Markinako Olagizonak Huelgan 1499

Page 1

Markinako olagizonak huelgan (1499).

Euskal-Erria. Revista Bascongada. 1891.


Aurkezpena Sancho el Sabio Fundazioari esker, Euskal-Erria aldizkariko bilduma osoa sarean dugu, erraz kontsultatzeko moduan. Argitarapen honetan kultur gaiei buruzko informazio asko dago, eta gaur horren zatitxo bat aurkeztuko dugu.

XIX gizaldi erdikaldetik aurrera aldaketa sakonak gertatu ziren Euskal Herriko egitura ekonomikoan. Ordurarte nagusi zen Erdi Aroko ofizioen sistema industria ekoizpen berriak ordezkatu zuen. Aldaketa progresiboa izanagatik traumatikoa ere izan zen: ordurarte beharginak gremioetan antolautako artisauak ziren, ikasle eta maisuen arteko harremanarekin-eta; tailarrak handitzearekin batera, ostera, lan egiteko era aldatu eta esplotazioa ere agertu zen. Proletariatu berria ugaltzearekin batera “egunsenti soziala� ere ezagutu genuen Euskal Herrian, Toribio Etxebarriak ezin hobeto azaldu zuena (1). Gaur ekarri dugun artikulu hau testuinguru horretan argitaratutakoa da, hain zuzen ere. Labairu historialari famatuak aktualitate biziko gaiari heldu nahi izan zion nonbait, eta bere erara egin zuen: orduko greba eta gatazken aurrekari bat gogora ekarrita, noizkoa eta 1499koa (testuaren hasierako esaldi mehatxugarriari erreparatzen badiogu, ez dirudi bere sasoiko egoerarekin oso konforme zegoenik -karlista zela kontuan hartu behar da-).

Estanislao Jaime Labairu (1845-1904)

Labairu, Erronkari eta Bilboko gurasoen semea, Filipina uharteetan jaioa zen (2). Halere gazte-gazterik etorri zen Bilbora, eta abade ikasketak egin ostean kazetaritzan aritu zen,

Markinako olagizonak huelgan (1499).

2


historiarekin lotutako idazgaietan nabarmendu zelarik. Bere ibilbidean zehar artxibategi publiko zein pribatu asko arakatzeko aukera izan zuen eta horrela atera zituen argitara hainbat eta hainbat dokumentu ezezagun. “Sobre huelgas” izenburuko idazki honetan (jatorriz “El Basco” aldizkarian argitaratu zena), Labairuk Simancaseko Erret Artxiboan aurkitutako gutun baten berri ematen digu. Fernando eta Isabel Espainiako errege katolikoek sinatzen dute, eta Bizkaiko bere funtzionario nagusiari (Korregidoreari) eta Markinako Alkateari zuzenduta dago, armagin eta olagizonen artean sortutako desadostasunean bitartekari lana egin dezaten.

Errege Katolikoen “kontinoak” (3)

Antza denez, Juan Pedro Milan eta beste maisu armaginek Errege Katolikoen guardia arnesez hornitzeko esleipena hartua dute, arnes bakoitza 16 dukatetan egiteko konpromezuarekin. Ez du detaile askorik ematen, baina badirudi burdinoletan aritzen diren olagizonekin (ofizial eta peoi) prezioetan adostasunik ezin lortuta dabiltzala, eta honen ondorioz arnesen ekoizpena geldirik dagoela. Milan eta beste armaginek erret funtzionarioen laguntza eskatzen dute arazoa konpontzeko. Gutun hau eskari horri emandako erantzuna da: Isabel eta Fernandok bitartekari lanak betetzeko ardura ematen die Korregidoreari eta Alkateari, produkzioari lehen bait lehen ekiteko aginduz. Auzia nola amaitu ote zen? Hori ez dakigu. Hemen duzue artikulua eta dokumentuaren testua.

3 Markinako olagizonak huelgan (1499).


4 Markinako olagizonak huelgan (1499).


5 Markinako olagizonak huelgan (1499).


Erreferentziak Jatorrizko dokumentua: • LABAYRU, Estanislao Jaime. 1891. Sobre huelgas. Euskal-Erria Revista Bascongada XXIV:520-522. Donostia. Dijitalizazioa: • Sancho el Sabio Fundazioa 2011.

http://hdl.handle.net/10357/2813

Aipuak: (1) ECHEVARRÍA, Toribio. 1949. Viaje por el país de los recuerdos. Eibarko Udala, 2005. (2) Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee83883 (3) Guardia Real. Al servicio de la corona. http://www.guardiareal.org/historia/resena/ Aukeraketa eta iruzkina: • Oier Gorosabel Larrañaga http://fisiolantaldea.blogspot.com Lekeitio, 2014ko urtarrilaren 26a.

6 Markinako olagizonak huelgan (1499).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.