Zinema Estatu Espainolean

Page 1

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema Estatu Espainiarrean http://www.mcu.es/cine/ Izena, banaka: Oihan Vitoria Ekarpenaren helburua: •

Espainiako Filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturri ahaltsuena ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez.

Eginbeharrekoak: Zer bilatu daiteke webgune honetan? Ahalik eta detaile gehienarekin azaldu

MCU web guneak, zinemari eta ikus-entzunezkoei buruzko informazioa biltzen du. Esate baterako, industria zinematografikoaren informazioa, Espainiako filmoteka, zinema albisteak, festibalak, sariak… Zinema albisteak deritzon atalean sartuz gero, estreinatu berri diren film espainolak, pelikula ikusienak edota filmaketen ezaugarriak ikusi daitezke. Honetaz gain, zinemaren datu zehatzak ere aurki ditzakegu. Bertan, Espainiako zinemak urteetan zehar izan duen garapena ikusteko aukera dago. Sartu “Boletín informativo” atalean. Espainiako zinemaren garapenaren inguruko datuak nahi dituzu. 2003tik 2008ra zenbat film estreinatu dira? Zein da tendentzia? 2003. urtetik 2008ra, 10617 film estreinatu ziren eta tendentzia atzerriko pelikulak estreinatzea da. Izan ere, urte horietan zehar estreinatutako film gehienak (8346) atzerrikoak izan ziren, Espainian 2271 pelikula bakarrik sortu zirelarik.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Pelikula baten gidoi bat duzu buruan baina diru-laguntza behar duzu gidoia idazteko. Ideia bat egiteko, jakin nahi duzu iaz, 2008 zenbat eskaera egon ziren eta zenbati eman zioten diru-laguntza. Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun.

“Memoria de Ayudas a la Cinematografía 2008” izeneko sailean klik eginda eta horren barruan “Ayudas al desarrollo de guiones” atalean sartuta, 2008. urtean gidoiak idazteko 453 eskaera egon zirela jakin ahal izan dut. Horietatik, 34k soilik jaso zituzten diru-laguntzak. Alejandro Amenabarrek ze filmetarako egin du musika?

Alejandro Amenábarek ze filmetarako egin duen musika bilatzeko, “Datos de películas calificadas”en sartu naiz. Ondoren, musika bilatzeko aukeran Alejandro Amenábar ipini dut eta 8 emaitza atera zaizkit: hain zuzen ere, “Al lado del Atlas”, “Tesis”, “Abre los Ojos”, “La Lengua de las Mariposas”, “Nadie Conoce a Nadie”, “Luna”, “Allanamiento de Morada” eta “Mar Adentro”. Tasio pelikulak zenbat ikusle izan ditu? Non grabatu zen, ze herrietan? Eman emaitza eta azaldu bilaketa nola egin duzun. Aurretik egin dudan bilaketaren atal berdinean (“Datos de películas

calificadas”), Tasio idatzi dut eta ondorioz, 637.660 ikusle izan dituela jakin dut. Pelikula hau Nafarroako hainbat herritan (Valle de las Amescoasen, Zudairen, Baquedanon, Barindanon, Galdeanon, Eulzen, Artazan, Eraulen, Mañerun, Ulibarrin eta Estellan) eta Valladoliden dagoen Viloria herrian grabatu zen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.