96 alea osorik

Page 1

JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA ATAUN 2013ko EKAINA

96.. alea

4 euro


Joxemiel Barandiaran H.I

AURKIBIDEA GURASOEN TXOKOA.............................................................… 1 ERREPORTAJEA………………………………………….2-5 HITZEKIN JOLASEAN ………………………………….6-39 BERRIAK…………………………………………………40-41 BAT ETA BESTE ................................................................. ..42-49 DENBORA-PASAK...................................................................50-55 LEHIAKETA.............................................................................56

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

GURASOEN TXOKOA

II. GASTRONOMIA TOPAKETA

Maiatzaren 24ean Aizkoate Kultur Elkartean Ataungo II. Gastronomia Topaketa egin genuen eta iazkoaren antzera, jende ugari bertaratu zen. Atauna etorritako kanpotarrekin janarien inguruko hurbilketa ekintzaren bat egitea pentsatu gebuen Guraso Elkartetik iaz. Jakina da, elikadura oso garrantzitsua

dela

kultura

desberdinetan eta gerturatze kako

bat

izan

zitekeela

bururatu zitzaigun. Iazkoaren arrakasta ikusita, aurten ere antzeko zerbait egitea egokia izango zela pentsatu genuen. Eta iaz bezala, aurten ere harrituta geratu gara: kanpoko emakumeek jakiak prestatzen erakutsitako trebezia ikusita: Herri askotako etorkinak juntatu genituen: Argentina, Salvador, Maroko, Argelia, Estatu Batua, Katalunia, Kuba eta Euskal Herria. Emakume batek bere ezkontza egunean oparitutako kristal eta zilar delikatuak ekarri zituen, beste batek te freskagarria eta pastak ederrak zeuden, “Dulce de leche�, pizzak, cus-cusak... Zer ez genuen jan arratsalde horretan!! Jendea juntatzen laguntzen duen topaketa da hauxe! Gure eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei eta hurrengo urtera arte.

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

FIELTROA EGITEN USTATXO GARAKOAN 2013ko maiatzaren 10ean, ostirala, gure gelako Arnau Elgarrestaren etxera joan ginen fieltroa egiten ikastera. Bederatzietatik hamaiketara klasea normal eduki genuen eta ondoren abiatu ginen oinez Ustatxo aldera. Beraz, goizeko hamaikak aldera motxilak hartu eta bideari ekin genion. Ordu erdia nahikoa izan genuen oinez Ustatxo Garakoa baserrira iristeko. Larratze pasa eta gero, gure andereĂąo Matxus ohartu zen xira ahaztu zitzaiola eta Leirek ekarri zion korrika joanez. Mattinek ere txaketaren bila joan behar izan zuen. Eguraldia triste samarra zegoen, baina ateri behintzat. Baserrira iritsi ginenean, Sandra CrivillĂŠ eta IĂąaki Elgarresta hantxe zeuden guri fieltroa egiten irakasteko zain; hasera batean kanpoan hasi ginen lanean, baina gero haize freskoa zela eta, barrura joan ginen eta mahaia eta astoak hartu genituen lanean jarraitzeko. Fieltroa egiteak badu bere zailtasuna, baina Sandraren laguntzarekin nahiko azkar bukatu genuen. Amaieran makina handi batean sartu zituen azken ukitua emateko gure eskulan guztiak.

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

Hasieran Sandrak erakutsi zigun fieltroa egiteko beharrezkoa den artilea nola etortzen den pieza handitan eta horrekin batera, berak fieltroz egindako poltsak, zokaloak, brotxeak, Olentzero eta Mari Domingi eta beste hainbat eskulan. Denak oso politak ziren. Ondoren esan zigun ea guk horrelako poltsaren bat egin nahiko genukeen. Denok baiezkoa esan eta oso pozik jarri ginen. Lanean hasteko artiletik zati bana moztu zigun bakoitzari eta horren barruan plastiko gogorra sartu genuen, artile dena ez korapilatzeko. Artilea zabalduta jarri genuen eta berak tindatutako artile zatiak jarri genizkion gainean. Ondoren gainean plastiko bat jarri eta xaboia eta ur beroa erabiliz eta behin eta berriro igurtziz, zatiak itsatsita geratzen hasi ziren. Denbora dezente pasa genuen horrela, igurtzi eta igurtzi. Hori egin ostean, makina batean sartu genituen gure lanak 6 bat minutuz, erabilitako ur beroa eta xaboia ondo xurgatzeko. Makinatik atera genituenean, Sandrak poltsa forma eman zien eta urarekin eta xaboiarekin berriro igurtziz aritu ginen beste hogei bat minutuz. Denak oso ondo zeudenean, makinan sartu genituen bigarren aldiz.

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

Makinan zeuden bitartean, bazkaldu egin genuen, hainbeste lan egin ondoren, gosetuta baikeunden. Etxetik eramandako jana eta IĂąakik egindako pizza goxoa ere bai.

Jarraian “poliziak eta lapurrak� jolasean ibili ginen, gustura. Adurrek eta Xabik zauri txiki bana ere egin zituzten belaunean, baina garbitu eta aurrera!

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

Ederki pasatu genuen andere単oak txilibitua jo zuen arte. Seinalea eskolara itzuli behar genuela. Oinez jaisteko asmoa genuen, baina azkenean bi furgonetetan jaitsi ginen. Bidean ederki pasa genuen kurbetan furgonetak alde batera eta bestera egiten zuenean. Eskolara iritsi ginenerako laurak ziren eta bakoitza bere zereginera joan zen. Ondorengo egunetan eskolan eman genion bukaera lanari: forma egokian moztu poltsa eta tapari botoia josiaz. Oso politak geratu ziren gure poltsak.

ESKERRIK ASKO, SANDRA, HORRELAKO ESKULAN POLITA EGITEN ERAKUSTEAGATIK!

5. maila

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

2 URTEKOOK IKASTURTEARI AMAIERA EMATEKO OLABERRIRA TXANGOA EGIN GENUEN:

GOIZEAN AUTOBUSA HARTU GENUEN ESKOLAN,

OLABERRIKO PARKEAN JOLASTU ONDOREN…

HAMAIKETAKOA EGIN GENUEN GUSTORA!

ETA EGUERDIAN BERRIRO ESKOLARA ITZULI GINEN!!! EGUN EDERRA PASA GENUEN!!!

