ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK / JORNADAS EUROPEAS DEL PATRIMONIO

Page 6

AGURRA Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kultura Zuzendaritzaren bidez, bigarren urtez jarraian antolatzen ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak. Horrela, bada, bat egiten dugu Europako Kontseiluaren ekimen horrekin (Europako Batzordeak babesten duena), zeinak helburua baitu ondarea balioan jartzea. Horretarako, Gipuzkoako herritarrei ondarea beste modu batean gerturatzen dugu, gai komun batekin eta data zehatz batzuetan. Ondare gerturatze horretan, artapenerako sentsibilizazioa bilatzen da, gizarte kohesioa indartzen duen aldetik; pertenentzia sentimendua indartzen da, Gipuzkoari berezitasuna ematen zaio, eta laguntzen digu gure oraina interpretatzen eta rol garrantzitsu bat jokatzen gure gizartearen garapen ekonomikoan. Edizio honetan, 2016an adierazi bezala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiok elkarrekin lan egin dugu, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, jardunaldien inpaktua indartzeko Euskadi osoan, herritarrek EAEko gainerako lurralde historikoei buruz duten ezagutza handitzeko, indarrak batzeko eta esperientziak trukatzeko. Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako hautatu duen gaia “Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat� izan da, eta gure baterako proiektuan Paisaia bizi. Gure paisaia kulturaren eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat baita, aukera ematen diguna, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrantzitsuak izateko.

6

Gipuzkoan, programa 40 udalerritan garatuko da, modu homogeneoan banatuta lurraldean, eta 84 eragilek esku hartuko dute 115 ekintzatan: bisita gidatuak, ibilbide kultural gidatuak, erakusketa fisiko eta birtualak, lantegiak, mahai inguruak, jardunaldi gastrokulturalak, eta abar. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lurraldeko eragileen artean egiten da. Aldundia antolakuntzaz, koordinazioaz, liburuxken eta kartelen edizioaz, eta komunikazioaz arduratzen da, eta Lurraldeko eragileak arduratzen dira ekintzez. Horrela, eragile horien lankidetzarik gabe ez zen posible izango proiektu hau aurrera ateratzea. Mila esker, beraz, eragile horiei. Hemendik, herritarrak animatu nahi ditut parte har dezaten, ondoreaz gozatuz, denei zuzentzan zaizkigun ekintza horien bidez, Kultur Ondarearen Europako urtea izango den 2018aren atarian, gainera. Donostia, 2017ko uztaila DENIS ITXASO KULTURA, TURISMO, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUKO FORU DIPUTATUA

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.