2021-2026rako laneko segurtasun eta osasunerako euskal estrategia

Page 42

LAN SEGURUA, OSASUN ITURRI EUSKADIN

2020ko apirileko datuak kontuan hartuta eta aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuz, EAEko afiliazioak %1,5 jaitsi direla ikus daiteke; kopuru hori %4,1 jaitsi da Estatuan. Hala ere, krisiaren eragina nabarmenagoa da erregistratutako langabeziaren eta kontratazioen datuak aztertzen direnean. Lehenengo kasuan, langabezia %20 hazi da EAEn, eta Gipuzkoan %23 igo da 2019ko apirilarekin alderatuz gero; Espainian, berriz, %21. Kontratazioen kasua da nabarmenena; izan ere, aurreko urtean baino %65 gutxiago izan batira; 2019ko apirilean 76.000 kontratazio baino gehiago egin ziren, eta 2020an 26.000 baino pixka bat gehiago. Aurreko guztiak ohartarazten du langabeziatasen igoerak eta lan-merkatuaren ziurgabetasun handiagoak eragina izan dezaketela LAPeko inbertsioan. Alde horretatik, eta prebentzioa gastutzat hartzeko tentazioaren aurrean, ezinbestekotzat jotzen da behin baino gehiagotan azpimarratzea LAP, zalantzarik gabe, langileen zein enpresen onurarako den inbertsioa dela. Arrisku hori kontuan hartuta, Estrategia berriak ahalegin handia egiten du enpresaburuak LAParen garrantziaz sentsibilizatzen jarraitzeko, eta LAP balio erantsi gisa ikusi ahal izateko, legezko baldintzetatik harago.

2.1.3. JOERAK ETA EGITURAZKO ALDAKETAK LAN-MERKATUAN Aldaketa teknologiko handiak eta azkarrak ezaugarri dituen trantsizio-etapa bat bizitzen ari gara, etorkizun zalantzazkoa irudikatzen dutenak. Alde horretatik, ekoizpen-egiturak eta lanmerkatuak birmoldatzen ari dira maila globalean, lana eta ekoizpena antolatzeko modu berriak sartu baitira. COVID-19ren pandemiak eragindako egoerak, seguru asko, aldaketa horietako batzuk azkartu egin ditu, telelanaren edo urrutiko lanaren kasuan adibidez. Etxe partikularretik tresna telematikoen bidez lan egitea etorkizuneko agertokietako bat zen, aditu askok aspalditik iragartzen zutena, baina orain mundu osoko milioika langilerentzat sortu den errealitate bihurtu da, eta horrek zaildu egin du inplikatutako gizarte-eragile guztiek errealitate berri horretara behar bezala eta planifikatuta egokitzea. Telelanaren adibide horrek agerian utzi du inoiz baino beharrezkoagoa dela ekoizpen-munduan gertatzen ari diren aldaketak aurreikustea eta aldaketa horiei aurrea hartzea, are gehiago laneko segurtasunari eta osasunari kalterik ez eragiteko. Azken hamarkadetan gehien hazi den beste prozesu bat robotizazioa da. Robotak gero eta gehiago erabiltzeak ekoizpen-prozesuetan lanean eta enpleguan izan dituen ondorioak asko aztertu dira, eta ondorio kontrajarriak izan dituzte askotan. Alde batetik, ‘langabezia teknologiko’ masiboaren diskurtso deterministari beldur handia dago, hein batean, litekeena delako gaur egun pertsonek egiten dituzten lan asko robotek edo bestelako makina eta teknologiek egitea etorkizun hurbilean. Bestalde, ikuspegi baikorragoek iragartzen dute

41


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2021-2026rako laneko segurtasun eta osasunerako euskal estrategia by Osalan Euskadi - Issuu