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ETA DATORREN IKASTURTERAKO PRESTAKETEN ARTEAN…

3 URTEKO GELARA BISITA EGIN GENUEN!!!

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 96

HITZEKIN JOLASEAN


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 96

HITZEKIN JOLASEAN


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 96

HITZEKIN JOLASEAN


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 96

HITZEKIN JOLASEAN


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

GREZIATIK ERROMARA Antzinako Grezia eta Erroma lantzen aritu ondoren, maketatxo bat egin dugu eta egin ditugun eraikinen informazioa idatzi dugu.

PARTENOIA: Atenasko menditxo batean zegoen. Atenea jainkosaren omenez eginda.

KOLISEOA: Erroman zegoen. Zirku bat zen eta gladiadoreen arteko borrokak egiten zituzten.

UBIDEA: erromatarrek ubidea egin zuten. Ura herriraino eramateko erabiltzen zen.

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ZUBIA: Erromatarrek, errekak eta ibaiak alde batetik bestera pasatzeko eraiki zituzten.

GALTZADA: erromatarrek egindako bideak ziren, soldaduak azkarrago mugitzeko eta ibiltzeko erabiltzen zuten. 1. MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ESKULANA Materiala: -kartoizko laminak -tenperak -barniza -bridak

Lehendabizi paperean diseinatu genituen gure ezkutuak (eskudoak).

• Ondoren, diseinatutako marrazkiak ezkutuetan marraztu genituen. • Gero, tenperekin margotu genituen. • Bukatzeko, barniza eman genien.

1. MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

BERTSOAK GAIA: UDABERRIA ETA UDA Gaur nik ikusi dut erretzen lorea ta hura salbatzeko euki adorea segitun etorri zen suhiltzaile dotorea berriro bihurtu zen lore hoi morea. Udako irrikitan azkartu zait bihotza gogo bizia baitut juteko hondartza. Olatutan ibili ta sentituko hotza. Hori horrela denen egingo dut dantza. Oporrak dira eta goaz hegazkinean Maleta ta sonbrila hartuta gainean. Bainujantzia dugu bakarrikan soinean Piszinan ta hondartzan patxada onean. Oso gustuko dugu errekan bainatzea uda iritsi eta piszina jutea marrubizko izozki pila pila jatea eguzkitan etzanda lasai egotea. 2. MAILA Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

MAGO BAT NAIZ 2012ko ekainaren 1ean, Ataunen bazen Eneko izeneko mutiko bat. Eneko, rubioa, txikia eta alaia zen. Enekoren lagun hoberena Anartz, ile luze beltza, altua eta bihurri samarra. Egun batean, frontoian, Eneko eta Anartz erraketan zebiltzala, Anartzek pilota bota zuen eta Eneko buruan jo zuen, nahigabe. Hasieran, Eneko mareatuta zegoen, eta bere onera etorri zenean, Anartzekin futbolean hasi zen. Halako batean, Enekok esan zuen: -

Nahiago nuke baloi hori atean sartzea.

-

Eta Enekok hori esan ondoren, baloia inork ikutu gabe atean sartu zen. Orduan Anartzek esan zuen:

-

Eneko, mago bat zara!

Enekok bere ama eta arrebari kontatu zien frontoian gertatutakoa. Eta amak esan zuen:

-

Nola? Hori Enekok egin duela! Ezinezkoa da!

Handik aurrera, Enekok bere magia erabiltzen hasi zen. Jendeak eskatzen Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

zion gauza harrigarriak egiteko eta Enekok denei laguntzen zien. Adibidez, pobreei laguntzeko harriak urre bihurtu, gaixorik zeudenak sendatu, pilota txiki bat baloi batean bihurtu, erreka bat piszina bihurtu, etab. Egunak pasatu ziren eta Eneko aspertu egin zen magia egiteaz. Jende guztiak eskatzen zion zerbait egiteko eta berak pertsona normal bat izan nahi zuen. Eneko pentsatzen hasi zen nola bihurtu normala eta orduan gogoratu zen nola bihurtu zen magoa. -

Badakit! Anartzi esango diot pilotarekin jotzeko buruan.

Horrela, egun hartan bertan, Anartzek erraketarekin pilota jo eta Enekori kristoren pilotakada jo zion. Hasieran, mareatuta egon zen eta bere onera etorri zenean, normala zen edo ez jakiteko froga bat egitea erabaki zuen. -

Nahiago nuke baloi hori atean sartzea. Baino baloia ez zen sartu eta orduan Eneko konturatu zen pertsona

normala bihurtu zela eta ez zela magoa.

3A MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Globoan hegan goaz 2013ko maiatzeko egun eguzkitsu batean, San Gregorio izeneko herri txiki eta politean, Ekain eta Aritz kalean zihoazen. Ekain, azkarra, argia, ile horia, eta abenturazalea zen. Aritz berriz, txintxoa, abenturazalea eta ausarta.

Egun batean plazan jolasean zebiltzala, globo bat ikusi zuten Muski mendiaren inguruan. Hura ikustean, beraiek ere probatzea bururatu zitzaien. Eta hurrengo egunean joan ziren globo gidariarengana. -Emango al diguzu bueltatxo bat basoan zehar? -Ongi da. Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Eta bueltatxoa ematera joan ziren. Ataungo

herria

airetik

ikusiz,

Oso gustura zebiltzan

auzoak,

etxeak,

erreka,

eskola‌.baina bat-batean ekaitza hasi zuen eta zer gertatuko, tximista batek globoaren kontra jo zuen eta lurrera erori ziren. -Aaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!! -Zer egingo dugu orain!!!!!!!! Gidaria eta bi umeak basora erori ziren eta gaua bertan pasatu zuten. Hurrengo goizean gidariak esnatu zituen biak eta esan zien eroritakoan konorterik gabe gelditu zirela. Gidariak sua eginda zeukan eta ondoko errekatxo batetik ura ekarri zien. Ekain eta Aritz harrituta zeuden gertatutakoarekin, baina ondo zeuden, kolpe batzuk bakarrik oinetan eta buruan. Hobeto sentitu zirenean, globoa konpontzen hasi ziren eta etxera joan ziren. Ordutik aurrera, nahiz eta abenturazaleak izan, ez ziren gehiago globoan ibili. 3A MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ROBOTA 2013ko maiatzaren hemezortzian bazen Galaptopus izeneko herri txiki eta zoragarri bat. Galaptopusen etxe txiki asko zeuden eta baita gauza guztiak saltzen zituzten denda bat ere. Denda horrek Misiphus zuen izena. Egun batean Jurdana izeneko printzesa bat iritsi zen Galaptopusera eta Misiphus dendan. Robot eder bat ikusi zuen, robot hura horrenbeste gustatu zitzaionez, bi aldiz pentsatu gabe, erosi egin zuen eta bere maiordomoari esan zion Jurdanak: -

Migel Angel, erosi segituan hor dagoen robot xarmant hori!

