E U S K A LT Z A I N D I A
AKADEMIA JARDUERA
I. HIZTEGIGINTZA Hizkuntza Akademia batek hiztegigintza oinarri-oinarrizko eginkizuna du. Amaiturik dagoen Orotariko Euskal Hiztegiaz gain Euskaltzaindiak beste bi proiektu garrantzizko ditu eskuartean: Euskaltzaindiaren Hiztegia eta Hiztegi Batua.
I.1. Euskaltzaindiaren Hiztegia (adierak eta adibideak)
I.1.2. Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta Adibideak Batzorde Ahaldundua
I.1.1. Euskaltzaindiaren Hiztegia (adierak eta adibideak) egitasmoa
“Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak batzorde ahaldundua� 2009an sortu zen. Euskaltzaindiaren osoko bilkuraren ahalez eta eskuz jardun du Euskaltzaindiaren Hiztegia: adierak eta adibideak lanaren jarraipena egiten. Hiztegia amaitzean, batzorde ahaldunduak ere bukatutzat emango du bere lana, eta desegingo da.
Euskaltzaindiaren Hiztegia (Hiztegi Batua 1. itzulia - Adierak eta adibideak) izeneko hiztegiaren oinarria Euskaltzaindiak onartua duen Hiztegi Batua da, lehen itzulian argitaratutako hitzak. Hiztegia amaitu da eta 2012ko udazkenean aurkeztuko da.
18 2011ko Oroitidazkia