4 minute read

Ondorioak

2019ko abenduaren 27an prentsari emandako informazioaren arabera, trop pleinean eginiko lan honen helburuak ziren “Armintxe barruko inundazio-mailaren babesa bermatzea”, eta “galeriak leiho-sare batez ixtea, segurtasunarengatik”. Orain arte komentatutako guztiekin, bistan da lehen helburua ez dela bete; labar-artea hondatzen ari den arazo nagusia lehengo bestean dago, txartoago ez bada. Bigarren helburua, berriz, sobran dago: balizko indusle furtiboek, saiatuta ere, ez bailukete izango nora sartu (harri horien azpian ez baita galeriarik ageri).

Gauzak horrela, hurrengo uholdeetan Armintxeko urek lehen baino maila altuagora iristeko aukera handiak daude. Hori gertatuko balitz, orain arte uholdeetatik libratu den labar-artea ere (Panelaren Gela famatukoa) hondatuko litzateke; eta ez zorigaitzeko halabeharrez, baizik eta gaizki planifikatutako lan batzuen ondorioz. Europako aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetakoa babesteko gai izan ez den Administrazioa ez litzateke leku onean geldituko.

Advertisement

Figura 18: Armintxe inguruko arro hidrografikoen egitura, 3D irudikapenean.

Izan ere, Armintxeko kasu hau arazo estruktural baten adierazpena baino ez da: lurpeko ondarea kudeatzeko Administrazioaren ezgaitasun historikoarena, hain zuzen ere. Kasu honetan, Armintxe ikertzen ari den talde multidisziplinarrean ere diziplinen arteko koordinazio faltaren zantzu nabarmenak dakusaguz. Esate baterako, arkeologiaz arduratzen ari den taldeak ez dio arazo hidrologikoari behar den beste garrantzia eman (2018ko uztaileko uholdeko gertakariak; bide bazterreko erretenak eragindako erosioa...). Hori baino larriagoak dira hidrogeologiaz arduratzen ari den enpresaren gabeziak, Armintxeko karstaren eta bereziki IS-100 kobazuloaren geomorfologiaren ezezagutzarekin lotuak. Izan ere, Foru Aldundiaren aginduetara diharduen taldeak ez du oraindik

19

aztertu ADES-ek esploratutako sektoreen zati handi bat (zeintzutara espezialistak ezin diren sartu,

espeleologoen laguntzarekin ez bada); 2016ean esploratu barik geratu ziren pasabideetako batzuk

ere, esploratu barik diraute. Hau nekez uler daiteke kontuan hartuta sektore hauek duten garrantzi

hidrogeologikoa (uholdeak ulertzeko gakoak) eta potentzial arkeologikoa, ikerketaren ondorioak

zeharo baldintzatu ditzaketenak. Bestalde, Aldundiak ez zuen ezagutzen Gardatako Sakona izeneko

hobia, harik eta 2018ko abenduan ADES Espeleologia Elkarteak argitaratu zuen arte. 8 Gainera,

kutsaduraren arazoaren inbestigazioan ere gabezia nabarmenak daude: eginiko azterketan ez dute lortu isuri fekalen puntua identifikatzea (2016an espeleologoek seinalatu zutena); eta kobazulo

osoan zehar sakabanatuta dagoen zaborraren ezaugarriak ez dituzte aztertu (hori egiteko, zaborra dagoen lekuraino ailegatu behar baita). Arazo logistikoak ere ez dira gutxi izan: espezialistak urrunetik etortzearekin lotutakoak, material errudimentarioa, proba hidrografikoetan aurreikuspen falta... Txosten honetan seinalatu dugun obran ere, azken finean, arazo estruktural horren zantzuak ikus ditzakegu: obraren exekuzioa egin duen agenteari (Udala) ez zaio eman arazoa konpontzeko behar den informazioa; ondorioz, soluzioa desegokia izan da.

Figura 19: Gardatako Sakona (1), Larrotegi V (2) eta IS-100 Armintxe kobazuloaren altxaeraren irudikapena (eskala ez da erreala).