-

Oraintxe erosiko dizut Jurdana- erantzun zuen Migel Angelek.

Maiordomoak robota erosi zion printzesari. Jurdana berriz ere bere hotelera joan zen, herriko hotelik garestienera.

Hotelean robota

probatu zuenean esan zuen: - AI!!!!!!!!! AMAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!! Jarraian negarrez hasi zen ez zelako martxan hasten. Orduan Migel Angelek dendara hots egin zuen eta esan zion: - Aizu andrea, erosi berri dugun robot honek ez du funtzionatzen. - Gasolinarik bota ahal diozue? - Ez. - A baaaaa, bi tona gasolina behar ditu martxan jartzeko! - Zeeeeeeeeer bi tona gasolina? Badaukagu dirua baina bi tona gasolina erosteko adina ez. - Hor konpon! Orduan hogeita bat kotxeri gasolina kendu zien baina hala ere ez zuen robotak funtzionatzen. Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Migel Angelek esan zion Jurdanari: -

Jurdanaaaaaaaa!!!

Goazen

Galaptopusera,

robot

zikin

hori

konpontzera! -

Bai, horixe egingo dugu.

Orduantxe abiatu ziren Galaptopusera dendariarekin hitz egitera. Dendara iritsi zirenean, Migel Angelek dendariari esan zion modu zakarrean: -

Leon kastillo egingo dugu!

-

Ondo da.

Orduan gurutze atera zen eta Migel Angelek irabazi zuen. Dendariak Migel Angeli bi tona gasolina eman zizkion.

3B MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

URREZKO GAZTELUA Bazen behin Pedro izeneko gizon bat eta hanburgesategi batean lana egiteko hanburgesa ari zen egiten. Baina aurrealdean zerbait falta zitzaiola iruditzen zitzaion. Egun batean paseatzen zebilela zerutik argi bat ikusi zuen erortzen eta korrika joan zen ea zer erori zen ikustera. Erromako zubiaren gainetik joan zen eta han bere begien aurrean urrezko gaztelu erraldoi bat. Harrituta gelditu zen! Bertara gerturatu eta honela galdetu zuen: -Ba al dago norbait barruan? Eta inork ez zuen erantzun. Berriz ere honela galdetu zuen: -Ba al dago inor? Inork ez zuela erantzuten ikusita, barrura sartu zen beldurturik. Azkenean dena miatu zuen: salan, sofa azpian, sukaldean, goiko gela guztietan, teilatuan, ganbaran, armarioetan etab. Baina inork ez zion erantzuten. Azkenean inor ez zegoelako, hanburgesategira eraman zuen zati handi bat eta sarreran urrezko hanburgesa bat egin zuen gazteluaren zatiarekin. Azkenean bukatu zuen taberna egiteaz eta apaintzez. Beti hutsik zegoelako, egun batean gaztelua urrezko hotel bat bihurtzea erabaki zuen. Dena berritu zuen, baina hotelaren izena jartzeko ez zitzaion urrerik gelditu eta diruarekin izena jartzea erabaki zuen. Handik aurrera famatua bihurtu zen eta emaztea eta umeak ere izan zituen. Baina bi lan zeuzkalako, hanburgesategia eta hotela, denbora asko kentzen zien. Laguntzailerik ez zeukalako, ordu asko pasatzen zituen lanean. Denek lana zutelako eta pobreek ere ez zuten lanik egin nahi, emaztearekin egoteko bestela ez zuen denborarik izango. Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Behin zerura begira ari zela, metalezko gauza bat ikusi zuen lurreratzen eta korrika joan zen mendi puntara zer zen ikustera. Eta badakizue zer zen? Espazio-ontzi bat estralurtarrez beteta. Batek hau galdetu zuen: -Non dago gaztelua? Eta honela esan zuen Pedrok: -Neuk erabili dut hotela egiteko eta hanburgesategia ere egin dut, barkatu baina ez nekien zuena zenik. Nahi baldin baduzue nere lantegian egin dezakezue lan. Oso onak izango zarete lan honetan, lau beso dauzkazue eta. - Ondo da, onartzen dugu tratua- erantzun zion estralurtarrak. Handik aurrera denak pozik eta zoriontsu egin zuten lan elkarrekin. Batzuek hotelean eta beste batzuek hanburgesategian egiten zuten lan eta zortzi pisutako etxe bat erosi zuten denak elkarrekin bizitzeko. Hainbeste laguntzaileekin Pedrok denbora gehiago izaten zuen familiarekin egoteko eta bere semeak hau esan zion: - Aita, lehen denbora askoz gutxiago edukitzen zenuen jolasteko eta orain berriz asko. Hau poza!

3B MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

OLERKIA- UDABERRIA Ai udaberritxo! haizea eta eguzkia, loreak eta txori txikiak adarretan kantuan, errekaren zurrumurru goxoa, zuhaitzen iratzar denbora, koloretako leherketa, belarretako dantza erakargarria, usaimenaren esnatzea. Udaberria! etorri zara azkenean. Isil- isilik etorri zara, neguaren maindira zuriaren atzetik. Ongi etorri, UDABERRI!!!!!

3 B MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

OLERKIA- TARANTULA

Munduan milaka animali daude: batzuek txikiak dira, besteak berriz handiak.

Gehienak maitagarriak, politak dira eta nire gustukoak, baina bada bat munduan bernetan nazka ematen didana.

Animalia hori zu zara, TARANTULA. Ai tarantula, ai tarantula! Zergatik zara zu hain itsusi eta hain beldurgarria eta niretzako hain nazkagarria?

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Tarantula! Zu beltza eta iletsua izaten zara, gorputz handikoa, eta beldurra ematen duzu.

Nahiz eta jendeak dioen ez zarela pozoitsua, ez nuke jaso nahi zure pozoirik.

Ai tarantula, ai tarantula! Zergatik zara zu hain itsusi eta hain beldurgarria eta niretzako hain nazkagarria?

3B MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

EHIZA Larunbatean goizeko zortzietan Kepa, Eneko eta Patxi ehizara abiatu ziren. Iritsi zirenean, txakurra atera eta ehizatzen hasi ziren. Kepak esan zuen: -Hara han basurde bat dago, tiro bat botako diot. Ban! Ban! Ban! Lurrera bota dut. -Egia da, baina non da txakurra? -Bila

hasi

beharko

dugu. Orduan,

txakurra

bilatzen

hasi

ziren.

