Uraren potabilizazioa ‘‘ ‘‘
Zer poza dutxa bat hartzea itsasoan bainatu ondoren edota ura edatea eguzkitan luzaroan egon ondoren. Hala ere, ba al dakigu nondik datorren gure dutxako eta ur txorrotako ura ? Gurera iritsi baino lehen, urak tratamendu bat jasotzen du : uraren potabilizazioa.
Uraren tratamenduaren urratsek ingurugiro naturalean erauzitako uraren garbitasuna berreskuratzea, doitzea eta desinfektatzea ahalbideratzen dute, ura edangarri bihurtzeko. Gehienetan ur naturala urtegi batetik ateratzen da.
Ura biltegiratzea ezinbestekoa da ur iturriaren emariak ez dituelarik ur beharrak betetzen urte osoan zehar. Erreka edo ibaien ura biltegiratzeko presak eraikitzen dira.
Ura tratatzeko prozesu ugari erabili ohi dira, askotan naturalak edo biologikoak direnak. Ura potabilizatzeko prozesuak herrialde edo gune geografikoaren arabera aldatu ohi dira, kutsadura iturriak ezberdinak direlako. Hauek dira uraren potabilizaziorako urrats nagusiak :
ErauzketaErauzketa 1. Ur naturalaren erauzketa Ur naturala urtegietatik erauzten da, ondoren, potabilizazio planta batera bidaltzeko.
2. Sarrera
Biltegi txiki bat da ataska bat daukana, berez itxita dagoena. Bertatik ura birmineralizazio ganberara doa. I r t e e ra
Tratamendua
Tratamendua 3. Birmineralizazio ganbera
Karbono dioxidoa (CO2) eta kare ura injektatzen da, ur naturalaren mineralizazio arazoak konpontzeko.
4. Aurre oxidazioa
Ozonoa injektatzeak ur naturalean dauden burdina eta manganesoa oxidatzea ahalbidetzen du, oxidoak eliminatu ahal izateko ondoren dekantazio garaian. Dekantazioa ondoren, bigarren oxidazio etapa bat izango da, aurre oxidazioa eta gero oraindik manganeso hondakinak baldin badaude.
5. Nahasketa ganbera Koagulante baten injekzioak ondorengo dekantazioa erraztuko du. Prozesu horren bidez, urean dauden partikulen dentsitatea, urarena baino handiagoa izango da, dekantazioa eraginez.
6. Dekantazioa
Klarifikazioaren lehen etapa da. Prozesu hau urarena baino dentsitate altuagoa duten partikulak desagertarazteko erabili ohi da : hauen pisuak dekantazio ontziaren azpikaldera bidaltzen ditu, zeinetik lokatz moduan atera egiten diren.
....
7. Iragazpena
...........
Iragazpenaren helburua dekantazio prozesuan ihes egiten duten partikula solidoak uretik banantzea da (esekituta dagoen materiaren %20a inguru). Hauek iragazkietako hondarrean geratzen dira blokeatuta.
Doiketa Doiketa eta desinfekzioa 8. Fluorazioa Fluor-a gehitzen zaio urari hortzeko karies-ak prebenitzeko.
9. Klorazioa Kloroak uraren desinfekzioa bermatzen du kanalizazioetako sare luze guztian, eta ondorioz ur edangarri baten banaketa segurtatzen du.
Biltegiratzea
Biltegiratzea eta banaketa Tratamendutik igaro ondoren, ura, ur-biltegi handi batzuetara bidalia da. Bertan mugimendu etengabean egoteak bere kalitatea bermatzen du giza kontsumoarentzat.
Potabilizadorako ur-biltegietan egon ondoren, ura banaketa sarera bidalia da. Horrela iristen da gure ur-txorrota eta dutxetara.
ITURRIAK : Aguas de Añarbe - Añarbeko Urak, S.A. Smun, Producteur d’eau potable (www.smun.fr) ; C.I.eau «Catalogue pédagogique sur l’eau potable» (www.cieau.com).