140308argentinakoeuskaldunak

Page 1

Argentinako euskaldunak.

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1892.


Aurkezpena Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu.

Euskaldun familia gehienek dute senideak Ameriketan; joan den 500 urtean, baserrietako maiorazkoa eskuratzen ez zutenen ohizko destinua izan da, armada eta abadetzaseminarioarekin batera. Horretara, gaur egunean Ameriketan euskal jatorrizko jende gehiago bizi da Euskal Herrian bertan baino.

Juan Berasueta Zaharrea, gautxo baztandarra

Europarrak hara estraineko heldu zirenetik, joandako jendearen fluxua etengabea izan da: hala ere, XIX eta XX gizaldietako gerren eraginez biderkatu egin zen joaleen jarioa. Euskalduna langile estimatua izan da Ameriketan, zintzoa eta protesta gutxikoa. Den-denak ez ziren hala izango, jakina; baina oso adierazgarria da Argentinan palabra de vasco esamoldea ohizkoa izatea oraindik, emandako hitza betetzearen sinonimo legez. Testu hau, itxura denez, Buenos Aireseko Laurak-Bat Euskal Etxearen inguruan idatzia da. Funtsean, XIX gizaldi amaierako Argentinako euskaldun tipikoari egindako gorazarrea da.

Argentinako euskaldunak.

2


Kontuan har dezagun artean Hegoaldeko etorkin berri asko zeudela han, 20 urte lehenago Gerra Karlistei ihes egindakoak. Testuan aipatzen denez, ihes egiteko motiboak ez ziren izan bakarrik soldadutza ekiditea edo gosea; hortaz gain, herritarrek gerrarako zerga bereziak ordaindu behar izan zituzten (“gerra kontribuzioak�), bai gerrak iraun zuen bitartean, baita ostean ere (batez ere galtzaileek, zigor modura); horrek berez pobreak ziren familia asko ito zituen (1). Gainera, sasoi horretan Argentina modernoa eratzen ari zen. Ordurarte mapetan agertu arren, herrialde osoa ez baitzegoen kriolloen (=europar jatorriko argentinarren) menpe; indigenek gizon zuririk gabeko eremu handiak mantentzen zituzten oraindik. XIX gizaldi amaieran bultzatu zen azken konkista kanpaina handia. Armada argentinarra eta jatorrizko biztanleen arteko borroka gogorra izan zen; wild west pelikula bortitzenen parekoa bai, behintzat. Garaipen militarraren ostean, indioei kendutako pampa okupatu behar izaten zen; euskaldun asko aritu zen kolono paper honetan, eremuak alanbratzen lur portzentai baten truke (2). Testuan immigrazio bidean dauden euskaldun gehienen jokaera azaltzen zaigu: lehenengo hiri handietako biltegi maioristetan... gero tamboetan esnekiak ekoizten eta banatzen... batzu pampan sartzera ausartzen dira ere, jaioterriarekin zerikusi gutxi duen bizimodua ikastera... Hau irakurrita beraz, Ameriketara heldu berri ziren geure arbasoen nondik norakoak irudika ditzakegu; liburuetan azaltzen dez den mikrohistoria...

3 Argentinako euskaldunak.


4 Argentinako euskaldunak.


5 Argentinako euskaldunak.


6 Argentinako euskaldunak.


7 Argentinako euskaldunak.


Erreferentziak Jatorrizko dokumentua: • ANONIMOA. 1892. Los bascos en la Argentina. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:313-316. Donostia. Dijitalizazioa: • Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813 Aipuak: (1) Martínez Caspe, MªSoledad. 1993. La II Guerra Carlista en Navarra (1872-1876): represión y exacciones. La cuestión foral y la guerra. Gerónimo de Uztariz 8:91110. http://amarauna.org/uztariz/pdf/artikuluak/aldizkaria0805.pdf (2) Gorosabel, Oier. 2009. Un puente dinamitado y reconstruido. Antzina: revista de genealogía vasca e historia local 7:12-20. http://www.antzinako.org/Revistas/Antzinako_7.pdf Aukeraketa eta iruzkina: • Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com Lekeitio, 2014ko martxoaren 8a.

8 Argentinako euskaldunak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.