Handik bi ordura esan zuen Enekok: -Han

dago

gure

txakurra! -Orain basurdea autora eraman beharko dugu. Basurdea hartu eta bazkaltzera joan ziren, Enekoren etxera. - Zer dago bazkaltzeko? -Kepak botatako basurdea jan beharko dugu -esan zuen Patxik. Bazkaltzen hasi ziren. Eta Enekok esan zuen: -Goxoa dago basurdea. -Bai horixe. Bazkaltzen bukatu eta futbolinean jolastu zuten. Kepak irabazi zuen, Patxi eta Enekoren aurka. -Kepa orain etxera joan beharko dugu ezta? -galdetu zuen Patxik. Etxera joan ziren, afaldu eta gero ohera. Hurrengo egunean Kepak eta Enekok eskolara joan behar baitzuten eta Patxik lanera. 4. MAILA Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ESKIATZAILE LESIONATUA Bazen behin Unai izeneko gizon bat eskiatzen ibiltzea gustuko zuen, baina beti mina hartzen zuena. Egun batean, lagun batzuekin geratu zen Candanchura eskiatzera joateko. Beraren lagunak Aitor, Josu eta Markel ziren. Autobusez joan ziren. 2 ordu eta erdi ondoren hotelera joan ziren maletak uztera. Trasteak utzi zituztenean, eskiatzera joan ziren. Aurrena telesiletan igo ziren baina telesilak haizearengatik gelditu egin ziren. Gero polizia etorri eta nolabait igo ziren. Jaisterakoan Unaiek min hartu zuen beti bezala. Elurretako motoak etorri ziren bera eramatera. Handik pixka batera, elurra hasi zuen eta elur pistak itxi egin zituzten eta jende guztia hotelera joan zen. Ospitalean Unairi ebakuntza egin behar ziotela esan zioten eta Aitorrek gurasoei deitu zien; -Rin, Rin, Rin, Rin! -Bai.- esan zuen Unaien amak. -Zure semeri ebakuntza egin behar diogu. -Nola!-esan zuen Unaien amak. -Eskiatzen min hartu du eta ospitalera etor zaitezte mesedez! Hurrengo egunean gurasoak ospitalera joan ziren. -Zer moduz zaude Unai? -Ondo.-erantzun zuen Unaiek. - Noiz egin behar dizue ebakuntza? -Bihar bertan. -Bihar!-esan zuen harrituta Unaien amak. Ebakuntza ondo joan zen eta handik egun batzuetara min gutxiago zeukan. Urte batzuek geroago berriro eskiatzen hasi zen.

4. MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

KERMAN EROA GREZIAN Behin batean bazen Kerman izeneko mutil ero bat. Goizero bezala, sukaldean gosaltzen ari zela bat-batean konturatu zen egun horretan eskolatik Greziara txangoa zuela. Berehala esan zion amari: -Ama! Gaur txangoa daukagu Greziara! -Baina, ez al dakizu lehenago abisatzen? Orain dena prestatu beharko dizut presaka. Amak gauzak prestatu zizkionean, motxila eta maleta hartu eta amari esan zion: -Agur ama- eta musu batekin autobusean sartu zen. Autobusean denak kantari zihoazen: -Greziara goaz, Greziara goaz, tralarai, tralarai! Ordu batzuk geroago Greziara iritsi zirenean: -Zer bero dagoen hemen! -esan zuen Kermanek. -Hemen beti egoten da bero handia- erantzun zion lagun batek. -Egia da- beste lagun batek. -Goazen, bada, Partenoia ikustera- esan zuen Agurtzane irakasleak. Partenoira iritsitakoan, Kermanek pentsatu zuen: -Zutabe bat botako banu, zer gertatuko ote litzateke? Hori jakiteko probatu beharra zegoela pentsatu eta hala egin zuen. -Kerman! Ikusi zer egin duzun! -Hau da gertatzen dena, orduan! -Kerman, zergatik egin duzu hau? Nik, zutabe bat botaz gero, zer gertatuko zen jakin nahi nuen, besterik ez!

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Kermanek Partenoia bota zuen. Telebistakoak ere etorri ziren horrelako hondamena grabatzera, jakina! Kermanek, hori ikustean dena eraikitzen hasi zen berriro, baina zutabe horietako bat jasotzen ari zela, buru gainera erori zitzaion zutabea. Erizaindegira eraman zuten eta han erizain neska gaztea hasi zitzaion zauriak sendatzen. Kerman berehala maitemindu eta esan zion neska gazteari: -Nahi duzu nirekin ezkondu? -Nola esan dezakezu hori? Zu zeharo erotuta al zaude? -Zergatik esaten didazu hori ? – esan zion Kermanek urduri. -Nik 27 urte ditut, eta zuk 12 urte inguru edukiko dituzu. -Sendatuta egongo zara hainbeste tontakeria esateko gogoz bazabiltza, ala? -Beno, oraindik ez erabat, baina masaje batzuk emanez gero… sendatuko naiz – esan zion Kermanek. Masajeen ondoren, Kerman besteengana itzuli zen eta esan zien: -Kaixo lagunok, erizain polit- politarekin egon naiz eta badakizue zer esan diodan? -Ea nahi duen nirekin ezkondu! -Baina zu erotu egin al zara? -Beno, pixka bat bai. Jarraian irakasleak esan zuen: -Bi egun falta dira etxera itzultzeko eta horregatik denbora librea izango duzue! -Ondo da! Denbora libre garaian Kerman eta bere lagunak hondartzara joan ziren: -Ura hotz samarra dago, e? –esan zuen Kermanek. -Bai! –besteak. 15 bat minutu pasa eta berriz ere han ikusi zuen erizain gaztea eta oraingoan bikinia jantzita, baina bere mutilarekin zihoan. Ondorioz buru makur itzuli zen Kerman bere lagunengana. Eta orduan esan zuen andereñoak: -Autobusera joan beharra daukagu. -Zergatik? Hemen ederki pasatzen ari gara eta! –erantzun zion Kermanek. -Bai andereño, zergatik ez gara pixka bat gehiago geratzen?- beste batek. -Ezin dugulako, autobusa zain dagoelako. Denak autobusera igo eta batek esan zuen: -Non dago Kerman, andereño? -Ez dakit, ez dago hemen! Bere bila joan beharko dugu. Denak Kermanen bila hasi zirenean, autobusak alde egin zuen. 5. maila Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

