41) Asko jaten duen lagunari: a. Ez haiz makala jaten! b. Hi jatuna haiz, hi! c. Makala haiz jaten! 42) Aizu, mutiko, nirekin oraindik _________. a. zorretan zaude. b. zorrak agerian dituzu. c. zor eta lor zaude. 43) __________ ez dizut ezer esango eta! a. Alfer-alferrik zabiltza, b. Alferrik zaude, c. Oker zaude, 44) Berea egin arte _________. a. amore ematen ez dutenetakoa da. b. ezin zaio lasai ikusi. c. ez da inon gelditzen. 45) Lekutan ibili dira! Adierazi esanahia. a. Oso urrun ibili dira. b. Leku askotan ibili dira. c. Oso urruti ez dagoen toki batean ibili dira. 46) “Gurekin jai duzu� esaten dizunak _________. a. beraiekin zer eginik ez duzula esaten dizu. b. bere ondoan barrea eta algara ziurtatzen dizkizu. c. beraiek ezer ez dakitela ohartarazten dizu. 47) Lagun batek esandakoak harrituta utzi zaitu. Zein esamolde ez zenuke erabiliko? a. Ez dut sinesten. b. Sor eta lor geratu naiz! c. Aitaren eta semearen.... 48) Horiek hitz-aspertu galantak egiten dituzte elkarrekin. Zer ulertu behar da? a. Elkarrizketa luzeak izaten dituztela. b. Asper-asper eginda bukatzen dutela. c. Biziki haserretzen direla. 49) Lagun batzuk bazkaltzen ikustean. a. On egin! b. Ongi izan! c. Bazkari on! 50) Lehengo bizimodutik gaurkora __________. a. ez dago alde makala! b. irabazi balu! c. ez dago alde gutxi!