PhD Tesis Ortzi Akizu (EUSKERAZ/INGELERAZ)

Page 152

Chapter / Kapitulua - 9.

3

Deslotzean eredugarri diren herrialdeak detektatu dira, azken urteetan DIa era konstantean mantentzea lortu duten estatuak. Estatu hauek GBR, SPN, FRA, JPN, ITA eta HUN dira. Denak ere HDIa 0.8 baina altuagoa dute, eta 2004az geroztik Deslotze Absolutuan daude. Izan ere, beren energia kontsumoa era nabarian jaistea lortu dute, HDIa igotzen jarraitu duten bitartean. Hungaria, Italia eta Espainia dira TPEFan erredukzio handienak lortu dituzten estatuak, %29, %30 eta %33ko erredukzioak lortuaz, hurrenez hurren.

4

Deslotze Absolutua edota aldi batekoa lortzea beharrezkoa da jasangarritasun energetikoa lortzeko, alegia, gure Giza Garapen Indizea areagotzeko energia beharrik ez izatea. Ezberdintasun nabari bat ikus genezake herrialde garatu eta ez garatuen artean. Garatuek, beren energia kontsumo altuaren ondorioz, beharrezko desakoplamendu bat bizi behar dute, garapen-bidean daudenetan, ordea, bideragarri ikusten da energia kontsumoa oraindik ere areagotzea, PBak beti ere errespetatuz.

150


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.