A ze ezustekoa! Irabazi egin dut! Barkatu, nire izena Mikel da eta 12 urte ditut. Ezetz asmatu zer irabazi dudan, bidaia bat Los Angeles-era eta han, gainera, LAKERSen saskibaloi partida bat ikusteko sarrerak! Baina kontua da, ni bakarrik ez noala, nire familia eta beste bi lagun eramateko aukera dut. Nik ez dakit zein aukeratu. Hiru lagun on dauzkat eta: Aner, Josu eta Haitz. Gaur laurok elkartu garenean, segituan esan dit Josuk bera aukeratzeko. Nik ez nekien zer esan, Haitzen aurpegiak beldurra eman didalako. Bihar egingo dugu A-M-H-J bilera ofiziala, lagun saskibaloilarien artekoa. Gaur egin behar dugu bilera eta horretarako atsedenean elkartu gara eskola atzean. Nik papertxo batzuk ekarri ditut eta horietako bietan X bat jarri dut, tokatzen zaien biak joango dira Los Angelesera. Josuri eta Anerri tokatu zaie eta biak saltoka hasi dira, baina Haitz ikusi dut erdi negarrez eta azkenean erabaki dut hirurak eramatea. Antolatzileei deitu diet eta galdetu diet ea eraman nezakeen beste lagun bat. Antolatzaileak hauxe erantzun dit: -Gaur zure zorte eguna da, sarrera bat soberan dugu eta beste sarrerekin batera bidaliko dizugu. Haitzek hori entzun duenean, Josu eta Aner bezala saltoka hasi da. Orduan nik esan diet maletak egiten hasteko bihar goizean goiz joango garela eta. Hirurak segituan joan dira euren etxeetara maletak egitera eta ni ere lagunik gabe nengoenez gauza bera egin dut, etxera joan naiz maletak egitera. Hegazkinean abiatu eta segituan azafata bat hasi da azaltzen nola lotu gerrikoak… Denok lotu ditugun gerrikoak baina Haitzek ez. - Haitz, lotu gerrikoa!- esan dio Josuk. - Ezin du ederragoa izan! -erantzun dio Haitzek. - Aaaaaa. Azafatarekin txoratxora eginda dago- esan dut nik. - Baita ni ere, hori da hori “gorputza” – esan du Anerrek. Ni bitartean leihotik begira jarri naiz. Baina ez dut ezer ikusten. Lainoak bakarrik. 4 ordu geroago… Megafoniatik zerbait entzun da: “ Lurreratu egin behar du hegazkinak. Beraz lot itzazue gerrikoak”. Ni urduri jarri naiz, baina hegazkina gelditu denean asko lasaitu naiz. Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

-Buuff‌! A ze lasaitua, urduri nago, oso urduri, lehenengo aldia baita- esan dut. -Uaau!! Ze polita den hiri hau!! Hemen bizi nahi nuke! -esan du Haitzek. Aireportutik ateratzera gindoazela, kontrol batzuetatik pasa beharra dugu. Metalezko ezer pasatzerik ez dago. Anerrek, egunerokoa egiteko papel batzuk daramatza klip-arekin lotuta, eta “pipipipipiâ€? hasi da makina. -Zer? Zer gertatu da? Zer daramat gainean?- galdetu du Anerrek harrituta. Neskak hau esan dio: you have some metal in the bag. -Zeer?- galdetu zuen Haitzek harritutua. -Tontolapikoa haizela -esan du Anerrek. -Eta hi, hiiiii, artaburua! -Lasaitu! Berak esan nahi duena da, metalezko zerbait dagoela Haitzen motxilan- esan diet nik. Haitzek neskari motxila eman eta gero klipa ikusi duenean, pasatzen utzi digu. Hotelera joateko autobusa hartu dugu. Eta bat-batean tunela ikusi dugu eta Haitz zutik doanez kristoren kazkarrekoa hartu du eta Shinosukeren txintxoia baino handiagoa aterata lurrera ziplo erori da.. Geroxeago Haitz hotelera sartu eta segituan bere bizkarzorrotik labana bat atera du bere buruaz beste egiteko asmoa zuen: - Zer ari zara Haitz? Erotu egin al zara?- galdetu diogu. - Ez baina ama eta aita banandu egin behar direla entzun nien eta ez daukat asmorik bigarren ama edo aita bat edukitzeko. -Haitz lasaitu zaitez, lasai egon eta arnasa sakon hartu eta bota-esan nion. Haitzek labana lurrera bota eta negarrez hasi da gure magalean jarrita. Haitz segituan lasaitu da, baina nik esan diot: -Mugitu berandu gabiltza eta. Denek jantzi dute bertan erosita zeukaten Lakers -en jantzia. Haitzi oso handia geratzen zaio, pentsa, bere belaunetaraino iristen zaio, Haitzek esan du bera horrela jantzita ez doala partidara. Nik berriz esan diot: -Utzi txorakeriak eta mugi !!!!!!! Oraingoan mugitu dira eta denak korrika batean abiatu dira saskibaloiko kantxaraino. Iritsi garenean, jende guztia sartzen ari da eta ematen duenez sarrera guztiak saldu dituzte. Lau lagunek, sarrerak dituztenez, sarreran dagoen gizonari eman zien, eta berak makina batetik pasa ditu eta zuzenean saskibaloiko kantxara. Kantxa dena beteta zegoen, playoffetako partida baita, hura konferentziako finala da, hau mendebaldeko finala. Lakersek finala Oklahoma City Thunderren aurka du. Gaurkoa kanporaketako azken partida da, zazpigarrena. Irabazlea NBAko finalera sailkatuko da. Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Partida hasieran laurok “LAKERS-LAKERS� esaten hasi gara, ondoren pabilioi guztia gurekin batera hasi da animatzen. Gu pozik geroz eta ozenago ari gara taldea animatzen. Partida oso borrokatua izan da eta azkenean Lakersek irabazi du 107111. A!!! ia ahaztu zitzaidan, partida ondoren, Lakerseko onenarekin, hau da partidako onenarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Lagunei esan diedanean Lakerseko onenarekin egon genezakeela, hirurak saltoka hasi dira ni bezalaxe.

Pista bat emango dizuet norekin egongo garen jakiteko, beltza da eta K du izeneko lehen hizkia eta T abizeneko azkena, nor da?

