Petronor. Cuento Athletic Geuria. Euskera

Page 34

Kaixo. Argazkian ikusten duzuna ni naiz. Antton dut izena (etxean, Andoni), Usansolon bizi naiz eta eskuetan duzun liburua neuk idatzi dut.

Bide batez esango dut nire ametsa Athleticen jokatzea izan dela. Eta amets hori bete dudala liburu hau zuentzat idatzi dudanean.

Haurren eta gazteen mundua gustuko dudanez, ipuin eta kondaira asko kontatu eta idatzi ditut zuentzat.

Oraingo honetan, Athleticeko futbolzale amorratua den Nerea neska baten istorioa aurkeztu nahi dizuet. Nereak amets polit eta handi bat dauka: Athleticen emakumezkoen taldean jokatzea, kolore zuri-gorriak maitatuz.

Atsegin dut, zalantzarik gabe, aititeren ipuinak eta kontuak edonon aditzea, batez ere Athletici buruzko pasadizoak badira.

Ez al da gauza ederra eta polita Athletic maitatzea? Horrexegatik idatzi dut ipuin hau, ATHLETIC GEURIA, aititek Athletic maitatzen irakatsi zidalako, barru-barrutik gainera.

Ondo pasa Nerearekin eta Athleticekin.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.