzeko geratu ginen. Urduri hasi genuen eguna baikor eta

amaiera arte.

itxaropentsu amaitu zen.

2015. urteko 1. hilabetea iritsi zen (zortea alde jarri zitzaigun hilabete

-Eta azkenik, "estressaren lasterketa"ren helmuga gurutzatu genuen,

horretan) eta 2014ko urte bukaeran bidalitako "messenger" baten

martxoaren 10ean (goizeko 8:20 aldera), Udal mozioa, udalean, bertako

erantzuna jaso genuen; Fracking ez Gipuzkoaren erantzun erabakiorra.

zigiluaren aztarnarekin errejistratu zigutenean.

Hilabete osoan, jo eta su harremana sendotu ondoren (e-posta eta

Martxoak 23, astelehena; udaletxetik jakinarazi ziguten gure mozioa

mezuen bidez) hitzordu bat jarri genuen urtarrilaren 27rako; SARETUZ

udalbatzako 8. puntu bezela onartu zutela. 3 egun geratzen zitzaizkigun

Eskola05 Ikasgela:

egun erabakiorra iritsi zedin.

“FRACKING EZ. EZ HEMEN ETA EZ INON� hitzaldia hain zuzen ere.

Martxoak, 26, osteguna. Udalbatza (plenoa) eguna. Eguna triste esnatu

Ordurako lan eskerga hasia zen: e-mailak, whattsappak, deiak, bilerak,

zen; euritsu. Orduak ez ziren nahi bezain azkar pasatzen. Urduritasuna eta

eskuorriak, kartelak... hitzaldia egin zen arte.

ordua iristeko gogoa elkartu ziren.

Hitzaldiak izugarrizko iraultza ekarri zuen guregana: harreman berriak,

Arratsaldeko 18:25. Udaletxeko arkupetan udalbatzako gelara elkarrekin

ikuspuntu ezberdinak, motibazioaren berpizkundea eta batez ere, 2 lagun

igotzeko elkartu ginen proiektuko kideak. Udalbatzako gelan, fracking ez

berri (Estitxu eta Jon Ander). Estitxu eta Jon Anderrek (Fracking ez

plataformako beste kide batzukin, bertako eserlekutan apatx egin genuen.

Gipuzkoako kideak) emandako hitzaldi borobilak udal mozioa aurkezteko behar genuen azken bultzadatxoa eman zigun.

Arratsaldeko orduak gauekoekin bat egin zutenean (20:40ean +-) gure mozioa defendatzeko txanda iritsi zen: hitza hartu, alderdi politiko bakoitzak

Otsaila eta martxoan, ongi etorriak estressaren lasterketara. Ondo

bere argudioak eman, puntu batzuk finkatu... eta bapatean mozioaren balioa

idatzi dugu bai; "estressaren lasterketa". Hortxe hasi ziren harremanak

auzitara eraman zen, hots, bozkatzeko unea iritsi zen.....(urduritasunaren

sindikatu, talde ekologista, auzo elkarte, mendi elkarte, Udala, alderdi

ezaugarri guztiak somatu genituen gure gorputzetan).

politiko, aisialdiko talde etab-ekin (Epostak, bilerak, mezuak, epostak,

Erabakiaren emaitza:

ERRENTERIA/ORERETA FRACKINGIK GABEKO UDALERRIA


Eskaerak egiteko azken eguna:

MAIATZAK 26 saretuzp@gmail.com helbide elektronikoan.

SARETUZ PROIEKTUA saretuzp@gmail.com Facebook: Saretuz Proiektua Twitter: @saretuzproiektua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.