6. maila

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

TXATEKO LAGUN EZKUTUA Iritsi dira udako oporrak! Bukatu dira azterketak, proiektuak ‌ Eta orain hurrengo bi hilabeteetan nahi duguna egingo dugu! Bueno, nahi duguna parentesi artean, zeren irakasleak emandako lan guztiekin ‌

Arnasa

hartzeko ere ez dugu denborarik izango: 5 eguneroko; gazteleraz hiru ipuin; eta gainera matematika lodia bukatzea, eta hori erdia baino gehiago falta zaigula bukatzeko, ez dakit kurtso honetan zer egin dugun. Nola liteke erdia baino gutxiago egitea? A, ia ahaztu zait nire burua aurkeztea. Nire izena Miren da, eta Bilbon bizi naiz. Ni alaba bakarra naiz, eta hemen jaio nintzen. Baina nire aita, jatorriz, Estatu Batuetakoa da, eta aurten, hango aitona-amonei bisita bat egitea pentsatu dute. Bertara kruzero batean joango gara. Irrikatan nago. Iritsi da eguna, gaur abiatuko gara. Nire maletan, soinekoak, galtza motz batzuk, bainujantziak, nire kontsola, liburu bat, oraindik bukatu gabe dudan

mateko

liburua... sartu ditut. Eta

gainera

nire

urtebetetze egunean oparitu

zidaten

mugikor

berria.

Egun txatez

hauetan,

mutil

bat

ezagutu dut. Berak, 12 urte ditu eta oso mutil goapoa da. Oin ederrak eta koloretakoak omen ditu ‌ hori esan dit behintzat.

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Nik, bera konkistatu nahian, gezur txiki batzuk ere esan dizkiot: ile horia eta luzea dudala, Taylor Swift baino politagoa naizela ‌ eta horrelako gauzak. Atlantikoan bizi omen da eta koordenadak bidali dizkit. Arraro xamarra, ezta? Irla batean edo itsasontzi batean biziko ote da? Hori ez dut argitu, baina ez zait axola. Irten gara, bagoaz itsasontzian. Txikia da, baina salbamendu txalupak baditu. Gero eta urduriago nago! Gerturatzen ari gara koordenatu horietara! Prestatu ditut gauza guztiak joateko, iritsi da momentua. Egunsentia da, eta denak lo daude. Nik, isil isilik txalupa bat hartu eta uretara salto egin dut, salbamendu txaleko bat jantzita. Txalupa kolpeagatik hondoratzen hasi da. Beldurtzen hasi naiz, eta itsasontzikoei oihu egin diet, baina ez didate entzun. Itsaso zabalean bakarrik geratu naiz. Nire itxaropen bakarra nire mutila salbatzea etortzea da, baina ez da inor ageri. Zer egin behar dut! Halako batean, lurra ikusi dut eta harantz abiatu naiz. Arroka baten gainean ikusi dut, gizon sirena bat, pelikano batekin kartetan jolasten. -

Aizu neska, ikusi al duzu neska guapa bat, Taylor Swiften antza duena? Bere zain nago eta.

Maialen Galparsoro Goikoetxea 6.Maila

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 96

HITZEKIN JOLASEAN


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 96

HITZEKIN JOLASEAN


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 96

HITZEKIN JOLASEAN


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ASMAKIZUNAK 1.- Jendeak programatutako tresna naiz. Idazteko balio dut eta interneta daukat, erabilpen asko ditut eta ez dut birusik nahi. 2.- Jendea aspertuta dagoenean neregana etortzen da eta denborapasarako tresna aparta naiz. Kanalak ditut eta mandoarekin funtzionatzen dut. 3.- Zer da kenduz eta kenduz handitzen dena?

4.- Zer da bi mendiren artetik irteten den gas usaintsua?

5.- Gizon bat bosgarren solairuan bizi da. Beti igogailuan jaisten da, baina euria egiten duenean bakarrik igotzen da igogailuan, bestela ez du igogailurik erabiltzen. Zergatik?

6.- Gauez ibiltzen da, buruari bira osoa ematen dio eta mota bat baino gehiago daude. Zer da?

7.- Zer da buruaren gainean Oihanak edukitzen duen animalia?

8.- Oso txikiak dira, baina hegan egin dezakete, gorriak eta puntu

beltzak izaten dituzte.

Galdera guztiek lotura dute asmakizun honetan. Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

1.- Helikoptero batean 500 ladrilu doaz eta bat erori egin da. Zenbat gelditzen dira? Nola sartzen dira elefanteak hozkailuan? El “Lehoi erregeak� munduko animali guztiekin bilera bat egin du, baina animali bat falta da. Zein da falta den animalia? Amona batek erreka gurutzatu nahi du, baina bi bide arriskutsu dauzka eta bat aukeratu behar du. Lehenengo bidea suzko zubia da eta bigarrena krokodiloak egoten diren bidea da. Zein bide da seguruagoa? Pasatzen ari dela amona hil egin da, baina nola?

2.- Zotz txikia gainean du gurpila, igarkizun honetan badago pila zer da?

3.- Nola irteten da elefantea uretatik ez badu zeri heldu?

4. Gehienoi beldurra ematen digute ezagutzea. Ezaugarri nagusia pozoia edukitzen dutela esatea da. Zer da? . 5.- Parisko dama garaia XIX. mendean jaio, behetik goraino hezurdura ikusten zaio. Zer da?

6.- Maindire zuria harizkoa ez, dena estaltzen du eta ura ez. Zer da? ?

Eguzki Berri 96

7.- Bi ama eta bi alaba, ondo zenbatzen baduzu, ez dira lau, hiru baizik. Nola dira?

6.Maila Marrazkiak: BeĂąat O.


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERAK

Ekainaren 4 eta 5 ean 4 urtekoak, eta ekainaren 6 eta 7an 5 urtekoak, Pasai Donibanen dagoen Piraten Etxean

izan ziren. Bertan, pirataz

mozorrotu ziren. Gauean, pijama festa egin zuten. Bigarren egunean, partxea eta zapia jantzita altxorraren bila ibili ziren. Eguraldiak lagunduta

primeran

pasatu

zuten.

--------------------1 eta 2. mailakoak maiatzaren 8 eta 9an Lekeitiora

joan

aterpetxean

egin

ziren. zuten

Bertako lo.

Ekintza

ezberdinak egin zituzten: itsasargira joan,

itsasontzi

birtualean

ibili,

kainaberekin arrantzatu, kofradira joan eta

San

Nikolas

uhartea

ezagutu.

Eguraldi kaxkarra eduki zuten, baina primeran pasatu zuten.

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

3., 4., 5. eta 6. mailakoak ekainaren 11 eta 12an

Bertiza

egunean,

joan

Bertizko

ginen.

Lehenengo

parkean

bazkaldu

genuen. Arratsaldean rafting egin genuen, Bidasoa ibaian. Gero aterpetxean askaldu eta jolastu egin genuen. Zortzi eta erdiak aldera afaldu eta ondoren

diskoteka eduki genuen. Hurrengo goizean,

gosaldu eta Bertiz Abentura Parkera joan ginen. Bertan, ibilbide batzuk egin genituen eta tirolinan ibili ginen. Ordu batak

aldera

itzuli

eta

aterpetxera

bazkaldu

egin

genuen. Jarraian, jolastu eta autobusa

hartuta

Ataunera

bueltatu ginen. Bi egunetan eguraldi ederra izan genuen. Berriz bueltatzeko gogoarekin itzuli gara Bertiztik..

