E U S K A LT Z A I N D I A
ERAKUNDEAREN ZERBITZUAK
VII. JAGONET 2011n, Euskaltzaindiaren JAGONET kontsulta- eta aholku-zerbitzuak 10 urte bete ditu. 2001eko martxoan abian jarri zenetik, 835.517 bisitarik kontsultatu dute JAGONETeko galde-erantzunen datubasea. Bestalde, hamar urteotan, posta elektronikoz galderak bidali dituzten 10.513 lagunek hartu dute bana-banako erantzuna. JAGONETen eginkizuna euskararen erabilera zuzena eta egokia eragitea da, euskararen erabilera argitzea, euskaltzaleon lagungarri. Euskaltzandiaren arauak eta erabakiak aurki daitezke Interneten: Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak (pertsona- nahiz leku-izenak), Orotariko Euskal Hiztegia, Euskera aldizkaria, eta abar. Hor begiratu ondoren, JAGONETeko galde-erantzunen datu-basea kontsulta daiteke. Azkenik, euskaltzaleak bilatzen duena hor ere aurkitzen ez badu, orduan Euskaltzaindiari bidal diezaioke bere zalantza JAGONETeko galdelekura. Euskaltzaindiaren Interneteko galdeleku hori posta elektroniko bidezko zerbitzu zuzena eta banakakoa da, eta pribatua galdegilearekiko. 2011ko datuak: JAGONETeko datubasean 542 galde-erantzun ageri dira 42 2011ko Oroitidazkia
webgunean, eta 86.415 aldiz bistaratu dira galde-erantzun horiek. Galdelekuan, berriz, 991 galdera jaso dira eta 986 erantzun banan-banan. Joxe Ramon Zubimendi da zerbitzuaren arduraduna.