Berberana 234 octubre 2016

Page 7

herriz herri

berberana

7

WOW!, Bastida Ikastola hasi da Araba Euskaraz 2017 prestatzen Itziar Galparsoro Arabako ikastolen aldeko jaia prestatzea ez da egun bateko lana. Esparru asko hartzen ditu eta dena ondo atera dadin, antolakun­ tzak erantzunkizun handia suposatzen du. Datorren urteko Araba Euskaraz antolatzea Bastida Ikastolari egokitu zitzaion joan den urteko ihardunaldian lekukoa eman ziotenean, eta hasiak dira Ekainaren 18ra arteko bide luzea egiten. Jaiaren lelo eta logoa ezagutzera emateko egin zuten komunikabideen aurrean lehen aurkezpena. Testu honen buruan ikusten duzun harridura ikur gako arteko hitz hori izango da leloa. WOW! hitza aukeratu izanak ba du ordea, bere zergatia. Ketxu Bedialauneta ikastolako zuzendariak Arabar Errioxa Irratian eman zuen lelo ausart honen azalpena. “EKI, Ikastolen Elkarteak ezarritako proiektuarekin du zerikusia. Izan ere, irakaskuntzan teknologia berrien ezarpena aurreikusten duen proiektuak aurrera pausoa suposatzen du, eta Bastida Ikastolan proiektua onartu eta ezarri dugunez, lelo berritzaile eta ausart baten aldeko apostua egin dugu” zioen Bedialaunetak. Dagoeneko, Bastidak Araba Euskarazen bost edizio hartu ditu. Beraz datorren Ekainaren 18an ospatuko dena seigarrena izango da. Horrek esan nahi du badutela orain arte egindakoak erakutsitako esperientzia.

Hala ta guztiz ere, horrelako festa erraldoia antolatzeak beti suposatzen du erantzunkizun handia, eta horregatik hasiak dira egin beharreko bidea markatzen. Honela, ihardunaldiaren ereserkia izaten den abestiaren hitzak sortuta dituztelarik, musika jarri eta grabatzea izango litzateke epe motzean eman beharreko pausoetako bat. Zirkuitoari dagokionez, “2012an egin genuen moduan, ibilbidea errepidearen behekaldetik joatea

erabaki dugu” zioen Ketxuk. Festarekin bat joango den materiala ere hasi dira saltzen. Leku egonkorgo bat topatu arte, garagardolantegian kokatuko dutela denda aipatu zigun zuzendariak. Halaber, batzorde ezberdinak antolatu eta lanean laguntzeko izena eman duen jendea taldeetan egokien kokatzeko, urriaren 11rako antolatu dute lehen bilera orokorra. “Jende asko dago prest esku bat botatzeko eta hori beti da eskertzekoa. Kon-

tutan hartuta, ikastola sortu zenetetik hiru belaunaldik dugula ikastolarekin nolabaiteko harremana, familia handi bat osatzen dugu eta hori beti nabaritzen da horrelako ekimenak aurrera ateratzerakoan” aitortzen zuen Ketxu Bedialuneta zuzendariak. Beraz, badakizu irakurle. WOW!, harridura edo, nork daki, mirespen hitza entzuten duzunean, gogoratu Ekainaren 18an , Araba Euskaraz jaiarekin hitzordua duzula Bastidan.

WOW!. Un lema diferente y rompedor para la próxima edición de Araba Euskaraz que se celebrará en Labastida el 18 de junio Itziar Galparsoro Ketxu Bedialauneta director de Bastida Ikastola presentó en un acto público el lema, que al mismo tiempo será el logo de la próxima cita con la fiesta de las ikastolas alavesas. Araba Euskaraz se celebrará, como es tradición, el tercer domingo de junio y Bastida Ikastola es la encargada de la organización de la jornada. En Radio Rioja Alavesa tuvimos la oportunidad de entrevistar a Ketxu y explicó a los oyentes el porqué de la elección de un identificativo tan rompedor.

“El sonido onomatopéyico que hemos elegido, trabajando conjuntamente con diseñadores de Ikastolen Elkartea, quiere reflejar la admiración por la renovación y las novedades relacionadas con Eki, el proyecto de Ikastolen Elkartea en el que está involucrada Bastida Ikastola,y cuyo objetivo es implementar en la enseñanza las nuevas tecnologías, lo que supone un nuevo salto en los métodos aplicados al aprendizaje” afirmaba Bedialauneta. Además, el director de Bastida Ikastola explicó que están empezando a andar

en todo lo que supone la organización de una macrofiesta como Araba Euskaraz. En cualquier caso, dado que es la quinta vez que esta jornada se celebra en Labastida, Ketxu explicaba que tienen ya experiencia en la preparación del evento. Para el próximo 11 de octubre, han organizado una reunión con el fin de concretar comisiones y adjudicar las responsabilidades tanto a gente de la ikastola como a las personas que han mostrado su deseo de colaborar en los diferentes grupos de trabajo.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.