-----------------------5. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketan 1.saria lortu du gure eskolalako 6. mailako Maialen Galparsorok “Txateko lagun izkutua� ipuinarekin. ZORIONAK!

4. MAILA

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

OSAGAIAK: (lau lagunentzat) 1- 500 g irin 2- 20 g legamia prentsatu 3- 200 ml ur epel

4- 25 g oliba-olio(2 koilarakada) 5- Urdaiazpiko ondu xerrak 6- Gazta xerrak 7- Tomate fresko xerrak 8- Arrautza bat 9- 15 g gatz 1- Lehenik, ogiarentzako orea egin behar duzu. Irina, legamia eta ura nahastu eta oratzen joan, ore homogeneoa lortu arte. Gero, orea ordubetez harrotzen utzi ( trapu batekin estalita, leku epel batean) eta ondoren lau zatitan ebaki.

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

2- Zati bakoitza zabaldu, arrabol batekin, finak geratu arte.Tomate-xerrak mikrouhin-labean sartu 3 minutuz. Ore barruan osagaiak sartu (tomate, urdaiazpikoa eta gazta). Ezertxo ere irten ez dadin, eskuarekin ertza tolestu eta itxi

3- Arrautza bat irabiatu eta ogitartekoa pintzel batekin igurtzi. Labean sartu, 180 graduan, 10-15 minutuz. 3. MAILA A

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

ATSEDENETAKO PILOTA TXAPELKETA Urtero bezala, aurten ere atsedenetako pilota txapelketa jokatu da. Txapelketarekin azaroan hasi ginen eta ikasturtean zehar ibili ostean, ekainaren 10ean finalak jokatu genituen. Aurten ere gonbidatu berezia izan genuen gure artean, Jon Ander Albisu. Berari egindako omenalditxoa bukatu zenean, finalak jokatzen hasi ginen Pilota partidetan Jon Anderrek epaile lanak egin zituen. Jarraian trofeoak ere berak banatu zituen.

Atsedenetako pilota txapelketa orain dela 31 urte hasi zen egiten, kiroldegia egin zenean alegia. Urte guzti hauetan ikasle askok parte hartu dute. Hemen doa ikasturtez-ikasturte finala irabazi dutenen zerrenda:

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

ATSEDENETAKO PILOTA TXAPELKETEN FINALEN HISTORIA: 1991-92 IKASTURTETIK 2012-13 IKASTURTERA. 1991- 92 ikasturtea BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Dorronsoro-Lorena Sanchez ALEBINAK: Txapeldunak: I単aki Aierbe- Amaia Nu単ez INFANTILAK: Txapeldunak: Iker Sukia- Ikerne Osoro 1992- 93 ikasturtea BENJAMINAK: Txapeldunak:Mikel Galparsoro- Natalia Agirre ALEBINAK: Txapeldunak:Jon Dorronsoro- Alo単a Arratibel INFANTILAK: Txapeldunak:Iban Galparsoro- Nerea Elias 1993- 94 ikasturtea BENJAMINAK: Txapeldunak: I単aki Aierbe- Eider Goikoetxea ALEBINAK:Txapeldunak: Xabi Gonzalez- Josune Barandiaran INFANTILAK: Txapeldunak:Gorka Albisu- Natalia Agirre 1994- 95 ikasturtea BENJAMINAK: Txapeldunak:Gorka Imaz- Irati Munduate ALEBINAK: Txapeldunak:Gorka Albisu- Itxaro Barandiaran INFANTILAK: Txapeldunak:Jon Urteaga- Eloi Tato 1995- 96 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak:Haitz Aierbe- Asier Gonzalez NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Maider Gandarias- Maider Barandiaran MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Gorka Albisu- Julen Herguedas NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Itsaso Agirre- Larraitz Aierdi MUTIL INFANTILAK: Txapeldunak: Jon Dorronsoro- Aratz Badiola NESKA INFANTILAK: Txapeldunak:Uxue Ibaiondo- Eider Aldasoro

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

1996- 97 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Harri Herguedas- Ioritz Zurutuza NESKA BENJAMINAK:Txapeldunak:Maider Gandarias- Itsaso Barandiaran MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Gorka Imaz- Oier Zurutuza NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maider Arruabarrena- Ainhoa Etxeberria 1997- 98 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Harri Herguedas-I単aki Barandiaran NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Maialen Sukia- Eluska Aierbe MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Haitz Aierbe- Mikel Maiza NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maider Gandarias- Leire Etxeberria 1998- 99 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK:Txapeldunak: Jon Ander Albisu- I単aki Barandiaran NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Eluska Aierbe- Irati Barandiaran MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Asier Gonzalez- Jon Knight NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maider Gandarias- Irati Pinilla 1999- 2000 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Ander Albisu- Kevin Gomez NESKABENJAMINAK: Txapeldunak:Eluska Aierbe- Arrate Auzmendi MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Unai Arizmendi- Alan Cid NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maialen Sukia- Sara Santana 2000-01 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: I単aki Barandiaran- Josu Munduate-Mikel Dorronsoro NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Izaro Imaz- Ane Doronsoro Janire Sukia MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Jon Ander Albisu- Ioritz Arrondo-Xabier Erauskin NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Monika Arratibel-Jael Palomares-Eneritz Aizpurua

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

2001-02 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Igor Baztarrika-Mikel Dorronsoro-Ibai Arratibel NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Laida Olano-Irantzu Aizpurua-Ane Dorronsoro MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Juan Manuel Fernandez-Ioritz Arrondo-Jon Ander Albisu NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Arrate Auzmendi-Jael Palomares-Eluska Aierbe 2002-03 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK:Txapeldunak:JonZurutuza-HodeiGoikoetxea-AimarZaldua NESKABENJAMINAK:Txapeldunak:NaiaraAldasoro-MaddiNoguera-SaraDelgado MUTIL ALEBINAK:Txapeldunak:Xabier Rivera-Josu Munduate-Mikel Dorronsoro NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Leire Agirre- Ane Dorronsoro-Oneka Auzmendi 2003-04 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Unai Almeida- Igor Baztarrika-Mikel Arratibel NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Irantzu Aizpurua-Sara Delgado- Lierni Gonzalez MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Mikel Arratibel-Iker Arrondo-Harriet Zaldua NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Naiara Aldasoro-Ane Dorronsoro-Laida Olano 2004-05 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Oier Begiristain-Mikel Tapia-Aimar Zaldua NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Iratxe Baztarrika-Maialen Gonzalez- Maddi Noguera MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Iñaki Dorronsoro-Mikel Etxeberria-Ibai Arratibel NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Nerea Munduate-Sara Delgado–Naiara Aldasoro

