140806gasteizbaionajuduak

Page 1

Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean.

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1892.


Aurkezpena Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu.

Palestina aldean sionistek sinpatia motibo gutxi ematen badute ere, ez dugu ahaztu behar judu guztiek ez direla horrelakoak. Aitzitik, herrialde askotan ekarpen baliotsuak egin izan dituzte Historian zehar; baita Euskal Herrian ere. Gure kronika zaharrenetan, juduen presentzia nabarmena izan da kristauen sasoi beretsutik. Ordutik hona haien presentzia etengabea izan da, nahiz eta judu euskaldunek ere jazarpenarekin lotutako gorabeherak izan dituzten: 1492an, esate baterako, Espainiako erregeek haien erresumatik kanporatu zituztenez Hegoaldeko sefardiek Iparraldera mugitu behar izan ziren. Ia 400 urte geroago, 1851ean, Gasteizen egindako indusketa batzuek kanposantu judu bat utzi zuten agerian. Prentsako albisteek Lapurdiko komunitate juduaren harreta piztu zuten. Izan ere, ahozko tradizioan gordetzen zenez (toponimo eta guzti) 1492an, alde egin aurretik, gasteiztar judu eta kristauek hilerri hau errespetatzea adostu zuten. Hau dela eta, Baionako juduak Gasteizko Udalarekin harremanetan jarri ziren, orduko akordioa berresteko asmoz. Gasteiztarren erantzuna positiboa izan zen: ateratako hezurrak bere lekura itzuli zituzten, eta orubean zuhaitzak landatu ziren gaur egun ezagutzen dugun Judimendiko parkea bihurtzeko. Manuel M. AĂąibarro abokatuak 41 urte lehenagoko idazki hauek Baionako Consistoire IsraĂŠlite-ko aktetatik berreskuratu zituen, Euskal-Erria aldizkarian argitara emateko. Haietako baten, 1492ko akordioaren transkribapena ere irakur dezakegu.

Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean.

2


3 Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean.


4 Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean.


5 Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean.


6 Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean.


Erreferentziak Jatorrizko dokumentua: • ANONIMOA. 1892. Curiosidades históricas. La expulsión de los judíos de Vitoria en 1492. Cesión por la aljama israelita a dicha ciudad de los terrenos de Judumendi. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVII:467-470. Donostia. Dijitalizazioa: • Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813 Aukeraketa eta iruzkina: • Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com Lekeitio, 2014ko abuztuaren 6a.

7 Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.