IKASYS_Emaitzak_08-09

Page 4

IKASYS: Ikastolako Txostena

3

Besteak beste, kalkulua, ortografia, problema-ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa... •

MEMORIZATZEA. Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzen lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatura-obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa…

ULERMENAREN GARAPENA. Gaitasun kognitibo eta komunikatiboetan oinarritzen diren arlo guztietara bideratutako tipologia desberdineko jardueren bilduma da. Horien bidez, ulermenera bideratutako pentsamendua eta, horren ondorioz, irakurmenaren garapena errazten da.

NORK BEREA EGITEA. Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomo eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

Proiektu honen prozedurazko oinarriak hauek dira: •

Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik, kontratu didaktikoa egingo da. Bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun-maila, denboralizazioa,…).

Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio.

Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, proiektua lagungarria izan daiteke behar bereziak dituzten ikasleen jarraipena egiteko edota etorkinen hainbat behar kontuan hartzeko.

Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldibereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen jakiteko, eta, egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zer neurri hartu beharko dituzten eta zer lankonpromiso ezarriko dituzten hurrengorako.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.