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

2005-06 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Barandiaran-Angel Valdés-Mikel Arratibel NESKABENJAMINAK:Txapeldunak:AinitzeGoikoetxea-ZiortzaBarandiaran- Janire Agirre MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Ander Larrion-Unai Almeida-Aimar Zaldua NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Janire Agirre-Amaia Goikoetxea-Irantzu Aizpurua 2006-07 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Eneko Herguedas-Jon Dorronsoro- Iñigo Zabala NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Amaia Goikoetxea-Maite Goikoetxea-Irati Aierbe MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Mikel Tapia-Aitzol Eskisabel-Aimar Zaldua NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Aiora Erauskin-Sara Dorronsoro-Maddi Noguera 2007-08 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Iraitz Zubizarreta-Iñigo Goikoetxea-Shunka Zubizarreta NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Maddi Galparsoro-Saioa Aranzasti-Uxue Azkonobieta MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Mikel Arratibel-Unai Aladasoro -Mikel Auzmendi NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Janire Agirre -Amaia Goikoetxea -Sara Dorronsoro 2008-09 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Jon Munduate, Rheda Zubizarreta NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Leire Perlines, Elorri Azkonobieta MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Xabier Reyes, Angel Azkonobieta NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Umaima Qazqaz, Saioa Goikoetxea

Eguzki Berri 96

Qazqaz, Iraitz Ramirez, Uxue Valdés, Aranzasti,

Aitor Ainitze


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

2009-10 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Beñat Senar, Endika Apalategi, Adur Barandiaran NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Nora Tobar, Maialen Galparsoro, Elorri Ramirez MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Asier Altuna, Jon Olano, Aiert Sukia NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Maddi Gaparsoro, Ziortza Barandiaran, Uxue Imaz 2010-11 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Josu Etxeberria, Iñaki Arratibel, Unai Goikoetxea NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak: Elorri Ramirez, Leire Perlines, Maria Imaz MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Eneko Herguedas, Aimar Barandiaran, Aitor Almeida NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Uxue Azkonobieta, Umaima Qazqaz, Maria Regil 2011-12 ikasturtea LEHEN- BIGARREN MAILAK- MUTILAK-: Txapeldunak: Abdurramen Baabali- Axel Goikoetxea- Beñat Zubizarreta LEHEN- BIGARREN MAILAK- NESKAK-: Txapeldunak: Naia Torres- Maialen Jurica- Izar Sukia MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Josu Arratibel-Unax Barandiaran-Kepa Galparsoro MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak:Beñat Osoro-Iratz Lizarraga-Aimar Barandiaran NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Leire Perlines-Elorri Ramirez-Uxue Azkonobieta 2012-13 ikasturtea MUTIL BENJAMINAK: Txapeldunak: Aimar Aierbe, Abdurramen Babali, Unai Goikoetxea NESKA BENJAMINAK: Txapeldunak:Nahia Aldasoro, Libe Galparsoro, Arene Etxeberria MUTIL ALEBINAK: Txapeldunak: Endika Apalategi, Mattin Zufiaurre, Ander Galparsoro NESKA ALEBINAK: Txapeldunak: Uxue Altuna, Diana Valdés, Maialen Galparsoro

Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA PASAK

1-Zein futbolari da?_____________________

100 2-Zein intsektu da?________________________________

MAN KENDU 3-Zein animalia da ingeleraz? _________________________

4- Zein intsektu da?_____________________________________ Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

1 8 15 22 29

2 9 16 23

DENBORA PASAK

3 10 17 24

4 11 18 25

5 12 19 26

6 13 20 27

7 14 21 28

AZKENA 5-Zein asteko egun da?__________________________________

6) Gai al zara bandera guzti hauek kontatzeko?______________ 7) Eskuineko zutabeko hitzak atzekoz aurrera daude idatzita. Lotu ezkerrean ondo idatzita dagoenarekin: 123456789Eguzki Berri 96

beherapenak esamoldeak ordainketa antzezlan inposaketa jaiotza sasi beharrezko zozketa

A: atekzoz B: atekniadro C: aztoiaj D: atekasopni E: isas F: okzerraheb G: nalzeztna H: kaedlomase I: kanepareheb


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA PASAK

8-Ondorengo ariketan nahi dituzun eragiketak erabiliz, alboko emaitza atera behar duzu 5, 6, 6, 7 = 0 9, 5, 4, 10 = 85 3, 5, 8, 7 = 30 1, 9, 8, 1 = 16 8, 8, 8, 8 = 48 9, 9, 9, 9 = 99 9, 8, 7, 6 = 73 5, 5, 5, 5 = 50

9- Ea zenbat hitz sortzen dituzun azpiko hizki horiek erabiliz.

K

O

I

O L

E R

M A

Z

A

O

R

B

R

A

R

E

R

E

A

L Eguzki Berri 96


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA PASAK

10-

1 , 60 €

1 , 50 €

1 , 80 €

x6+

x2+

x7+

x4+

x5+

x5+

x8= x2= x8=

ERANTZUNAK 1Ilarramendi 2- Ehunzangoa 3- Spider 4- Kakalardoa 5- Asteazkena 7- 42 bandera daude 85 - 6- 6+ 7 = 0 9x 5 + 4 x 10 = 85 3 x 5 + 8 + 7 = 30 1 x 9 + 8- 1 = 16 8 x 8 - 8 - 8 = 48 9 x 9 + 9 + 9 = 99 9 x 8 + 7- 6 = 73 5 x 5 + 5x 5 = 50 10- 105,6 33, 8 29,3

5. maila Eguzki Berri 96


Lotu ezazu kirolari bakoitza berak egiten duen kirolarekin: Kilian Jornet, Joxe Ramon Agirre (Marron), Maider Unda, Joanes Aierbe, Axio Ara単a, Inaxio Perurena, Gorka Elustondo, Maialen Chorreaut, Naroa Agirre, Jon Ander Albisu, Txema Olazabal, Iosune Bereziartu, Leire Arruabarrena, Alazne Furundarena eta Eli Pinedo. Altuera jauzia Eskubaloia Judoa Eskalada Golfa Rugbya Ziklismoa Futbola Pilota Piraguismoa Mendi maratoia Harri jasotzea Atletismoa Mendizaletasuna


Laguntzaileak:

ATAUNGO UDALA


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.