Esan beharra dago, zati handi batean, koordinazio falta honen arrazoia Armintxeko talde

multidiziplinar horretan espeleologoek izandako pisu txikiarena dela; haien papera orain arte

"harrizko gonbidatuarena" izan baita. 9 Espeleologoek eginiko ikerketak ere ez dira aintzat hartu

(publikoki behintzat). Baina haien ekarpena ez da gutxietsi behar: hain zuzen ere, falta den

esplorazioa egiteko eta kobazuloan berme guztiekin mugitzeko ahalmena duten espezialista bakarrak dira, karstaren zientzien diziplina guztiak landuz eta arazo hauek sortu aurretik detektatzeko moduan, beste espezialistak abisuaren gainean jarriz.

Armintxeren kasuan hau bereziki garrantzitsua da, kobazulo honen arazoaren konplexutasunarengatik. Izan ere, Administrazioan sailak ondo bereiziak aurkitzen baditugu ere (kasu honetan Kultura, Ingurumena, Hirigintza, Ura...), karstetan bereizketa hau egitea ez da posible. Arlo guztiak erlazionatuta daude; eta batera landu behar dira. Horregatik, kobazuloetan eginiko edozein lanetarako, aginte bateratu bakarra behar da: karstean biltzen diren espezialitate guztiak aintzat hartuko dituen pertsona bat. Zaldibarko zabortegiaren hondamendian berriki frogatu

8 Foru Aldundiaren taldearen 2017ko informe hidrologikoa a posteriori moldatu zen, datu hau sartuz (jatorria aipatu barik). 9 Horixe izan zen, 2018ko otsailean, ADES Espeleologia Elkarteak Aldundiaren taldea uzteko arrazoi nagusia (II Eranskina). Espeleologooi gehien-gehienez peoi lanak esleitu izan baitzaizkigu (sokak eta eskailerak instalatzea, beste espezialistei laguntzea datuak hartzera sartzen direnean...); harrezkero, beste espeleologo batzuk aritzen dira Foru Aldundiarentzat lan hauek egiten (Zuloan Vertical S. Coop., Galdameseko igeltsaritza enpresakoak).

20

den bezala, arazo konplexuei aurre egiterakoan, sail bakoitza bere aldetik aritzeak arazoak ekartzen ditu. Beraz, Zaldibarren egin bezala, Armintxen ere aginte bateratu bat beharko genuke Arkeologia, Hidrologia eta Ingurumen arloen arteko koordinazioa hobetzeko. Eta horretarako ez dago zertan hondamendia gertatu arte zain egon behar.

Obraren exekuzioa Lekeitioko Udalarena izan denez, berau izango litzateke lehen erantzulea hurrengo uholdeetan labar-artea hondatuko balitz; halere, ardura subsidiarioa Aldundiarena da (eta gero Eusko Jaurlaritzarena; eta hurrengo Espainiako Gobernuarena, hierarkikoki gora eginez). Baina hobe da prebentzioa, hondamendiaren ostean erantzuleak bilatzea baino. Horregatik, orain arte egin duen bezala, ADES Espeleologia Elkarteak Armintxeko arazoari soluzioa emateko bere esku dagoena egiten jarraituko du; besteak beste, IS-100 eta Armintxeko karsteko beste kobazuloei buruz bildu (eta bilduko) dituen datu guztiak interesa duten erakundeekin eta espezialistekin partekatuz.

Era berean, Armintxeko interbentzio hauetan eginiko okerrak zuzentzeko, zein berriei ekiteko, Administrazioari tokian tokiko espeleologoekin kontatzea biziki gomendatzen diogu; bereziki uholdeak konpontzeko interbentzioaren bigarren faseko B puntuari ekiterako orduan ("Larrotegi Veko isurbidean, emariak banatzea eta Gardatako errekastoko ura bideratzeko hoditeria"). Izan ere, inguruko karsta ondo ezagutu ezean, interbentzio horretan urak hobi horietatik kentzeko, eta beste infiltrazio puntuetatik Armintxera itzultzeko arrisku handia egongo da, obra zati handi batean alferriko bihurtuz.

Figura 20: Armintxeko lurpeko sistemaren parte diren kobazulo kobazulo nagusien azalpen eskematikoa.

Oier Gorosabel Larrañaga

Lekeition, 2020ko abuztuaren 4a.

21